Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behin batean ba omen zen Frantzi-ixkiña edo Iparraldeko emakume bat mugaz alde honetako jendeen artean solas-lagun, eta hemengoak morboa gora eta morboa behera ari nonbait, eta hala dio emakumeak: zej da mojjboa? Behin batean bazen Kanpezun baserritar ezin zoriontsuago bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.
Behin batean banuen bihotzean iltzatutako iltze bat, eta dagoeneko ez dut gogoratzen iltze hura urrezkoa, burdinazkoa ala maitasunezko zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 92. orr.
Behin batean, gizon bat izerditan sartu zen tabernara, korrika batean. Berria - Harian 2005-08-14
-Behin batean Pernando aprendiz omen zegoen Ixtaber Tolosako Sudur-motza zenaren zapata-dendan, eta ez dakit zuek jakingo duzuen, baina Ixtaber hura zapatagile zahar ikaragarri aberatsa zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
Behin batean harritu egiten nindutela esan nien, zenbat r eta zenbat k erabiltzen zituzten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.
Behin batean, Julio nire ariketa-koadernoa zuzentzen ari zelarik, han bururatu zaio orrialdeak pasatzen hastea, zer topatuko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Behin batean, kexa bizian ari zen herria. - 0. orr.
Behin batean, larunbatez, sinagoga batean irakasten ari zen Jesus. Elizen arteko biblia Lk 13,10
-Behin batean esan nizun: jolasa dut egia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 188. orr.
Behin batean, Pedro eta Joan tenplura zihoazen bazkal ondoko otoitzera. Elizen arteko biblia Eg 3,1
Behin batean anai Junipero Spoleto haranean bizi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1060. orr.
Behin batean, bada, eroetxe bat ikusten ari nintzelarik, nire gidari zihoan sendagileak esan zidan: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.
Behin batean, ordea, behar baino gehiago luzatu zirelako bertan, itsasgorak ustekabean harrapatu eta kobazuloan ito ziren gazteak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.
Bazen behin batean Etekinen Biltzaile Orokor bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.
Izan ere, behin batean Jaimek, ume talde baten buruzagiak, bere zapatak miazkatzera behartu nahi izan zuen Felix, baina inguruan zebilen Anderrek dena ikusi, eta oldartu egin zitzaion Jaimeri. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 113. orr.
Hainbeste abere izanik, lurralde hark ez zien denak batera bizitzeko egokierarik eskaintzen eta horrela, behin batean, liskarra sortu zen Abranen eta Loten artzainen artean. Anai Leonardok kontatu zuenez, behin batean, Frantzisko dohatsua Aingeruen Andre Marian zegoela, anai Leoni deitu eta esan zion: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 42. orr.
Moussaoui-k behin batean aitortu du parte hartua zuela gertakari hortan, Ben Laden-en kidekoetarik zela, beraz auzitegian nahi zuela aitortu hobendun zela. Herria 2002-08-01
Xalbadorrek honela kantatu zion behin batean oheari, gaia halaxe emanda: "zutan sortu ta zutan haziak / zutan behar dugu guk hil". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.
Eta, harreman haien berri emaiten zidala, osaba Joanikotek behin batean erran zidan: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 27. orr.
Ezagutzen dut Mikheiev gurdigilea: ezin trebeagoa bere lanbidean; drojkia konpondu zidan behin batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.
Bi txapelgorri ere ikusi nituen sartzen behin batean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 208. orr.
"Behin batean" esan, eta entzule guztiak haren inguruan biltzen ziren. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.
Sekula ez duk gelditu, behin batean ere ez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 180. orr.
Behin batez izan omen zen Egipton ministro prestu eta zuzen bat bi seme ezin ederragoak zituena. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 36. orr.
Behin batez, Herioren mezulari batek atso zahar baten bordako atean jo omen zuen: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 73. orr.
Behin batez, platerkada bat arroz-esne jaten ari nintzela, ondoan eseri eta amatxo gora eta amatxo behera hasi zitzaidan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.
Behin batez, hirurehun gizonen kontra astindu zuen bere lantza, eta denak hil zituen. Elizen arteko biblia 1 Kro 11,11
Behin batez, San Frantziskok, Kristoren morroi leialak, Kapitulu jeneral bat izan zuen Aingeruen Santa Marian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.
Gogoan dut behin batez, trenean, Legorretako Joxemarittorekin eztabaidan nola aritu nintzen, aberria zela eta ez zela. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.
Eraikinari ez diote bertakoek, behin batez Puerto Rico, Kolonbia edo Ekuadorren bizi izandakoen seme-alaben seme-alabek, inolako arretarik eskaintzen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.
Arjentinan bizi ziran euskaldunak behin batez bertsolari bat, Pello Errota, hara eraman zuten bertsotan egin zezan. Berria - Kultura 2004-01-11
Xelebre batek behin batez -auskalo zer zebilen!- ARTE hitza hartu eta, ERTI bihurtu zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 36. orr.
Erregeak, behin batez, esan zion Amasari: -Bildu Judako gizonak gudurako eta zatozkit zeu ere haiekin batean hiru egunen buruan. Elizen arteko biblia 2 Sm 20,4
Ez ote zen hor ere gertatu, behin batez Xalbadorrek lur berritze gaiaz kantatu zuena: orain egiten dela "sasitikan alorra eta alorretikan sasia". Herria 2001-10-18
Ez zehazki betiko Euskal Herria; baina bai behin batez izan omen zenaren segida berezkoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 100. orr.
Behin-behineko kontratazioa erruz ari da zabaltzen (%33 inguru, Espainian). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.
Behin-behineko espetxeratzea «salbuespeneko neurria» dela gogorarazi zuen Rodriguezek. Berria - Euskal Herria 2006-03-21
Josyk garbitzaile enpresa batean kausitu zuen hondarrean behin-behineko lana. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.
Hego Euskal Herrian langileen %30ak ditu behin-behineko kontratuak. Berria - Ekonomia 2004-02-11
Negoziazio kolektiboaren bitartez handitzea behin-behineko ezintasunengatik jaso beharreko diru sariak. Berria - Ekonomia 2004-02-20
Behin behineko datuak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 132. orr.
Behin-behineko dokumentazioa besterik ez ziguten ematen, R-c-piss izena zuen paper bat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 201. orr.
430 orrialdetan, eta sekulako artxibak miaturik, behin-behineko sintesia bat proposatzen dauku idazleak. Herria 2002-12-19
1205eko abuztuaren 31n lortu zuten behin-behineko bakea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.
Hiru urteko instrukzioaren buruan, eta lau urteko behin-behineko kartzelatzearen ondoren, azkenean epaimahaiaren aurrean agertzeko aukera izango dute nire bezeroek. Berria - Mundua 2004-02-29
Halako behin behineko susmorik gabe ez zen inoiz frogaren aurkako susmorik sortuko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.
Behin-behineko ondorioa: [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 174. orr.
Behin-behineko etxeak dituzte, txabolak. Berria - Gaiak 2004-08-20
Behin-behineko espetxea agindu zuen epaileak haien kontra. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 56. orr.
Eguzkitzaren lanak behin-behineko lokal batean jarriko dituzte kontsultagai. Berria - Kultura 2006-03-22
Farmazietan saltzen dituzten behin-behineko lentilla horietako batzuk eskuratu nituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.
Irakeko behin-behineko presidente Ibrahim Jaafarik erabateko subiranotasuna exijitu zuen. Berria - Mundua 2004-06-09
Eskualdeka eratutako batzarrek zituzten behin-behineko legebiltzar baterako hautetsiak aukeratu behar eta asanblea honek zuen, berriz, anarteko gobernu bat izendatu behar Nire behin-behineko nagusiak eskerrak eman zizkion. Berria - Mundua 2004-02-21
Astebetez entseatu ondoren, Muguruzak eta bere behin-behineko taldekideek Liverpoolen taularatuko dute egindako lana. Berria - Kultura 2004-05-06
Egia esatera, bera behin behineko ohaidea baizik ez izanik, ezerk ez zuen hobiratzean parte hartzera behartzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 380. orr.
Behin-behineko 127 langileren lanpostuak desagertuko direla etzi. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Behin-behineko irakasle egonkorrak 1.657 izatea. Berria - Harian 2005-07-28
Ene abokatuak egin behin-behineko askatasun galdea berriz ezeztatu du jujeak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.
Bulgarizaziotik kanpora ere, behin-behineko hipotesiak aise bihurtzen dira behin-betiko jakite. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Behin-behineko Euskal Gobernuari leial izandako biztanleria zibilak jazarpenik ez zuela jasango bermatzea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 33. orr.
Halako behin behineko susmorik gabe ez zen inoiz frogaren aurkako susmorik sortuko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.
Behin-behineko fonema-taldeen eta behin-behineko morfema-taldeen arteko bateragarritasun harremana. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.
Behin-behineko bezain axaleko azalpen batekin konformatuko gara hemen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.
Zelai kixkaliaren gainean inprobisatutako behin-behineko jantoki hartatik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.
Bakardadearen kontrako bat-bateko eta behin-behineko medizina zen hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.
Minutu batzuen buruan zurezko plataforma behin-behineko baten ondoan gelditu zen trena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.
Politikan adabakiak daude, konponketa behin-behinekoak. Berria - Euskal Herria 2004-08-22
Hil-ondoko bizia edo betierekoa, jaio-aurreko bizialdiak, bizi-bitarteko heriotzatxo behin-behinekoak, jaiotzatik hasten omen den heriotzako bidea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.
Horregatik gabiltza gauza aldakor eta behin-behineko hauetan betikotasunaren, egiaren eta zorionaren bila. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 297. orr.
Ikuskizun hark Itzala, funtsean, gauza txikia eta behin-behinekoa besterik ez zela pentsarazi baitzion. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.
Urrats positiboa, baina behin-behinekoa. Berria - Mundua 2004-01-03
Erromantizismoa [...] alde ilaunaren eta behin-behinekoaren aldera lerratzen da, alde iraunkor betikoa baztertu ondoan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 183. orr.
Nire bizileku behin-behineko hartatik nahikoa hurbil zegoen Moritz Cafe-an. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.
Bi eskuez igurtzi zituen begiak, eta horrela kendu zuen orritik orientazio-seinale behin-behineko hura. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.
Badakit zer erantzungo lidakeen, oraina aldakorra dela, oraina behin behinekoa dela beti. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 31. orr.
Langile hauen %60 behin-behinekoak dira. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Badaki, gaur egun, partzialak eta behin-behinekoak baino ezin daitezkeela izan ematen dituen erantzunak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.
Geure begiak ez ditugu ipintzen ikusten diren gauzetan, ikusten ez direnetan baizik; ikusten direnak behin-behinekoak baitira; ikusten ez direnak, berriz, behin betikoak. Elizen arteko biblia 2 Ko 4,18
ETAren erabakia zenbateraino den behin-behinekoa, eta zeren arabera izan daitekeen behin betikoa. Berria - Harian 2006-04-23
Urrats positiboa, baina behin-behinekoa. Berria - Mundua 2004-01-03
Zenbait kontratu, mugagabetzat jo arren, Behin-behineko gisa erabiltzen ditu enpresaburuak. Berria - Ekonomia 2006-02-02
Laztana, bihar bertan egin beharrekoak egin behar ditugu gela hau altzariz hornitzeko, behin-behineko besterik ez bada ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.
Behin-behineko, libre nintzela esan zidaten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 244. orr.
Inferentzia baten emaitza soilik behin-behineko onartu behar dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.
Behin-behineko hipotesiak aise bihurtzen dira behin-betiko jakite, arian-arian eta ahotan maiz erabiliaren bortxaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Ez dutela jaso herenegun onartu zen behin betiko testua. Berria - Ekonomia 2006-01-12
Konstituzioaren gaineko iritzi horrekin egokitu zuten txostenaren behin betiko bertsioa. Berria - Mundua 2006-01-20
-Bihar emango dute behin betiko epaia. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.
EABk ez du oraindik behin betiko jarrera finkatu. Berria - Harian 2006-05-09
Badakigu hainbat aldiz elkarrizketatu zela isilean Frantziskorekin, bere behin betiko erabakia hartu aurretik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.
Hurrengo bileran behin betiko eskaintza mahaigaineratuko dutela iragarri zuten. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Beste lauzpabost urte beharko dira behin betiko ondorioak atera ahal izateko ezinbestekoa den ikerketa egiteko. Berria - Gaiak 2004-12-22
Gaur kaleratuko dituzte behin betiko emaitzak. Berria - Gaiak 2006-01-15
Europara itzuliko da datozen egunetan, «behin betiko konponbidea» aurkitu arte, Chiracek atzo esan zuenez. Berria - Gaiak 2006-02-16
Bera ez doa, aurrerapen geldo batean, iritziaren arlo nahasitik berezitasunera edo zientziaren behin betiko egonkortasunera. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 159. orr.
Behin betiko hautapenean huts egiteko beldurrez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.
Jenialtasuna behin-betiko dohaina zen, ipuinetako amandreek makila miresgarriaren ukituarekin eransten zituztenak bezalakoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.
Behin betiko Erregelaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, Jainkoak berak emana dela azpimarratuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 764. orr.
Ilunpetan biziarazten nau, behin betiko hildakoak bezala. Elizen arteko biblia Sal 143,3
Zure xedapenak behin betiko zuzenak: ulertarazi haiek niri eta biziko naiz. Elizen arteko biblia Sal 119,144
Zaila baita zentzu bakarra, zentzu unibertsal eta behin betiko bat ematea hitz horiei. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.
Zein emakume gaztek ez luke irakurri nahiko bere aitaren behin betiko biografia, nahiz eta aita hori fabrikako langile edo baserritarren banku bateko gerentearen laguntzaile baizik izan ez? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.
Azken eta behin-betiko jauzia egiteko prestatzen ari den kobra batek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 130. orr.
Gerra zahar baten ondorengo behin betiko garaipena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.
Kroazia 2-3 hurbildu zen, Tudorren burukada bati esker, baina Lampardek behin-betiko 2-4koa lortu zuen. Berria - Kirola 2004-06-22
Torturatzailearena, aldiz, behin-betiko kaltea da, inoren nor izatea bortxaz suntsitzen saiatzen denak bere giza duintasuna behin betirako suntsitzen baitu ahaleginean. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.
53 urte betetzear dagoen arren, kantu naïf-ak egiten jarraitzen du, behin betiko nerabea balitz bezala. Berria - Kultura 2004-04-24
Erretiroko pentsiodunez gain, 137,87 euro jasoko dituzte batez bestez behin betiko ezinduek eta 89,31 euro alargunek. Berria - Ekonomia 2004-12-16
Behin betiko gunera eraman zituzten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 98. orr.
Hor eraiki nahi du Frantziako Gobernuak zabor nuklearrentzako behin betiko biltegia. Berria - Gaiak 2004-11-09
Birusaren kontrako behin betiko txertoa. Berria - Gaiak 2006-05-04
Behin betiko hitz erabatekoak, azti baten edo aingeru baten jakituria postulatzen duten hitzak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.
Horiexek izan ziren Apelesen hitz pazientziagabeak, hitz behin-betikoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.
Emaitza behin betikorik ez dute oraindik eskura. Berria - Gaiak 2006-02-18
Gizarte-aldaketaren quantum behin betiko eta uniformea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.
Jakite behin-betiko eta gogobetegarrian ez dago deusen gose-egarririk eta gogorik, eta beraz, ezta bizirik eta arnasarik ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Gatazkarako plan behin-betikoa hezurmamitzeko ezarri ziren erasorako neurrietako lehena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 328. orr.
Bere agindu eta kode eta moral militar guztien aurka, une behin betiko hartan iheslaria ez salatzea erabakitzen du milizianoak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.
Zerbitzariak ez zuen erantzun, emakumeak ere ez, horixe da jokabiderik zuhurrena horrelako erranairu behin-betikoen aurrean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 83. orr.
Funtsean ez dago gaurgero Aita ahalguztidunik zer egin behar dugun esango digunik [...] babestuko gaituenik adore faltan gaudenean, Aberri behin-betikora eramango gaituenik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 49. orr.
Joan den urtean sinatu ziren 229.227 kontratuetatik 20.109 izan ziren behin betikoak. Berria - Ekonomia 2006-01-04
Gorritu gabe azpimarratzen du Itoitzek inoiz ez duela jaso aurkako sententzia behin betikorik. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 22. orr.
Osasunerako Mundu Erakundeak emaitzak behin betikotzat jotzeko, ordea, azterketa zorrotzagoa egitea eskatzen du. Berria - Gaiak 2006-03-18
Hobe behin-betiko kanporatzen baditugu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.
Ez al zara ohartzen osasuna behin betiko galdu dudala? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.
Herritarrak behingoz entzun ditzala eta armak behin betiko uzteko exijitzen diogu ETAri. Berria - Harian 2005-07-29
Euskal Herriko arduradun guzien esku dela proposatzea bake prozesu bat, bortizkeria egoeratik behin betiko ateratzeko gisan. Herria 2001-03-01
Apartamentu hura uzteko erabakia behin betiko hartua nuen dagoeneko neure baitan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 92. orr.
Otsabideko hegietarik behin betiko desagertu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.
Zulo beltzek ez dute berengana erortzen den guztia behin betiko irensten, eta ondorioz informazio oro ezabatzen. Berria - Gaiak 2004-07-23
Gurutze argitsu hura ikustean, dragoi izugarri eta nazkagarriak ihes egin zuen behin betiko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.
Horrela, bere zorra ordainduko zion eta behin betiko kito izanen ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.
Hizkuntza formal batean, hizkuntza naturalean gertatzen ez den moduan, aurretik eta behin betiko guztiz zehaztuta daude berau osatzen duten sinboloak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.
Hanturaren kontzeptua alde batera utzi ahal izan dela eta behin betiko baztertu ahal izan dela sukarren arazo teorikoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.
Zorionbiderik gorena bizitza eternoan, agi denez, behin-betiko demostratzen duena bizitza honetan ez direla bukatzen norberaren eta besteren lanak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.
Ea, auzia erabaki dugu behin betiko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 98. orr.
Gazteluaren goi aldean musulmanen ilgora jaitsi zen azkeneko aldiz, behin-betiko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.
Blidako kasernatik hurbileko jaurretxeko sotoan begiztatuak behin betikoz markatuko zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.
Etxe barnean, kiratsa lurrin bihurtu nahian isats eta garbikari guztiak hartu eta etxea behin betikoz garbitu eta ikuztera sartzeko prest daudenak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.
Behin betikoz ahaztu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.
Ni Turinen nengoen artean ere, baina maiz etortzen nintzen Erromara eta bertan behin betikoz bizitzeko prestatzen nuen neure burua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 265. orr.
Hitzak burura etorri izatera, horixe esanen nion konfiantzan emakume iharrari, gauzak behin betikoz argitzearren. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
Lana behin betikoz txukuntzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.
1945ean utzi baitzuen behin betikoz irakasle lana dedikazio osoaz idazle jarduteko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.
Orain gure herriaren normalizazioa eta behin betikoz bakea eta eskubideak berreskuratzeko garaia heldu da. Berria - Harian 2006-04-02
Gero, ordezkoa ezarri eta korridorera itzuli nintzen, behin betikoz gizon aritzeko prest. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Bere askatasun eta behin-betikotasun erabatekoan, barkamena edonolako sistematik kanpo dago. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.
Areagotu egiten zioten bere baitako ziurtasuna eta behin betikotasuna. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.
Esanguratsua izan zen ETAren su-etenaren behin-betikotasuna akordio politikoekin lotzea: «Bake prozesua atzeraezina egiteko akordioen aro politikoa ireki behar dugu». Berria - Euskal Herria 2006-04-05
Estatu idazkariak egitasmoa behin betirako baztertu dutela esatea espero dut, eta ez aldi baterako atzean utzi dutela entzutea. Berria - Mundua 2006-01-12
Azkenik, iazko urrian, plaza hori behin betirako lortzeko oposizioa pasatu behar izan nuen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.
Joanesek geroztik ere sekulan ikusi ez zuen begirada baten indarra zeukan, hain sarkorra, behin betirako, argazki bat paretan bezala, oroimenean itzaturik gelditu zitzaiona. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 191. orr.
1834ean desagertu zen behin betirako erakunde hori. Berria - Gaiak 2004-06-16
Aberatsek behin-betirako egiten baitituzte gauzak, ongi eginak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.
Batzuen behin betirako askatasun ezak eman ziola hiriari bere karrika-eraikinak edertzeko eta artea lantzeko dirutza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.
Norbait hitzez eta aditzez suntsitzen eta lurra baino apalago ehortz zitekeen behin betirako irri osasuntsua ezpainetan ixkilim. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.
Ziur naiz partaide bakoitzak behin betirako bakerako bidea aurkitzen jakinen dutela. Berria - Harian 2006-03-23
Erretiroa behin betirako. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 68. orr.
Behin edo behin, nire esturari eta nire angustiari ihes egiteko-edo, amona Sinforosaz oroitu eta elizaren batean sartzen nintzen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 203. orr.
Behin edo behin pentsatu izan dut erakusketaren bat egitea, baina senarrak erotuta nagoela esaten dit. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 24. orr.
Geroztik, behin edo behin baizik ez genuen elkar ikusi, zer moduz genbiltzan jakiteko, elkarri animuak emateko, batik bat berak niri, hondoratua ikusten ninduen eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.
-Elkar ikusi dugu behin edo behin -esan zion labur, eta inoiz baino serioago begiratu zion Harryri-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 236. orr.
Denbora batez behin edo behin baino ez genuen elkar ikusi, eta horrek ere arindu bide zuen haren berbek eragin zidaten larridura. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 153. orr.
Ahal zuenean, umeekin eta gazteekin jostatzen zen uretan, zeren igerilari bikaina baitzen gipuzkoarra, behin edo behin erran dizudan bezala, eta haiek guztiak zoratzen egoiten ziren harekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 565. orr.
Nor ez da, behin edo behin, ume izan eta tximino sentitu? Berria - Kultura 2004-09-17
Azken batean, nor ez da behin edo behin Espainian izan, oporretan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 221. orr.
Harekin Sulak ikasi zuen sexua "atseginezko zerbait zela, ez behin edo behingoa, maiz askitakoa". Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 273. orr.
Osagai horiek guztiak konpartimentu bakoitzeko gutxienez bost gorputzi zegozkiela, seiri ere bai behin edo behin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 195. orr.
Ezin politagoa iruditzen zitzaidan, eta haren gainean gozatu nuen behin edo behin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 159. orr.
Beharbada zuk ere entzun dituzu holako gauzak behin edo behin. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 158. orr.
· Ezin politagoa iruditzen zitzaidan, eta haren gainean gozatu nuen behin edo behin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 159. orr.
Behin eta behin errepikatu nuen, neuk ere sinetsi arte. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.
Behin eta behin, gida-aulkitik jaitsi, eta errieta egiten zien hala zuhaitzari nola zuhaitza landatu zuenari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.
Lege zerbait kanbiatzekotan, behar dela kasu eginez arizan, lege berriak behin eta behin irauteko gisan. Herria 2001-05-03
Liburuari lotua den hostoño batek oroitarazten dauku ere itsasorat nola nahika botatzen dena ez dela behin eta behin enturtzen edo galtzen. Herria 2001-08-09
Ez dugu uste berez bere jartzea, ez eta balitz ere Amerika Gaineko herrialdeen neurrian, beren onetan luketen, behin eta behin. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 127. orr.
Behin eta berriro libratuko zaitu larrialditik, inoiz ez duzu kalterik jasango. Elizen arteko biblia Jb 5,19
Behin eta berriro errepikatzen zuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 14. orr.
Behin eta berriro gertatu zen hori, harik eta norbaiti kodeina ematea bururatu zitzaion arte. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.
Epaitegiek behin eta berriro esan dute batzuek eta besteek eskubidea dutela alardea nahi duten bezala ulertzeko eta horrela adierazteko. Berria - Harian 2005-09-07
Ez zen Juanek eskatu bezain azkar ibili, eta behin eta berriro igurtzi zuen gorputza xaboiaz, behin eta berriro murgildu zen uretan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Platerak behin eta berriro igarotzen ziren Buden atzamar koipetsuen artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.
Komunistak, akabatu!, egiten genuen behin eta berriro deiadar, deskriba ezineko zalaparta batean. loak hartzen nuen bakoitzean, bat-batean iratzartzen nintzen behin eta berriro, Bertha zaunkaka entzun nuelakoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 47. orr.
Bart gauean, lotarakoan, behin eta berriro etorri zaizkit bururat, aldarearen azpian ezkutatu nuen nafar gaztearen hitzak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 642. orr.
Aurkariak lasterrago adiskidetze aldera, Txitxikovek behin eta berriro eskaini zien guztiei bere toxa esmaltatu zilarrezkoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.
Bilatzailearen arduradunek, ordea, behin eta berriro uko egin diote eskaerari. Berria - Gaiak 2006-03-15
Dartaieti begiratzen nion behin eta berriro, baina morroiak ez zidan arreta handirik eskaintzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.
Ura besterik ez zen hura, halaxe esaten nion behin eta berriro neure buruari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.
Maitasuna zorotasuntzat jotzea, berriz, gutxienez Platonenga-naino atzeratzen den ideia da, behin eta berriro agertzen den topikoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.
Iruditzen zaizu zeu sartzen zarela paisajearen intimitatean, paisaje horrek behin eta berriro urrutiratzeko duen egoskortasuna gaindituz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.
Orduko denbora hark ustekaberik gabeko gurpilak bezala aurreratzen zuen, aukera berberak behin eta berriro eskainiz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 72. orr.
Lau ordurik behin, odol-probek ezezkoa ematen zuten behin eta berriro. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.
Presoak eta torturak behin eta berriro. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Gogoratu senperrenak ikusi zenituela mutil horren erruz... zenbat aldiz ez ote dizun hitz eman, behin eta berriro, behin eta berriro, emakume hori lagako zuela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.
Isiltasuna genuen lohiz eginiko irudi, eskuragaitz eta ikusezina, ukibera, ordea, garbitik zikinera joanik barne-muinak eta barne-zainak itxuraldatzen baitzituen, behin eta berriro, behin eta berriro. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.
Behin eta berriz hausnartu dut hori, gaur goizaz geroztik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 104. orr.
Behin eta berriz jo ninduen bizkarrean borrarekin. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.
Behin eta berriz gai honetara itzuliko baldin bagara ere, esan dezagun unibertsitatea horretarako dagoela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.
Eskuak behin eta berriz igurzten zituen mantalaren aurrealdean emakumeari entzuten zion artean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.
Denbora horretan behin eta berriz bortxatu zituen Dutrouxek. Berria - Gaiak 2004-06-18
Horra hor, behin eta berriz, gure gibel zaharra, amore minen sorleku eta aterbe, egungo usarioan bihotza legez. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.
Aitak behin eta berriz eskatu izan ez balio, ama ez zen hasiko tea prestatzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.
-Schatz, ez haiz lehengo bera -esaten zidan behin eta berriz, edozein aitzakiarekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.
Bai, badakit hori dena, horixe esaten diot behin eta berriz neure buruari, eta hala ere, hala eta guztiz ere, ezin beldurrari ihes egin. «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.
Iragar beza nire mihiak behin eta berriz zure promesa, zuzenak baitira zure agindu guztiak. Elizen arteko biblia Sal 119,172
Auzoko gizon batek behin eta berriz bortxatu zituela salatu zuten haurrek. Berria - Gaiak 2004-10-01
Frantziskok berak idatzi zuen aholkua -ez dakigu ziur noiz-, Jaunaren hitza, eta salmoak bereziki, behin eta berriz irakurriz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.
Artilleroen trebetasun faltagatik ez zuen bere helburua lortzen, baina behin eta berriz zuzentzen zuten tiroa, setati. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.
Arriskutsua, horrenbestez, enplegu osoko egoerari uko egitea; zergatik? Pentsamendu bakarraren gotorlekutik behin eta berriz hala errepikatzen delako? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 155. orr.
Labea itxi genuen, eta ikatz metan sartu zuen pala behin eta berriz Antonek, Anton Patiñok, Horizonte Aundi-ko suginak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.
Pentsamendu hori ez zitzaion berehala bururatu, eta ez zitzaion indartu harik eta behin eta berriz iradoki zioten arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.
Irtenbideren baten bila saiatu zen, behin eta berriz, baina ez zen gauza izan hurrengo pausoa zertzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.
Haizeak Raimundo Silva bultzatzen du, behin eta berriz, merloiei heltzera behartzen du oreka ez galtzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 163. orr.
Beste ordu laurden bat pasatu nuen zenbaki bera behin eta berriz markatuz, baina telefonoak hartuta jarraitzen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.
Naissance de la clinique lanean behin eta berriz azterketa estrukturalera jotzeak bazekarren berarekin planteatutako arazoa eta arkeologiari dagokion maila alde batera geratzeko arriskua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 23. orr.
Ameriketara ontzian itsasoz zihoazela, hasi omen zen mutikoa lehen marrazkiak egiten, eta behin eta berriz, etengabe. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.
Klitoris inguruko oinaze gozoak duela gutxiko igurtzi behin eta berriz errepikatuak dakarzkizu gogora. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 85. orr.
Baina nik ezagutzen ez nuen beste toke bitxi bat ere bazetorren batera, dianarenarekin nahasian, berau ere behin eta berriz errepikatua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 9. orr.
Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz.Neureari aurre egiten saiatu naiz, behin eta berriz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
Iritsi, auto-busetik jaitsi, eta, agurtzerakoan, lepora egin zidan jauzi, eta ezpainetan musukatu ninduen, behin eta berriz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.
Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
Behin eta birritan hitz egin dut, eta ez dut beste erantzunik erantsiko. Elizen arteko biblia Jb 40,5
Behin eta birritan galdegin zien lagunei ea egundo entzuna zuten Hazelena baino barre-algara ederragorik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.
Behin eta birritan aguantatu behar izan genituen egunsentira arte luzatzen ziren kontzertu desatsegin haiek. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 121. orr.
Beste detaile bat, gure aitak behin eta birritan errepikatzen zuena: [...]. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 58. orr.
Zeren bekatuaren ahalke ez zenak ahalketu behar izaiten baitzuen azkenean behin eta birritan, guk mementu hartan bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.
Abagune honetarako trebarazi gaituzte, behin eta birritan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.
Burmuineko pantailan, entrenamenduetan behin eta birritan errepikatutako guardi jarkerak eta beso-buruak ikusten saiatzen zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 160. orr.
Atzamarrak erakusten zenizkien behin eta birritan begiei, amorrazioa emoten zizun frogetako tindak azazkaletan. bobina osoari utzi nion korritzen, nahiz eta teknikariak behin eta birritan ohartarazi hura ezin zitekeela Guatemala izan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 34. orr.
-Behingoagatik hire bizitzan, erantzugo al didak? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 61. orr.
Behingoagatik besterik ez bada ere, gizon porta zaitez. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 11. orr.
Behingoagatik neuk benetan nahi nuena egitera erabakita nengoen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.
-Behingoagatik arrazoia emango diat. «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.
Behingoagatik, ez ziren barre gaiztoak, barre alaiak baizik, zirkokoen tipokoak. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.
Behingoagatik, hitzaldiak oso atseginak izan ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.
Behingoagatik irrati ofizialetako esatariekin bazuen adostasunerako arrazoirik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 13. orr.
Entzun, Eszter, behingoagatik sinetsi beharrean zaude. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.
Baina behingoagatik ez da mundua eroriko! Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 181. orr.
"Itxoin dezala meteorito aluak behingoagatik", pentsatu zuen zientzia gizonak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 91. orr.
Baina utziok behingoagatik heure buruari gauzak besteraka esaten, eta esak: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.
-Daudela nire zain turbinak, behingoagatik -esan nion-, orain arte beti neu egon izan nauk-eta beraien zainøø. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.
Ezkerraldeko arduradunak, oker ez banago, beste leku bat bazeukala eman zigun jakitera, talde batekin baliatzen zuena, eta behingoagatik bertan elkartu gintezkeela. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 124. orr.
Dionisos ez hainbeste, baina, tira, behingoagatik eta mutikoari ilusio handia egiten zionez, onartu egingo zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 174. orr.
"Errealismozko ariketa batek ez zidak behingoagatik kalterik egingo", esan dut neure artean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.
Eskuz esku ibil gaitezkeela erakutsi dugu, behingoagatik bada ere. Berria - Ekonomia 2004-06-26
Harrigarri samarra ere izan zen, gainera; zeren, behingoagatik bada ere, une hartan ez nintzen txorakerietan ari. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 22. orr.
Aurrera, ezetz ausartu: jo nazazu, erakuts ezazu behingoagatik adore pixka bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 95. orr.
Azaletik harantzago, Damian, hel iezaiozu muinari behingoagatik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 46. orr.
Behingoan lokartu ziren biak, sekulako zurrungak eginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.
Behingoan urratu zuen Angelok isilune luze hura: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 243. orr.
Behingoan antzematen zitzaion etxalde-administratzaile guztiek bezalaxe egin zuela gora. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.
Behingoan ireki zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 255. orr.
Ez zuen behingoan erantzun. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 53. orr.
Behingoan igarri nion. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 58. orr.
Horregatik ez ginen behingoan ohartu. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.
Hobe behingoan erakusten badidazu azkena erakutsi nahi didazun beste hori. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 504. orr.
Rufino Arrolaren metodoa efektiboa zan, antza, behingoan hasten baitzan ikasle txikiak beragaz hara-hona eroaten. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 81. orr.
Nik behingoan irentsi nuen neurea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.
Gaua behingoan etor zedin, ala arrastiko azken argitasuna pittin batez luza zedin, ez nekien zer nuen nahiago. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.
Loak behingoan hartu bide zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.
Jarri eta ia behingoan lotan geratzen ziren. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 111. orr.
Eliz atarian [...] gaztetxo talde bat azaldu zen behingoan, hutsetik sortuta bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Neure gomutan, behin bakarrik ikusi dodalakoa daukat Txetxu kainabera joten, baina ez jat behingoan ahaztuko. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 34. orr.
-Isil hadi behingoan, emakumea. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 73. orr.
Ez da txarra, gizarteak edozein aldakuntza eta berrikeria ez behingoan onartzea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 76. orr.
Orain, ustekabeko eta ezin saihestuzko zerbait gertatuko ote zitzaion beldur zen: buruko odol-kolpe bat, bihotzekoa, aorta mehe zozoren bat behingoan lehertzea, odolaren presioari ezin eutsirik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.
-Kontaidak behingoan, zer jazo duk? Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 53. orr.
-Bukatu ditun behingoan jai bedeinkatuok. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.
Isilduko ahal haiz behingoan! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.
Ea, mintza zaitezte behingoan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 91. orr.
Erraz ere erraza izango zitzaidan, [esku-bonbari] segurua kendu, sokatxotik tira egin, eta behingoan amaitzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.
Eransketa forma hauek ez dira ematen behingoan eta betiko eta enuntziatu-kategoria jakin baterako. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.
Ekuazio sinplea, baina zaila, behingoan. Berria - Kirola 2006-04-28
Behingoz zeure bizitzan, zaude isilik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 291. orr.
Behingoz konpondu beharreko auziak datoz mahai gainera: espainiar Estatuaren baitan zer lekua duen Euskal Herriak, edo, agian, baita nazionalismoaren euskal Estatu amestu hori posible ote den ere. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.
Behingoz heriotzekin, kaleko indarkeriarekin eta xantaiekin amaituko duen prozesu bat egitea da kontua. Berria - Harian 2006-03-26
-Esan zazu behingoz! -oihu egin nuen-. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 70. orr.
Sar hadi behingoz hire zuloan eta ongi itxi atea! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.
Hoa behingoz neska horrengana eta esaiok zeozer. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 74. orr.
Igo behingoz traste zahar horiek ganbarara! Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 77. orr.
Sofri ditzadan behingoz merezi ditudan hildurak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.
Zergatik ez dun behingoz pikutara bidaltzen, e? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.
Zergatik ez da behingoz ereduen politika aldatzen? Berria - Harian 2005-04-26
-Utziko al diozu, behingoz, horrela hitz egiteari? -esan zuen mutilak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 33. orr.
Jainkoarren, itzulidak behingoz nire zigarro-ontzia. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 29. orr.
Ea behingoz esnatzen garen bizi dugun amets gaizto honetatik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 27. orr.
Ea ikasten duzuen, behingoz, ezin dela ibili isileko arrantzan nire lursailetan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 50. orr.
Amesgaiztoa gainetik kendu, eta ea behingoz bakean uzten nauten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 101. orr.
-Jan ezak hau, behingoz, eta emak bakea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.
Utz nazazue bakean, utzidazue behingoz gau batez bada ere burukoa malkoz busti gabe, begiak erretzen eduki gabe, lokiak taupaka eduki gabe lo egiten! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.
Har ezazu papera eta idatzi, ea behingoz bukatzen dugun, eta betiko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.
Bukatu egin nahi nuke behingoz, irakurle, kontu desatsegin honekin. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.
Hainbeste atzera-aurrera eta joan-etorriren artean, Ibarretxek ere hobe luke behingoz leihoko muga zehatz horretan pausatzea. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 71. orr.
Azkenean, makinak ere gelditu ziren behingoz, eta itsasontzi gainaldera igo ginen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.
Ea gerra zerri hau behingoz bukatzen den! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.
-Dani, hitz egingo al duk argi behingoz? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 130. orr.
Amaituko al duzu, behingoz, umea? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.
-Esaiozu atso horri isiltzeko behingoz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.
–Noiz izango ote dut bakea behingoz? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 98. orr.
Emaizkidazu gutun horiek behingoz! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 73. orr.
Buka dezagun behingoz! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 149. orr.
Amai dezagun behingoz. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.
Urrats txikiak egiten ari gara, behingoz auzia konpon dadin. Berria - Harian 2005-08-05
Gurasoei behingoz eta betiko bere gustuak azaldu nahi zizkien. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.
Emaguzu pistola madarikatu hori behingoz. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 116. orr.
Behingoz utzi zezala zeru goi ixila. Herria 2005-03-24
Asanbladak ia aho batez asmoa hartuko zuelako aittitte kanporatua izan zedila behingoz, ken zezatela gure begi bistatik nahastaile hura. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.
Esan zitekeen hantxe gauzatu zela behingoz orduan gertatu ez zen elkarretaratzea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 141. orr.
Euskaldunok zer edo zer egiten dugun bakoitzean erdaldunei barkamena eskatu beharko bagenie bezala jokatzeari utzi beharko genioke behingoz. Berria - Harian 2005-10-07
Behingoz, ez dit niri zuzenean hitz egin, nire gurasoei baizik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 57. orr.
Aitatxi, behingoz, ez zen ez batzuen ez bertzeen artean izan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
Arrosek, behingoz, ez entzuna egin zien halako iritziei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.
Behingoz, zuzenean mintzatu zaio Lepic jaunari. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 46. orr.
Astia genuen, behingoz, lasaitasun osoz pianista ohiari amaiera arte entzuten geratzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 268. orr.
Behingoz zeure bizitzan, zaude isilik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 291. orr.
Bizitzan behingoz, zorte ona izan nuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.
Ez da batere pozik; ulertzekoa da, behingoz ikerketa bat huts egiten duelako... Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.
-Bi gauza behinik behin ez dituk errepikazioz egiten: garrasia eta negarra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.
Niri behinik behin on egiten zidan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.
Nik neuk, behinik behin, ez dut sekula hizkeren eta euskalkien apologiarik egingo. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 247. orr.
Oraingoz, behinik behin, Interneten izango du egoitza nagusia MusikHerria disketxeak. Berria - Harian 2005-10-23
Izan duzu, behinik behin, horretarako astia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 499. orr.
-Piezak mugitzen behinik behin jakinen duk, noski. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 34. orr.
Hala diote, behinik behin, erreparatu dutenek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.
Ez behinik behin ekaitzak jotzen zuenean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.
-Ez ziren bustiko, behinik behin? -galdetu zuen zakar Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
-Zure mendeku goseak ez dezala, behinik behin, zure bizitza arriskuan jarri. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 341. orr.
Gipuzkoan, garraio sektorean behinik behin ez ei dago modu horretako beste enpresarik. Berria - Ekonomia 2006-04-22
Ezin jakin nagusiaren itzulera pozgarri ote zitzaion Petrushkari; behinik behin, Selifanek eta berak elkarri begiratu zioten, eta apur bat bigundu zitzaion aurpegi beti latza. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 195. orr.
Tradizionalki, azken hamarkadetan behinik behin, Alderdi Demokratari lotuak egon dira beltzak. Berria - Mundua 2004-10-24
Hemen, izan ere, landutako sororik apenas dagoen, eta lurra elkorra da, azalean bai behinik behin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.
Utzizkidazu besoak libre, behinik behin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 400. orr.
Bai zera! Ez atzo behinik behin! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 401. orr.
Nire ezkondu nahi eza printzipio-kontua dela behin baino gehiagotan esana nion, edo iradokia behinik behin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Hala iruditu zitzaidan behinik behin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 23. orr.
Zenbat bider ez ote zigun esan horixe, ehunka bider bai, behinik behin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.
Behin gertatuz gero, beren horretan diraute huts horiek hurrengo belaunaldietan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.
Behin hilez gero, harekin bat egingo dugu eta hura izango gara. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.
Behin itzaliz gero, ez da komeni berriro piztea. Berria - Kirola 2004-05-25
'Behin ilunduz gero jendea hil egiten dute kalean', abisatu didate. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.
Zabarkeria, behin sustraituz gero, ez da erraza kentzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.
Esaldi nahiz paragrafo batek, behin hasiz gero, bukaera izan beharra zeukan; ezer ez zen geratzen esan gabe, zintzilik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.
Betiko atea ireki zuen, isil-isila eta, behin sartuz gero, berehala hetsi zuen, nehor arrotzik ez zedin sar segurtatzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 44. orr.
Landu egin behar da horretarako, baina behin landuz gero, edozein hizkuntza eta edozein dialekto da edozertarako gauza. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 78. orr.
Bazakiat pauso zaila dela, baina behin emanez gero, berebiziko lasaitua hartuko duk! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.
Uholdeen aitzakiarekin ere 500 marine ekarri nahi izan zituzten, eta, noski, behin sartuz gero haiek gelditu egiten dira, ea nork ateratzen dituen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.
Orain dena aldatuko zen eta, behin aberastuz gero, bestela ondoan irauten ez zioten senargaiak eta maitaleak barra-barra izango zituen atzetik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.
Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu-kontzientziarik ez baitzuten izango. Elizen arteko biblia Heb 10,2
Eta behin honetaraz gero, neure buruari galdetzen zioat, hain sakona al da grina hori, hain gaiztoa, hain handiosa, hain basa? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.
Horrek deus aldatzen ez; behin horretaraz gero, zeure urratsak besterik ez duzu adituko etxe hutsean barrena karraska. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.
Usadio guztiei arrazoi morala topatzen zaie, behin hasiz gero. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 211. orr.
Beste behin, Erroman kardinal baten etxean zegoela, pasarte ilun batzuei buruz galdetu zioten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 345. orr.
Beste behin, Gazara joan zen Sanson; prostituta bat ikusi zuen han, eta harengana sartu zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 38. orr.
Beste behin, baina, bertan behera gelditu zen auzia. Berria - Harian 2006-04-12
Tokiak beste behin edo birritan aldatu genituen, harik eta aurrera jarraitzea hobe genukeela esan nion arte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 168. orr.
Apezen block-ean izan nintzen beste behin edo bietan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.
Beste behin gehiago izan dugu berri txarra Luzaiden. Herria 2005-02-10
-Beste behin kontrabandoan? -galdegin zion, idor-idorra, paketa erakutsiz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.
Beste behin ere jaitsi ginen gu hona garia erostera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 122. orr.
Beste behin ere haurdun gertatu eta semea izan zuen. Elizen arteko biblia Has 29,34
Ezintasuna beste behin, eta negarra eta kulpa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 127. orr.
Gero beste behin ikusi nuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 209. orr.
-Banekien oraindik ere beste behin etorriko zela. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.
Banan-banan begiratu zien, beste behin, egin ahala aulki gainean pilatuz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.
Edo ez naiz iritsiko -beste behin egin zuen eztul-. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.
Druida, etsituta, hasperen egin eta istorioa beste behin kontatzeko prestatu zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 20. orr.
Nipper Martin bere fusila garbitzen ari da beste behin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.
Entziklopedia itxi eta argazki zati jaso berriari begiratu zion, beste behin. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 112. orr.
Begiak gorriturik zeuzkan beste behin. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 81. orr.
Hondakinekin produktu berriak lor daitezkeela erakutsi duzue, beste behin. Berria - Gaiak 2004-04-03
Eta kartzelara beste behin ere. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.
Noizean behin, bere begirada arretatsu eta irribarretsua luzatzen dit; baina ez nau ikusten; jaten ari dena zelatatzen murgilduegi dago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.
-Bai, gauza ona da noizean behin beste leku batzuetara joan-etorri bat egitea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 446. orr.
Orain, noizean behin, gutunen bat edo beste bidaltzen dio aitak munduko bazterren batetik. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.
Gustuko dut, noizean behin eta pertsona egokiekin, odaliskarena egitea, emakumeek badakite zertaz ari naizen, zoragarria da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.
Gertutik begiratzen du eta noizean behin arnasotsa egiten du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.
Hemen, Sin Otetxestva besterik ez dugu irakurtzen, eta noizean behin soilik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.
Arretagabe tira egiten zien sokei, noizean behin begi-kolpe bat luzatzen zuela etorri berri bakoitzaren aurpegira, eta noizean behin, asperdura beraz, zerura. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.
Ongi hagoen ikustera etorriko naun noizean behin... Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 14. orr.
Oso noizean behin ikusten dira horrelakoak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.
Putreak eta arranoak begiztatzea oso noizean behin suertatu ohi zait, baina noiznahi harrapatzen dut neure burua buztanikararen baten shuffle-joerari begira, miretsia eta eder iritzia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.
Buruko min deitu litezkeenak, ez, baina askotan sentitzen dut -bolada batzuetan, ia egunero- buru-arintasun halako bat noizean behingo ziztada ez oso zorrotzekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 175. orr.
Zure aurrean jesarrita dagoen andrak zeharka begiratzen dizu, noizean behingo boladetan, burua altxatzen duzunean zure begirada ekidinez, baina zu soberan konturatu zara gustatuko litzaiokeela jakitea zer den irakurtzen ari zaren liburu gorri hori. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 115. orr.
Lehen egunero edaten bazen, gaur egun noizean behinka bakarrik da erosten, besta baten ospatzeko-edo. Berria - Harian 2005-09-11
On duk noizean behinka gure garaipenak ikusitako tokietara itzultzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.
Errege Jaunak beharko du auziaz arduratu, baina ezingo du, noizean behinka baizik, bere kontaezinezko eginbide guztiengatik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.
Eskualde huntako zorionaz har dezagun plazer noizean behinka bederen. Herria 2005-01-06
-Bilduma zaharrak ikusmiratzeko apeta izaten diat noizean behinka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.
Noizik behin presio txikia egiten nuen, non sakatu behar nuen erabakitzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
Noizik behin, Jamesek Edithi begiratzen zion, nola ote zebilen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 86. orr.
Ez zuen hitzik esaten baina, noizik behin, hanka luzatu eta bere oinari ikarazko begirada zuzentzen zion. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.
Oso gogoko zuen anaia guztiek noizik behin eskuz lan egitea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 691. orr.
Weldon andreak bazuen beste zaletasuntxo isil-gordekorik ere, noizik behin aitortu ohi zuenik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.
Orriak pasatzen egon da une batez: orri zuri asko eta, oso noizik behin, zenbait lerro, tinta gorriz eginak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.
Suaren noizik behingo zapartak baino hots handiago batek atera ninduen neure kabutatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
Noizik behinka, bere dendaren atzealdean, amore eman eta sakelatik atera egiten zuen erabat, bizpahiru emakumezkori erakusteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.
Loak noizik behinka hartu zuen bakarrik, eta tarte labur horietan ere haren burua esna-esna egon zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.
Gavarden atseginik handienetakoa zen noizik behinka lagun batekin gela hartan sartu eta gauza arriskugarri haiek erakustea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.
-Verlaque deabru horrek adarra jotzen dik -esaten zion Gavardek noizik behinka-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.
Noizik eta behin gurasoak engainatuak izaten dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 217. orr.
Noizik eta behin, nire aurrean agertzen da bat-batean Bennetten eskuin besoa, edo eskuak haizetakoa ukitzen du emeki. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.
Nahiago zuen koadrila harekin ibiltzea, han, teorian behinik behin, kondizio berdinetan baitzegoen, adarrak bakarrean eramatea baino. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.
Gure artilleriak obus bat edo bi jaurtitzen ditu airera, noizik eta behin, haien lubakietarantz, eta haiek ere beste horrenbeste egiten dute. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.
Joan egiten zen argia noizik eta behin, une batez doi-doi: elektrikaren eten errepikatuak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 16. orr.
Inork ez zuen ulertzen zergatik, baina handik gutxira, Bertha nora ezean galtzen hasi zen, noizik eta behin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 75. orr.
adierazi zuen behin (11); aitak behin (14); aldian behin (255); armak behin betiko (19); astean behin (177); auzia behin betiko (9)
bazen behin (28)
behin agertzen (9); behin ateratzen (10); behin baino ez (58); behin baino gehiagotan (1224); behin baizik ez (38); behin bakarrik (248); behin bakarrik ere (9); behin bakarrik izan (9); behin barruan (15); behin batean (345); behin batez (60); behin bederen (29); behin behinean (177); behin behinean aske (27)
behin behineko (982); behin behineko askatasuna (10); behin behineko espetxealdian (10); behin behineko gobernu (33); behin behineko gobernua (24); behin behineko gobernuak (57); behin behineko gobernuaren (54); behin behineko gobernuari (20); behin behineko gobernuko (53); behin behineko kontratua (10); behin behineko kontratuak (21); behin behineko presidente (27); behin behineko presidentea (9); behin behinekoa (62); behin behinekoa da (11); behin behinekoa dela (9); behin behinekoak (45); behin behinekoak dira (10); behin behinekoak izan (9)
behin behinekotasun (25); behin behinekotasun tasa (11); behin behinekotasuna (65); behin behinekotasunak (10); behin behinekotasunaren (9); behin behinekotasunari (9)
behin behinekoz (51); behin behingoz (9); behin behintzat (12); behin bere (75); behin beren (9); behin berriro (34); behin berriz (37); behin besterik (9)
behin betiko (1236); behin betiko amaitu (9); behin betiko amaitzeko (13); behin betiko desagertu (10); behin betiko emaitzak (22); behin betiko epaia (9); behin betiko erabakia (46); behin betiko eta (12); behin betiko gainditzea (10); behin betiko irtenbidea (9); behin betiko ixteko (9); behin betiko kolpea (9); behin betiko konponbidea (15); behin betiko konpontzeko (9); behin betiko mugak (14); behin betiko proposamena (9); behin betiko su (12); behin betiko testua (9); behin betiko txostena (10); behin betiko utzi (12); behin betiko uzteko (12); behin betikoa (118); behin betikoa da (13); behin betikoa dela (10); behin betikoa izan (13); behin betikoa izango (10); behin betikoak (22); behin betikotz (43); behin betikoz (48); behin betirako (33)
behin biltzen (11)
behin edo (215); behin edo behin (66); behin edo beste (11); behin edo birritan (19); behin edo bitan (41); behin egin (33); behin egin ohi (9); behin egiteko (9); behin egiten (67); behin egiten den (10); behin entzun (14); behin ere (1005); behin ere aipatu (10); behin ere baino (12); behin ere egin (9); behin ere ez (199); behin ere huts (14); behin ere ikusi (36); behin erran (13); behin errana (10); behin esan (58); behin esan zion (11); behin esan zuen (12); behin eta behin (13); behin eta berriro (1308); behin eta berriz (1518); behin eta betiko (42); behin eta birritan (41); behin etorri (9); behin etortzen (21); behin etxean (10); behin etxera (11); behin ez (35); behin gertatzen (20); behin gure (29); behin gutxienez (15); behin hala (9); behin halako (9); behin han (28); behin hara (12); behin haren (10); behin hasi (9); behin hasteko (17); behin hori (57); behin horretara (10)
behin ikusi (32); behin ikusten (19); behin irabazi (14); behin irakurri (13); behin izan (21); behin joan (15); behin kontatu (9); behin lagun (9); behin nire (12)
behin sartu (9); behin segurik (16); behin soilik (14)
behinik behin (729); behinik behin ez (17)
bera behin (18); bera behin eta (11); berak behin (26); bertze behin (16); beste behin (809); beste behin ere (195); bi urtean behin (19); bi urtetik behin (29); bi urtez behin (12); bizitzan behin (23); bost urtean behin (12)
egin zuen behin (17); egunean behin (40); egunetik behin (23); egunez behin (14); erabakia behin (14); esan du behin (9); esan zidan behin (40); esan zion behin (25); esan zuen behin (39); esaten zuen behin (12)
ez behin (30); ez behinik behin (13); ez da behin (64); ez du behin (18); ez dut behin (26); ez duzu behin (11); ez nintzen behin (10); ez nuen behin (18); ez zen behin (26); ez zuen behin (52); ez zuten behin (14); ezta behin ere (11)
galdetu zion behin (9); gatazka behin betiko (22); gogoan dut behin (11); guztiak behin betiko (13)
hala diote behin (10); hamabostean behin (32); hasteko eta behin (23); hilabetean behin (65); hilabetetik behin (11); hilabetez behin (9); hilean behin (92); hilean behin edo (10); hiru hilabetean behin (12); hiru urtetik behin (10)
ia behin (11); idatzi zuen behin (9); indarkeria behin betiko (30); inoiz edo behin (84); irakeko behin behineko (170); izan da behin (13); izan zen behin (10); izan zuen behin (11)
lantzean behin (152); lau urtean behin (18); lau urtetik behin (11); lehenengo eta behin (176); lehenik eta behin (488)
nahiz behin (10); nik behin (33); noiz edo behin (21); noizean behin (729); noizean behin gertatzen (9); noizean behin soilik (10); noizik behin (76); noizik eta behin (17); nola behin (24); non behin (13)
omen zen behin (9); omen zuen behin (11); oso noizean behin (25); osoan behin (9)
segundoz behin (10); sei hilabetean behin (10)
tartean behin (37); urtean behin (223); urtean behin edo (16); urtean behin egiten (18); urterik behin (16); urtetik behin (68); urtetik behin egiten (13); urtez behin (39)
[3] behingoagatik bada ere (4)
behingoan egin (4); behingoan erantzun (4); behingoan eta betiko (4); behingoan ohartu (4); ia behingoan (3); zen behingoan (3); zion behingoan (3); zuen behingoan (3)
al zara behingoz (5); behar ditugu behingoz (3); behin behingoz (9)
behingoz abian (3); behingoz administrazioak (3); behingoz alde batean (3); behingoz amaitzea (6); behingoz amaitzeko (6); behingoz atzean uzteko (3); behingoz bada ere (8); behingoz bakean (3); behingoz bukatzea (4); behingoz bukatzeko (3); behingoz eta betirako (5); behingoz gainditzeko (3); behingoz isiltzeko (3); behingoz konpontzeko (3); behingoz utzi (4); behingoz zer gertatzen (3)
beste behingoz (18); buka dezagun behingoz (3); da behingoz (6); dadila behingoz (5); dezagun behingoz (9); ditugu behingoz (4); du behingoz (9); dugu behingoz (3); dun behingoz (3); dute behingoz (3); ea behingoz (27); egizu behingoz (3); esadazu behingoz (3); ezak behingoz (6); ezan behingoz (4); ezazu behingoz (13); gatazkari behingoz (3); ginen behingoz (3); guztia behingoz (3); hadi behingoz (5); hitz egizu behingoz (3); hori behingoz (5); horiek behingoz (5); hura behingoz (3); isiltzeko behingoz (4); legea behingoz (3); nahi du behingoz (4); nahi dute behingoz (3); nuen behingoz (6); zaitez behingoz (5); zara behingoz (5); zen behingoz (3); zidan behingoz (3); ziren behingoz (3); zuen behingoz (8)