Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berriz ekin zioten neurketari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 140. orr.
Berriz irteteko imintzioa egin zuen ateko eskulekuari helduta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 164. orr.
-Berriz hemen harrapatzen bahaut, sagu zikina, pottoak moztuko dizkiat azazkal hauexekin! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.
Berriz igo, berriz salto. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 265. orr.
Berriz pasatuko omen da martxoan. Berria - Kultura 2004-02-03
Pascal behar nuke berriz irakurtu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 73. orr.
Eta berriz hodei bat pasatu zen eta elurra hasi zuen, eltxoen gisako elurizpi finfinak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.
Nire etxea berriz eraikitzeko garaia ez dela heldu esaten du herri honek. Elizen arteko biblia Ag 1,2
Lau urte zituela, familia berriz mugitu zen, Varsoviara oraingoan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.
-Ez haiz berriz gaizkituko, ezta? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.
Horrenbesteraino amore emanez gero, berriz eroriko ginatekeela lehen ere arbuiatu dugun barkamen unibertsalean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.
Berriz ez nuela jokatuko uste nuen. Berria - Kirola 2006-02-08
Jon Laduche berriz aritu da Marc Berasategui famatuarekin Goizeko Izarra-ko garaztarren kontra. Herria 2003-11-06
Argi ttikia berriz piztu zen eta aitaren aurpegia agertu zitzaidan, mortifikatua, desegina. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.
Nola utziko zaitut berriz bakarrik lau umeekin? Jon Maia «Riomundo», 2005 - 124. orr.
Eta bakartasuna duzu berriz lagun, baina bakardade berri batekin topo egiten duzu: bertze gisa batekoa da isiltasuna, bertze gisakoak harrabotsak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.
-Barda, oheratekoan, berriz gogoan erabiliak ditut gure atzoko solasak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 17. orr.
Ate joka azaldu zitzaidan berriz, txartelaren dirua galduko nuela gogorarazteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 149. orr.
Ez da lan makala berrogeita hamazazpi urterekin berriz bizitzen hasi beharra. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 43. orr.
Gertaera latz horiek ez ote diren berriz gertatuko galdetzen dute. Berria - Harian 2005-08-31
Une hartan esan omen zuen ez zitzaiola axola berriz idazten ez bazuen, hain zen garrantzitsua berarentzat alkoholari uztea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 11. orr.
Gizon ezkondua berriz ezin dela ezkondu adierazi zuten panchayatek, amorantea edo delako neskatxa bortxatu ez badu, bederen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 107. orr.
Hazia erein orduko uzta biltzeko garaia izango da, mahatsa zapaldu orduko berriz biltzeko garaia izango da. Elizen arteko biblia Am 9,13
Araztutako ura berriz erabiltzea aipatzen duzunean, zer esan nahi duzu? Berria - Gaiak 2004-04-29
Zin dagizut ez dizudala barrabaskeria hau berriz egingo. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 14. orr.
Jaunak, dagoeneko epaia ezagutzen duzuenez gero, agian ez da beharrezkoa berriz irakurtzea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.
Atzoko aldarrikapenen artean zegoen langabezia aseguruari buruzko hitzarmena berriz negoziatua izan dadin. Berria - Ekonomia 2004-03-07
Sendatu egiten zen gero, baina burutik nahasirik eta nekeek ahiturik gelditzen zen, gaixotasun larri baten ondoren berriz jaikitzen dena bezala. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 201. orr.
A, inoiz topo egiten badugu berriz haiekin! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.
Zenbait egun behar izan zuten berriz beren onera itzultzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 207. orr.
Bide xabal goxo bat eta hona berriz patarra. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Semearen oihuak berriz bizira ekarri zuela zirudien. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 17. orr.
Auzipetu guztiek ukatu dituzte berriz akusazioak Garzonen aurrean. Berria - Euskal Herria 2004-10-07
Begira itzazu berriz, eta konpara, Manuel Lasarte bertsolariak txantxangorriari jarritako besteokin: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 36. orr.
Ezin izango duzu berriz jende errebelde hori zentzatu. Elizen arteko biblia Ez 3,26
Gero serio jarri nintzen berriz eta esan nion-: [...]. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 45. orr.
Frantzian nintzen berriz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 17. orr.
Izuz begiratu ziguten berriz, niri batez ere. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.
Zer duk? -galdetu zidan berriz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 20. orr.
Teatro jokaldi hura iraganik, prestakizunetan hasi ginen berriz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.
NBEko arma Ikuskatzaileak berriz Irakera. Berria - Mundua 2004-07-21
Luze gabe, betazalak karga-karga egin zitzaizkidan berriz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Huntzak bere kantu hurrupak hasten ditu berriz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.
Aitaren egin zuen berriz. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 23. orr.
Eskoziarrek ondo baino hobeto asmatu zuten etsaiari aurre nola egin, eta etorritako bide beretik bidali zituzten berriz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.
Uhinaren gainean berriz. Berria - Gaiak 2006-04-01
Zazpi oren lan, zazpi oren lo, besteak libertitzeko (berriz). Herria 2005-03-31
Ama, berriz, haustaileagoa zen. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.
Zuk, berriz, aidanean, bizitza hobea izan duzu. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 34. orr.
Guk, berriz, ezin dugu erabili helburu baketsuetarako. berak, berriz, ikus-entzuleekin dudak partekatzea beste asmorik ez zuela zioen. Berria - Mundua 2004-09-22
Hego-haizea denean, berriz, "Sargoria dugu" esaten duzue, eta hala gertatzen da. Elizen arteko biblia St 4,14
Orain, berriz, hara non bera zen beltzez jantzitako andrea, bera zen alarguna. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.
Euskara, berriz, gutxietsia eta baztertua gelditu zen. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 9. orr.
Gu zoroak omen gara Kristorengatik; zuek, berriz, kristau zentzudunak. Elizen arteko biblia 1 Ko 4,10
Besteak, berriz, esan zuen: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.
Fionn, berriz, sentsazio arraro batek asaldatu zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 138. orr.
Mikeasek, berriz, honela jarraitu zuen: [...]. Elizen arteko biblia 2 Kro 18,18
Gaixoak, berriz, oso pozik dagoela esan du, bederatzi urte zopak jaten egon ostean, gustuko dituen gauza asko jatea izango duelako aurrerantzean. Berria - Gaiak 2004-08-28
Jonathani, berriz, ez baitzuen eskatu berak ematea bikoteari hasiera, aski zitzaion jatorrizko abantaila hura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.
Langabezia, berriz, 13,02 puntu murriztu zen. Berria - Ekonomia 2004-07-24
Berak niri, berriz: "Homo Faber". Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.
Gazteei, berriz, bertatik alde egiteko premia eragiten die Triestek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 63. orr.
Nire zoriona, berriz, Jaungoikoaren ondoan egotea da (Sal. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 225. orr.
Guk ikasi, erdaraz ikasten baikenuen eta jostatu, berriz, euskaraz jostatu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.
Golak sartu, berriz, gutxiago. Berria - Kirola 2006-03-01
Bigarrenek, berriz, premia asko dituzte, eta erosotasun gutxi. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.
Bere ustez, kritikariak ilunak ziren, kriptikoak; artista onak, berriz, gardenak, ulerterrazak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.
Nik uste hemen zoriontsu izan zela, eta han berriz ez hainbeste. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.
Emakume askorentzat, berriz, gutuna zen adierazpide bakarra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.
Talesek, berriz, bestelakorik egin zuen: bere buruari galderak egin, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
Ezkerraldean, berriz, etxe zahar hondatuak eta berriagoak tartekatzen ziren karrika aldapatsuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Lehenbiziko irudia filtro gorri batetik proiektatzen zen, eta bigarrena, berriz, argi arruntez, filtrorik gabe. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Askoz munstro nabarmenagoa, berriz, 1970ean bakarturiko beste mutante bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.
Dioskoridesen liburuari buruz, berriz, hauxe baizik ezin erran diezazuket: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 296. orr.
Annettek, esku banatan, bi erretilu zekartzan, labean erretako patataz betea bata eta sagar-konpotaz bestea; amak, berriz, saiheskia zekarren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Maxi, berriz, bost axola zitzaion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 515. orr.
Godot, Xankapo eta Xereal, berriz, ez dirudi inguru hauetan berehala agertuko direnik. «Kuskue tanden», 2004 - 235. orr.
Zu, berriz, Salomon, ene seme hori, saia zaitez zeure aitaren Jainkoa ezagutzen. Elizen arteko biblia 1 Kro 28,9
Nebak zirikatu egiten zuen beti, obeditu baino lehen, eta ni, berriz, hesituraren ondoan geratzen nintzen neskari begira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.
Begiak, berriz, irteteko zorian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 132. orr.
UPNk, berriz, denak aurka dituela jakin arren, bide onetik doala berretsi zuen. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
On baizik ez didazu egin; nik, berriz, gaitza itzuli dizut. Elizen arteko biblia 1 Sm 24,18
"Presoak kalera" egiten zen lehen oihu, eta orain berriz, sorterrira lekualdatze soilaz ari ezean, " (euskal) presoak etxera" edo "etxean nahi ditugu" eta hola. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 179. orr.
Sarritan, ezjakinean, pozoina isurtzen zioten elkarri, orain berriz, ikasiago, beste batzuei damaiete. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.
Morroi alferraren esaldia, berriz, talentuen parabolatik hartua da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.
Santutegia [...] urre garbiz jantzi zuen Salomonek. Santutegiaren aurrez aurre zegoen aldarea, berriz, zedroz jantzi zuen. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,20
Gauerdian jaiki eta, ni lo nengoen bitartean, nire ondotik nire haurra hartu eta bere ondoan etzan zuen; bere seme hila, berriz, nire ondoan ezarri. Elizen arteko biblia 1 Erg 3,20
Osteoblastoek hezur-ehun berria sortzen dute, eta osteoklastoek, berriz, hezur zaharra desegin, eta odol-zirkulazioak garraiatzeko moduko gai bihurtzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.
Nik badiat pizarren bat emakumetik, aurkiren bat ere bai iraultzailetik, eta umetik berriz dexente. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.
Ni Tolosara, berriz. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 100. orr.
Atzera berriz ikusten badut, ikusi, ttu egingo zioat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 321. orr.
Marinari atzera berriz piztu zaio zalantza: amona beharbada ez da burutik horren ongi egongo. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.
Gero, atzera berriz txabolara zihoala, bere koldarkeria madarikatu zuen behin eta berriro. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 72. orr.
Ibilia atzera berriz desibiltzea da funtsean bertsolariaren teknika hori. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.
Irratian hasi nintzenean, ez nuen uste atzera berriz irakasle hasiko nintzenik inoiz. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.
Galdua genuen atzera berriz arrastoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Sabeth lo, eta nik jakin ez begiak atzera berriz inoiz zabalduko ote zituen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.
Nik asmo sendoa nuen uda pasatu eta atzera berriz Bartzelonara itzultzekoa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 52. orr.
Horrek semea ekarri dio gogora atzera berriz. «Bizia lo», 2003 - 53. orr.
"Haur jaio eta haur bihurtu" esan ohi da, eta bere biziaren arratsalde beranduan haur bihurtzen da pertsona atzera berriz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.
Behin eta berriz hausnartu dut hori, gaur goizaz geroztik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 104. orr.
Behin eta berriz jo ninduen bizkarrean borrarekin. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.
Behin eta berriz gai honetara itzuliko baldin bagara ere, esan dezagun unibertsitatea horretarako dagoela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.
Eskuak behin eta berriz igurzten zituen mantalaren aurrealdean emakumeari entzuten zion artean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.
Denbora horretan behin eta berriz bortxatu zituen Dutrouxek. Berria - Gaiak 2004-06-18
Horra hor, behin eta berriz, gure gibel zaharra, amore minen sorleku eta aterbe, egungo usarioan bihotza legez. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.
Aitak behin eta berriz eskatu izan ez balio, ama ez zen hasiko tea prestatzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.
-Schatz, ez haiz lehengo bera -esaten zidan behin eta berriz, edozein aitzakiarekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.
Bai, badakit hori dena, horixe esaten diot behin eta berriz neure buruari, eta hala ere, hala eta guztiz ere, ezin beldurrari ihes egin. «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.
Iragar beza nire mihiak behin eta berriz zure promesa, zuzenak baitira zure agindu guztiak. Elizen arteko biblia Sal 119,172
Auzoko gizon batek behin eta berriz bortxatu zituela salatu zuten haurrek. Berria - Gaiak 2004-10-01
Frantziskok berak idatzi zuen aholkua -ez dakigu ziur noiz-, Jaunaren hitza, eta salmoak bereziki, behin eta berriz irakurriz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.
Artilleroen trebetasun faltagatik ez zuen bere helburua lortzen, baina behin eta berriz zuzentzen zuten tiroa, setati. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.
Arriskutsua, horrenbestez, enplegu osoko egoerari uko egitea; zergatik? Pentsamendu bakarraren gotorlekutik behin eta berriz hala errepikatzen delako? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 155. orr.
Labea itxi genuen, eta ikatz metan sartu zuen pala behin eta berriz Antonek, Anton Patiñok, Horizonte Aundi-ko suginak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.
Pentsamendu hori ez zitzaion berehala bururatu, eta ez zitzaion indartu harik eta behin eta berriz iradoki zioten arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.
Irtenbideren baten bila saiatu zen, behin eta berriz, baina ez zen gauza izan hurrengo pausoa zertzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.
Haizeak Raimundo Silva bultzatzen du, behin eta berriz, merloiei heltzera behartzen du oreka ez galtzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 163. orr.
Beste ordu laurden bat pasatu nuen zenbaki bera behin eta berriz markatuz, baina telefonoak hartuta jarraitzen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.
Naissance de la clinique lanean behin eta berriz azterketa estrukturalera jotzeak bazekarren berarekin planteatutako arazoa eta arkeologiari dagokion maila alde batera geratzeko arriskua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 23. orr.
Ameriketara ontzian itsasoz zihoazela, hasi omen zen mutikoa lehen marrazkiak egiten, eta behin eta berriz, etengabe. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.
Klitoris inguruko oinaze gozoak duela gutxiko igurtzi behin eta berriz errepikatuak dakarzkizu gogora. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 85. orr.
Baina nik ezagutzen ez nuen beste toke bitxi bat ere bazetorren batera, dianarenarekin nahasian, berau ere behin eta berriz errepikatua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 9. orr.
Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
Neureari aurre egiten saiatu naiz, behin eta berriz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 304. orr.
Iritsi, auto-busetik jaitsi, eta, agurtzerakoan, lepora egin zidan jauzi, eta ezpainetan musukatu ninduen, behin eta berriz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.
Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
Berriz ere buruko minez nengoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Berriz ere hitz egiten hasi zitzaidanean, haren ahotsa nabarmen indartuago zegoen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.
Berriz ere isiltasun labur bat. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 57. orr.
Berriz ere lehentasunen artean kokatu zen euskara. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Berriz ere zintz, berriz ere baietz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.
Eta berriz ere burua urperatu zidaten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 13. orr.
Agurtzean esan zien: "Berriz ere etorriko natzaizue, Jainkoa lagun". Elizen arteko biblia Eg 18,21
Permachek berriz ere ertzainekin hitz egin, eta azkenik, poliziak sei furgonetetan sartu, eta joan egin ziren. Berria - Harian 2006-03-05
Euriborrak berriz ere gora egin du ekainean, %2,404raino. Berria - Ekonomia 2004-07-20
Iluntzean berriz ere txinar jantokira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 122. orr.
Tira, berriz ere pentsamendu hitsak -esan nion neure buruari. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 48. orr.
Gatozen berriz ere harira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
"-Mila esker, berriz ere -esan zuen, eta berriro irribarre egin zidan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
-Ez nian berriz ere honelakorik espero. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.
-Gatozen berriz ere Grosrouvrerengana. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 514. orr.
-Txantxetan ari da berriz ere-esan zion juduak persiarrari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.
Ez, berriz ere diot, ez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.
Errepidean berriz ere, gogor eman zion Jerryk pedalari. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.
Haragi pixka bat jan, eta berriz ere lehengoari ekin diote. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.
Gure oinen pean berriz ere bide zabal eta aratza zegoen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.
Andreak ekin zion berriz ere, Florenten isiltasunagatik samindu gabe: [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.
1981 ezkerra gobernuan, bainan bost urteren buruan Chirac eskuindarra gobernuburu; 1988-an berriz ere ezkerra irabazle eta 1993-an Balladur lehen ministro. Herria 2004-04-01
Harrobia izan zen berriz ere ihesbidea, eta han altxor bikaina aurkitu zuten berriz. Berria - Kirola 2004-06-08
Baina -ekingo duzu berriz ere-, zertarako izan behar diote beldur? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 176. orr.
Baina, jakina, egutegi hau pixkanaka urrundu egiten zen ilargiaren agindutik, eta horregatik noizbehinka berriz ere moldatu behar zuten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.
Izeba barrura sartu zen, eta andre zaharra, ni zalantzan nengoela ikusirik, berriz ere keinu eta keinu hasi zitzaidan eskuaz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.
Pentsatu nuen nire iloba hura desagerturik egongo zela lurraren azaletik, eta haren berri ez zuela inork berriz ere sekula jakingo. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.
Begiak bildu eta berriz ere ireki nituen, kla. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.
Krisi horretan, Latino Amerika izan zen berriz ere gertaleku nagusia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.
Urperatzear zegoen gizasemearen burutazioak hartu zion berriz ere gogoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.
Egidazu marrazkia berriz ere, baina poliki-poliki. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
-Tira, ez hasi berriz ere -moztu zion Silbiak-. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.
Ikasle sentitzen zen berriz ere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Ilunpe berriz ere nagusituan, durundi egin zuen Bozgorailuren ahotsak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.
Presoen hurbilketa dute berriz ere eskatu. Herria 2002-12-26
Hemen zaukaat nik kontua -eta pistolaren zorrora eraman zuen berriz ere eskua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.
Eskerrik asko berriz ere, Mikel. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 11. orr.
"Zer jakin nahi duzu?", galdera berriz ere. 06ItuA01¬
-Baina, Diego... -amaren ahotsa berriz ere-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.
Polizia on eta gaiztoaren kontua, berriz ere? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 131. orr.
Aurreraxeago, honela dio J.G. Frazer jaunak, berriz ere: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.
Erik Zabel alemaniarra bigarrena berriz ere. Berria - Kirola 2004-03-23
Saget andereñoak barre egin zuen berriz ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.
atzera berriz (84); atzo berriz (21); aurten berriz (23); behin berriz (37); behin eta berriz (1518)
berriz abian (26); berriz abiatu (36); berriz abiatuko (10); berriz abiatzeko (33); berriz abiatzen (20); berriz agertu (53); berriz agertuko (14); berriz agertzen (24); berriz aipatu (17); berriz aipatzen (20); berriz altxatu (11); berriz ari (14); berriz ariko (26); berriz ariko da (16); berriz arte (10); berriz atzera (16); berriz aurkeztuko (13); berriz azaldu (14); berriz azpimarratu (11); berriz aztertu (25); berriz aztertuko (12); berriz aztertzea (13); berriz aztertzeko (33)
berriz batzeko (10); berriz begiratu (13); berriz bere (54); berriz beren (13); berriz beste (16); berriz bete (11); berriz bi (12); berriz bildu (15); berriz bilduko (11
berriz deitu (16); berriz diot (41)
berriz egin (81); berriz egin behar (16); berriz eginen (13); berriz egingo (13); berriz egitea (14); berriz egiteko (41); berriz egiten (20); berriz ekin (58); berriz ekin zion (20); berriz ekiteko (27); berriz elgar (13); berriz elkar (21); berriz elkartu (13); berriz elkartzeko (12); berriz eman (14); berriz entzun (21); berriz entzuten (11); berriz erabili (11); berriz erakutsi (11); berriz ere (2971); berriz ere bere (30); berriz ere diot (13); berriz ere erran (11); berriz ere eta (18); berriz ere gure (16); berriz erran (15); berriz errepikatu (43); berriz errepikatzen (38); berriz esan (79); berriz esan zuen (14); berriz esango (22); berriz esaten (41); berriz eseri (21); berriz eskatu (34); berriz eskuratu (10); berriz eta (72); berriz eta berriz (10); berriz etorri (23); berriz etorriko (20); berriz euskal (13); berriz ez (79); berriz ez gertatzeko (10); berriz ezkondu (12)
berriz galdetu (14); berriz galdetzen (16); berriz gerta (14); berriz gertatu (10); berriz gertatuko (14); berriz gogora (15); berriz goiti (11); berriz gure (23)
berriz hartu (43); berriz hartu zuen (11); berriz hartzen (18); berriz hasi (116); berriz hasi behar (10); berriz hasi da (11); berriz hasi dira (10); berriz hasi zen (15); berriz hasiko (50); berriz hasiko dira (12); berriz haste (39); berriz hastea (10); berriz hasteko (27); berriz hasten (46); berriz hasten da (12); berriz hautagai (29); berriz hautagai izanen (11); berriz hautatua (11); berriz heldu (22); berriz hitz (12); berriz hor (11)
berriz idekiko (10); berriz igo (11); berriz ikusi (91); berriz ikusi nahi (11); berriz ikusiko (58); berriz ikustea (13); berriz ikusteko (42); berriz ikusten (33); berriz indarrean (23); berriz indarrean jartzeko (11); berriz irabazi (12); berriz irakurri (24); berriz irakurtzen (14); berriz ireki (20); berriz itxi (15); berriz itzuli (36); berriz itzuliko (22); berriz itzultzeko (13); berriz itzultzen (23)
berriz jantzi (11); berriz jarri (19); berriz jin (26); berriz jinen (17); berriz jo (28); berriz jo zuen (11); berriz joan (23); berriz jokatuko (11)
berriz lanean (17); berriz lotu (22)
berriz martxan (27); berriz martxan jartzeko (11); berriz mintzatu (13)
berriz neure (14); berriz nire (10)
berriz pizten (10); berriz piztu (24); berriz preso (11)
berriz saiatu (16); berriz sartu (26); berriz sartzen (13); berriz sortu (12)
berriz zabaldu (10)
bozak berriz egin (12)
egin du berriz (12); egin zen berriz (10); egin zuen berriz (43); ekin zion berriz (26); esan zuen berriz (21)
gatozen berriz (11); gaur berriz (18); gero berriz (105); gero berriz ere (11); han berriz (14); handik berriz (12); hartu du berriz (10); hartu zuen berriz (14); hasi zen berriz (23); hasi ziren berriz (10); hemen berriz (23); hor berriz (11); horra berriz (17); huna berriz (13)
igandean berriz (13); izan da berriz (12); izan zen berriz (16); izango da berriz (12); jarri zuen berriz (10); k berriz (10); kijotek berriz (16); kurtsoak berriz (13); lana berriz (10); larunbatean berriz (10); laster berriz (15); legebiltzarra berriz (14); negoziazioei berriz (10); ni berriz (40); nik berriz (34); niri berriz (10)
ondoren berriz (19); orai berriz (24); orain berriz (78); sartu zen berriz (11); sekula berriz (18); urtean berriz (14); urteren buruan berriz (10)