Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alkaterna (ETCn 45 agerraldi) iz bikearen antzeko gai iluna eta likatsua, egurra edo harrikatza destilatuz ateratzen dena. ik galipot.

Feitl larru lantegi baten erdiaren jabe zen; sardinzarrak, alkaterna eta eltzeak saltzen ziren denda batean inbestitua zuen Peshek dotea, eta nekazariz gainezka egoten zen beti denda.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 193. orr.

Ugazabaren eta morroiaren artean gaindegia konpondu zuten, teilak alkaternaz margotu zituzten, irazgaitz egiteko inondik ere, eta harmaila batzuk jarri zituzten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

XIX. mendean erabiltzen ziren alkaternaz egindako pigmentu beltzen kasu ikusgarria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.

Oso itsusia zegoen kopetan behera zetorkion ileordearekin, larruzko kapa izugarri handia jantzita, eta gogotik garbituagatik ere ezabatzen ez ziren alkaterna arrastoak ageri zituela eskuetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus