Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kantatu, kantatzen (orobat kantadu g.er. eta kantau g.er.) 1 du ad ahoaz musika-hots sail bat gauzatu. ik abestu.

Mollyk lorez goraino josi zuen hilobia eta Jauna dut lagun kantatu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Aitak Parlez-moi d'amour kantatzen zuen ahapeka maiz.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

Ondoren, Donostiako Orfeoiak Illunabarra kantatu zuen.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

Hileta-kantu hau kantatu zuen Davidek.  Elizen arteko biblia   2 Sm 1,17

Mundua mundu denetik kantatu izan zaizkio maitasunari odak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

Ariannak ahots-hariz italiar doinuak kantatu zizkion Nikolasi. Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Ukabila jasorik, Internazionala kantatu zuten denek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.

Zorionekoak hildakoak, kantatu zuen koruak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

Bezperak kantatu ditugu arras gogotik, aire xahar eta berriagoak aldizkatuz.  Herria   2005-07-28

Gizaseme, kanta eresia Egiptoko jende guztiarengatik.  Elizen arteko biblia   Ez 32,18

Herriminezko kantuak ahapeka kantatzen zituzten morroiz inguratuta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Ezagutzen ditudan kopla lizunenak kantatu dituzte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.

Goma-saltoan aritzeko kantatzen den leloa xuxurlatu zuen Uilek.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Gazteek ozenki kantatu zuten: [...].  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 55. orr.

-Plano bateko angelua bata bestearekiko makurduran dauden bi lerrok eratzen dute, elkar ukitzen dutenean eta zuzen berean kokaturik ez daudenean -kantatu zuen ahopeka, nekez, Maxek, hain baitzen aldrebesa esaldia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Ez alleluiarik kantatu Pazko aurretik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 149. orr.

Baserria kantatu gabe, baserritik bota duten baserritarra kantatzen du.  Berria - Kultura   2004-02-22

Bluesman zahar haiek, ordea, erritmo eta erritmo artean, egunerokotasuna kantatzen ere bazekiten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 114. orr.

2 (zer osagairik gabe)

Umetatik jotzen zuela biolina eta kantatu ere ez zuela txarto kantatzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 150. orr.

Biziki polliki kantatu dute eta giro gaitza ezarri bazkaite denboran eta aratsean.  Herria   2004-04-08

Marcel Martinek, berriz, alkandora hutsean kantatu ohi zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.

Eta kidetasun harrigarriak anaiturik, marrantatu arte kantatu dut berekin.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 87. orr.

Santuak kantatzeko baimena eman zien arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Orduan izan zen, Maiteak ahopean kantatzeari utzi zionean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Gaztelaniaz kantatu arren zaila zen bere hitzak ulertzea.  Berria - Kultura   2004-06-11

· Pianoak ez du kantatzen geroztik eta gitarra isildu da.  Berria - Kultura   2004-02-20

3 (bertsolariek)

Bertso hori kantatu zuen bertsolaria 20 bat urteko gazte korbatadun bat zela: Inaki Eizmendi, "Basarri". zortziko txikian kantatu zuen bertso zirraragarria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

1967ko txapelketan, eta aurrekoetan, lau puntuko bertsoak kantatu zituzten beti bertsolariek, eta antolatzaileek eskatuta baizik ez zituzten bertso luzeagoak kantatu, gogoz kontra gainera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 191. orr.

Ondotik, ofiziotan orduan ere, binaka hiruna bertso kantatu beharko dituzte sei puntuko motzean. herria¬

Sarasuak kantatu zuen lehenik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 172. orr.

Jakin behar du gutxienik zenbat bertso kantatu behar dituen bertsoaldian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.

4 (txoriek eta)

Oilarrak kantatu du jada eta eguzkiaren irribarrea du uraren gainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.

Lo egin gabe geratu naiz harik eta oilarrek kantatu duten arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 220. orr.

Erran berri zidatek erresinolak kantatu duela jadanik Ingalaterran.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.

Ederki kantatzen zuen urretxindor bat zeukala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 184. orr.

Kukua kantatzen, euri ta eguzki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.

Kukuak kantatu dio horri esaerak zortea izan duela esan nahi du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 110. orr.

Trixte kantatzen baitu txantxangorriak, eguraldia okertzen hasten denerako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Eperrak kantatzen du goizean ihintzetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 154. orr.

Kilkerrek pertsonak gidatzeko kantatzen zutela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 102. orr.

5 (bestelakoak)

Aita abadeak kantatu zuen meza, Bazkoz, predikuarekin, latin klasikoenean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.

Hamekak eterdietan meza kantatu dugu Estibalitzeko eliza nagusian.  Herria   2005-07-28

Jaun erretoreak ebanjelioa kantatu zuen, gero erramuak benedikatu zituen eta errepika gisa eman zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Desolatio, desolationis kantatu duzu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Igande goizean euskal meza kantatu eder batekin hasi da eguna.  Herria   2004-06-24

Usaian bezala larunbatean pik-nika goizetik hasi da meza kantatu eder batekin.  Herria   2003-09-25

Euskal Herriko dantza kantatuak. herria¬

Bertsopaperak gehiago bertso kantatuak baino.  Berria - Kultura   2006-03-01

Haren musika kantatuak erdiets dezake, beharbada, nik ezin erdiets dezakedana: zu konbentzitzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Hitz kantatuaren artisautza duk gurea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Rag-time zahar bat da, errepika kantatuarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Bost kontinenteetako ahozko inprobisazio kantatuaren protagonista eta ikerlariak bilduko dituen topaguneak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 74. orr.

Bat-batekotasun kantatuaren muinari eutsiz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus