Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galipot (60 agerraldi, 24 liburu eta 15 artikulutan; ETCn 653 agerraldi) 1 iz bikearen antzeko gai ilun likatsua. ik brea; alkaterna; gudroi; mundrun.

'Prestige'-ren galipota garbitzeko lanetan aritua.  Berria - Mundua   2004-06-04

Harresia erretako adreiluekin egiteko aukera, karearen eta harearen ordez galipot urtua erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Langileek errepidea zabaltzen dihardute, eta galipota isurtzeko makinak hara-hona dabiltza bafadaka.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.

Goiok lata bat galipot bero ekarri zuen eta Juan Bautista gilaren gainean arrelepo jarrita hasi zen, espatula erabiliz, zulo txikiak eta zirrikituak betetzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.

21.100 tona galipot atera dituzte uretatik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Kea, galipota bezain trinkoa, bosgarren pisuko leihotik irteten zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 349. orr.

Harrezkero, galipota oinpean bezala itsatsi zitzaidan nire buruaz beste egiteko burutapen hura sabelean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 36. orr.

Itsasoan agertu da orain, baina aspaldi ditugu bihotzak txapapote beltzez, galipotez estaliak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 145. orr.

Oinak ere galipotez zikinduak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.

Zumitzezko saski bat hartu, haren zirrikituak galipotez eta bikez estali, eta han sartu zuen haurra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 147. orr.

Hala kontatu zion, adibidez, nola torturatzen zituzten bekatariak, gizonak eta emakumeak, galipotezko upeletan eta ikatz gorizko pertzetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 25. orr.

Galipotaren usaina, koipearena, erradiadore elektrikoarena, [...].  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.

Ilun asko eta argi bat: altxorra, orain, estaltzen duen galipotaren distirarena.  Berria - Kultura   2004-03-25

Udatiarrak uzkur, bederen uztailean galipotak direla-eta...  Herria   2003-08-07

2 (hitz elkartuetan)

Galipot zatiak agertzen dira, oraindik, hondartzetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Galipot kamioien inguruan sortzen zen hodei gris iluna.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 83. orr.

· Aurrera jarraitu nuen hartxintxar-galipotezko errepide hartan barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus