Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alegatu (ETCn 1.469 agerraldi), alega(tu), alegatzen 1 du ad zerbait argudioz eta arrazoibidez adierazi.

Cometto zaharrak alegatu zuen bizitza ugari direla dagoeneko beren arrastoa aurkitzerik ez dagoen ohiturak: azukre-paperaren kolorea, gizon eta emakumeentzako botoidura desberdina, gondolen brankaren forma, eta janarien arteko ezin konta ahal bateragarritasun eta bateragaiztasunak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Nagusiak, ahots dardartsuz, alegatu zuen Dahlmann-ek armarik ez zuela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Giza Eskubideen Europako Konbentzioaren bigarren artikuluak babestutako eskubidea bizitzeko eskubidea urratu zela alegatu zuen Thi Nho Vo emakume vietnamdarrak.  Berria - Gaiak   2004-07-09

HZren abokatuak indefentsioa alegatu zuen, besteak beste "araututako epe laburren barruan ezin delako defentsa egin", baina Auzitegi Gorenak erantzun dio hauteskunde prozesuak "berezkoa" duela "prozeduren erabateko azkartasuna", eta Salak berak asti gutxiago izan duela epaia emateko, defentsak alegazioak prestatzeko baino.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Editoreak "nekea" eta "eroaldi iragankor baten mendean egon izana" alegatu zituen egun batzuk geroago, ekintzaren arrazoiak azaldu behar izan zituenean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

Senarra, aldiz, inpotentzia arazo gaindiezinak alegatuz, berriro itzuli zen muino bakartu hartara, han non amaren etxea baitzegoen gainaldean eta gasolindegi bat eta motel txiki bat azpialdean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 8. orr.

Nekazariak, bestalde, irainduta sentituko lirateke haurrak ugaltzeko ohiko askatasuna galtzeko arriskuaren aurrean, goseak ez akabatzeko irtenbide bakarra horixe dutela alegatuz gero.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

2 (era burutua izen gisa; ik alegato)

2004ko abuztuaren 31: Milosevicek bere alegatua aurkeztu zuen eta gezurretan aritzea leporatu zion epaitegiari.  Berria - Harian   2006-03-12

Heriotza zigorraren aurkako alegatua da Krotki film o zabijanju (Ez duzu hilko).  Berria - Kultura   2006-03-15

Testu hau, ordea, eta gai hauetaz mintzatzen diren gainerako guztiak pro domo alegatuak dira gehiago egiazko manifestuak baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.

Argentinar prosa narratiboak ez zuen gainditzen, eskuarki, alegatua, satira eta ohituren kronika.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

Salaketa gaiztoenak egin dira oinarri logiko txikienik gabe, ideologia demokratikoak kriminalizatu dira, identitateekin jokatu dute eta, azken batean, objektibotasunaren tenpluetatik eskaini dute alegaturik alderdikoiena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alegatu zuen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus