Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alfabeto 1 iz hizkuntza batez idazteko erabiltzen diren zeinuen edo letren sistema; letra horien zerrenda, ohiko hurrenkeraren arabera. ik abezedario; abeze.

Alfabetoa, hainbeste erabilera dituen zerrenda, laguntza handikoa izan daiteke pentsatzeko garaian, ezen ziurtasuna ematen du, konfiantza, fededunek behatz artean errosarioa hartzean sentitzen duten lasaitasun berbera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 113. orr.

Eta P-ren atzetik Q, testu honen quille edo gila, letraontzi honen armazoia alfabetoa dela gogorarazten didana; eta Q-ren atzetik R arraroa; eta R-ren atzetik Sheguers-en S-a.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 123. orr.

Letrak segida jakin batean ordenatzen ditu alfabetoak, eta hurrenkera horrek aurrera/atzera egiteko bidea zabaltzen digu guri.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 93. orr.

Zuzenean ingelesa ikertu beharrean, iker ditzagun alfabetoan a eta b letrak baino ez dituzten zenbait hizkuntza; euren perpausak (10i-iii) arauetan zehazten dira: [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 41. orr.

Orain egin alfabetoan letra bat aurrera, lehen f atera bazaizue, g letrara egin salto eta erantzun azkar bigarren galdera honi: [...].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 137. orr.

Alfabetoaren hurrenkeraz ari gara -dela letra guztiena dela bokalena-, horrexek ematen baitigu hizkuntza kontuetan eskura dugun serializaziorik nabarmenena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 95. orr.

Hamar horiek ziren alfabetoaren arabera: Pierre apeza, Bourvil, Coluche, Cousteau, Marie Curie, de Gaulle, Hugo, Molière, Pasteur eta Edith Piaf.  Herria   2005-04-14

Behin hori esanda, eta N-an nagoenez, nabigatu egingo dut O- raino, hara iritsi eta alfabeto hau idazteko orduan nire Objetive bat zein izan den aitortzeko: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 123. orr.

Ahots organoak hizkuntzaz kanpokoak dira, Morse alfabetoa transkribitzeko balio duten aparatuak ere alfabeto horretaz kanpokoak diren hein berean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

Eta alfabeto morsea, ulertzen duzu?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 107. orr.

Zertarako nekatu burua martiri puruen bila kaleak izendatzeko alfabeto bat dugunean?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 169. orr.

A: lehenengo bokala da, alfabeto guztietako lehenengo letra; amhareran edo abisinieran, berriz, hamahirugarren letra da, eta errunikoan hamargarrena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

"Braille alfabetoa" sortu zuenari omenaldi bat.  Herria   2003-01-28

Irakurtzen jakin behar, ordea, ezkutuko alfabetoren baten jabe izan behar.     «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Antzinaroko alfabeto misteriotsu baten ikurrak ziruditen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 201. orr.

Bi mintzaira eta alfabeto ezberdinetan idatziak, baina mezu bakarra: traidore.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 98. orr.

Ataturkek oso gogoko zituen Frantziako iraultza garaiko pentsalariak, eta, Turkia mendebaldeko zibilizazioan integratzearren, erreforma sakonak egin zituen: alfabeto arabiarraren ordez alfabeto latinoa ezarri zuen.  Berria - Mundua   2004-12-19

Gaztelaniaz idatzi nuen, baina alfabeto grekoz, amak aurkitzen baldin bazuen ere, uler ez zezan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 22. orr.

Oro har nahiago izan zituzten ORTOGRAFIAN arrunt diren ikurrak (b, m, etab.), alfabeto erromanikoarekin uler daitezkeenak, nolabait esan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.

Cadmos arrebaren bila aritu zen buru-belarri, eta bilaketa horretan ziharduela alfabeto feniziarra Biblosen asmatua irakatsi zien greziarrei.  Berria - Mundua   2004-06-08

Aramear alfabetoari dagokionez, are konkista handiagoak egin zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.

Badira bestelako alfabeto bat dutenak eta gure grafia eta hizkiak ikasi behar izan dituztenak, eta badira fonetika aldetik bestelako heziketa izan dutelako berriro ere ahoskatzen ikasi behar izan dutenak.  Berria - Harian   2006-03-21

Egun, zabalduen dagoena Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (NAF) da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Alfabeto fonologiko bat jarri behar al genuke ohiko ortografiaren ordez?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Alfabeto osoa luze iritzita, gutxiagorekin ere ase gaitezke, letren mundutik atera gabe: bokalen hurrenkera dugu horretarako, hau da a, e, i, o, u.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 95. orr.

Bai bokalismoak bai kontsonantismoak alfabeto mugatuekin jolastera behartzen gaitu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 214. orr.

Euskararen inguruko ikerketan izan duen tradizioagatik, ezagutu beharrekoa da gorago aipatu Alfabeto Filologikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 101. orr.

Grezierazko alfabeto primitiboan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 68. orr.

T. Alfabeto ingeleseko hogeigarren letra, grekoek tau izen zentzugabea ematen ziotena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.

Alfabeto hori arabiarra da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Morse jaunaren alfabeto sistema.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 52. orr.

Alfabeto ordenak, kasu, hitz, esaldi edo testu baten egitura antolatzeko modu ezberdin asko eskaintzen ditu, alfabetoan barrena aurrera edo atzera egiteko aukera ematen baitu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 90. orr.

Aspaldi batean irakurritako liburu hartako pertsonaia etorri ohi zitzaion gogora -azken batean, pertsonak berak baino hobeto gogoratzen zituen zenbaitetan pertsonaiak-, liburutegiko liburuak alfabeto-ordenan irakurtzen zituen hura.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 189. orr.

Hizkuntza oro sinbolo-alfabeto bat da eta, baliagarri izan dadin, ezinbestekoa da solaskideentzat amankomuna den iragan bat;  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

4 irud/hed

Gormutuen alfabetoa ikasteko metodo bat eskaini dit.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.

Hizkuntza bat bere "alfabetoa" (hots, perpausak eraikitzeko erabiltzen diren sinboloen talde mugatua) eta bere perpaus gramatikalak aurkeztuaz defini daiteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 41. orr.

Lehendabizi hizkuntza formala zehaztu behar dugu, eta hori egiteko lehenengo urratsa alfabetoa zein den esatea da. New York alfabeto bat ere bada, zopa-letra bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.

Lehen ere esan dut New York badela alfabeto bat ere, letraz osatua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 169. orr.

QLren azpihizkuntza logiko desberdinak kontsidera ditzakegu horretarako alfabetoan azaltzen diren konstante-sinbolo, funtzio-sinbolo eta predikatu-sinboloen azpimultzoak zehaztuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Batzuetan beste sinbolo logiko bat ere sartzen da alfabetoan, "", identitatea errepresentatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Aurreko definizioak erabili gabe, posible genuen hizkuntzaren alfabetoaren konektatzaileen multzoen artean aurreko guztiak sartzea, hau da,  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

5 alfabeto arabiar

Turkia mendebaldeko zibilizazioan integratzearren, erreforma sakonak egin zituen: alfabeto arabiarraren ordez alfabeto latinoa ezarri zuen.  Berria - Mundua   2004-12-19

6 alfabeto aramaiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Sogdianerak, idazketa sistema ezberdinak erabiltzen zituen, guztiak, aramear alfabeto edo alfabeto aramaikotik zetozenak. ETC-entziklopedia   Sogdiana, Wikipedia

7 alfabeto daktilologiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Alfabeto daktilologikoa ere badarabil? esku ahurrean egiten da?. ETC-prentsa   Berria, 2017-03-28

Keinu hizkuntzaren osagarri moduan, bestetik, alfabeto daktilologikoa edo esku alfabeto dago. Sistema hau, berez, sistema ortografikoaren moldaketa bat da. ETC-entziklopedia   Keinu hizkuntza, Wikipedia

8 alfabeto erruniko (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Alfabeto errunikoa germaniar hizkuntzek latindar alfabetoa erabili aurreko alfabeto-sistema izan zen. Idazteko errunak erabiltzen zituzten, antzinako alfabetoko zeinuak zirenak. ETC-entziklopedia   Alfabeto erruniko, Wikipedia

San Ziriloren asmakuntza bezala, Ulfilasen alfabetoa zenbait iturri desberdinetatik mailegaturiko letren nahastea zen: 20 bat letra greko, bost bat letra erromatar eta bi letra alfabeto errunikotik hartuak edo Ulfilasek berak asmatuak. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

9 alfabeto feniziar

Cadmos arrebaren bila aritu zen buru-belarri, eta bilaketa horretan ziharduela alfabeto feniziarra Biblosen asmatua irakatsi zien greziarrei.  Berria - Mundua   2004-06-08

10 alfabeto fonetiko

Hura alfabeto fonetiko guztien iturburu izan zen.  Berria - Mundua   2004-06-08

Horren adibide garbi dira hizkuntza afrikar zenbaiten ortografia sortu berriak, nagusiki, nazioarteko alfabeto fonetikoa erabiltzea izan delako, gainera, International African Institute erakundearen politika.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.

11 alfabeto greko

Azkenak, alfabeto grekoko letren izenekin bataiatu dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Gaztelaniaz idatzi nuen, baina alfabeto grekoz, amak aurkitzen baldin bazuen ere, uler ez zezan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 22. orr.

Era honetako hainbat mugimendu mota dira, eta alfabeto grekoaren arabera sailkatu dira: alfa mugimendua hedatze- edo uzkurtze-mugimendu bat da, beta mugimendua goian deskribatu den mugimenduari dagokio, eta hala segidan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

12 alfabeto greziar (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Gauza jakina da hainbat idazlek euren lanak argitaratu zituztela bertan, grezieraz, edo alfabeto greziarrean idatzitako armanestieraz. ETC-prentsa   Argia, 2006-10-22

Eta nik esan nion, hitzak tentu handiz aukeratuz, bere zientzia-gizon arima laukia ez mintzearren, dena ez dela zientzia, ez duela denak formula matematiko perfektu bat, alfabeto greziarreko letrak enegarrenera eramanda. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-09-07

Grezian, Asia Txikian, Mediterraneoaren ekialdean eta Egipton, grekoak jarraitu zuen hizkuntza nagusia izaten eta alfabeto greziarra gehiago erabiltzen zen. ETC-entziklopedia   Latindar alfabetoaren historia, Wikipedia

13 alfabeto hebrear (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Bost urterekin heder eskolara joaten hasi nintzen, eta han ikasi nituen alfabeto hebrearraren lehen nozioak. ETC-literatura, saiakera   Huliganaren itzulera, Norman Manea (Koro Navarro), Erein?Igela, 2017

Ezaugarri horiek antzekoak lirateke hizkuntza guztietan, alfabeto hebrear, greziar, erromatar eta zirilikoan letren hurrenkera antzekoa den arrazoi beragatik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

Alfabeto hebrearra ikasi ondoren, eta hebreeraz irakurtzen ikasita (Erdi Aroan, Europako juduen hizkuntza jiddisha zen), torah ikasteari ekiten zioten. ETC-entziklopedia   Cheder, Wikipedia

14 alfabeto latindar (corpusean ez dago; ETCn 52 agerraldi)

XVIII. mendean "J" eta "U" letrak hartu ziren, eta oinarrizko alfabeto latindarraren 26 letrak ezarri ziren, gaur egun ezagutzen ditugun moduan. ETC-entziklopedia   Latindar alfabetoaren historia, Wikipedia

Orokorrean, alfabeto latindarretik hartzen ditu, p letrarekin hasiz, eta ondoren q, r, etab., eta beharrezkoa edo komenigarria denean azpi-indizeak erabiliz. ETC-entziklopedia   Logika proposizional, Wikipedia

Aaronek arbola zahar bat seinalatu zuen, eta Ernstek, bertaratzean, marka ahul batzuk sumatu ahal izan zituen enborraren azalean alfabeto latindarreko FK letrak osa zitzaketenak. ETC-literatura, saiakera   Idazten ari dela idazten duen idazlea, Iban Zaldua, Elkar, 2012

Denek zekiten kurdueraz, baina gutxi batzuek baino ez zuten menderatzen alfabeto latindarra, beren aldaeran -kurmanjieran- idazteko erabiltzen dena. ETC-literatura, saiakera   Ekialde Hurbila, Askoren artean, Elkar / Berria / Jakin, 2017

Izan ere, hainbat alfabeto erabiltzen dira egun horretarako: Tifinagh zeinu sistema tradizionala, Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, euskarak ere darabilen alfabeto latindarra, edo idazkera arabiarra. ETC-prentsa   Berria, 2003-10-01

Hala ere, lorpenetako bat rashi alfabetoaren ordez alfabeto latindarra sartzea izan zen, judu-gaztelaniaren alfabeto gisa erabiltzeko egokitutako hebreerazko hitz multzoa. ETC-prentsa   Argia, 2008-04-27

Zenbait koderen berri izango du bisitariak, ondoren; alfabeto latindarra, braillea, keinu hizkuntza eta kode binarioak ezagutuko ditu. ETC-prentsa   Berria, 2012-11-17

Alfabeto latindarra ingelesarekin batera ikasi nuen, eta kurduok erabiltzen dugun berbera da. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-07

Hitz hauek ulertu eta irakurriz gero, horrek esan nahi du irakurleak alfabeto latindarra menperatzen duela. ETC-prentsa   Berria, 2018-05-10

Ondoko taula alfabeto grekoa erakusten da, letra bakoitzaren euskarazko izenarekin batera; halaber adierazten da letra greko bakoitzari alfabeto latindarreko zein tekla dagokion teklatu arruntetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014

Hori dela-eta, alfabeto zirilikoa erabiltzen duten herrialde eslaviarrak ortodoxoak dira, eta alfabeto latindarra dutenak, berriz, katolikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

15 alfabeto latino

Izan ere, tigrina, Eritreako hizkuntza, silabikoa da, eta alfabeto latinoa ez zuten ezagutzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 87. orr.

Alfabeto arabiarraren ordez alfabeto latinoa ezarri zuen, hizkuntzan berean aldaketak egin zituen, kalifatoa bertan behera utzi eta laikotasuna ezarri zuen eta emakumeen eskubideak onartu zituen.  Berria - Mundua   2004-12-19

Nazio berriaren fundatzaileak -beste Kemal bat, Mustafá Kemal Ataturk-, kalifatoaren ordez erregimen presidentzialista ezarri zuen, alfabeto latinoa jarri eta emakumeei legearen aurreko berdintasuna onartu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

16 alfabeto ziriliko (corpusean ez dago; ETCn 120 agerraldi)

Alfabeto zirilikoa (edo "azbuka", haren lehen letren antzinako izenengatik) sei eslaviar hizkuntzatan (bielorrusiera, bulgariera, mazedoniera, errusiera, serbiera eta ukrainera) eta Sobiet Batasuneko Asiako eta Sortaldeko Europako beste hizkuntza askotan erabilitako alfabetoa da. ETC-entziklopedia   Alfabeto, Wikipedia

1932an alfabeto latindarrean oinarritutako idazkera erabiltzen hasi ziren, baina 1938tik aurrera, Moskuko gobernuak aginduta, alfabeto zirilikoa nagusitu zen. ETC-entziklopedia   Abazera, Wikipedia

Errusiera alfabeto ziriliko berri eta modernoaz idazten da; 33 letra ditu. ETC-entziklopedia   Errusiera, Wikipedia

Alfabeto zirilikoz idazten da bulgariera, errusiera bezala. ETC-literatura, saiakera   Bihotz gosetien Kluba, Xabier Mendiguren Elizegi, Elkar, 2005

Adibidez, San Zirilok, bederatzigarren mendean eslaviar herrietan ibili zen greziar misiolariak, letra greko eta hebrearren egokitzapenez asmatu zuenaren ondorengoa da alfabeto zirilikoa bera (gaur egun oraindik Errusian erabiltzen dena). ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Honela aldatu dira euskararen alfabetoarekin bat ez datozen 7 letra edo letra-multzoak, Euskaltzaindiak alfabeto zirilikoa euskarara aldatzeko transkripzio sisteman oinarrituta. ETC-literatura, saiakera   Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010

Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. ETC-literatura, saiakera   Hiri hondakin solidoak, Jon Alonso, Txalaparta, 2015

Errusierara itzultzea zaila da oso, alfabeto zirilikoak sekulako arazoak sortzen dizkigulako guri, oraingoz, Interneten lan egiteko. ETC-prentsa   Berria, 2004-06-18

Moskuko metroan turista izatea ez da zeregin samurra: alfabeto zirilikoa menperatu ezean, ez da erraza unean uneko kokaleku zehatza jakitea. ETC-prentsa   Berria, 2004-02-07

Bulgariak euro hitza alfabeto zirilikora itzultzeko eskatzen du. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-19

Hizkuntza naturaleko testu idatzien kasuan errusierak duen berezitasuna alfabeto zirilikoa erabiltzean datza. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008

Hori dela-eta, alfabeto zirilikoa erabiltzen duten herrialde eslaviarrak ortodoxoak dira, eta alfabeto latindarra dutenak, berriz, katolikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

17 arabiar alfabeto (corpusean ez dago; ETCn 67 agerraldi)

Arabiar alfabetoa Asia eta Afrikako hainbat hizkuntzatan (adibidez, arabiera, persiera eta urdua) erabilitako idazkera da. ETC-entziklopedia   Arabiar alfabeto, Wikipedia

Errusieraz egiten den bezala, kirgizera ere alfabeto zirilikoa erabiliz idazten da, Txinan bizi diren kirgizistandarrek arabiar alfabetoa erabiltzen duten arren. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-20

Tamalez, testuak amazigeraz egon arren, arabiar alfabetoa erabili behar dugu oraindik ere. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-04

Hauetan, ikasleei arabiar alfabetoa erakusten zaie, Afrika Beltzeko edo Latinoamerikako dantzak ikasten dituzte edo ijitoek flamenkoa ezagutzeko aukera ematen diete. ETC-prentsa   Argia, 2002-03-24

Kurmanjiarrek osatzen dute gehiengoa, beraz, zaila litzateke hogei milioi lagunek arabiar alfabetoa ikastea. ETC-prentsa   Argia, 2010-07-11

Espraiz orbanduta ageri dira arabiar alfabetodun seinaleak errepide bazterretan. ETC-prentsa   Berria, 2012-08-07

Soraniera, berriz, arabiar alfabetoz idazten da, eta Iraken eta Iranen hitz egiten da. ETC-prentsa   Berria, 2015-12-11

Arabiar alfabetoaren hamargarren letra, 88 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoaren ikur laburtua, Fiji Uharteetako Errepublikaren eskualde bat, euskal poeta onenaren siglak, baina, hala ere, gurutzegrametan huts egin ez dezakeen jainko egiptoarra. ETC-prentsa   Argia, 2014-02-09

Zergatik otomandar turkiarrek abandonatu zuten arabiar alfabetoa 1928an? ETC-literatura, saiakera   Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000

Zirilikotik eta arabiar alfabetotik transkribatzeko oinarri batzuk ezarri ziren, eta Txinako, Indiako eta beste hainbat tokitako izenekin nola jokatu erabaki. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 210 zbk., 2015 - iraila

18 armeniar alfabeto (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Armeniar alfabetoa ("Hayoc' grer" edota "Hayoc' aybowben") armeniera idazteko alfabeto bat da. 405ean Mesrop Mashtots armeniar hizkuntzalari eta elizgizonak garatu zuen. ETC-entziklopedia   Armeniar alfabeto, Wikipedia

Urteak Armeniar alfabetoaren lau letra bidez konposatzen dira. Ondorengo taulan adierazten da Armeniar alfabetoaren letren eta balore numerikoen arteko erlazioa: ETC-entziklopedia   Armeniar egutegia, Wikipedia

19 asiriar alfabeto (corpusean ez dago; ETCn 24 agerraldi)

Asiriar alfabetoa I. mendean aramear alfabetotik eratorritako abjad motako antzinako kontsonantezko eta piktogramarik gabeko alfabetoa izan zen. ETC-entziklopedia   Asiriar alfabeto, Wikipedia

Hasiera batean asiriar alfabetoan oinarritu zela uste zen, baina hizkien ordenak greziar alfabetoarena jarraitzen du, 36 hizkiz osatua baitago, horietatik 21 greziar alfabetotik datoz, beste 11 hizkik greziar estiloa dute eta 4 hizki asiriar alfabetotik datoz. ETC-entziklopedia   Armeniar alfabeto, Wikipedia

20 esku alfabeto (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Esku alfabetoa edo alfabeto daktilologikoa zeinu hizkuntzaren osagarritzat erabiltzen den alfabetoa da. ETC-entziklopedia   Esku alfabeto, Wikipedia

21 euskal alfabeto

Euskal alfabetoa hogeita zazpi letrak osatzen dute: a, b, c, d, e, f, g, h, i, j, k, l, m, n, ñ, o, p, q, r, s, t, u, [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 217. orr.

22 feniziar alfabeto (corpusean ez dago; ETCn 46 agerraldi)

Feniziar alfabetoa abjad motako antzinako kontsonantezko eta piktogramarik gabeko alfabeto izan zen. ETC-entziklopedia   Feniziar alfabeto, Wikipedia

Alfabeto grekoa, berriz, ez da hain zaharra eta feniziar alfabetotik eratorria da. ETC-entziklopedia   Greziera, Wikipedia

23 georgiar alfabeto (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Georgiar alfabetoa georgiera eta beste kartveliar hizkuntzak (mingreliera, svanera eta, zenbaitetan, lazera) idazteko erabiltzen duten alfabetoa da, batzuetan osetiera eta abkhazera idazteko ere erabili zutena. ETC-entziklopedia   Georgiar alfabeto, Wikipedia

24 greziar alfabeto

Greziar alfabetoak elementu abstraktu horiek bereiztea iritsi zuen, eta, lehen esan dugunez, bereizketa horretaz jabetzeak oso azterketa maila bikaina eskatzen zuen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.

Errusiar Inperioan, errusiera eta greziar alfabetoaren eslaviar bertsioaren errusiar aldaera handia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

25 hebrear alfabeto

Hebrear alfabetoaren letra hori (-) -in deitzen da eta euskarazko x-ak goxo edo horixe hitzetan daukan balio fonetikoa dauka.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

26 korear alfabeto (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Urriaren 9a - Korea: lehen aldiz, korear alfabetoa aurkeztu zen gortean, txinatar ikurren ordez. ETC-entziklopedia   146, Wikipedia

27 latindar alfabeto (corpusean ez dago; ETCn 188 agerraldi)

Latindar alfabetoa gaur egun munduan gehien erabiltzen den alfabetoa da, 2500 milioi pertsona baino gehiagorekin. ETC-entziklopedia   Latindar alfabetoa, Wikipedia

Diasporarekiko haustura areagotzeko, latindar alfabetoaren erabilera nagusitzea nahi izan zuten "hebrear" berriek. ETC-prentsa   Argia, 2000-04-16

Balutxera arabiar-pertsiar alfabetoz idazten da, nahiz eta diasporako idazle askok latindar alfabetoa erabiltzen duten. ETC-prentsa   Argia, 2009-10-18

Lehenengoa latindar alfabetoz idazten da, eta bigarrena arabiarraren bidez. ETC-prentsa   Argia, 2010-07-11

Kurmanjiera latindar alfabetoz idazten da, eta soraniera arabiarraren bidez. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-07

Haüyren liburuak latindar alfabetoan eta erliebean zeuden idatzita. ETC-prentsa   Argia, 2017-04-30

Latindar alfabetoaren mesedetan turkiarrek duela gutxi arabiar alfabetoa uztea ildo beretik esplikatu behar da. ETC-literatura, saiakera   Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000

Agentzia horien (eta kartografo guztien) arazo handienetako bat da erabakitzea nola eman behar den jatorriz latindar alfabetoan ez dagoen izen bat latindar alfabetoanETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Baina gero eta etorkin gehiago ari dira iristen oso bestelako hizkuntza-inguruneetatik, non sarri ez baita latindar alfabetoa erabiltzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea, Elizabeth Coelho, EHU/UPV, 2016

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus