Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gipuzkoan gerrari zegokion abesti bat ere kantatzen zen, euskaraz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 85. orr.
Abesti hori bera kantarazten zieten ikasleei kolegio guztietan, besoa altxatuta. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Bat-batean, gelatik zetorren garrasi beldurgarri batek abestia eten zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 186. orr.
Hankapalok mendean zeuzkan, noski, musika-aparatuaren martingala guztiak, eta Gainsbourg-Birkin bikotearen hatsanka-patxanka saioa amaitzen zenean hasieratik abiarazten zuen abestia automatikoki. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 101. orr.
Sortu dituzten abestiak jendearekin partekatzeko irrikan daude orain. Berria - Kultura 2006-02-28
Elkarri egindako begiratu pare bat aski ziren abestiak bukatu eta hasteko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.
Warren White-ren abesti bat bozgorailuetatik indar handiz entzuten zen Harlemgo gau pisu, busti, izutian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.
Isilik egoteko eta Mariaren abestia entzuteko esan zien Donnelly andreak haurrei. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 154. orr.
Buruan orduan oso modan zegoen abesti baten errepika abestuz nindoan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.
Gorazarreak eta abestiak kantatuz zihoazen, etsai beldurgarri hura Israeldik bota ahal izan zutelako. Elizen arteko biblia 1 M 13,51
Batik bat Imanol Urbietaren abestiak jotzen dituzte. Berria - Kultura 2004-08-22
Abesti batekin arrakasta lortzen duen rock taldea da militantea. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 71. orr.
Abestiaren lehen notak entzun zituenean, alabaren kapa hartu eta esan zion senarrari: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 219. orr.
Kantuan hasi ginen guztiok eta abestiaren erritmoak gure ibilera berdindu zuen eta militartu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 49. orr.
Kantari frantsesen abestiak entzunarazten zizkigun maiz eskolan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 32. orr.
Hau zen abestiaren leloa: [...]. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 190. orr.
Entzuna izango duzu, noski, abestia: "Irrikatzen nago Sirakusa ikusteko". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 441. orr.
Amaieran, musika klasikoa jotzen bukatu ordez, sekulako desmadrea antolatzen genuen, jazz kutsuko abesti bat haritzat harturik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 72. orr.
Abestia euren aldarria zabaltzeko erabiliko dute, eta CDa "txoko guztietan" jarri dute salgai. Berria - Euskal Herria 2006-02-18
Stadium Arcadium diskoko abestiak Los Angelesko alderdirik ilunenaz mintzo direla esan du Kiedisek. Berria - Kultura 2006-04-19
Izan ere, Chatty Chatty abestiaren bertsioa da Kortaturen abestia. Berria - Harian 2005-07-07
Modan dagoen abestia da pelikula bati esker. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 32. orr.
Irratia country abesti ezagun bat ematen ari zen eta Tom ere "nire pentsamenduan zaude zu beti" kantari. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 51. orr.
Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut, zuen abestiak negar-kantu. Elizen arteko biblia Am 8,10
Senarra ere ia erotu zait, hor bainabil beti jirabiraka, abesti hori ahopetik kantaka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.
Gainerako bi abestiak grabatuta genituen. Berria - Kultura 2004-07-06
Zuzenekoetan jotzen ditugun bezala, halaxe grabatu ditugu abestiak. Berria - Kultura 2006-03-30
Sarriegi baino urtebete lehenago hil zen, eta egile askorentzat idatzi zituen libretoak eta abestiak. Askoren artean «Rataplan» - 91. orr.
Biblia-txatalak eta abestiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.
Izeba Juliaren abesti zahar bat zen: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 287. orr.
Hansek zigarreta bat biribiltzeari ekin zion, abesti alai bat txistukatzen zuen bitartean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 114. orr.
Zer du ederrik abesti triste honek? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.
Ikusi orduko entzun ditugu, beti abesti beldurgarri bera kantatuz: [...]. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 82. orr.
Gehienek xanpain-botila itxiak dituzte eskuan, askok purua ahoan, eta abesti zentzugabe berbera kantatzen dute behin eta berriro. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 116. orr.
Hegats-pean aditzen da herioa xuxurlatzen didan abesti beltza. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.
Kantatu genituen betiko abestiak, oparitu Fernandori betiko gordinkeriak, baina ni ez nengoen "han". Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.
Bautistaren gurasoek, euskaraz besterik egiten ez zuten bi xahar zimur, beren garaiko abesti monotono bat abestu zuten, Abila zen boxeoan eta abesti komikoak ere abesten zituen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.
Benetan, ez diat ulertzen zer ikusi dioan abesti puto horri. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 43. orr.
Irratiaren bolumena goratu zuen andreak, Rosita Serrano txiletarraren "Roter Mohn" abesti arrakastatsuak sukaldeko hormak dardaratzeraino. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 153. orr.
Bazkalostean ere kantatuko ditugu abesti ukrainarrak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 65. orr.
Gure amak goizean etxeko lanak egitean kantatu ohi zuen abesti berbera, ni gaixorik, eskolara joan gabe, edo oporretan nengoela, hamaika aldiz hari entzundakoa. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.
Gaur euskarazko abesti bat iritsi zaizu suabe eta abisatu gabe. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 100. orr.
Iaz hasi ziren euskal abestiak kantatzen, eta tarteka, bada bestelakorik ere. Berria - Kirola 2006-03-08
Kantariek abesti-saioa egin zuten, Jizrahias zuzendari zutela. Elizen arteko biblia Ne 12,42
Kantariek abesti-saioa egin zuten, Jizrahias zuzendari zutela. Elizen arteko biblia Ne 12,42
Airean eromenezko garrasi ozen solteak entzuten ziren: barre histerikoak, abesti zatiak, birao gordinak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.
Haiekin batera Alessandro azaldu zen salara, biolinaz maitasun abestiak joka, senar-emazte berrien omenez baino Juvenalia maitearen minez gehiago. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.
Badirudi herri-abestia dela. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 114. orr.
Eguberri abesti bat. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 140. orr.
Eguberri abesti bat. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 140. orr.
Baina kontua da Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak zuzendutako abesbatzak Hator hator mutil etxera kantatu ziela, atzo, Iruñeko espetxeko presoei eta, beste gabon abesti batzuk ere eskaini ondoren, espetxeko ateak berriro ondo itxi eta, alde egin zuela. Berria - Euskal Herria 2004-12-24
Jaten, edaten eta Gabonetako abestiak kantatzen ematen genuen eguna, kinyarwandaz, frantsesez eta ingelesez, halako zalapartarekin ohitu gabeak zeuden ume askoren negarrez lagunduta batzuetan. ETC-literatura, saiakera Gorilak, Dian Fossey (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Margoaren aurrean zegoen eserita orain Mina andereñoa, eta Gabonetako abestiei ekin zien pianoan. ETC-literatura, saiakera Mihia aske, Elias Canetti (Ibon Uribarri), Erein / Igela, 2013
Bertan 8 neskatiko artzain-andre jantzita, gabonetako abestiak kantatzeko prest. ETC-literatura, saiakera Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz, Elkar, 2019
Trikitixa, adarra eta Gabonetako abestien letrak eskuan hartu eta kantari eman zioten itzuli osoa kartzelari. ETC-prentsa Berria, 2008-12-30
Debagoieneko eta Donostiako abesbatzek ez dituzte gabonetako abesti ezagunak kantatuko soilik. ETC-prentsa Goienkaria, 2001-11-30
Herriko gurasoek eta haurrek baserritar jantzita Gabonetako abestiak kantatuko dituzte. ETC-prentsa Goienkaria, 2011-12-23
Taldeka zein bakarka eta hainbat instrumenturen presentziarekin, Gabonetako abestiak joko dituzte adin ezberdinetako ikasleek. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-12-18
Beraientzat eredugarri diren talde handiek egin duten bezala, bazuten gogoa Gabonetako abestien moldaketak egiteko. ETC-prentsa Berria, 2012-11-30
abesti askotan (4); abesti bat (41); abesti batean (6); abesti batek (8); abesti batzuk (10); abesti berri (6); abesti berriak (11); abesti berriak egiten (4); abesti biltzen (5); abesti biltzen ditu (4); abesti ederrak (4); abesti eta (13); abesti guztiak (7); abesti hau (4); abesti hori (8); abesti horiek (6); abesti jaso (4); abesti jo (4); abesti onenaren (7); abesti zahar (5); abestia ere (4); abestia eta (6); abestia kantatu (6); abestiak egin (7); abestiak egiteko (8); abestiak egiten (6); abestiak ere (9); abestiak eta (9); abestiak ez (7); abestiak kantatu (4); abestiak kantatzen (4); abestiaren bertsio (4); abestien hitzak (7); azken abestia (4); beste abesti (4); bi abesti (5); diren abestiak (7); diskoko abestiak (5); dituen abestiak (4); duen abestia (5); dute abesti (6); eta abesti (25); eta abestiak (16); eta abestiek (4); eta abestien (4); euskal abesti (4); euskarazko abesti (4); hainbat abesti (6); hamabost abesti (4); hiru abesti (4); taldearen abesti (4); zenbait abesti (8); ziren abesti (4); zituzten abestiak (4); zuen abestia (6); zuen abestiak (4)