Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alegazio (ETCn 3.286 agerraldi) iz alegatzea. ik alegato.

AGko lege ordezkariak aurkeztutako 62 orrialdeko helegitea izan zuten mahai gainean magistratuek, eta Estatuaren abokatuaren eta fiskalaren alegazioak.  Berria - Harian   2005-04-01

Hamar minutuko atzerapenarekin korrika heldu zen AGren prokuradorea Auzitegira, baina alegazio berriak aurkeztu egin zituen azkenean.  Berria - Harian   2005-04-01

Historia monastikoaren mila urteak, San Benediktoren garaiaren eta "Erreforma" delakoan eliz erakundeen arpilatzearen artekoak, ezagunak dira, eta ez dago sinetsi beharrik idazle protestante eta antikristauen alegazio guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

Kultura sailburu Miren Azkaratek, Kirol zuzendari Jose Ramon Garaik lagunduta, "alegazio ugari" jaso dituztela aitortu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-18

Saltokien Ordutegien Legean Jaurlaritzak ez du onartu alegaziorik.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Ronek bere erlojuari begira segitzen zuen; Harryk bazekien Buckbeaken alegazioa hasteko zenbat falta ote zen begiratzen zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 260. orr.

Bide bertsutik ere, esan ohi da izate eta aiurriaren bateraezintasunaren alegazioa dela eta, dibortzioaren abantaila guztiak ezabatu egiten direla.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 70. orr.

Administrazioak abiatu duen espedienteari alegazioak aurkeztu dizkio enpresak.  Berria - Kultura   2006-04-06

Bankuek hiru hilabete dituzte alegazioak aurkezteko.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Erregulazio espedienteari alegazioak jarri dizkio enpresa batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

EAEko kirol federazioak arautuko dituen legeari alegazioak egiteko epea luzatu dute.  Berria - Kirola   2004-04-30

Beraz, hauteskunde prozesuaren aurkako alegazioak aztertu egin behar dira.  Berria - Mundua   2004-11-26

Lehendakariordearen kasuan, nire alegazioen aurrean ezein zuzenketaren beharrik ez sumatzeaz gainera, algara ezin biziagoekin hartu zituen haiek guztiak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 165. orr.

Alegazioetan jasotzen dutenez, banakoa da hizkuntz eskubideen jabea eta berdin-berdin bermatu behar zaio eskubidea eskualde batean zein bestean bizi izanik.  Berria - Harian   2005-12-27

Geroztik eskuarki etorri zen gizon hura, bere mozorro jantzirik gabe, auziaren azken ekitaldietan eta alegazioetan egoteko.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus