Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egunkaria, aldizkaria edo liburua, berdin dio; munduko herri aberatsetan, ahozkotasunaren bat-batekotik irakurketaren patxada geldira igarotzea izan da mende honen lehen urteetatik hasi eta ehun urte iraun duen gizartearen aldaketarik funtsezkoena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 286. orr.
Beti izan dira etxean aldizkari eta egunkariak: euskarazkoak Eskualduna, Herria edo Gure Herria bezalakoak, baina baita frantsesezkoak ere. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.
Fotokopiatan ateratzen genuen aldizkari bat zen Sustraia. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 345. orr.
Aldizkari bakoitzak bere erredakzioa zuen, bi koordinatzailerekin. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 136. orr.
Imagen de Venezuela deituriko aldizkari bat ateratzen du munduko enbaxadetan banatzeko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.
Aldizkari baterako artikulua idazten ari bazara, ordea, aldizkari bakoitzak ezartzen dituen arauak errespeta itzazu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.
Ikasturtea amaitzen ari ginen, eta horra non bururatu zitzaigun bat-batean aldizkari bat egitea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 122. orr.
Beste batzuk literatur talde bat antolatzen ari zirela esan zidan, aldizkari bat argitaratzeko asmoz. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.
Halleko besaulki batean eserita, Gladys aldizkari bat irakurtzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 528. orr.
Aldizkaria kaleratutakoan, metroko sarreretan saltzen genuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 323. orr.
Artikulua idatzi nuen, eta, aldizkariaren zuzendaritzak onespena eman aurretik, Carlos Fuentesek Rulfori eraman zion. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 168. orr.
Egunak pasa ditu Goizeder Odriozolak, Ardi Beltza aldizkariaren Venezuelako korrespontsalak, prostituten elkarte batera deika. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 34. orr.
Anaitasuna aldizkariko partaide eta Argia aldizkarian erredaktore lanetan aritua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.
Tomas Friedman-ek honakoa idatzi zuen New York Times Magazine aldizkarian 1999ko martxoan: Merkatuaren esku ikusezinak ez du inoiz funtzionatuko ukabil ikusezin baten laguntzarik gabe. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 31. orr.
Orain bera duk "Euskal Erria" aldizkariaren zuzendaria. Txillardegi «Putzu», 1999 - 362. orr.
Maurice Vaussard jaunak argitaratu zuen beraz 1923an, Les Lettres aldizkarian, Nazionalismoari buruz, orduko idazle, historialari, legelari, filosofo eta teologo ezagun andana baten iritziak biltzen zituen "Enquête sur le nationalisme" deitu ikerketa. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 83. orr.
Branka aldizkariaren sustatzaile izan zen, eta Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) kide gisa euskal pentsamenduaren garapenean funtsezko uztarria izan da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.
1845ean euskal literaturako pasarteak hasi zen argitaratzen Baionako Ariel aldizkarian. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 71. orr.
1957an, Syntactic Structures argitaratu zen aldi bertsuan, Robert Lees-ek liburuari buruzko artikulu bat plazaratu zuen Language aldizkarian. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.
Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrak bosgarren aldiz irabazi du Urrezko Bizikleta, Frantziako Velo Magazine aldizkariak urtero ematen duen saria. Berria - Kirola 2004-12-02
Jakin aldizkariak euskalkien gaineko ale berezia atera zuen, eta bertan parte hartzeko gonbita egin zidaten: "Euskalkiak, askatu gabeko korapiloa" izan zen nire txostena. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 217. orr.
Literatura, publizitatea, irakaskuntza testuak, kazetaritza, esaera zaharrak, gertaera bitxiak, umeen jolasak, aldizkarietako denbora pasak, kantak, izkirimiriak... denetan zer ikusi eta zer ikasi izango dugu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 14. orr.
Etxeratu eta piano gainean pilatutako aldizkarietako batean Tom Waitsi egindako elkarrizketa bat topatu dut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.
Iralka eta Jakin aldizkarietan eta Gara egunkarian artikuluak argitaratu ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.
Aziendarentzako bide-estuen munduko diseinatzaile behinena bihurtu da halaber, eta haragi-industriako eta albaitaritzako aldizkarietan, artikulu zenbait argitaratu ditu neurri gizatiarrei eta tratu goxoagoari buruz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.
77ko udaberrian ikurrinaren legalizazioaren alde egin ziren manifestazioei buruz Punto y Hora aldizkariak egindako erreportaia batean ageri zen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.
La Cause du Peuple izeneko aldizkariaren zuzendaritza hartu zuen bere gain, maoistek eskatuta. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 11. orr.
Ali Lmrabet kazetariaren aldizkariak Marokoko monarkiaren aferak utzi zituen agerian. Berria - Mundua 2004-01-30
Artearen Historia erakusten zigun fraideak taila haien laudorio bat idatzi zuen kolegioko aldizkarian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.
Lanarena errepikatu diot, harako aldizkariarentzat erreportaia prestatzen ari naizela. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.
Baina hori baino lehenago, COUn nengoela, zientzia fikziozko ipuin batzuk egin nituen, gaztelaniaz, institutuko aldizkarirako. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 89. orr.
Hainbat aldizkaritako zuzendari izan zen, eta modu berean errepikatzen ziren beti gertaerak: gau eta egun lan eginez, bere ardurapean zituen aldizkarien argitaraldiak biderkatu ondoren, arrakasta eta dirua lorturik, bat-batean depresiozko krisiak jotzen zuen, eta lur jota geratzen zen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.
Nire arretaguneak egitekoei lotuak dira, "ekintza-ingurukoak", eta nire denborapasako irakurketa, berriz, zientzia eta abeltzaintzaren inguruko aldizkariz osatua da gehienbat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.
Aldizkari ingeles bateko editoreak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 61. orr.
Trenerako ordua heldu artean, hoteleko bezeroentzat erosten zituzten aldizkari ilustratu horietako baten orri-pasa egon nintzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 278. orr.
Astebete lehenago irakurria nuen aldizkari sentsazionalista batean talidomida hartu zuèn emakume dohakabearen kasua. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 140. orr.
Euskal heziketaz arduratzen den aldizkari interesgarri bat da. Herria 2004-02-19
Aldizkari argazkidunak erakusten zizkigun frontoi atzean. Etiketa hori, nonbait, Business Week aldizkari ospetsuaren hotsandiko titulu horietako batean azaldu zen lehenengo aldiz 1997 urte aldera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.
Istorio horiek 70 eta 80ko hamarraldiko Estatu Batuetako aldizkari famatuenetan argitaratu ziren; literatura aldizkari txikietan ere agertzen ziren aldi berean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 10. orr.
Arratsaldeko zortziak izango ziren neskameak txirrina jo zuenean, zeren Gortari aldizkari atzeratu bat irakurtzen ari baitzen saloi erdiko bonbilla bakarraren argipean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 171. orr.
Aspalditik nahi nuen zuri buruzko zerbait serioa idatzi, Saturday Evening Post edo Collier's bezalako aldizkari inportanteentzat. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 206. orr.
Bitartean, gorputza zailtzen nuen, eta aldizkari ilustratuek hegazkinlariari egindako elkarrizketak eta argazkiak biltzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 19. orr.
Gaiari buruz dagoen materialik berriena aurkitu nahi baduzu, hoberena aldizkari espezializatuetara jotzea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 346. orr.
Aldizkari kultural hark Sarriegi maisuak antolatzaile gisa zituen dohainak goretsi zituen. Askoren artean «Rataplan» - 71. orr.
Orain aldizkari medikoak besterik ez zuen irakurtzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 150. orr.
Sei ale argitaratu zituen Abuztuaren 14a aldizkari independente errepublikazale eta ausartarenak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.
1885az geroztik Filippo Turatiren bikote-laguna izan zen, eta elkarrekin zuzendu zuten Critica Sociale izeneko aldizkari sozialista. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 278. orr.
1903an "Alma Española" izenburuarekin aldizkari erregenerazionista bat sortu da Madrilen, hor Pérez Galdós, Unamuno, Maeztu, Baroja, Pérez de Ayala-k kolaboratu dute. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.
Gazte hark, abokatua bera, frantses aldizkari erreakzionario batzuk irakurriak zituen, eta munduaren erdi-erdian zegoela iruditzen zitzaion, Hor dauzkagu aldizkari dotoreak, Integral, Cuerpo y mente... kontsumitzen erakusten digutenak Zer uste zuen, bada, lau aldizkari txepel irakurrita berak baino gehiago zekiela? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Ileapaindegiko aldizkari arrosan kazetariak nazioko presidenteak baino askoz gehiago irabazten duela irakurri dut. Pako Aristi «Note book», 2005 - 147. orr.
Aldizkari tontoa izango da, baina mundu tonto honetan eredu bihurtzen ari dira hedabide masiboetan oinarritutako argitalpen hauek. Pako Aristi «Note book», 2005 - 58. orr.
Talde publikoak nahiago izan zuen bere datuak Nature munduko aldizkari pribatuen eta komertzialenean adierazi. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.
Kartzelan egina zegoenez, esan gabe doa aldizkari klandestinoa zela. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 134. orr.
L´Ilustration Française aldizkari zientifikoan, 1929an, argazki ikusgarri bat argitaratu zuten. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 125. orr.
Egia da badirela aldizkari elektroniko batzuk kalitatearen kontrolpean daudenak, baita bilaketa tresna batzuk ere -adibidez, Argus Clearinghouse- guneak aztertzen dituztenak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.
Pertsiar Golkoko gerraren ondoren aldizkari islamiko bat jaso nuen, eta gogoan daukat bere lema: Estatu Batuak handiak dira, Errusia handia da, baina Ala askoz handiagoa da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 153. orr.
Simplicisimuss aldizkari satirikoko karikatura bat ematen zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 111. orr.
Badu jada bi urte ateratzen dela aldizkari deigarri bat haurrentzat. Herria 2003-01-09
Dozena bat film porno baino gehiagotan agertua zen, eta sei edo zazpi aldiz aldizkari lizunetan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.
Begira, aldizkari zikin hori nire lagunaren eskuetan zegoen, baina hamar segundo lehenago nik neronek neukan, eta hogei segundo lehenago beste ikasle batek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.
Aldizkari zantarrak eta bideo degeneratuak nonahi, baita uniforme urratu baten pusketak ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 116. orr.
Baina aldizkari pornografikoaren kontu harekin ez nintzen hain aise libratuko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.
Gaur egun, edozein aldizkari pornotan antzeko zakilak iragartzen dira, neurri guztietakoak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 125. orr.
-Baduk SSen aldizkariaren berri? -galdetu zuen Del Vallek-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.
"22 ebaki" da nire ipuin zaharrenetako bat, 83an idatzia eta urte bereko Susa aldizkariaren 9. alean kaleratua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 225. orr.
Animaliei buruzko japoniar aldizkari handi bateko korrespontsala zen bera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 305. orr.
Ingelesezko aldizkari ezagun batean irakurri du berria, Medic Tribune delakoan. Liebkind Bendelek Das Worten tankerako yiddishezko aldizkari bat argitaratzeko asmoa zuela-eta, ezagutu genuen elkar. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 222. orr.
Ni karlista aldizkari baten zerbitzutan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 152. orr.
Iturriozek lana aurkitu zion; medikuntzako aldizkari baterako artikuluak eta liburuak itzultzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 294. orr.
Matematikako nazioarteko aldizkari gehienen harpidedun zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 514. orr.
Dekorazio psikodelikoa, modako aldizkariren batetik kopiatua seguru asko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.
Marilyn Monroek zirti-zarta aitortu du egia, bihotzeko aldizkari horietako batean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 133. orr.
-Ulertuko duzu -segitu zuen Hollingworth andereñoak tonu berean, Monak hitz egin ez balu bezala- laguntza handia dela neska ezezagun batentzat punta-puntako aldizkari batean agertzea. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 60. orr.
Goi mailako ofiziala izanik eta SSetako morroi haien harrokeria ezagututa, ez zen arraroa izanen aldizkari alu haietan agertzeko irrikan egotea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.
Proiektuetan parte hartzea, beste tokietako ikertzaileekin lan komunak egitea, nazioarteko aldizkarietan lanak argitaratzea, etab. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.
Science probetxurik gabeko aldizkarian argitaratu zituen datuak enpresa pribatuak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.
Gau apaletan kuxeluz bezala etortzen zitzaidanean modazko eta bihotzeko aldizkariak oparitzen zizkidan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 109. orr.
Francoren garaian aldizkari-zentsuratzaile izan zen, baina oso baldarra, apenas gustatzen baitzitzaion bere lanbidea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 101. orr.
Aldizkari-saltoki bat dago lehen arraindegia zegoen izkinan, eta zenbait banketxe-sukurtsal berri. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 72. orr.
-Ez, oraindik ez dut argazkia ebaki, begira -eta gonetako faltrikeratik ateratako aldizkari puska destolestu zuen-. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 100. orr.
Kanpoaldean egunkari eta aldizkari pila bat erakusten zituen liburu-denda baten parean geldiarazi zuen aurki jakinminak Lauaxeta. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 16. orr.
Lantegira itzuli, eta bi aldizkari multzoak irakurtzeari ekin zion berriz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 482. orr.
Aldizkari pilatxo bat zekarren besazpian. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.
Liburu eta aldizkari taxuketan eman nuen ia aste osoa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 158. orr.
Herri aldizkari, irrati eta telebistez ari naiz. berdeguneak handitzeko herri-taldeekin bilera, herriko presoei gutuna idatzi Gabonak zorionduz, udal-aldizkarirako artikuluxka bat idatzi. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.
Hollingsworth zeritzan emakume bat zen, zine-aldizkari bateko kazetaria, Monari elkarrizketa bat egin nahi ziona. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 50. orr.
-Oso ongi -esan zuen Heinrichek-, orduan ipuin labur gisa idatzi eta arte-aldizkari bati salduko diot. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 177. orr.
-Bai, Manuel de Falla, musika-aldizkaria -Del Valle une batez Weberren txundidurari begira egon zen, izu gorriko aurpegia itxuratu aurretik-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 242. orr.
Hau ez da Fakultateko panfletotxoa, hau moda-aldizkari bat da -erasokor orain Jefea-, eta gure publikoa ez dira jipi progreak, ezta sasiletrauak ere. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.
Natur guneei buruzko artikulu bat da, zientzia aldizkari batetik aterea. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 52. orr.
Nazioarteko zientzia aldizkarietan lan ugari argitaratu ditu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.
Maiatz aldizkarian argitaratu zituen bere lehen literatura lanak eta, ondotik, literatura aldizkari askotan kolaboratu izan du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 121. orr.
Garai hartan hiriburu guztietan zegoen literatur aldizkari bat: Susa, Korrok, Pamiela, Maiatz, Kandela. eta Bilbok ere bere literatur aldizkaria izan behar zuela pentsatu eta horrela sortu genuen aldizkaria. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 212. orr.
Groenlandian ateratzen den literatur aldizkari bakarraren zuzendari, berak ematen zuen maisu egokia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.
"Ez dute begiek ikusten, buruak ikusten du", irakurri nuen behin Herodote geografia aldizkarian. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 31. orr.
Ezkerreko eskuan mendi-aldizkari bat zuen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.
-Konturatu naiz, bestalde, egongelako mahai gainean kirol aldizkari piloa dagoela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.
Kritika-aldizkaria, hilabetekaria, Cesare De Lollisek sortua eta zuzendua (1863-1928). Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.
Zer aurkituko, eta, kutxa bete matematika-aldizkari, azken urteetan argitaratutakoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.
Diseinu grafikoko espezialista batek dekorazio aldizkari baterako atondutako bodegoi postindustriala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Enekok telebista aurrean segitu du, ekonomia aldizkari bat esku artean zabalik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 81. orr.
Ordiziako urteroko jai aldizkaria izan dut iturrietan nagusiena Udan atera zuen ETAk Kemen bere barne-aldizkariaren lehenengo zenbakia, eta bigarrena, berriz, udazkenean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 184. orr.
· BEHINOLA haur eta gazte literatura aldizkaria ere metaketa aldaera honen adibide dugu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 76. orr.
Bere aurpegia, multiplikaturik, aldizkari-gordetzekoan, eta gaur, edizio digitaletan barna. ETC-prentsa Berria, 2009-04-29
Aldizkaritegia edo aldizkari-gordetzekoa aldizkariak eta egunkariak gordetzeko eta eskuragarri egoteko erabiltzen den altzaria da. ETC-entziklopedia Aldizkaritegi, Wikipedia
L´Ilustration Française aldizkari zientifikoan, 1929an, argazki ikusgarri bat argitaratu zuten. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 125. orr.
Lan horren emaitzak aldizkari zientifiko hoberenetan publikatu dira, eta gaixo askoren eta, oro har, gizartearen esperantza indartu zuen. Berria - Gaiak 2006-01-31
Horregatik kaleratu dugu ingelesez, aldizkari zientifiko gehienak ingelesez kaleratzen direlako. Berria - Euskal Herria 2006-05-09
Zuk jasotako aldizkari zientifiko-filosofiko ugarietako batean ager zitekeen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 320. orr.
Maiatzean argitaratuko dira laguntzak jasotzeko baldintzak zehazten dituzten deialdi publikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Berria - Euskal Herria 2006-04-27
g 113.1: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako legearen testuan ez da ageri 113.1 artikulurik. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Putz ez zen informazio aldizkaria, sormenekoa baizik. Berria - Kultura 2004-05-21
aldizkari bat (74); aldizkari batean (27); aldizkari baten (23); aldizkari eta (43); aldizkari hori (13); aldizkari ofizialean (19); aldizkaria ere (11); aldizkaria sortu (12); aldizkariak argitaratu (12); aldizkariak ere (12); aldizkariak eta (22); aldizkarian argitaratu (27); aldizkarian argitaratutako (30); aldizkarian argitaratutako artikulu (11); aldizkarian eman (25); aldizkarian eman dute (20); aldizkariaren ale (13); aldizkariaren arabera (25); aldizkariaren azken (23); aldizkariaren azken alean (11); aldizkariko zuzendaria (16); eta aldizkari (42); eta aldizkariak (21); eta aldizkarietan (12); jakin aldizkariaren (12); literatur aldizkari (16); literatur aldizkarien (16); nature aldizkarian (12); science aldizkarian (19); time aldizkariko (12); zientzia aldizkarian (23); zientzia aldizkarian eman (16); zientzia aldizkariaren (13); zutabe aldizkariaren (15)