Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altxatzaile (orobat altxatzale eta altxazale) 1 iz adieraztzen dena altxatzen duen pertsona. ik altxari; jasotzaile.

Apostoluaren beraren hitzak erabiliz, Jainkoaren beraren lankide bezala eta haren Gorputz misteriozkoaren atal erorkorren altxatzaile bezala kontsideratzen zaitut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Besteak beste barne Jose Vicondoa aizkolaria, Baiona, Zuraide eta Arrangoitzeko soka-tirari, lasto altxatzaile eta gaineratikoak.  Herria   2002-08-01

Horregatik, abiadura probetako kirolariek, pisu altxatzaileek eta eskubaloi eta futbol jokalariek erabiltzen dute batez ere.  Berria - Kirola   2004-01-30

Aimar Irigoien errezildar gaztea harri altxatzaile hoberenen erronkan sartu da.  Herria   2003-03-13

Igande aratsaldean, ahate jokoa; ondotik aizkolari, orga-joko eta harri altxatzaile.  Herria   2003-09-11

Soka tira, lasto altxatzea, desafioa 4 aizkolarirekin, orga joko, harri altxatzaile famatua Iñaki Perurena bere semearekin.  Herria   2002-09-05

11.30etan herri kirolak: harri altxatzaileak (Iñaki eta Iñaxio Perurena, Haimar Hirigoyen), sokatiralariak (neskak mutikoen kontra).  Herria   2003-05-29

Joko horien artetik ikusiko dira Agite aizkolaria zurrun baten gainean ari dena eta Iñaki Perurena munduko harri altxazale hoberena izan dena.  Herria   2001-07-26

Bote multxo bat ere lagun (9 bazituen 22 tan Ibarrolak eta 12 orotara) 22-14 ziren irabazleak Ibarrola irriskatu batekin eta zer pilota altxatzalea; alta gibeletik Dermitek ere bere aspaldiko partida hoberena zuen eta arras plaza gizona gainerat.  Herria   2001-05-03

Herri jokülariak: Lucien BETBEDER lasto altxazale txapeldüna eta haren üngürüan herri kirolen erakustaldia (orga joküa...), Jose VICONDOA (aizkolari xutik-Xiberoa), Andde ARBENOITZ (Lasto altxazale-Lapurdi), Jean Claude APESSETCHE (ingude joküa, Baxe Nafarroa).  Herria   2005-03-17

2 harri-altxatzaile harri-jasotzailea.

Ikusgarriaren bururatzeko Iñaki Perurenak harri altxatzale famatuenetarik bat, 100 eta 220 kilo arteko harriak bere semearekin batean altxatuko ditu.  Herria   2003-08-14

Saralegi harri altxatzale gaitza ere hor izanen da.  Herria   2002-08-08

Aratsaldean 3ak eta erditan Indar Jokoak Harri altxatzailea barne.  Herria   2004-06-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harri altxatzaile (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus