Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jende leiala, otzana, apala eta bihotz onekoa aurkituko duzue. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 471. orr.
Mutil otzan eta esanekoa da, Etxabarriren gustukoa. Berria - Kirola 2004-04-11
Asko eta asko herritar otzan eta esanekoak dira, sistemaren funtzionamenduaz inoiz gogoeta egin ez duten herritar apalak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.
Jende gutxi agertu da klasera; ikasle mantsoak agertu dira bakarrik, pasiboak, otzanak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.
Dantzakide otzanak ditun onenak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.
Gobernuak kontseiluan egoteko «sindikatu otzanak hobetsi eta kritikoak baztertu» dituela salatu du ELAk. Berria - Ekonomia 2004-04-25
Lasaia eta otzana izandakoa urduri itzuli zen, presatua, ausarti eta berritsua. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 47. orr.
Otzanegia edo etorkorregia ez izatearren, beharbada; neure irizpideak banituela erakusteko, alegia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
Izaki ankerrenak ere otzan bihurtzen ziren harekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.
Florentek etsi egin behar izan zuen margolaria jarraitzaile otzan bihurtzeko ahaleginean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.
Izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
Gaixo bakan batzuk, [...] bizitzan poztasun gutxi izateko egoeran zeudenak, otzan bihurtu ziren, guztiz apatikoak ez esateagatik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.
Harategira daramaten bildots otzana bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.
Bere ehun eta hogei kiloak gorabehera, bildots bat iruditzen zaigu, bildots otzana, harakinaren labanari begira dagoena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.
Zaldi zuri otzan baten gainean zebilen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 156. orr.
Txakur otzana gramolaren aurrean, adi. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 160. orr.
Begi urdin otzaneko zerbitzari gaztea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.
Lepo leun, otzan eta usain gozoko baten eta lepo gogor eta larruazal koipetsuko baten inguruan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 116. orr.
Behin eta berriz ukitzen zuen harria bere makila otzanaz, zain balego bezala eguna noiz ordenatuko, harkaitzari noiz bideak haziko. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.
Espagetiak izaki otzanak izaten dira normalean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 109. orr.
Errebolberra atera eta, astiro, eskuaz arma otzan eta lasaiaren pisua neurtzen ari balitz bezala, neskari eman zion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.
-Emana da -erantzun zuen jeneralak, tonu otzan eta esanekoan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.
Umezurtzaren begirada otzanak Graxi mututurik utzi zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.
Lehenengo erreakzioak bortitzak dira, baina ondoren erreakzio "otzanak" etortzen dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 437. orr.
Errusiar herriaren ohiko izaera etsipen otzana zen, amerikar herriarena urduritasun zalapartatsua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.
Bere jarrera otzan eta isil horren atzean beste izaera bat aurkitu uste izan dut. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 58. orr.
Etorbide zabal-zabalak urratu nahi dituzte, eta perspektiba luzeak eraiki, berez-berez sar dadin handik etorkizun otzana. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.
Prakak eranzteko esan zidan, eta otzan-otzan obeditu nion. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.
Nire zerraldoaren atzetik lerratuko dira otzan eta burumakur. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 143. orr.
Orduan, Knot jauna otzan makurtu zen; baina uko egin zion bere ron-pitxerkadari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.
Emakumea mutu zegoen beraren besoetan, otzan eta zoriontsu. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 158. orr.
Nola hasten zen galesez deklamatzen eta nola goratzen zen garaile, basati batzuetan eta otzan besteetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.
Espainiako aurreko gobernuaren aurrean «otzan eta ahul» azaldu dela. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Aitaren uste eta esanak ere besterik gabe eta otzan onartzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.
Ahalegin umilean setatzen da oraindik, ahots-apal, otzan. «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.
Errukarria iruditu omen zitzaion emakumea, hain otzan eta mirabe, nik beti bezain doilor segitzen nuen bitartean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.
Harakinari amore emandako bildotsak bezain otzan egokitu ginen maletategian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.
-Otzan habil gaur goizean. Zenbat hitz ezti abereentzat, otzan eta zuzen aritzen zirenean [...]! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.
Hura ez zen lehengo Henne bera: ardia bezain otzan zebilen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.
Azkenik, otzan baino otzanago, gizona eskuak eta oinak musukatzen hasi zitzaion, baina emazteak tarteka jo egiten zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.
Deere jauna ez zen otzanago ibili; hark ere errudunaren burua eskatu zuen. Nikotinazko txera biriketaraino doakio otzan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.
-AB zati A'B' berdin AC zati A'C', dena barraz josita -erantzun zion Léak, otzan itxura eginez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 48. orr.
-Mesedez, nor zara? -erregutu nion otzan-otzan-. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.
Baina guk, nire aberkideok, arrastaka jarraitu behar al dugu, otzan-otzan, hede amorragarri horiekin lotuta? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.
Gure amak otzan-otzan segitzen zion pauso batzuk atzerago. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.
Espiritu Santua jaitsi zen gizonaren gainera eta, zaharra berri egiten duen Espirituaren eraginez, otzan-otzan erantzun zion: "Andrea, zerbitza dezagun Jauna eta salba ditzagun geure arimak hemen etxean". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.
AFP agentziak, otzan-otzan onartu zuen guztia. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 88. orr.
Argia otzan-otzan piztu da Mary Stuart goletaren kabina argiztatuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.
Eskotea ixten zioten botoiak askatzen hasi zen eta soinekoa kentzen [...] eta otzan-otzan agertu ziren bere bularrak nire begien aurrean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.
Atzeko martxa jarri eta mugitzen hasten da autoa, otzan-otzan obeditzen nau. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.
Handik bost bat minutura, trena otzan-otzan sartu zen Dijoneko geltokian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 328. orr.
otzan eta esaneko (3); otzan joan zen (3); otzan obeditu (3); otzan otzan (33); zaldi otzan (4)
bildots otzana (4); lasaia eta otzana (3)