Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abestu, abes(tu), abesten (ETCn 13.330 agerraldi; cf kantatu ETCn 20.604 agerraldi) 1 (ETCn 13.330 agerraldi; cf kantatu ETCn 20.604 agerraldi) kantatu.

Donnelly andreak pianoa jo zuen haurrentzat, eta haurrek abestu eta dantza egin zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.

Maria, masailak gorri-gorri, ahots txiki dardarti batez abesten hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 154. orr.

Ez zara, baina, ohartzen abestean soinuaren modulazioak gozarazten dizula.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 172. orr.

Orain Piak abestu egiten zuen, igandetan, dantzaleku bateko orkestrarekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 179. orr.

Espirituaren eraginez Jaunari abestu bai, baina adimenez ere bai.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,15

Gobada egiten ari ziren emakumeek, zango biluziak errekan sartuta, arropa astindu eta abestu egiten zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Ereserki nazionala abestu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 195. orr.

-Fred Jones jaunak bere ohiko kantu berdea abestuko digu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 195. orr.

Arzalluzek zarzuela abestu duzula jakiten badu, ikusiko duzu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.

Hileta bat nahi dut eta Ainhoa Artetak Ave María abestu dezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.

Franklin andreak, Ernieren burua altzoan hartuta, Artzainaren neska abesten zuen kontralto ahots gozo, trebatuaz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 229. orr.

Apurka-apurka, hor hasi zen jauzika, eta eskuak igurtzitzen, eta ahapeka abesten, eta bere buruarekin hizketan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.

Jerusalemgo ateek bozkariozko gorazarreak kantatuko dituzte eta etxe guztiek abestuko dute "Aleluia! Goretsia Israelen Jainkoa!".  Elizen arteko biblia   Tb 13,18

Emaitza harekin pozik, "Polly wolly Doodle" abestia abestu nion oso-osorik ilea garbitzen nion bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.

Telefono-dei bat gauaren erdian, eta haren ahotsa telefonoaren beste aldean "zorionak zuri" abesten, beti bezain gozo eta xalo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Gure agurea ere horrela dago, ordenadore aberiatua bezala, azkenean sehaska kantak abesten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.

Ute Lemper Kurt Weil abesten.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 154. orr.

-D'Arcy jauna -esan zion Gabrielen emazteak-, nola du izena abesten aritu zaren kanta horrek?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 315. orr.

Biek elkarrekin abestu zuten Bilintxen duo lañoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.

Mixel Labegeriren abestian entzun eta abestu nuen nik lehenbizikoz: Urte hartan gertatu zen Pazko Erramu baino lehen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.

1180-1205 urte inguru horretan abestu zuen berak, eta gaztelu eta enparantzetan zabaldu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 179. orr.

Azken batean, ahots politaz eta musika ederraren laguntzaz amodio-kantak abesten dituena bezala zara zu berorientzat: entzuten dituzte, bai, zure hitzak; bete, ordea, ez dituzte betetzen.  Elizen arteko biblia   Ez 33,32

Beste batzuetan kantu bera abestu eta abestu aritzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Poetry slam direlakoak ere antolatu ohi dituzte: alegia, erdi inprobisatuak diren errezitaldiak, paperik gabe eta hip-hop erritmoari inguratuz errezitatu edo abesten dituztenak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 170. orr.

Martinek adierazitako lekura inguratzean, ahots bat aditu zuten, abesten ari zena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

Emakumeak abesten agertzea debekatu zuen Estatuko telebistaren buru zenean.  Berria - Mundua   2004-09-14

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Azkenean inozokeriaren bat jarri dugu euskaraz eta bukaeran zorionak eman dizkiogu ongi abesteagatik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 129. orr.

Kanta bat abesten hasi zen, goraki eta ahots garbiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.

Atsotitz-zalea ere bazen, eta mozkortzen zenean oso gaizki abesten zuen, batere afinaziorik gabe, baina hitzei malezia handia erantsiz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Legolasek etena egin zuen une batez, hasperen egin, eta begirada hegoaldera itzuliz, eztiki abestu zuen: [...]. Kantika espiritualak trebeki abesten dira, musika tresna gozoen laguntzaz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.

Urte berri eguneko kontzertuan sonbrailu zilarreztatu batekin abestu zuen, ondo abestu ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 117. orr.

Bihotz-bihotzez abesten zituen gorazarreak eta bere Egilea maitatzen.  Elizen arteko biblia   Si 47,8

Eta orduan amorrazioz abestu omen zuen Basajaunek: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.

Gainerakoek, are gogotikago abesten zioten inguruan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

Oinetakoak eranzten eta gerrikoa askatzen entzuten diot, konketan hortzak garbitzen, hasperen egiten, ahopeka abesten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

Ahopean abestu behar izan zuen, ez zedin buruzagia konturatu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Rona eta patxarana edan ditugu, Mikel Markezek kantatzeari ekin dio eta denok jarri dugu gure ahotsa elkarrekin abestuko ditugun azken kantu horietan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 142. orr.

Debako plazan, "Eusko Gudariak gara Euskadi askatzeko, gerturik daukagu odola bere aldez emateko" ukabilak altxatuta abestu da bere omenez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 142. orr.

Arloteak berriro garrasika abesteari ekin zion eta mutilak berriro beldurtu egin ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 511. orr.

Apurka-apurka, hor hasi zen jauzika, eta eskuak igurtzitzen, eta ahapeka abesten, eta bere buruarekin hizketan, Soprano-ahots bat goratu zen lantegian, eta a cappella abestu Bachen kantata bateko aria: Ich habe genug.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.

Osoko profesionala da eta berdin abestuko dizu opera, isil-isilik dago kaia barrenean, edo zarzuela pieza bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.

Frantsesez mintzatzea eta abestea gustatzen zitzaion, eta hori ere aitarengandik ikasia zuen seguruenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

3 irud/hed

Tema eder askoak dauzka lan horrek; oboeak abesten ditu batzuk, hariak beste batzuk, baina, aurkezteaz aparte, apenas garatzen diren.  Berria - Kultura   2004-10-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abesteari ekin (8); abesteari ekin zion (6); abesteko aukera (3); abesteko era (3); abesteko eta (4); abesten ari (18); abesten ari diren (3); abesten ari zen (5); abesten aritu (3); abesten dituztenak (3); abesten du (25); abesten du teresak (3); abesten duen (12); abesten duenean (3); abesten dut (4); abesten dute (11); abesten duten (6); abesten ere (3); abesten eta (8); abesten genuen (5); abesten hasi (24); abesten hasi zen (10); abesten hasi ziren (6); abesten hasten (3); abesten nuen (4); abesten zituen (8); abesten zuela (5); abesten zuen (32); abesten zuten (15); abestera ere (4); abestu ahal (3); abestu baino (4); abestu behar (10); abestu behar izan (3); abestu beharko (5); abestu diote (3); abestu dituzte (5); abestu du (21); abestu duen (3); abestu dute (10); abestu egiten (15); abestu egiten du (3); abestu egiten zuen (3); abestu ere (6); abestu eta (16); abestu izan (7); abestu nahi (3); abestu ohi (4); abestu ohi zuen (3); abestu ostean (5); abestu zituen (11); abestu zituzten (18); abestu zuen (60); abestu zuten (35); abestuko ditu (14); abestuko dituzte (9); abestuko du (28); abestuko du gaur (6); abestuko dut (3); abestuko dute (18); abestuz amaitu (3); abestuz eta (8); ahizpei aholku abestua (7); aholku abestua (8); aurrean abestu (4); bat abesten (9); bat abestu (8); batean abesten (3); batek abesten (3); batera abestuko (3); batez abesten (3); bertso hauek abestu (7); bizitzari abesten (3); da abesten (3); du abesten (6); edo ingelesez abesten (3); elkarrekin abestu (5); emakumeek abesten (3); ere abesten (3); ere abestu (12); ere abestuko (4); eta abestea (4); eta abesten (14); eta abesten hasi (5); eta abestu (17); eta abestu egiten (4); euskaraz abestea (3); euskaraz abesten (5); euskaraz abestu (5); euskaraz abestuz (3); eusko gudariak abestu (4); eusko gudariak abestuz (4); ez du abesten (6); gaztelaniaz abesten (3); ghana abesten (4); gudariak abestu (4); gudariak abestu zuten (3); gudariak abestuz (4); hasi zen abesten (4); hau abesten (3); hau abestu (3); hauek abestu (7); hauek abestu zituen (7); hura abesten (3); ingelesez abesten (6); ingelesez abesten zuen (3); jaialdian abestuko (3); jazz abestuko (4); kanta abesten (6); kanta abesten ari (3); kanta abestu (3); kanta abestu zuten (3); kanta bat abesten (4); kantak abesten (3); kantak abestuko (3); kantak abestuz (4); kantua abesten (3); kantuak abesten (4); kantuak abestuz (3); koruan abesten (3); nola abesten (4); obra abestuko (3); ondo abestu (6); ongi abesten (3); ozen abestu (3); zen abesten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus