Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kantu xahar honen gainean, ondoko ohar hau egiten du jasotzaileak: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 83. orr.
Aktak-eta erdaraz egiten ditugu, bandoak ele bitan, eta eskutitzak jasotzailearen arabera. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
Ondare baten jasotzaile gisa bizi izan nuen txikitan kristautasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.
Errealitate ugari daude, errealitatearen jasotzaileak edo errealitatea jasotzeko moduak adina. Berria - Kultura 2004-06-16
Manolo (tratu txarren emailea), Marga (tratu txarren jasotzailea), Virginia euren arteko alaba eta honen mutilaguna, Imanol. Berria - Kultura 2004-11-06
Gaijartzailea baita bertsogintzan, futbolean epailea dena: begirazun guztien gune, kritikarik zorrotzenen jasotzaile eta muturreko handienen hartzaile. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 137. orr.
Hartara, igortzailea eta jasotzailearen arteko harremana askoz ere estuagoa da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.
· Konponbide prozesuaren jasotzaile nagusia herria dela nabarmendu du Agerrek. Berria - Harian 2006-03-24
Jasotzailea askotarikoa izan daiteke gaur egun ordea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 47. orr.
Pisu-jasotzaileek eta disko-jaurtitzaileek eman zuten hezur-mineral kantitate handiena, eta, haien ondoren, korrikalariek eta futbolariek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.
Gero Ziantzar karga-jasotzailearen tabernan bazkaltzen zuen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 22. orr.
Bere Apostoluen Egintzak, Acta Apostolorum idatzi zuelakoz [...] agiri-jasotzaile eta notarioek ere bere zaindaritzapean nahi izan dute ipini beren lana. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.
Une horretan iritsi zen epailea akta-jasotzailearekin eta bi guardiarekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.
Epaileak hauts-pala armairu batean sartu zuen, itxi zuen, eta akta-jasotzaileari deitu zion ezkoz zigila zezan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 237. orr.
Geroagoko utziz Osberno [...] izeneko hitz-jasotzaileak sartuko dituen mintza-jarioaren edergailuak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 239. orr.
Kanpoko ekarpen horiek bestelakoturik, mozorroturik, sartu behar izaten dira gehienetan, gizarte jasotzaileak onar ditzan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.
Grezia (3.400 milioi), Portugal (2.700 milioi) eta Irlanda (1.600 milioi) ere jasotzaileak dira. Berria - Ekonomia 2004-04-04
Entzutea, ikustea, sentsazio guztiak, erabat pasibo eta jasotzaile ziren Lockerentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Eztabaidan hasi ziren, ea harri-jasotzaileak "kottarik" ba ote zuen ehun eta berrogeita hamar kiloko harria esku bakarraz bizkarreratzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.
Harri-jasotzaileak kokotsa igurtzi zuen, eta baietz esan zuen, bost bider jaso zezakeela esku bakarrez minutu batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.
Hiru harri-jasotzaileek 18 altxaldi atera baitzizkioten lehen harriari. Berria - Kirola 2004-05-16
Iduritzen zait harri-jasotzaile zeingehiagoka batentzat ari naizela prestatzen! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 30. orr.
Hondarretan, presidentziari begira, toldo moduko izara erraldoi bat, eta, haren azpian, harrijasotzailea beroketa-lanetan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.
Zail da jakitea zenbat jasoaldi egingo dituen, baina ez da harri-jasotzaile askorik izango Paskualsoro harria jasotzen duena; bospasei, agian. Berria - Kirola 2004-11-26
Jaialdi berean, Inaxio Perurena harri-jasotzaile 275 kiloko harriarekin marka ezartzen saiatuko da. Berria - Euskal Herria 2004-12-22
harri jasotzaile (45); harri jasotzaile bakoitzak (3); harri jasotzaile handia (3)
harri jasotzailea (18); perurena harri jasotzailea (7)
harri jasotzaileak (22)
harri jasotzaileen (10); harri jasotzaileen torneoa (3)