Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldare (orobat altare g.er.) 1 iz meza ematen den mahai modukoa, berez harrizkoa; jainkoei opariak eskaintzen zitzaizkien harria edo leku jasoa.

-Eraiki hemen zazpi aldare eta presta iezazkidazu zazpi zekor eta zazpi ahari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 217. orr.

Pisga mendi-gailurreko begiraleku batera eraman zuen. Han ere zazpi aldare eraiki eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini zituen.  Elizen arteko biblia   Zen 23,14

Laster, Venus eta Marteren aldareak Jesus eta Mariaren aldare bihurtu ziren Horrela profanatu zuen aldare hura.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 103. orr.

Mila erre-opari eskainiak zituen aldare hartan Salomonek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 63. orr.

Eta eraitsi egin zituzten atzerritarren hiriko plazan eraikitako aldare eta kultu-lekuak.  Elizen arteko biblia   2 M 10,2

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Santamaria la Real aurre-erromaniko estiloko eliza sinplea, dena arku, harri ederrez finkatuak horma urdinak, aldare sinple bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

Aldare handiaren gainean egin behar dituzu goizeko erre-oparia eta arratseko eskaintza.  Elizen arteko biblia   2 Erg 16,15

Erretorak erran dauku bi aldare ttipietako 8 kandelerak norbeitek ereman zituela iragan astean.  Herria   2001-02-01

Seleukotarren agintaldiko ehun eta berrogeita bosgarren urtean, Kisleu hilaren hamabostean, izugarrizko idolo higuingarria ezarri zuen Antiokok aldare nagusiaren gainean.  Elizen arteko biblia   2 M 13,1

On Camillo aldare nagusiko Kristorengana joan zen bere sumina askatzera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 98. orr.

Handik hiru urtera ezkondu ziren Nuestra Señora del Pilar-eko zilarrezko aldare barrokoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 232. orr.

Egidazue buztinezko aldare bat, eta eskaini bertan zeuen ardi eta idiak erre-opari eta elkartasun-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Ir 20,24

Jerusalemen ziren sasikultuko aldare guztiak, bai eta intsentsua erretzeko aldareak ere, kendu eta Zedron errekara jaurtiki zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,14

Guztiz ezohikoa zen "aldare mugikorrean" (aska gainean) meza ematea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

Aurrean dugu marmorezko aldare zibila.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 171. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hemen adierazten dena, berriz, Jesus gure Jauna alegia, beste leinu batekoa da, inoiz aldare-gizonik izan ez duen leinukoa.  Elizen arteko biblia   Heb 7,13

Egizue erosta, apaizok, doluz jantzita; egizue garrasi, aldare-zerbitzariok.  Elizen arteko biblia   Jl 1,13

Han zihoan ura aldare inguru guztian, erretena betetzeraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,35

Erdirago, aldare-harrian etzanda, ereinotz adar polit bat ikusten zen, hosto lustretsu eta lore ugarikoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Kaliza, korporal, aldare-oihal eta meza-oparitarako erabiltzen den oro ederra izan dadila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.

Juniperok gero eta erruki handiagoa zuenez, ez zuen nahikoa tunika ematearekin: liburuak, eliz jantziak, aldare-zapiak eta eskuetara zetorkion edozer gauza ematen zien behartsuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1054. orr.

Gero, odol horrekin elkarketa-etxolan dagoen intsentsu usaintsuaren aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu Jaunaren aurrean, eta zekorraren gainerako odola elkarketa-etxolaren sarreran dagoen erre-oparien aldare-oinean isuriko.  Elizen arteko biblia   Lb 4,7

Gainerako odola aldare-inguru guztian isuri zuen.  Elizen arteko biblia   Lb 8,24

· Mila erre-opari eskaini zituen Salomonek aldare gainean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,4

Bildotsak bosgarren zigilua ireki zuenean, Jainkoaren mezuarengatik eta eman zuten testigantzagatik hildakoak ikusi nituen aldare azpian bizirik.  Elizen arteko biblia   Ap 6,9

Apaizak zure eskuetatik saskia hartu eta Jaunaren zure Jainkoaren aldare aurrean ipiniko du.  Elizen arteko biblia   Dt 26,4

Xehe-xehe egin zituen hango aldare eta irudiak, eta Baalen apaiz Matan hil egin zuten aldare aitzinean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 23,17

San Frantzisko otoitzean ari zen, eskuak jasorik, Aingeruen Andre Maria elizako aldare atzean, eta oihu egiten zion Kristori erruki zekiola herriari, etorri behar zuten hainbat ezbeharrengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 688. orr.

San Frantzisko aldare atzealdera joan eta otoitzean hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.

Zutik zegoenean aldare alboan, Gabriel aingeruak esan zion seme bat jaioko zitzaiola: Joan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrela, ezabatua izango da Jakoben herriaren errua, baldin eta beren bekatua baztertzen badute, idolo-aldare guztiak, kararria bezala, hauts egiten badituzte eta Axera jainkosaren eta eguzkiaren ohorezko harri sakraturik gehiago gelditzen ez bada.  Elizen arteko biblia   Is 27,9

5 aldare nagusi

Hilero, hogeita bostean, opariak eskaini behar zituzten aldare nagusiaren gainean ezarritako beste aldarean.  Elizen arteko biblia   1 M 1,59

-Ba, esaten ari nintzen moduan, herri horretako elizaren barruan lanetan ibili izan dira eta, hara non, aldare nagusia mugitzean dokumentu batzuk azaldu dira.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.

Aldare nagusiaren atzean, zutabe ilara bikoitzaren itzalpean, Ama Birjinaren kapera dago, isilez eta ilunez heze.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Apez zahar hagitz konkortu batek ematen zuen lehen meza aldare nagusian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.

Halere jaun erretorak kenarazi ditu aldare nagusian ziren sei kandeler ederrak.  Herria   2001-02-01

Erietxeko aldare nagusian eta alboetako aldare txikietan ipintzeko, Kristoren bataioa, Apokalipsia, Bautistaren predikua eta haren lepo moztea ere egiteko eskatu zioten Grecori.  Berria - Kultura   2004-03-16

6 aldare-zapi

Juniperok gero eta erruki handiagoa zuenez, ez zuen nahikoa tunika ematearekin: liburuak, eliz jantziak, aldare-zapiak eta eskuetara zetorkion edozer gauza ematen zien behartsuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1054. orr.

7 aldareko sakramentu

37 Izan ere, gauza asko sagaratzen ditu Jainkoaren hitzak eta Kristoren hitzen indarrez burutzen da aldareko sakramentua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.

-Ikusten al duzu Jesukristo gure jauna aldareko sakramentu guztiz santuan? -Ez jauna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Hau guztia Jaunak eman ohi dio gizaki bakoitzari, aldareko Sakramentuaren bidez bereziki".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldare aintzinean (6); aldare aitzinean (9); aldare aurrean (38); aldare aurreko (7); aldare aurrera (7); aldare azpian (4); aldare bakoitzean (4); aldare bat (20); aldare bat eraiki (6); aldare ertzeko (12); aldare ertzeko adarrak (10); aldare eta (15); aldare gainean (42); aldare gaineko (8); aldare gainera (4); aldare gainetik (6); aldare inguruan (12); aldare nagusiaren (9); aldare nagusiko (8); aldare oinean (6); aldare ondoan (14); aldarea bere (7); aldarea berreraiki (4); aldarea egin (7); aldarea eraiki (47); aldarea eraiki omen (16); aldarea eraiki zion (6); aldarea eraiki zuen (17); aldarea ere (9); aldarea eta (7); aldarea zipriztindu (4); aldarea zipriztinduko (7); aldarea zipriztinduko dute (5); aldareak eraiki (4); aldareak eta (6); aldarean erre (6); aldarean erreko (10); aldarearen aitzinean (5); aldarearen artean (4); aldarearen gainean (4); aldarearen garbikuntza (8); aldarearen garbikuntza ohikunea (5); aldarearen inguru (4); aldarearen inguruan (5); aldarearen kontra (4); aldarearen ondoan (6); aldareko kristok (5); aldareko kristoren (4); aldareko kristori (8); aldarera igo (6); apaizak aldarean (6); apez aldarean (15); baalen aldarea (4); baten aldarean (5); bi aldare (4); brontzezko aldarea (6); da aldarea (4); du apaizak aldarean (4); ere zazpi aldare (4); erre oparien aldare (5); erre oparien aldarea (7); eta aldare (35); eta aldare aurrean (5); eta aldare gainean (5); eta aldarea (16); eta aldareak (9); eta aldarean (10); eta aldarean erreko (6); eta aldarearen (14); eta aldarearen artean (4); eta aldareko (10); eta aldarera (6); etxolaren eta aldarearen (5); ez aldare (4); gainerako odola aldare (9); haien aldareak (5); haizeari aldarea (16); haizeari aldarea eraiki (16); haren odolaz aldarea (4); intsentsu aldarea (7); ipar haizeari aldarea (16); jaunaren aldarea (5); odola aldare (10); odola aldare oinean (4); odolaz aldarea (8); odolaz aldarea zipriztinduko (5); oparien aldare (5); oparien aldarea (7); urrezko aldarea (5); zazpi aldare (8); zegoen aldarea (4); zen aldare (9); zen aldareko (4); zituen aldare (6); zituzten aldare (4); zuen aldare (4); zuen aldarea (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus