Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abezedario (Euskaltzaindiaren Hiztegian alfabeto agertzen da)
iz abezea. ik alfabeto.
Ramon Chaok Le Monde Diplomatique aldizkariko Ignacio Ramonetekin batera Abécédaire partial et partiel de la mondialisation Mundializazioaren abezedario partzial eta zatikakoa argitaratu berri du. Berria - Mundua 2004-09-19
Lau horma zabalak zurezko fitxa-kutxatilaz estalirik zeuden abezedarioaren arabera, "G" hizkiarena hartu eta izenak pasatzen joan zen fitxa aurkitu arte. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.
Lepoa panparroi gorantz begira duen nobleziako emakume adinean sartuaren indioilartasuna zaio bere morroiari mespretxuaren ikur, makurtu eta makurrarazleen arteko abezedario gestual bateko ikur. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.