Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldiz3 1 adlag (zenbatzaile baten eskuinean, ?bat izan ezik: ik behin? adierazten denaren gertatze kopurua adieraziz).

Bizi guztian ez ninduan bi aldiz sartuko eta.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 23. orr.

Hala ere, otsailetik aurrera hiru aldiz igo diete soldata Davidi eta haren lankideei.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Sekula ez nuen pentsatuko hainbeste gozatuko nuenik emakume bati honelakoak egiten, baina halaxe izan zen, zoroa bezala gozatu nuen eta beste hainbat aldiz korritu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.

Gogoan dut goiz hartan hogeitik gora aldiz errepikatu nuela partida hura eta, ama etxeko atean sentitu bezain laster, harengana oldartu eta, porlan-hautsez zurituriko arropetatik tiraka, egongelaraino eraman nuela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.

Bi aldiz egin zuen laprast aldapan behera eta, lurra jota, lohiz itsustu zitzaizkion gaztaina koloreko prakak atzeko aldean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Kopiatu ondoren, hirurehun bat aldiz ikusi zuen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 17. orr.

"Zure urtebetetzia", egunean hamar-hamabi bat aldiz, entzuleak buruz ikasteraino jarri izan zen ondorengo hilabeteetan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 61. orr.

-Honaino bi aldiz etorri eta gero, zer gutxiago... - hasi zitzaidan Mikel, eta aulkiaren bizkarretik bere kazadora hartzearekin batera halaxe esan zion erruki aurpegiz begira zeukan Mireni, betiko irribarre hori ezabatu gabe -: Agenda bukatuko duzu zuk, ezta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 29. orr.

Bi aldiz pentsatu gabe sartu naiz jende horren artera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

Seigarrenaren eta bederatzigarrenarengatik hamaikatxo aldiz kondenatua nengoen ordurako.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 26. orr.

Jarraitu nuen nihaurk irriz, perpaus hori ehun mila aldiz entzuna bainuen Xiberoko Botza irratian, ikastola Sohütara abiatu zen garai latz haietan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.

Kontu horrekin bizpahiru aldiz deitu zidan, eta dei horiek gero eta luzeago bihurtzen hasi ziren, antza.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 19. orr.

Kontuak bi edo hiru aldiz esan ohi zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 15. orr.

Bizkarrean jo zizuten, hiru aldiz, atzamarrakaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 45. orr.

Eta Imanolek biziki maite zituen lehengusuaren barrabil iletsuak, bereak baino hiru edo lau aldiz handiagoak zirenak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 7. orr.

2 (ordinal baten eskuinean)

Bost urte zituen eskolara lehen aldiz joan zenean, edo eraman zutenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 14. orr.

Eta ardoak, itsasontzi alemaniarretatik hainbesteko kuidadoz lehorreratuak, eta elkarri egiten genizkion promesak, edalontziek laugarren, bosgarren eta seigarren aldiz gainezka egiten zutenean.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Leiho hartatik begira zegoen seguruenik Enrike Gabinek lehen aldiz ikusi zuenean, noiz eta, bilera keztatu hartan, arnasa hobeto hartzeko asmoz, patiora agertu zenean.     «Kuskue tanden», 2004 - 35. orr.

Begiak itxi eta hamaikagarren aldiz igurtzi zituen betzulo mugagabeak esku dardarati batez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 12. orr.

3 (denbora adierazten duen izenlagun baten eskuinean)

Biok aurreneko aldiz atera ginenean ere aipatu zidan kontu hori.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Azkeneko aldiz duzue aita edo senarra preso etxean edo beste inon.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

Eta kontra-adibide bat ondoren: baserri giroan hazitako basakristau moduko batek hala aitortu zidan behin: aurreneko aldiz zeinekin joko, eta arrebarekin jo omen zuela, eta morboaren batere arrastorik gabe kontatu zidan, sano-sano: bea zalie ta ni're bai: ze ingo giñean ba?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Florenek bakardadea sentitu zuen aurreneko aldiz bere bizitzan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 19. orr.

Azken aldiz ikusi nuenean, zuhaitz baten ondoan zegoen erorita, saihetsetik gangar beltzeko gezia ateratzeko ahaleginetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 24. orr.

Oisin barre algaraka ari zen, istorio hau lehenengo aldiz entzun balu bezala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 20. orr.

Estatuaren oztopo guztiak gaindituta, eta auzi politikoak baztertuta, Erdi Aroko hiriek, eta bereziki kostaldekoek, aurreneko aldiz emango diote jarduera ekonomikoari beregaintasunez garatzeko aukera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

4 enegarren aldiz

Zertarako balio du?, galdetu dio bere buruari enegarren aldiz autobusetik jaitsi eta ibaiari begira: uramil uherra egina dator egunotan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

Roberto Mancini entrenatzaile berriarekin estiloa aldatu dute, eta enegarren aldiz tituluak irabazteko egitasmoa jarri dute abian  Berria - Kirola   2004-09-14

Enegarren aldiz, euskaldunen eskubideak bigarren mailan utzi nahi dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Atzo eman zuten telebistaz, prentsak dakarrenez enegarren aldiz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 45. orr.

Klik, iragarkiak; klik, A3ko reallity show morbosoa; klik, enegarren aldiz programatutako film amerikarra; klik; klik; klik... gero eta azkarrago, atzamar potoloa ondo nekatu arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Mauritaniako gelazulo batean, lehoiz betaturiko gauean, Juan de Panoniaren aurkako akusazio konplexua birraztertu eta, enegarren aldiz, ebazpena justifikatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Jendea bazkaltzeko zain dagoenean arrimatu gara enegarren aldiz ekonomatoko leihatilara.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

adina aldiz (12); ainitz aldiz (20); aldiz aditu (15); aldiz agertu (16); aldiz agertzen (12); aldiz aipatu (14); aldiz aldatu (23); aldiz ari (18); aldiz ariko (31); aldiz ariko da (17); aldiz ariko dira (12); aldiz aritu (31); aldiz aritu da (13); aldiz aritu dira (11); aldiz arrisku (19); aldiz arrisku handiagoa (17); aldiz atera (20); aldiz atxilotu (17); aldiz atzeratu (14); aldiz aurkeztuko (12); aldiz bai (16); aldiz baino (29); aldiz baino ez (14); aldiz bakarrik (18); aldiz bederen (13); aldiz begiratu (15); aldiz bere (56); aldiz beste (17); aldiz bi (18); aldiz bigarren (14); aldiz bildu (28); aldiz deitu (27); aldiz edo (15); aldiz egin (122); aldiz egin zuen (17); aldiz egingo (12); aldiz egiten (22); aldiz egon (33); aldiz elkar (11); aldiz eman (28); aldiz entzun (70); aldiz entzuten (11); aldiz erabili (20); aldiz ere (31); aldiz erran (12); aldiz errepikatu (63); aldiz errepikatu zuen (12); aldiz errepikatzen (15); aldiz esan (72); aldiz eskatu (27); aldiz eta (64); aldiz etorri (21); aldiz europako (12); aldiz euskal (22); aldiz ez (140); aldiz ez da (12); aldiz ez ote (29); aldiz gainditu (16); aldiz galdetu (12); aldiz galdu (26); aldiz garestiago (11); aldiz gehiago (120); aldiz gertatu (12); aldiz gure (17); aldiz gutxienez (40); aldiz gutxienez esan (27); aldiz handiagoa (80); aldiz handiagoa da (23); aldiz hartu (25); aldiz hemen (13); aldiz hil (13); aldiz hitz (20); aldiz hitz egin (15); aldiz igo (17); aldiz ikusi (110); aldiz ikusi ahal (14); aldiz ikusia (13); aldiz ikusiko (20); aldiz ikusten (27); aldiz irabazi (127); aldiz irabazi du (61); aldiz irabazi zuen (15); aldiz irakurri (30); aldiz iritsi (12); aldiz izan (79); aldiz izan da (26); aldiz izan zen (14); aldiz izango (12); aldiz jantzi (16); aldiz jarraian (48); aldiz jarri (17); aldiz jaso (14); aldiz jo (51); aldiz jo zuen (15); aldiz joan (32); aldiz joaten (13); aldiz jokatu (56); aldiz jokatu du (16); aldiz jokatu dute (12); aldiz jokatuko (46); aldiz jokatuko du (15); aldiz joko (14); aldiz kontatu (13); aldiz lau (12); aldiz lehen (12); aldiz lortu (18); aldiz munduko (12); aldiz nire (11); aldiz parte (22); aldiz pasatu (14); aldiz pentsatu (38); aldiz pentsatu gabe (17); aldiz saiatu (24); aldiz sartu (32); aldiz segidan (30); aldiz zeharkatu (11); anitz aldiz (18); astean bi aldiz (22); aurreneko aldiz (205); aurten lehen aldiz (24); azken aldiz (201); azkeneko aldiz (108); bai aldiz (13); baino bi aldiz (39); baino bost aldiz (21); baino hamar aldiz (26); baino hiru aldiz (34); baino lau aldiz (28); baino mila aldiz (28); bat aldiz (238); bat aldiz gutxienez (28); batzu aldiz (14); batzuk aldiz (16); bederatzi aldiz (17); beste batzuk aldiz (12); beste bi aldiz (20)

bi aldiz (868); bi aldiz egin (15); bi aldiz gehiago (20); bi aldiz izan (17); bi aldiz pentsatu (29); bigarren aldiz (288); bigarren aldiz jarraian (14); bigarrena aldiz (12); bizitzan lehen aldiz (16); bizitzan lehendabiziko aldiz (13); bizitzan lehenengo aldiz (15); bizpahiru aldiz (108); bosgarren aldiz (25); bospasei aldiz (16); bost aldiz (153); bost aldiz irabazi (16); da lehen aldiz (29); dakit zenbat aldiz (18); dira lehen aldiz (13); dozena bat aldiz (38); du lehen aldiz (21); dute lehen aldiz (24); edo hiru aldiz (35); edo lau aldiz (19); egunean bi aldiz (19); egunean hiru aldiz (15); ehun aldiz (61); ek aldiz (15); enegarren aldiz (14); estreinako aldiz (54); eta aldiz (37); eta azkeneko aldiz (11); eta bi aldiz (45); eta bigarren aldiz (13); eta hainbat aldiz (22); eta hiru aldiz (34); eta hirugarren aldiz (17); eta lau aldiz (15); eta lehen aldiz (41); eta lehenbiziko aldiz (11); eta lehenengo aldiz (16); eta mila aldiz (12); eta zenbait aldiz (19); eta zenbat aldiz (20); guk aldiz (22); hainbat aldiz (209); hainbeste aldiz (74); hamabi aldiz (16); hamaika aldiz (188); hamaikagarren aldiz (20); hamar aldiz (126); hamar aldiz handiagoa (14); hamar bat aldiz (14); hameka aldiz (11); hau aldiz (19); hiru aldiz (526); hiru aldiz egin (23); hiru aldiz gehiago (23); hiru aldiz izan (13); hirugarren aldiz (145); hiruzpalau aldiz (50); historian lehen aldiz (39); hogei aldiz (23); honetan lehen aldiz (13); huntan aldiz (13); igandean aldiz (14); k aldiz (12); lau aldiz (253); lau aldiz gehiago (14); lau aldiz irabazi (16); laugarren aldiz (43); lehen aldiz (1490); lehen aldiz ariko (17); lehen aldiz bere (14); lehen aldiz egin (12); lehen aldiz eta (11); lehen aldiz ikusi (27); lehen aldiz irabazi (14); lehen aldiz jokatu (13); lehen aldiz jokatuko (32); lehen aldiz parte (15); lehen aldiz sartu (11); lehenbiziko aldiz (126); lehendabiziko aldiz (182); lehenengo aldiz (397); makina bat aldiz (56); mila aldiz (179); milaka aldiz (13); ni aldiz (12); nik aldiz (19); nuen lehen aldiz (14); orai aldiz (20); orain aldiz (23); pare bat aldiz (78); sei aldiz (94); seigarren aldiz (14); urtean hiru aldiz (11); urtean lehen aldiz (14); zazpi aldiz (95); zen aurreneko aldiz (12); zen azken aldiz (12); zen lehen aldiz (64); zenbait aldiz (138); zenbat aldiz (284); zenbat aldiz entzun (14); zenbat aldiz esan (19); zenbat aldiz ez (62); zenbatgarren aldiz (14); ziren lehen aldiz (14); zonbait aldiz (24); zonbat aldiz (13); zortzi aldiz (36); zuen aurreneko aldiz (12); zuen azken aldiz (14); zuen lehen aldiz (53); zuen lehenengo aldiz (16); zuten azken aldiz (12); zuten lehen aldiz (30)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus