Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kazetak eta egunkariak eta, plazaratu zituen, gehienak debekatuak izan zirenak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 12. orr.
Herria kazeta hori noiz sortu zen eta ze publiko hunkitzen du holako kazeta batek? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 119. orr.
Ni sortu nintzalarik, ESKUALDUNA kaseta erosten zuten ene etxekoek. Herria 2002-09-19
Kaliforniako Euskal Herria - Euskarazko lehen kaseta. Herria 2004-09-23
Eta inprimeria hartan, kazeta bat egiten zela, eta kazetalarien inguruan ibiltzen edo lanean ari nintzela. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 13. orr.
-Kazeta munduan, eskualdun kazeta egunkariaren falta, bistan da! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 128. orr.
Euzko Deya zen, Jaurlaritzak Parisen argitaratzen zuen kazeta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.
Yiddishezko egunkariak eta kazetak ekartzen zituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.
AEBetan 2.000 kazeta inguru daude, 10.000tik gora astekari, beste horrenbeste irrati-emandegi eta 2.000tik gora telebista kate. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.
Madrilgo ABC kazetari eskainitako elkarrizketan. Berria - Euskal Herria 2006-01-15
2003ko ekainaren 21ean Berria jaio zen, Egunkariari lekukoa hartu zion kazeta. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 95. orr.
Asteazkenean bertan, kazeta hau hartu, eta azalean: "Erriberako letren eguna". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 21. orr.
Le journal de Bouville kazeta zegoen mahai gainean utzirik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.
Jende xeheak, ordea, beste bi kazeta eskuratzen ditu: Daily News eta The New York Post. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.
Senarrak kazetari ekin zion ostera, eta emaztea alderrai ibili zen gelan zehar, nora gaberik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.
Eta lekuko izatera bidali nau neure kazeta-zuzendaritzak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 152. orr.
Horra nola arizana den kaseta lanean Lafitte bere bakarkako denbora guzian. Herria 2001-10-25
Eta, ahaztekotan, kazeta-mozkinak irakurtzeari ekin nion. Txillardegi «Putzu», 1999 - 215. orr.
Kazeta-gaindosi bat behar dinat! Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.
Kazeta-guruztari batzuek lagundua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.
Aski bedi gazteen artean harrera zabalena duten kazeta-testuak zer motatakoak diren ikustea (kirol kazetak, eta abar). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.
Trenean nirekin zihoazenen itxura oso ondo egokitzen zen kirol-kazeta batekin edo Sidney Sheldonen liburu batekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.
euskal herriko kazeta (10); euskarazko kazeta (6); gure kazeta (4); herria kazeta (4); herriko kazeta (10); kazeta egilea naiz (4); kazeta ofizialean (3); kirol kazeta (3)
kirol kazetak (3)
deia kazetan (4); herria kazetan (4)
egunkaria kazetaren (5); euskaldunon egunkaria kazetaren (4); kazetaren arabera (9); kazetaren aurka (3); l equipe kazetaren (3)
eskualduna kaseta (3); euskal kaseta (5); herria kaseta (44); kaseta hau agertzean (5); kaseta hau egitean (5); kaseta hunen bidez (8); kaseta hunen harpidedun (3)
egunkaria kasetak (5); euskaldun kasetak (3); herria kasetak (10)
herria kasetan (8); joanden asteko kasetan (3); kasetan ikusi (3)
herria kasetaren (17); kasetaren zuzendari (3)