Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jauregiko kantuak intziri bihurtuko dira. Elizen arteko biblia Am 8,3
Baina jolea ez ezik, sortzailea ere badugu Elgeta, bere kantu propioak egiten zituen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.
Hamaduk-en "Kasino"an kantu kurduak entzuten genituen kasetetan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 29. orr.
Baita dantzan ere, kantu betiberdinak giroa aski berotu duenean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.
Goiz-goizeko otoitzen kantu baketsua ezagun zen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.
Senar-emaztegaien kantu alai eta atseginak. Elizen arteko biblia Jr 25,10
Milizianoen kantu pozjario errutsuak entzuten genituen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.
Erregeek aginduta bazterrik bazter kantu herrikoien bila ibiltzen ziren funtzionariek gortera ekarri zituztenak. Pako Aristi «Note book», 2005 - 74. orr.
Igande aratsaldean, kaskoin kantu eta dantzak. Herria 2004-03-11
-Peio eta Pantxoaren kantu hori. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 99. orr.
Esker onezko kantu kartsua. Elizen arteko biblia Jdt 15,14
Beste kantu bati ekin zioten gero: [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.
Harmoniumean kantu batzuk jotzen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 145. orr.
Kantua soinuarekin jo eta kantariak duoa egiten dio. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.
Besterik ezer ez dakit, baina ehun bat kantu ikasi zuten ikasleek. The Beatles taldeak badu kantu bat, esaten ari naizenaren harira ederki datorrena: [...]. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 75. orr.
Dantza, kantu, bertsu, antzerki, denak kurioski emanak izan dira. Herria 2002-09-05
Biolina eta kantua ikasten zuen Scottek. Berria - Mundua 2006-02-01
"Prima ejerra" kantua. Beraz Suzanne Abeberry-k kantatuko dauku "Basoilarrak", kantu ezaguna... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 16. orr.
"Tobacco Road, Tobacco Road!" (bere kantu kutunenetako baten izenburua). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.
Antonio Molina kantari espainiarraren abesti bat izan zen, "Soy minero" izenekoa, Segura Irratiko kantu eskainien tartean ia egunero entzunarazten zutena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.
Une hartan, oilar baten kantu marrantatua altxatu zen ilunpeetatik luze. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Basoilarraren kantuak ez du deus ikustekorik oilarrarenarekin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 148. orr.
Txorien kantuek bakarrik etendako gela barneko isiltasuna. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 194. orr.
Uztaileko galeperraren kantua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.
Loreen elurra ageri zuten gainetan baratzetako sagarrondoek eta udareondoek, eta birigarroen eta urretxindorren kantuak aditzen ziren adarren artean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.
Bazter batean aditzen da kurrilo-saldoen kantua, zilarrezko tronpeta baten soinuaren berdin-berdina. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.
Txitxarren kantua entzuteak harritu ninduen, hiri batean bainengoen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 270. orr.
-Kilkerren kantua gustatzen zaizu, orduan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 114. orr.
Urrunxeagotik apoen kantua iritsi zaio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 72. orr.
Beren kanoien kantu lakarrarekin ihardetsi ziguten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 226. orr.
Sirenen kantuek erakarria bezala gidatu nuen nire gurpil-aulkia Maximilian plazan zehar garagardotegi haren pareraino. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 30. orr.
Nire sirenen kantua, ordea, zurezko piezek taula gainean jartzean ateratzen zuten hots goxoa zen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 30. orr.
Munduaren bazter guztietatik kantu-hotsak datozkigu. Horrela, eztei-jaia hileta bihurtu zen, eta kantu-soinuak negar-zotin. Elizen arteko biblia Is 24,16
Gauez kantu-leloa datorkit gogora. Elizen arteko biblia Sal 77,7
Ikastolen kantu-liburuan. Herria 2001-05-17
Gregoriar kantu bildumak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.
Kantu-biltzaile handienetarikoa izan dugun Azkue jaunak. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.
Taldeak kantu-emanaldi gozopoto horietako bat eskaini behar omen du. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.
Lokarri elkarteak antolatzen du kantu bazkari bat Ortzaizeko “Etxeko Borda” ostatuan. Herria 2004-02-05
Kalitate handikoa izan da Donibane Garaziko kantu xapelgoa, igandean. Herria 2004-04-08
Kantu eta bertso zatiak jaulkitzen zitzaizkion behin eta berriz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.
Berehala inguratu zuen gizona kantu-taberna hartako giro heze eta eztiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.
Kantu-eskoletan egiten den lana aipatu duzu. Herria 2001-06-14
Kantu ikastaro batean. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.
Dantza eta kantu ikastaldiak egin ditugu. Herria 2005-06-02
Kantu heziketa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.
Gehienok mozkortu egin gara, eta egundoko kantu zaparradak izan dira ordu txikietan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.
Feria esan ohi zaion oihu, irri, irain eta kantu zirimola hau guztia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.
Ivy, azazkalak margotzen eta kantu-zurrumurruan... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.
Ivy kantu-marmarrean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.
Huntzak bere kantu hurrupak hasten ditu berriz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.
Letra irrigarrizko herri-kantu zital haiexek ziren gehien gustatzen zitzaizkionak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.
Udatzenetik negurakoa izaten zela amodio kantu lizunotan aritzeko garairik oparoena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.
Gonbidatuak gaua ondo sartu arte aritu ziren kantuan eta edanean, sugarren argitan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.
Turuta-hots eta gudu-kantu artean aurrera egiten zuten bitartean. Elizen arteko biblia 2 M 15,25
Aspaldiko urteetan lantzen ari zen poema baten "Augure-Kantu", "Atari-Kantu" edo besterik gabe "Hitzaurre-Kantu" delakoan bildurik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.
Orduan sartu zen bera hirian, gorazarre eta gorespen-kantu artean. Elizen arteko biblia 1 M 13,47
Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut, zuen abestiak negar-kantu. Elizen arteko biblia Am 8,10
Amabirjinari eskainitako bezpera-kantuen emakume ahots urrunak iristen ziren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 35. orr.
Txorien udaberri kantuek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.
Zein txori-kantu ederrak lorategietan! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Oilar kantu banakek. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 142. orr.
Oilar-kantu patetikoak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.
· Haur Kantu Txapelketako finalaren berri ematen zuen artikulu batek. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
Bertsolariak badaki kantuan hasi aurretik aukeraturiko doinua ze neurritakoa den. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.
Txaloka eta kantuan hasi dira. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.
Denok batera ari ginen kantuan, ozenki ari ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 30. orr.
Kantuan jo eta ke aritu zinen, hantxe, ordubete inguruan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.
Baldwin ahapeka ari zen kantuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.
Sabeth moila-puntan oraindik, oraingoan zutik, gure alaba hila, eta kantuan ari, eskuak berriro galtzen patriketan sarturik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 289. orr.
Kantuan dihardute euskaldunek oro; kantuan dihardu herri osoak... J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.
Kantuan oso onak ez bagara ere, kantuan egiten dugu maiz bidea. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 158. orr.
Sergeik soldadutzan ikasi zuen kantuan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 65. orr.
Aedoak ohore eta begirune merezi dik, Musak erakutsi baitio kantuan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 44. orr.
Artean kantuan jarraitzen zuen alde egin genuenean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.
Eta kantuan joan zen bidean aurrera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 40. orr.
Ederto pasatu nuen, tutean jokatuz eta kantuan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.
Ardoa edaten eta kantuan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 122. orr.
Eta Eligio eroaren gisan kantuan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 54. orr.
Orduan olatuak ere ikusiko zenituzkete, eta sirenak kantuan entzungo. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 116. orr.
Zozoa sasi tartean kantuan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 339. orr.
Eguzki izpi zeihar batek kaiola jo eta txonta kantuan hasi baitzen txio-txio zorrotzez. kilker bat hasten bazen kantuan [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.
Gurpilak kantuan ari ziren errailen gainean Rodano-ko bailaran gaindi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.
Hegaztiei kea zerien, koipea kantuan aritzen zen gantz ontzian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.
Tipula kantuan ari zen surtan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.
Erdi kantuan hasi zen gero ahopeka. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 112. orr.
kantuz hasi zen neskatoa. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.
Orai zurekin kantuz has bedi. Herria 2004-02-05
Deliberatu nintzen egunero kantuz aritzera. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 81. orr.
Kantuz ari ziren zenbait, bertze batzu mar-mar-mar otoitzean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.
Kantuz zioten: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 42. orr.
Inguruan, jendea kantuz eta oihuz doa. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.
Kantuz jarraitzen dut gero eta ozenkiago. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 84. orr.
Mikel kantuz sartu zen gela handian. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 29. orr.
Kantuz eta soinuz ospatuko dugu zure ahalmena. Elizen arteko biblia Sal 21,14
Iñurritza auzoko baserriak bisitatzen dituzte gazteek, dantzaz eta kantuz eskea eginez. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.
Han zebiltzan gure herritar maite horiek [...] beti otoitzean eta kantuz. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 172. orr.
Toronton ere, ikusi dugu mundu guziko gazteria bildua, kantuz eta irriz, otoitzean lotuak. Herria 2002-08-01
Eta kantuz bizi ziren, eta kantuak bizi zituen... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.
Heriotza kantuz hartu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.
Denak musikari iaioak, Jauna kantuz goresteko ikasiak. Elizen arteko biblia 1 Kro 25,7
Bozkario deitzen diote, kantuz, irriz, eta nigarrez ere bai, gainezka egiten duen horri. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Baratzean kantuz dagoen xori erripittittak ere baduke naski nik baino funts gehiago! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.
Kantuz sortu zela, kantuz nahi zuela bizi, kantuz igortzen zituela bere penak ihesi, kantuz hiltzea ere zuela beraz merexi. Herria 2005-06-09
· Orduan bozkario kantuz bete da gure ahoa. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.
Jerusalemera etorrarazi zituzten, sagarapen-jaia alai ospatzeko, gorespen-kantuz, txilin, lira eta harpa-soinuz Elizen arteko biblia Ne 12,27
Mahaian geratuko dira, patxaran gehiagoren eta gitarraren konpainian kantu kantari. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.
Aurrena Anjel, gero Torpedorekin, jende axolagabea, kantu kantari muga pasan, ero gisa, tiroari tiro jo eta segi. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 267. orr.
Kontu kontari kantu kantari. Herria 2003-07-31
Errenteriarra zen Xenpelar, eta Oiartzun aldeko errenteriarra: det, zan eta zebillen usatuko zizkizun haatik kantulanean, lagunarteko dut, zen eta zabillen-en ordez. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 59. orr.
Fatima, orduan, bularra atera, eta haur gaixoari bere mama goxoa eskaini bitartean, sehaska kantu bat abesten hasi zen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 63. orr.
Diska baten prestatzen ari zen, "Bolona-Molona", sehaska kantuz osatua. Herria 2004-12-02
Olatuak laburrak dira, kadentzia gozoa dute, sehaska kantu bat, kulunkatze berezi bat. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 91. orr.
Lehengo doinu bera -sehaska kantu batena-, esate baterako Gure amonen sehaska-kantu xumeetako leloa baino zerbait gehiago da gaur guretzat Obaba. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.
antzerki eta kantu (6); aspaldiko kantu (6); aurtengo haur kantu (10); bertsu eta kantu (6); beti kantu bera (7); dantza eta kantu (27); eguberriko kantu (6); esker onezko kantu (6); euskal herriko kantu (8); euskal kantu (100); euskal kantu xahar (6); euskal kantu xapelketa (16); euskal kantu xapelketaren (8); euskarazko kantu (6); gorespen kantu (8); haur kantu (82); haur kantu xapelketa (34); helduen kantu (7); herri kantu (7); herriko kantu (10); idatzitako kantu (7); kantu afari (7); kantu afaria (7); kantu andana (6); kantu bat egin (7); kantu bat entzunen (13); kantu bazkaria (6); kantu bera (22); kantu berri (47); kantu berria (23); kantu berriak (31); kantu berrien (13); kantu bihurtu (6); kantu bilduma (12); kantu biltzen (9); kantu eder (43); kantu eder bat (8); kantu ederra (7); kantu ederrak (26); kantu ederrekin (7); kantu ederren (6); kantu ederrez (10); kantu egile (9); kantu entzun (6); kantu entzuten (6); kantu eta antzerki (8); kantu eta bertsu (13); kantu eta dantza (39); kantu eta kantu (14); kantu eta musika (31); kantu eta otoitzetan (6); kantu eta soinu (19); kantu ezagun (12); kantu ezaguna (7); kantu ezagunak (9); kantu ezagunenak (6); kantu festibala (10); kantu herrikoi (11); kantu herrikoiak (13); kantu herrikoiekin (7); kantu hotsak (6); kantu kantari (7); kantu kontari (18); kantu koralaren (6); kantu lehiaketa (6); kantu liburu (6); kantu mota (9); kantu pare (9); kantu pollit (6); kantu tradizionalak (18); kantu txapelketa (16); kantu txapelketako (8); kantu txapelketan (12); kantu txapelketaren (10); kantu xahar (24); kantu xaharrak (19); kantu xapelketa (62); kantu xapelketako (6); kantu xapelketan (21); kantu xapelketaren (26); kantu xapelketaren finala (8); kantu zahar (19); kantu zaharrak (33); kantu zaharraren (11); kantu zaharraren eguna (10); kantu zaharren (14); kostaldeko kantu festibala (6); musika eta kantu (12); nafarroako kantu zaharrak (11); nazioarteko kantu (7); otoitz eta kantu (8); soinu eta kantu (8)
eskainitako kantua (6); euskal kantua (22); kantua amaitu (9); kantua entzun (6); kantua maite (11); zuen kantua (7)
disko berriko kantuak (10); diskoko kantuak (13); eguberriko kantuak (7); euskal kantuak (33); herri kantuak (7); kantuak bildu (10); kantuak dioen (6); kantuak egiteko (11); kantuak egiten (7); kantuak eman (6); kantuak emango (7); kantuak eskaini (6); kantuak grabatu (9); kantuak sortzen (6)
aurkaria kantuan (12); aurkaria kantuan ari (12); dantzan eta kantuan (7); kantuan ari (58); kantuan ari ziren (12); kantuan aritu (7); kantuan aritzen (8); kantuan bezala (6); kantuan hasi (51); kantuan hasi zen (19); kantuan hasten (10)
euskal kantuaren (25); kantuaren bidez (10); kantuaren eguna (27); kantuaren hitzak (7)
kantuari ekin (11)
euskal kantuen (7); kantuen bilduma (9); kantuen hitzak (16); kantuen zerrenda (6); sehaska kantuen (6)
bizi kantuz (11); emazteak kantuz (7); gogotik kantuz (7); haurrak kantuz (7); jendea kantuz (11); kantuz ari (31); kantuz ariko (6); kantuz arizan (12); kantuz artzea (8); kantuz artzeko (8); kantuz eta dantzan (11); kantuz hasi (8); kantuz kantu (6); kantuz lakarre plazatik (7); kantuz osatua (11); kantuz osaturiko (10); kantuz sortu (7); kantuz sortu naiz (6); taldea kantuz (6)