Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abokatu (ETCn 34.015 agerraldi; orobat abokat g.er.) 1 iz zuzenbidean lizentzaduna.

Loialistek 1989. urtean hil zuten abokatu baten aurka David Trimblek ostiralean eginiko salaketak ezinegona sortu du Irlandako iparraldean.  Berria - Mundua   2004-04-06

Epailearen erabakia Azkarateren abokatu Jone Goirizelaiak aurkeztutako helegite bati erantzutera dator.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Apartamentua ere gela bikoitzekoa da, eta abokatu bat daukat imigrazioko paperak egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 234. orr.

Gregorio Mayoral langabean zegoen, eta gizon zintzoa izanik familiak ezaguna zuen abokatu batek gaztigatu zion bazegoela lanpostu bat urtean 1ø750 pezeta emongo ziona, kenketagaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.

Hamarrak aldean, Mona ni ikustera etorri zen Holbrook izeneko abokatu batekin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 133. orr.

Goiz bakar batean bi gran duke, gobernadore nagusia, hiru abokatu eta Opera Inperialeko zuzendaria bisitatu zituen poliziaren eragozpen horietaz keja egiteko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 91. orr.

"Akabo, Oturuntza", pentsatu nuen (eta gogoa hegalari, Jean Etxepare medikuaren Miarritzeko bazkari hartara, sendagile, botikari, irakasle, abokatu eta ingeniariak mahai inguruan, gaia dutela... "Amodioa").  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 178. orr.

Bat magistratu egin zen, bigarrena abokatu, eta hirugarrena Kasr Al-Aini ospitaleko sendagile.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Raimundo Llul eta Peynafortekoa ezagunagoak diren arren, azken hau abokatu eta letratuen zaindaria gainera, halere, euskaldun izandako gure lurralde inguru horietan Fiteroko gure nafarrak du jaiera handien.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

Horrexegatik ordaindu zion konfiantzazko abokatu bati iraganeko enpresaren eta berak aurrerantzean gidatuko zuenaren arteko mugaren sinbolo nahi zuen otoitza idatz ziezaion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.

Zernahi ere dela, abokatu batek erranen lizuke hatsapen hori ez dagokiola auziari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 115. orr.

Abokatu izateko ari zen ikasten, eta gomendioz ateratzen zen onik; baina ez zuen ezertarako konturik hartzen ikasketez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Abokatu izan edo torero, berdin-berdin, lehengo lepotik burua horrek ere, amaitu du esaten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Hiri erakargarria da Madril; ez abokatu batentzat, mitologia irakurri eta biolina jotzen duen batentzat baizik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 78. orr.

-Hortaz, abokatu batena da -erabaki zuen, zirt-zart, Léak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Horregatik, bada: ez dut ezer jakin nahi esker txarreko lana eta esker oneko plazerra nahasten dituen abokatu batekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

Hogeita bi urteko espetxe zigorra jarri zidaten, baina aitak abokatu bat hartu zuen eta hark hamaika urtera jaitsi zuen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 96. orr.

Garbi zegoen abokatu hura ez zela auzilari bat, bezero ugari eta onak eduki behar zituen bulego dotore hura izateko, non eta Donostiako erdialdean gainera, hiriburuko merkataritza-gunerik garrantzitsuenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Egun batzuk geroago abokatu bat etorri da, bata zuriz, bertako langileak ez direnek daukaten debekuari burla eginda.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 84. orr.

Probintziako abokatu, diputatu eta katu handienetakoak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 50. orr.

Handik bost egunera, Ananias apaiz nagusia Zesareara jaitsi zen, zahar batzuekin eta Tertulo zeritzan abokatu batekin. Eta Pauloren aurkako salakuntza azaldu zioten gobernariari.  Elizen arteko biblia   Eg 24,1

2 (izenondoekin)

Ez zion etxeko bere partea Orso Nero anaiari saldu nahi, nahiz eta dirurik ez izan pagatzeko ez tribunalari eta haren morroiei, ezta defendatu beharrean kondenatzen utzi eta gero dirua nahi zuten abokatu ustelei.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

Fiskalak eta abokatu akusatzaileen andanak ere elkarri egin zioten murmurio belarrira nire hitzak entzun bezain azkar.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 15. orr.

Ramon Rumaya, Urduñako abokatu kriminalista, makilakadaka hil zuten Larrinagako kartzelan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 86. orr.

Ez bakarrik psikologo, epaile eta agintari espainolen aurkakoa: Metxak pikutara bidaltzen du orobat euskal presoen kolektiboaren abokatu posibilista, pikutara pedagogia, tentua, kalkulua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.

Egoki janzten ziren, egoki mugitzen ziren eta egoki hitz egiten zuten: auzi txiki eta ezdeusez arduratzen diren abokatu txukunen itxura penagarria zerien etxetto txuri hartan lan egiten zuten guztiei.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 47. orr.

Hori eztabaidagarria liteke, abokatu on batekin... - nire jurista arimak nabarmenarazi du bere burua mahaian, aspaldiko partez.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.

AEBek abokatu zibil bat sartzen utzi dute estraineko aldiz Guantanamora .  Berria - Mundua   2004-09-01

Charles Swift abokatu militarrak bere gaineko karguak kentzea eskatu zuen.  Berria - Mundua   2004-08-25

Bere 46 urteko aita John Noxon abokatu ezaguna zen eta bi urte gazteago zen bere ama, Bluestocking Club ohorezkoaren bazkide.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 42. orr.

Mike Bidart abokatu euskaldun eta euskaltzalea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 114. orr.

Amatxi beti izan zen bere alabatxoaren abokatu hoberena.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 62. orr.

Portugaldar jatorriko abokatu aberats baten sasiko semea izanik, bere amarekin atzerrian eman zuen haurtzaroaren eta nerabezaroaren zati handi bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

Mikelen lanbideak berak, ONG horren bulego ziztrinean, ez dirudi abokatu ospetsu baten helmugarik gorena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 87. orr.

Epaiketaren aurrekoetan abokatu defentsore izango duena ezagutu du, hara, Mundakakoa da! Faxista, baina herrikoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 81. orr.

Notario, abokatu gailenak, epaitegietan oso goiko mailetara iritsiko zirenak, merkatariak, lurjabeak [...]  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

Harrapazka aberasten ari diren HBko abokatu sozialista horiek zer esanen ote diote orduan beren hamaika bezero (petxero) jatorri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 22. orr.

Bera abokatu eskas eta pragmatiko bat baino ez zen, hiltzaileak kartzelatik salbatzen dituen horietako bat, eta ez zuen, jada, Rosa ezagutu zuen garaiko magiarik ez irudimenik: akabaturik zegoen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 84. orr.

Eta, Aurrezki Kutxarako oposizioetan huts egin bazuen ere, handik hilabetera lortu zuen lanpostua, idazkari gisa, abokatu laboralista batzuen bulegoan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 198. orr.

Abokatu gazte eta langile batentzat, agian?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 170. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

>00SaiR01¬83<-Abokatu talde baten bulegoa zen, Ortega y Gasset kalean.

Lekurik onena da, otzaran abokatu karrera ikasteko ohitura zatarra hartu duten ziegakideak liburuetatik urruntzeko bide ematen duelako ongi narraturiko jazoera batek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.

Gure aitonak, bere bizitzako azken urteetan, politika utzi eta berriz abokatu lanetan aritu zen; baina arratsaldeko bostak arte egiten zuen lo, eta bezeroak etortzean esaten zuen:  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 29. orr.

Luis Batui abokatu ikasketak amaitzen ari zen; bi asignatura falta zitzaizkion, eta bulego batean ari zen praktikak egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 13. orr.

Zure abokatu bulegoa gaizki joango litzateke nire eskuetan balego, porrot egingo luke.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Abokatu eta legegizon leinu baten ondokoa zen Ezponda.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.

Makina bat telefono dei eginda, konpondu zuten azkenean auzia; abokatu kontuak hasitakoan, seguru asko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 21. orr.

Besteak beste, bat egitearen eta abokatu sare zabal bat sortzearen garrantzia aipatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-10-16

4 abokatu defendatzaile ik defentsari 3.

Presoak berak eskaturik eta, Felipe II.aren baimenarekin, Doktor Nafarra izendatu zuten orduan haren abokatu defendatzaile.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Bai, badakit orain emaztea eta abokatu defendatzaileak haren asmo ona eta apaltasuna goraipatzen hasiko direla, baina ezin izango dute haren errugabetasuna frogatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 212. orr.

Ihes egin gurako haiei epaiketa 1937ko martxoaren 16a eta 18a bitartean egin zitzaien, abokatu defendatzaileen artean Kosme Duñabeitia, lehena, izan zelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 282. orr.

Akusatuek ez dute inolako abokatu defendatzailerik behar izan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

5 abokatu egin

Saiatua eta aplikatua zen hura andereño, harro puntua zeukana enpresarioa, on-ona zenak enpresa familiarrari jarraitu zion, serioak zirenak negozio-gizon eta abokatu eginik daude, imajinatiboak, berriz, kazetari, antzerkilari.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 127. orr.

Eskola oso garrantzitsua zen aitarentzat; ni epaile edo abokatu egitea nahi zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Zaharrena abokatu egin zuan eta bestea mediku.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 85. orr.

Susana eta Victoria Zaragozako unibertsitatera zihoazen mediku ikastera; Joseba eta Adrian, Bilbora, bata abokatu egitera eta bestea ingeniari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 193. orr.

6 abokatu-laguntzaile (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Nola edo hala bukatu, eta lanean hasi zen, hasieran abokatu-laguntzaile gisa.  ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2013-12-13

Auzitegien praktika hori abokatuen bulegoetan egiten zen, batez ere, abokatu laguntzaile-lanak eginez.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Prozesalerako sarrera, Alberto Saiz, UPV/EHU, 2006

Bukatzeko, azkeneko ilaran, entzuleei bizkarra emanez, fiskala eta haren lau abokatu laguntzaileak daude, eta defentsaren abokatua, aurreneko asteetan laguntzaile batekin egongo dena.  ETC-literatura, saiakera   Eichmann Jerusalemen, Hannah Arendt (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Jaso nuen bai, onartzen dut, abokatu-laguntzailearen bidez gaiari buruzko zure mezu bat, edo gertakizunarekin erlazionatua zena behintzat.  ETC-literatura, saiakera   De profundis, Oscar Wilde (Aitor Arana), Txalaparta, 2007

Ez abokatu-laguntzaile gisa, baizik eta administrari-zeregin arruntetan.  ETC-literatura, saiakera   Hilketa lokartua, Agatha Christie (Xaber Aristegieta), Igela, 2008

Izaskun Leturia idazkaria zortziak aldera, eta Xixo Sagasta abokatu laguntzailea hogei minutu geroago. ETC-literatura, saiakera   Danba, John Andueza, Elkar, 2017

7 abokatu langela (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Plaka batek adierazten zuen, Martin Galartzaren negozioaz gain, bertan notario bat, abokatu langela pare bat eta aholkularitza enpresa bat zeudela, besteak beste.  ETC-literatura, saiakera   Film zaharren kluba, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2018

Bruff jaunaren abokatu-langelan bazkaldu genuen.  ETC-literatura, saiakera   Ilargi-harria, Wilkie Collins (Antton Olano), Elkar-Alberdania, 2008

Alaba Parisen zegoen moda ikasketak egiten eta semeak Londreseko Clifford Chance abokatu langelan ziharduen.  ETC-literatura, saiakera   Damutzen ez direnak, Itxaso Araque Elkar, 2012

Ohikoagoa da babeslea pertsona juridikoa izatea, horrenbestez, gehienetan enpresa bat, baina elkarte zibil batek ere bete lezake eginkizun hori (esaterako, abokatu-langela batek).  ETC-zientzia, zuzenbidea   PublizitateZuzenbidearen eraberritzea eta lehiaketa desleiala, Nerea Iraculis / Elena Leiñena, UEU, 2012

Mossack Fonseca abokatu langelatik 11 milioi agiri baino gehiago filtratu dituzte, eta nazioarteko 140 agintariri lotutako sozietateak aurkitu dituzte zerga paradisuetan.  ETC-prentsa   Berria, 2016-04-06

Fortunak ezkutatzeko erabiltzen diren sozietate sare konplexuak azaleratu ditu Panamako abokatu langela batetik filtratu den barne dokumentazioak.  ETC-prentsa   Berria, 2016-04-05

1827ko maiatzean, Dickens Ellis & Blackmore prokuradoreen abokatu-langelan hasi zen abokatu-laguntzaile lanetan eta, gerora, epaiketetako takigrafo egin zen.  ETC-entziklopedia   Charles Dickens, Wikipedia

Aitak, gizon autoritarioa eta zorrotza, semea jaio bezain pronto abokatua izango zela eta bere abokatu-langela jarauntsiko zuela erabaki zuen. ETC-entziklopedia   Jules Verne, Wikipedia

8 deabruaren abokatu

-Deabruaren abokatuaren itxurak egiten ari zara? -irribarre egin zidan berriz ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.

Eta zirikatzaile samar ere arituko gara sarritan, bihurri samar, besteenak ez eze, geure koloreak ere kritikatuz, deabruaren abokatuaren antzera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

9 Estatuaren abokatu

Halaber, Espainiako Estatuaren abokatuak nahiz Fiskaltzak AG legez kanpo uzteko eskaera egitean emandako arrazoien artean, erakunde legalekin ÐLAB sindikatuarekin, adibidez,Ð edo ekintza legalekin izandako harremanak ahotan hartzea zilegi ote den esan zuen, auzitan jarriz.  Berria - Harian   2005-03-31

Estatuaren abokatuak lehen sententzia horren aurka helegitea jarri zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, eta argudiotzat zera erabili zuen: Santaliestran egindakoa Itoitzen eta Esan egin zutela aurretik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 43. orr.

Euskal Herriko alderdi abertzaleek, HZk eta Elkarri-k arbuiatu egin dute Espainiako Gobernuak Estatuaren Abokatuaren bitartez HZren kontra aurkeztu duen inpugnazioa, eta errolda eskura ez izateko egin duen eskaera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Fiskaltzaren eta Estatuaren Abokatuaren inpugnazioak ikertzen hasi da Auzitegi Gorena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

10 lan arloko abokatu (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Gilek lan-arloko abokatu eta greba-bitartekari ateratzen zuen bizimodua, baina Newark hiriko udalaren aholkulari ere bazebilen hirurogeietako lehenbiziko urteetan.  ETC-literatura, saiakera   Gizona ilunpean, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2008

Atochako sarraskian, 1977ko urtarrilaren 24an, Espainiako Alderdi Komunistako eta Langile Komisioak Langile Komisioetako (CCOO) bost lan arloko abokatu hil zituzten eta lau zauritu.  ETC-entziklopedia   Espainiako trantsizioa, Wikipedia

Lan arloko abokatua eta Laneko Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiko kidea da Domingo Arizmendi.  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-15

Madrilen dudan lan arloko abokatuak baimena ukatutakoen makina bat kasu izan ditu.  ETC-prentsa   Berria, 2018-01-28

Lan arloko abokatuen mugimenduak zeregin garrantzitsua izan zuen frankismoaren kontrako borrokan. ETC-prentsa   Berria, 2019-07-21

11 ofiziozko abokatu

Baina ofiziozko abokatuak uko egin zion defentsari, Basañezek konfiantzako abokatua izateko eskubidea zuela argudiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Hala, ordu biak aldera ofiziozko abokatua eskatu zuen Guardia Zibilak, Agirreri deklarazioa hartu behar ziotelako.  Berria - Harian   2005-02-12

Demagun, epaitegi batean ofiziozko abokatu euskaldunak badaude, beraz, inportantea da herritarrek zerbitzu hori eskatzea.  Berria - Harian   2005-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

abokatu bat (25); abokatu batek (12); abokatu batekin (6); abokatu baten (16); abokatu bezala (7); abokatu bulego (7); abokatu defendatzailea (8); abokatu defendatzaileak (7); abokatu demokraten (6); abokatu eta (49); abokatu euskaldunek (7); abokatu euskaldunen (16); abokatu gisa (19); abokatu iñ abokatu iñ abokatu izan (9); abokatu jone (13); abokatu jone goirizelaiak (10); abokatu jose (22); abokatu jose luis (19); abokatu talde (10); abokatua da (23); abokatua ere (11); abokatua eta (34); abokatua izan (9); abokatua izango (7); abokatua izateko (8); abokatua izateko eskubidea (6); abokatua zen (10); abokatuak adierazi (11); abokatuak atzo (23); abokatuak aurkeztutako (9); abokatuak azaldu (16); abokatuak azaldu zuenez (11); abokatuak berriari (8); abokatuak egindako (8); abokatuak ere (15); abokatuak esan (13); abokatuak esan zuen (6); abokatuak eta (41); abokatuak eta fiskaltzak (8); abokatuak ez (9); abokatuak helegitea (14); abokatuak helegitea aurkeztu (6); abokatuak jakinarazi (7); abokatuak jarritako (7); abokatuak salaketa (6); adierazi zuen abokatuak (6); ainhoa baglietto abokatuak (6); aitor ibero abokatuak (6); arantza zulueta abokatuak (13); baglietto abokatuak (6); beaumont abokatuak (8); bere abokatuak (18); beste abokatu (7); bi abokatu (13); defentsa abokatuak (13); defentsako abokatuak (14); defentsaren abokatuak (6); dio abokatuak (12); dira abokatuak (6); du abokatuak (22); edo abokatu (6); elosua abokatuak (19); enparantza abokatuak (10); esan zuen abokatuak (17); estatuaren abokatuak (33); estatuaren abokatuak eta (7); estatuko abokatuak (18); estatuko abokatuak eta (6); eta abokatu (36); eta abokatua (8); eta abokatuak (32); eta estatuaren abokatuak (7); europako abokatu (8); europako abokatu demokraten (6); finucane abokatu (7); gazteen abokatuak (6); goirizelaia abokatuak (23); haren abokatu (11); haren abokatuak (24); iñ ibero abokatuak (6); igo (10); igo iruin abokatuak (11); igo iruinek (7); iruin abokatuak (13); itoizko koordinakundeko abokatu (11); jon enparantza abokatuak (10); jone goirizelaia abokatuak (20); koordinakundeko abokatu (18); koordinakundeko abokatu jose (16); koordinakundeko abokatuak (10); mari elosua abokatuak (11); nire abokatuak (7); ofiziozko abokatua (7); presoen abokatu (6); salatu zuen abokatuak (7); x abokatua (10); zion abokatuak (16); zuen abokatu (8); zuen abokatuak (87); zulueta abokatuak (14)

abokatuarekin hitz (8); abokatuaren arabera (25); abokatuaren esanetan (17); abokatuaren galderei (9); abokatuaren hitzetan (6); abokatuaren ustez (22); abokatuek atzo (8); abokatuek aurkeztutako (11); abokatuek dei (6); abokatuek eta (10); abokatuek ez (13); abokatuek jarritako (12); abokatuen arabera (6); abokatuen bazkuneko (9); abokatuen elkargoak (8); abokatuen elkargoko (12); abokatuen esanetan (6); abokatuen kontseilu (8); abokatuen kontseiluko (6); abokatuen ustez (14); abokatuetako batek (7); abokaturik gabe (8); auzipetuen abokatuek (10); bere abokatuaren (6); bere abokatuari (8); bere abokatuek (8); bere abokatuen (6); bizkaiko abokatuen (35); bizkaiko abokatuen bazkuneko (8); defentsa abokatuek (9); defentsako abokatuaren (8); defentsako abokatuek (38); defentsako abokatuen (7); diote abokatuek (9); dute abokatuek (29); eaeko abokatuen (19); espainiako abokatuen (10); espainiako abokatuen kontseilu (6); estatuko abokatuaren (9); eta abokatuaren (7); eta abokatuari (8); eta abokatuek (17); eta abokatuen (15); euren abokatuek (6); gipuzkoako abokatuen (10); haren abokatuek (9); konfiantzazko abokatuarekin (6); madrilgo abokatuen (6); uriaren abokatuek (8); zuten abokatuek (19)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus