Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amorruaren leungarri, protesta bat egiten saiatu zen: Enbaxadatik ekarri dizkidatela ziurtatu didate. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.
Suhiaren ibilerak gorabehera, diskrezioa gordetzeko gai izan zen ezkontzako lehen urteetan, baina haren alaba txikiak ihes egin zuenean, bere amorru guztia -eta handia zen benetan- zuzendu zuen Donatienen aurka. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.
Hunkipena eta amorrua sentitu ditu nahasian Gabinek, orain arte ez al zara konturatu? «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.
Lankidea, ordea, sarriegi gaixotzen dela iruditzen zaio, eta amorrua sentitu du bi pertsonaren artean egitekoa den lana bakarrik egin beharragatik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.
Interneten ikusgai jarritako edizioan honela zioten: Azalera dezagun gure amorrua eta zabal dezagun Gasteizen barrena. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 78. orr.
Hor amaitu ohi zen historia, eta niri izugarrizko amorrua pizten zitzaidan orduan faxisten kontra, haiexek izan baitziren gerra haren xaxatzaile eta azkenean irabazle. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 65. orr.
Eta malko erretan gainez egindako amorruak bultzata, arma patioko harrietan marinel hordituen antzo zabuka aireratu ahal izan dugu, asmoa gure esku, Vladimir. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 52. orr.
Morokilez bete nuen ahoa, amorruari kanporabidea emango nion beldurrez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.
Berrikitan, adibidez, Laxmanpur Bath herrixkan (Bihar eskualdean) goiko kastako 200 bat lagun, pistolak eta rifleak hartu eta iluntzean zelatan jarri ziren, amorruak itota. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 59. orr.
Sentitzen nuèn amorrua erraietatik atera zitzaidan: Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 15. orr.
Nire amorrua azalean zegoen, eta, une batez, suz inguraturiko izotz puska bat, arrautzopil sorpresadun bat nintzelako irudipen tristea izan dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.
Horregatik, Gelatxok ez zuen guk haren piezarik grabatzerik nahi izaten, hartzen zuen amorru bat! Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 18. orr.
Ez zekien zenbateraino bihurtu zitzaion zainaldi bere amorrua eta mendeku-gosea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.
Hari erantzunez bere amorrua hustuko zukeen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.
Ximurraren bisaian amorruak tarte bat utzi zion ez-sinetsiari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.
Nik ere, zuk bezala, Markos, amorrua eta gorrotoa sentitu ditut pisukidearen aurtengo portaera dela eta. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 126. orr.
Amorruak hartu ninduen, eta ez dakit zelakoak esan nituen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 165. orr.
Agian horrelakoetan, beso gihartsudun etorkin poloniar, italiar eta afrikar saldoek oihu egingo zuten norberak bere hizkuntzan, elkar ulertu gabe, dezepzioak eta amorruak jota. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.
Halako lotsa halako laido halako hastio halako ahalke halako amorrua sortu zait erraien zuztarretan, non ihes egin baitut atzerantz, ahal nolaka, ziegarantz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 142. orr.
S. Nicolautik itzuli zenean, alabaina, hura bai hura amorrua. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 23. orr.
-Agian -esan zuen urduri, isekaz eta amorruari eutsi ezinik-, zure sumin zuzen hori pittin bat baretzen denean, agian iritsiko zait azkenean nire ogia. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 13. orr.
Badaezpada ere ez zen ausartu Tete txikiari begiratzen, haren amorruaz jakitun. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 47. orr.
Bitarte horretan guztian, hitz bat ere ez niri, ezta begiradarik ere; lanerako amorru hark niri zerbait esatetik edo nirekin detaileren bat izatetik libratuko balu bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.
Azken finean dualismoak ez du Singular Absolutuaren "Ni ez" oro suntsitzeko amorru horixe besterik ezkutatzen! Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 142. orr.
Eta beste aukera, urrutiko parajeak ikusteko amorrua dakarrenarentzat, "mundua ezagutzea" da (ikaragarri entretenitzen da gaur gaztea mundua ezagutzen, merkatuak aukera horren jabe egin duenetik), han-hemengo bazterretako kontu mordo bat irentsiz munduak hobeki irents dezan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Sorkuntza literarioa ez du erabat baztertua, baina ez zaio idatzitakoa argitaratzeko amorru handirik igartzen. Berria - Kultura 2006-02-12
Ondorengoak, ohikoak: medikuarengana presaka, amorruaren eta tetanosaren aurkako txertoak, sendaketa luze samarrak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.
Aventis Pasteur enpresak amorruaren aurkako milaka txerto kendu ditu merkatutik, sorta batean gaitza eragiten duen birusa bizirik aurkitu baitute. Berria - Gaiak 2004-04-09
Fiskalaren arabera, ordea, amorrua izan zen txakurra hiltzeko arrazoia. Berria - Gaiak 2004-06-05
Amorru burrunbatsua eta zorrotza. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 131. orr.
Halako amorru sor bat sentitu nuen sabelean hazten. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 92. orr.
-Madarikatuak izan zaiteztela zu eta lo dagoen printzesa - esan zuen Justinak, hitz beltzez, amorru beltzez, begi beltzez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 81. orr.
Hire indarra nahi diat, borroketan erakusten huen erasoa, amorru itsua. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 16. orr.
Amak neskatxo bat balitz bezala tratatzen nau, eta amorru handia ematen dit horrek. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.
Garaiko giroaren adibide moduan, Alborg-ek - espainolen konplexu eta amorru antifrantsesa berak aipatzen ditu - hau dakar Gallardo-ri buruz, eta liberal porrokatua zenuen: "xxxx". Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.
Izterreko eskua azpiko gonan gora zihoakion bitartean Anjelmari salatzen zuen ahots adurti batek "Eukeniii" esan zion mutur ondoan; beldur bizia amorru basati bihurtu zitzaion eta sudur zuloek, ireki eta itxiz, berebiziko orroa egin zuten: brmmrr, brmmrr, brmmrr. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 89. orr.
- Mekaben! - gizonak hura aditu zuenean, jo dik semeen koartora, hartu dizkik ohetik hiru semeak arrastan, eta amorru gorrian emaztearen aurrera! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.
Amorru itzela sentitu zuen une horretan eta, ezpata lekatik aterata, emakumea atoan hiltzeko asmoz abiatu zen harantz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 34. orr.
Kapitaina, bitartean, egunero bezala, animaliak zenbatzeari lotuta zegoen, desgogoz eta amorru sentsazio batez. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 9. orr.
"Nire baitan nobelak ditudala sentitzen dut eta zuk atera egiten dizkidazula", erantsi zuen amorru puntu batekin, nire nobela berria airean astinduz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 194. orr.
Taxistak amorru keinu bat egin zuen, kanbiorik gabe geratuko zela esanez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 241. orr.
Zurbil, amorru dardaraz, aurrean harrapatzen zuen guztia ostikoka eta ukabilka hankaz gora irauliz, otsoa artaldean bezala sartu zen doktorea umeteria haren erdian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.
Hitz haiek zeozer ezkutatzen zutelako burutapena ziurtatzean, amorru bizia sentitu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 88. orr.
Berehala utzi zuen inolako kalterik egin gabe, amorru bizitan alde eginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.
Takateko bat aditu zen, eztanda txiki baina bere sikuan amorru bizikoa, potoa zati-zati egin zen (zorionez, bular parean nerabilen, eta ez gorago), eta hantxe geratu zitzaidan eskuan, sinbolo sarkastiko modura, potoaren ipurdiko beira-uztaia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Horregatik, ospitalean beilan geundela, guardia zibilaren Komandantziatik lore koroa bat zekartela jakin zuenean, sutan jarri zen gajoa, amorru bizian; eta joko zuen mandataria beilan zeuden Fernández de Leundatarren zaharrenak eta biok eragotzi ez bagenio - hura loradendako mutila zela eta ez zuela errurik esaten genion -. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.
Hargatik, kexazko marmar bat sortu zen lehenbizi, aparteko neurri horien kontra, eta amorru bizizko garrasi bihurtu zen gero. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.
Amorru biziz ekin nion lanari, ez dakit zenbat denbora egingo nuen idazten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 69. orr.
Amorru bizian noa pedalei eraginez. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 103. orr.
Ohe gainean eserita, teilapean, amorru bizian zegoen Léa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 107. orr.
Amorru bizian, santuari heldu eta handitxoak esan dizkio, eman dizkio zartada ederrak altzari eta hormen aurka, eta bota du azkenik leihotik behera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.
"Hiri osoa etxez etxe arakatu behar badut ere, aurkitu eta akabatu behar dut! ", pentsatu zuen amorru biziz. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 97. orr.
Hori ikustean, sutu egin zitzaion barrua Matatiasi. Legearekiko maiteminak eraginik, amorru bizian, lasterka joan eta lepoa moztu zion judu hari aldare gainean. Elizen arteko biblia 1 M 2,24
Hezleak zigorrari eragin zion, eta zakur guztiak amorru bizian hasi ziren zaunkaka eta uluka. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.
-Matxinatu dira, matxinatu dira - zioen amorru bizian. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.
-Baita zera ere...! - Karmelek, amorru bizian. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 217. orr.
-Ontzi honetan sartu hintzen momentuan igarri nian; adur txarrekoa haiz - nire amorruari amorru biziagoz erantzun zion -. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 159. orr.
Baina emazteak eta alabak amorru biziaz egin zioten kontra, eta frantsesez egitea lortu ere bai: "Nous, ici, on n'est plus des paysans abrutisøø. Txillardegi «Putzu», 1999 - 120. orr.
Amorrua ematen dit ardura honek orain. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 59. orr.
Dursley jaunari amorrua eman zion ikusteak haietako bi ez zirela batere gazteak; bai zera!, gizon hura bera baino zaharragoa izango zen, eta esmeralda-koloreko kapa berdea zeraman. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.
-Badakit ondo zer dagoen dantzalekuetan, baina amorrua ematen dit! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.
Amorrua ematen zidan detaile txikiengatik puntuek ihes egitea, eta hori kontrolatzen jakin ez izatea. Berria - Kirola 2006-01-06
"Amorrua ematen dit horrenbeste urtez luzatzen ari den gatazkaren aurrean jendeak beste alde batera begiratzea. Berria - Kultura 2004-10-23
Baina hura ez zen inoiz amaituko, eta ama beheak jota ikusteak Denverri lotsa eta amorrua eman zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 337. orr.
Eta honek amorrua eman zidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 208. orr.
Baina Carlosi benetako amorrua eman ziona zera izan zen, agure lizuna (Graçak barre egiten zien hildako bati buruz esandako hitz potolo haiei) tematu egin zitzaiola lan serio eta produktibora lot zedin. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 30. orr.
Amorrua ematen du horrek, engainatuta sentitzen da norbera, baina kontuan hartuz gero gure soldatak hemengoak baino hamar bider handiagoak direla, ulergarriagoa begitantzen da araua. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 126. orr.
Horregatik, amorrua eman zidan, eta nazka ere bai, historiaren orrietatik bere izena ezabatu zutela justifikatzeko, gizajoari azken finean bera txoferra baino ez zela aditu beharrak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 434. orr.
Andresi amorrua ematen zion don Pedrok ama horrenbeste aipatzeak, eta behin baino gehiagotan erantzun zion bortizki, hildakoak bakean uzteko esanez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Amaz pentsatzen nuen eta amorrua ematen zidan inork emakumeez modu horretan hitz egiteak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.
Amorrua ematen omen zion etxean kartoi bat izanda makinan erosten ibili beharrak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 53. orr.
amorru betean (5); amorru bizia (11); amorru bizian (57); amorru bizian jarri (5); amorru bizitan (8); amorru biziz (31); amorru guztia (11); amorru handia (12); amorru handia ematen (6); amorru handiagoa (6); amorru handiagoz (12); amorru hori (7); baino amorru handiagoz (5); bere amorru (9)
amorrua eman (12); amorrua eman zidan (8); amorrua ematen (34); amorrua ematen dit (7); amorrua ematen zidan (8); amorrua hartu (6); amorrua sentitu (9); bere amorrua (13); halako amorrua (5); haserrea eta amorrua (5); kontrako amorrua (6); nire amorrua (6)
amorruak hartu (7)
amorruaren amorruz (28)
amorruari eutsi (5)
amorrurik gabe (9)
amorruz begiratu (8); amorruz bete (6); amorruz betea (6); amorruz beterik (11); amorruz beteta (9); amorruz jotzen (6); aurpegia amorruz (7); halako amorruz (5)