Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sintoma fisiologikorik ez zutela zirudien arren, alterazio nabarmena izan zuten animaliek izaeran eta jokabidean: lehen bezala beren inguruaz arduratu eta beren ikusmeneko eremuan zegoen edozer kuxkuxeatu eta zirikatu beharrean, geldo eta zozoturik zeuden, edo loak hartzen zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Hughlings Jackson hasi zen susmatzen, azken mendean [...] krisialdi psikikoak maiz jasaten zituzten gaixo batzuek, beren nahasmendua agertzearekin batera, alterazio bitxiak izaten zituztela pentsaeran eta nortasunean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 167. orr.
Errendimendu akademikoan eta adimen gaitasunean eragiten duten buruko alterazio eta nahaste neurologiko arinak saihestea da kanpaina honen helburua. Berria - Gaiak 2004-12-23
Gure egunerokoan alterazioak baditugu, hori gaixotasunen bidez azaleratzen da. Berria - Harian 2005-07-02
Luzera toxikotasun izugarria sor dezakete kutsatzaile horiek, eta geneetan alterazioak eragiten dituzte; hormonen gisan funtzionatzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-11-06
Konortea tarteka galdu zuela eta aparatu neurologikoko eskasia eta motrizitatearen alterazioa izan duela zehaztu zuen txosten medikuak. Berria - Mundua 2004-12-21
Atsegin katastematikoa: gogoaren alteraziorik gabeko minik eza. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.