Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nekien zein errabiak erretzen zizkidan muinak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 189. orr.
Errabia hamar egunetan bildutako kolpe guztiez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 376. orr.
Guztia bota nuen, disgustuz eta errabiaz mahaiaren erdira, artean, apezak eta bereterrak ziliportatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 54. orr.
Mojak amaren zesarea kontatzen zidan: marmolezko mahai gainean utzi nindutela, hilda nengoelakoan, eta nire amaren ahizpa batek errabiaz "ume madarikatu hori" esan zuela, nire kulpaz ama hiltzeko zorian zegoelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 410. orr.
Jatsutik alde egin zuen, samintasuna bihotzean eta errabia gorputzean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.
Joango naiz manifarat, abendoaren 10an, errabia bihotzean. Herria 2005-12-08
Gero, tristurak errabiari eta amorruari leku egiten ziola, xuxenean joan nintzen amaganat, jauzkor eta hiros: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.
Joanttok nekez irakur zitzakeen zigor desberdinak bildu zituztenen izenak, eta bi emazteenak aurkitu zituenean, errabiak harturik, orrialdea idoki zuen eta esku artean zimurtu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.
Orenak iragan ahala, errabia haziz zihoan gure erraietan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.
Errabiak gaina hartzen ziola hauteman zuen, zintzurrean listua irensteko trabatzen zuen korapilo bat egiteraino. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.
Errege guzietarik eztiena eta amualtsuena -sobra ezti eta amultsua, ezen bortitzago izan balitz, bere eginbideak hobeki beteko zituen eta bere erresuma gaixtaginen errabiatik zainduko zuen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 156. orr.
Haserre zegoen, errabia gorrian aitarengatik, bere buruarengatik, mundu guziarengatik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.
Halaxe esaten zien behintzat amonak berari eta bere ahizpa Karmeleri, errabia handi batek errabiaturik: [...]. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.
Eta, ohi ez bezala, nigarrez hasi zen, errabia errabiatu batek harturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 355. orr.
Mandrun abertzale buruarekin istripuz hitz egin nuen eta emazteok, politika libidoarekin bideratzen genuela errepikatu zidalarik, gaitzeko errabiak hartu ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 193. orr.
Errabia eraso batengatik, bere alaba eta biloba galdu zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 175. orr.
Eta Sararen errabia eta porrot sentsazioa, atsoak alde egin zuenean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 67. orr.
Ezindurik ere, zaharren laneko errabiak zur eta lur aldatzen ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 102. orr.
Baina ororen gainetik gizon zardaiaren bizitzeko gustua zein errabia amiratzen zituen, auzoen erran-merran larrutzaileei axolagabe zegokiela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.
Bi eguneko ihesaren parada baliatu nahiz eta Santiagorako bidea segitzeko errabia nitaz jabetua baita, eskapatu naiz berriz Biarno zoko zahar honetatik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 71. orr.
Eta nork galdu laneko errabia! Herria 2004-03-11
Gazako lur zerrenda hortan bere jandarmak hedatu ditu bakearen zaintzale lanean berma diten eta ez dezaten Hamasekoek beren ukaldi terrorista hetarik egin gehiago, ez-eta juduek ordaintza-errabia hura erakuts. Herria 2005-02-27
Lleidako Unibertsitatean garatzen ari diren proiektuaren bidez, hiesaren, tuberkulosiaren, errabiaren eta diabetesaren kontrako antigorputzak sortuko lituzkeen artoa sortu nahi dute. Berria - Gaiak 2006-03-30
Bost pertsonaren atzetik dabiltza Frantzian, errabia izan dezaketela eta. Berria - Gaiak 2004-09-18
Europako Batzordeak herritarren laguntza eskatu du, Bordelen (Frantzia) txakur batek errabiaz kutsatu bide zituen bost pertsona aurkitzeko. Berria - Gaiak 2004-09-18
Errabiaren kontrako xertoa. Herria 2004-10-07
Arga ibaia gainditzen duen zubia, Errabiaren zubia izendatua zen; erdiko harroinaren itzulia hiruetan egin behar zuten abereek, eritasun hori ez biltzeko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.
Bere zakurra hil nahi duenak errabia duela erraiten du. Herria 2003-01-14
Joanttok eskuak kendu zituen, beltzuri trufari bat egin eta lekutu zen, durduzaturik eta errabian uzten zuela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.
Eskuindarrak errabian, sozialixtak hasarre, Batasuna ere ba funtsean, Ibarretxe-ren planarekin duela 25 urteko hutsak errepikatuko direla eta besterik ez. Herria 2005-01-06
Neure buruari hitzeman nion Kattinari zehaztapenak gero emango nizkiola, ez baininduen nehoiz egiazki kexu errabian ezagutu! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.
Gaitzeko errabian zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.
· Errabia gaixtoan debrua bezala. Herria 2004-01-08
errabia bihotzean (5); errabia errabiatu (4); errabia errabiatu batek (3); errabia eta (3); errabia hori (4); errabia hura (3); eta errabia (6); eta errabiaz (3)