Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilkutxa hotz baten antzera utzi gintuzten gure akusatuaren frikunkeria gehiago ezagutu ahal izan genuen, baina iraganeko kontu horien beharrik ere ez dut nire alegatoa egiteko, zeren presidentearen oraina baita une erabakior honetan epaitzea dagokiguna. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 211. orr.
-Ez izan presarik -eten du epaileak (L)-, epaia eman aurretik prozedura jarraitu, eta bai fiskalak (T) bai abokatuak (I) beren alegatoak azaldu beharko dizkigute. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 211. orr.
Edozein epaimahai aspaldi hasiko zen negar-zotinka halako alegatu gartsua entzunda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.
Gaurko gizartearen alegoria bat egin nahi izan dut edo gizartearen kontrako alegatoa, nahiago baduzu. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.
Hilketaren kronika baino hiltzaileen erretratu psikologiko miragarria, gizartearen erradiografia kupidagabea eta heriotza zigorraren kontrako alegato zorrotza da, oraindik ere, Truman Capote-ren Odol hotzean, "fikziorik gabeko eleberria". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 51. orr.