Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldiz, badakit, eta horrek gehiago munta du enetzat, zoin den zure bihotzeko mina. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.
Isaakek maiteago zuen Esau, gogoko baitzuen ehiza-jana; Rebekak, aldiz, Jakob zuen maiteago. Elizen arteko biblia Has 25,28
Sokratesek ez du deus argitzen zuzenean; bai, aldiz, galderen bidez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.
Hebertar batzuk Jordanez bestaldera igaro ziren, Gad eta Galaad lurraldeetara. Saulek, aldiz, Gilgalen jarraitu zuen, berarekin zen jende guztia beldur-ikaraz zegoelarik. Elizen arteko biblia 1 Sm 13,7
Galaadeko Bartzilairen semeak, aldiz, har itzazu ongi. Elizen arteko biblia 1 Erg 2,7
Frigiarrek, aldiz, leku ordeketan eta zuhaitzik gabeko parajeetan bizi direnez, ez dute egurrik izaten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.
Don Frantziskok, aldiz, ez zuen batere laket, eta klar aitortzen zuen ezen aitorlekua zela bere penitentzia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.
Horietarik bat ezkondu zen Ondarrola Axinera, beste bat Azkarate Ferranddoinera, Ana Josefa aldiz etxera Eiheralarreko Arrosagaray-ekin eta, alargundu ondoan, Gortari-rekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 49. orr.
Gizona punpa eta jauzika ari zen, izuaren eraginez hatsa elkor hartuz; sugea aldiz, ezpalak ozen eta argi, uhinka zebilen, ezker eta eskuin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.
Eta nik, aldiz, hegaldatu egin nahi izaiten nian, hori banekian, nahiz eta artean ez nekian norat egin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 119. orr.
Ezagutu ditudan gizonekin, aldiz, oro zen hitz egitea, berriketa, azalpenak, eztabaidak,... beti jardunean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 340. orr.
Osasuntsuek eraman zitzatela pazientziaz ahizpa gaixoak zaintzeko nekeak, eta gaixoek, aldiz, beren gaitz eta premiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.
Bihurria haur bat izan liteke; hezigaitza eta managaitza kontzeptu negatiboak dira; mutiriak lotsagabezia adierazten du; errebeldea, aldiz, sistema baten kontrako jarrera aktiboa duena da, haren aurrean errebelatzen dena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.
Etxe bakoitzaren aitzinean dantza zenbait eskaintzen dute eta etxekoek aldiz emaiten ordainez lukainka, zingarra, arroltzeak edo beste edozein gauza, berdin sosa ere. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.
Europako mundu-ekonomiak, aldiz, berezitasun bat du: indarrez bateratua izateko ahalegin orori aurre egin dio, dela Karlos V.aren ekimenei, dela Napoleonen gerrei, dela Europa kontinentala azpiratzeko Alemania naziak egindako ahaleginei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.
Hizkuntza diakronikoak, aldiz, kontzientzia kolektibo batek atzematen ez dituen hurrenez hurreneko terminoak izango ditu helburu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 16. orr.
Liburu txarrak ohitura txarrak sortzen ditu, baina ohitura txarrak, aldiz, liburu onak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.
Jaki batzuk lar erreta atera zituzten, eta beste batzuk, aldiz, erdi egosirik, ia gordinik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.
Lisboako hartan, aldiz, zuzen galdetu zidan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 20. orr.
Hori arras laketu zait; zeren eta hura hemen ez denean, nehork ez baitit hitz egiten, eta aspertzen bainaiz: hura hemen denean, aldiz, elkarrekin kantatzen eta solastatzen dugu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 55. orr.
Beste batzuetan, aldiz, jokabidea aldatu eta nire gurasoez hitz egiten nion. oraindik ez naiz aitaren heriotzatik kontsolatu, eta ama galdu nuenean, aldiz, pozez zoratzen jarri nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.
Egutegi berria egiteko lanetan parte hartzea, aldiz, onartu zuen al Khaiamek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.
Historia apur bat dakigunei, aldiz, de Gaulle zenak lehenbizian asmatu zuen Aljeriako Plan de Constantine hilortu hura gogorarazi digu egitasmo mirakulu horrek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.
Wells jaunaren asmakizunak, aldiz, oso urruti daude gaur egun ditugun ezaguera zientifikoen mailatik, beste aro bati dagozkio, edo gertakizunaren mugatik harago daude. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 16. orr.
Filosofia, aldiz, balio unibertsal horien zientzia baizik ez. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.
Gizakiaren arima, aldiz, haren gorputza hil ondoan harengandik bereizi denean, bizirik dago betiko, harengana itzultzeko lehia handi batekin, bakoitzaren edo guztien berpizte egunean itzultzeko gisan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.
Ezin da ibai baten eta errepide baten arteko konparaziorik egin, errepideak historiako gauzak direlako eta ibaiak, aldiz, geografiakoak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.
Forentsea, aldiz, hirugarren deiarekin harrapatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.
Emaztea haurdun zegoela gaztigatu zigun gutunaren erantzunean, aldiz, nik ez nion ezteiaren poza zapuztu nahi izan: ez nion kontatu Ingok tuberkulosia harrapatu zuela eta medikuek ez zigutela inolako itxaropenik eman. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 142. orr.
Aitzinera so eginez, aldiz, hantxe, jadanik, Puente la Reina famatua, gure Gares. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.
Hemen, aldiz, ez dun sentituko bazter guztietatik isurtzen dela dirudien horrako usain hori eta garratza baino. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 114. orr.
Kostan, aldiz, bestelako kontuak gertatu ohi dira: Bilbon, 108 litro otsail bakoitzeko, eta Donostian, 124. lehen kapitulua dozenaka bider irakurri nuen; gero, aldiz, errazagoa egin zitzaidan dena, nire bizitzan irakurri dudan libururik zirraragarriena bihurtzeraino. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 59. orr.
Oraingo honetan, aldiz, burura datorkiona oso bestelakoa da. «Bizia lo», 2003 - 55. orr.
Kontzertuetarako, kontratu gutxiago; ordu gehiago, aldiz, etxean, pianoaren aurrean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.
Herrian, aldiz, kanona malguagoa zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 225. orr.
Gauza baten betegintzarreak ez du, beraz, haren existentzia kentzen, finkatzen baizik; gauzaren betegingabeziak, aldiz, ukatzen du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 53. orr.
Eskuina, armada eta eliza katolikoa auzitegi militarraren epaiekin bat zetozen; liberalak eta intelektual ugari, aldiz, kontra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.
Amak, berehala, aurpegia mokanesarekin ferekatu zion, arrebek aldiz erraten zutelarik mediku bat ekarrarazi behar zela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.
Pauek, aldiz, beharko du partida bat gehiago jokatu eta irabazi lehenbiziko mailan egoitekotan. Herria 2005-06-02
Hego haizetik, aldiz, euria zetorren, eta euriarekin osasuna eta zer jana. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.
Gure gainean dir-dir egiten duen argixka hori bera ere ez da iraunkorra izaten, aldiz ageri eta aldiz ezkutatzen baita, suzko ezpata distiratsuaren argia balitz bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Emakumea izateagatik ate batzuk ireki egiten zitzaizkizun eta beste batzuk, aldiz, itxi. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 198. orr.
Atzerritar askoren kasuan ez bezala, ordea, kutsuak ez zuen haren mintzaira nekagarri egiten, eta bai, aldiz, halako eztitasun berezia ematen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 94. orr.
Kimikaren jatorria prestueza zen, edo ez garbi-garbia bederen: [...] alkimisten gelazuloak, haien ideien eta hizkuntzaren nahasmen gorrotagarria, urrearen alderako haien interes nabarmen aitortua, sortaldeko hitzontzi zein aztien jiteko haien tronpakeriak; fisikaren jatorrian, aldiz, sartaldearen argitasun bipila zegoen, Arkimedes eta Euklides. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.
Palatalizazio adierazgarrian, aldiz, esanahiak aldarazten du ahoskunea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.
Mekanika kuantikoaren ikuspegi zabal baten arabera, aldiz, ez da hain sinplea: katuaren egoera bizitzaren eta heriotzaren arteko zerbait da. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.
Nire aldetik, ez bakarrik posible, aldiz, probablea ere badela esango nuke, edozein ordutan, bere etxearen eta bere izebarenaren arteko edozein bidetatik, berak ezagutzen zuen edo bera ezagutzen zuen pertsona bat bera ere topatu gabe ibil zitekeela Marie. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 162. orr.
Beste aholku batzuk, aldiz, ongi etorriak izaten dira. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 40. orr.
Hortxe dago tranpa, eta hargatik dira zahar jakintsu kontseilu-emaileak horren antojagarriak, eta maitagarria, aldiz, ez dakitela gozo-gozo aitortzen dakiten atso-agureen zuhurtzia ezjakintsua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.
Aldiz, utilitas eta, batez ere, venustas ezaugarriekin erlazionatutako arazoak diskurtso ez hain elaboratu eta nahasiagoaren eremuan sartzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.
Aldiz, aldiz, maite nuela ba! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 193. orr.
Aldiz, salaturik, berriz ere atxilotu, oraingoan urte erdiko kartzela ezarri, eta osasuna betiko hondatu zioten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 54. orr.
Aldiz-aldiz, ordea, haserretu edo erotu egin direla esango zenuke. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 168. orr.