Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abildade (ETCn 401 agerraldi; orobat abilidade ETCn 265 agerraldi; cf abilezia ETCn 2.487 agerraldi) iz trebetasuna.

Ez dagoen tokitik edozer gauza ateratzeko abildadea dute batzuek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

Idiota jakintsua, ikasia edo abila deitzen zaion giza jeneroa, beraz, idiota da, baina zenbait arlo zehatzetan, hala nola matematikan, musikan edo datuak gogoan atxikitzen, ohi ez bezalako dohain eta ezin sinetsizko abildadearen jabe da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Ikasle guztiok amorrarazterainoko kontuak botatzen zizkigun aurpegira, abildade handia zuen horretarako.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus