Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Europa eta Asiako zoko guztietatik etorritako gizon-emakumeak, berriketan, eztabaidan, aldarrika, tratuan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.
Palermo hiritik gertu dagoen sumendia borborka hasi zen, herensuge baten antzera, Siziliako lur guztiak kiskaliko zituela aldarrika, ez zuela belar izpirik barkatuko, baldin eta norbait borrokan nagusitzen ez bazitzaion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 90. orr.
Oraino neure kolera aldarrika kanporatzeko aldartean, hiru-lau arnasaldiren denbora behar izan nuen Potzoloren hitzez jabetzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.
Oinak hareatzan sendo jarriak zituelarik, aldarrika hasi zen bularra ezpataz joz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.
Emakumezko gazte batek aldarrika ekin zion Gure Gizonari. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 49. orr.
Tabernariak aldarrika jakinarazi zien berri ona bertan ziren guztiei. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Joan ziren harengana eta muino gainean aurkitu zuten itsasoari begira, bakea aldarrika. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.
Jendetza handia zen Iraultzaren Plazan, Sanson eta Gillotin maisu txit prestuen eskolan, heriotza aldarrika. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.
-Lau nagusi eta hiru ume -Mikelek aldarrika, besteak entzungo bazion. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 125. orr.
Kaleetan aldarrika dabil Jakinduria, ibilbideetan oihuka. Elizen arteko biblia EsZ 1,20
1978an, polizia espainolak German hil zueneko San Fermin haietan ausartu nintzen kalera ateratzen, neure amorrazioa harrika eta aldarrika adieraztera, eta barrikadan neure aldamenean ikusi nituen ordura arte beti mesfidantzaz begiratu izan nien auzokoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.
Jendetasunez ahantzi eta gure eskubideen aldarrika zakarrari lotu nintzaion, boza jatetxeko bezeroek aditzeko maneran goitituz. apezpikuei eskuetan muin ematen zien, belaunak besarkatzen zizkien; aldarrika handien oihartzunak ziren nonahi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.
aldarrika hasi (6); eta aldarrika (6)