Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola lortu duzu abilezia hori? Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.
Ministroen gogoko gizonek abilezia bera erakutsi behar zuten arkabuzarekin nahiz Bibliarekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Bizitzak berez ekarri ohi duen kasualitate bati zor zitzaion aurkikuntza, nire jakituriari, abileziari edo ahaleginari baino gehiago. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.
Nire abileziaren fama uste baino lehenago hedatu zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.
Sortzaileekiko kontsiderazioa, berriz, ez da haien dohain literarioen miresmenak eragina, dohain horiek merkatuaren zerbitzura jartzeko abileziak irabazia baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.
Nahi duenean badu ni mixerable sentiarazteko abilezia. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 49. orr.
Polifema ziklopea gizon arrunta eta txikia izan balitz, adibidez, zertarako balioko zuen Ulisesen abileziak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 120. orr.
Trinkotasuna, emozioa eta erritmoa zaintzeko abilezia eta gustua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 80. orr.
Airera bota du zenbait aldiz, abileziaz, harri baten gainera eror dadin. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 38. orr.
Gonbidatu, behartzerik komeni ez denean: gidatu, agintzerik komeni ez denean; horra abilezia gorena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.
Gauza jakina da gure organismo lurtar astun honek abilezia sinestezinak beregana ditzakeela ariketa bidez, musika tresnak jotzeko, akrobaziak egiteko eta era horretako hainbat ikuskizun prestatzeko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 385. orr.
Ubel eta triste jarri zen, eta ilean artesia egiten hasi zen abilezia txalogarriz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 24. orr.
-Nire botere eta abilezia osoa erabili beharko dut -esan zuen-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 170. orr.
Kelleyk ez zuen beruna -edo zilarbizia, berdin dio- urre bilakatzeko abilezia berezirik erakutsi. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 57. orr.
Ehiztari amorratua, basurdeak harrapatzen berebiziko abilezia zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.
Ikaslearen abilezia kolpea aurreikusi eta makurtzean datza, eta zuzendariak oreka galtzen du orduan, besteen barre-algara erdi itoen artean.· Bere zelatari-abilezia osoa erabili du, zurrunga itxurak egin barrea disimulatzeko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.
abilezia berezia (4); abilezia du (3); abilezia erakusten (3); abilezia eta (10); abilezia handia (3); abilezia handiz (5); abilezia hori (4); abilezia hura (3); abileziari esker (3); bere abilezia (4); duen abilezia (10); eta abilezia (10); eta abileziaz (4); zuen abilezia (3)