Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal herriak dituen aldarrikapen, erreibindikazio eta nahiak. Berria - Kirola 2004-07-15
Erakusketa kolektibo baten bitartez plazaratu dute aldarrikapen hori 19 sortzaile plastikok, Iruñeko Moises Perez Albeniz aretoan. Berria - Kultura 2004-02-03
Aldarrikapen horren berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zen egunean, hain zuzen, "Deklarazioaren aita" izan zenari, René Cassin gure herritar handiari, eman ziolarik Bakearen Saria, Aase Lioanes andereak, Nobel batzordearen buruak erran zuen: [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.
Aldarrikapen bat oihukatu dena ere karrikan, manifestaldi jendetsu baten karietarat. Herria 2004-05-27
Dena den, zonbat aldarrikapen ez dira aspaldian oihukatzen funtsezko aintzinamendu handirik ardietsi gabe! Herria 2005-12-29
Aldarrikapen batzu, denetan berak edo bertsuak: langabezia emendatu dela, irabaziak goititu behar litazkeela, 35 oreneko astea behar dela begiratu, Mendekoste astelehena bestaburu gisa atxiki, eta holako. Herria 2005-05-05
Aldarrikapen hau politikoa da, baina ez du izan beharrik nahitaez, gu hemen eskatzen ari garena baita ereduzko diren unibertsitateetan egiten dena. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 215. orr.
Erronka egiten diat ea gauza haizen herriaren aldarrikapen hori geldiarazteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.
Guk aitzina nahi dugu egin, aurrera egin, / eta horrexegatik gaude hemen, / su-etenaren alde, / ETAren jarduera armatuaren aurrean / su-etena bihurtuta aldarrikapen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 143. orr.
Jendea azkarki bildu da, denek beren gain hartuz aintzinetik finkatu lau aldarrikapen nagusiak: euskararen ofizialtasuna frantsesaren aldean, euskal-departamendua, laborantxa ganbara eta unibertsitate erabakitzailea edo berezkoa. Herria 2003-02-06
Aldarrikapen zehatzak egin zituzten: hiru urterako lan hitzarmena, lanorduak gutxitzea eta soldata aurten %50 igotzea eta %30 datozen bi ekitaldietan. Berria - Ekonomia 2004-11-03
Aldeak alde, kezka edo aldarrikapen komunik ikusten duzue gazte erakundeen artean? Berria - Euskal Herria 2006-04-16
Parada hauta dela gure aldarrikapen premiatsu zonbaiten egundainokotan entzun-arazteko, euskaldungoaren onetan, gure lurraldeño hunen geroa gogoan. Herria 2003-01-28
Salamancako unibertsitatean ikasten ari zela, antzeko sentsazioa izaten zuen Del Vallek gazte komunisten aldarrikapen sutsuak eta Falangekoen hitzaldi hanpatuak entzuten zituenean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.
Inork ez bezala erakutsi baitzigun Satrustegik, aldarrikapen zaratatsurik gabe, euskara dela gure mundua, euskara dela gure nortasunaren giltza, euskarak egiten gaituela munduan nor. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 170. orr.
Ez zegoen aldarrikapen zalapartatsurik haren gutunetan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 345. orr.
Abertzaletasun horren ondorio zuzena da liburuaren beste ardatz nagusietako bat: Ekialdeko Europako aldarrikapen nazionalei ematen dien arreta. Berria - Kultura 2004-12-29
Bizitzan izaten dira aldi batzuk, behar pertsonalak eta aldarrikapen sozialak bat egiten dutenak, eta halako zerbait gertatu zitzaigun guri etxebizitzaren gaiarekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.
Une hartan alderdiek eta herri mugimenduak elkar sostengatu izan balute, zenbait aldarrikapenek arrakasta izan zezaketen, autodeterminazio eskubidearen aldarrikapen instituzionala kasu. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Oinarrizko betebehar eta eskubideen kode propioa izateko aldarrikapen historikoa lortzeko bidean dira azkenik langile autonomoak. Berria - Ekonomia 2006-04-18
Alde batetik burgesia bat, lurraren jabea bihurtu dena eta bere aldarrikapen ekonomikoak eta politikoak fisiokraten ahotsetik adierazten dituena eta, bestetik, burgesia merkataria utilitaristen bidez neurri protekzionistak edo liberalak eskatzen zituena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.
Diru hori aldarrikapen legitimoak baretzeko erabili izan dute. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Aldarrikapen ekologistaren bat izanen ote zen hura? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.
Eskubide gehienak formalki onartuta ditugula, borroka feministaren helburuak aldarrikapen hutsa ez diren bideetatik lantzen ari gara. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Garrantsitsua da argibide batzuk ematea, hots, espainiar nazionalismoa zorrotz kritikatzea, aldarrikapen sentimental hutsetatik irten nahi badugu bederen. Berria - Kultura 2004-04-08
Oso noizean behin, neskameak liburuen hautsa garbitzea beharrezkoa zelako aldarrikapen solemnea egiten zion. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.
Ildo horretatik, hona hemen, berdintasun ekonomikoaren aldeko justizia sozialistaren aldarrikapen ezaguna: "Nork bere gaitasunaren arabera, nori bere beharrizanen arabera". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.
Bi urte geroago, azken zoriontsu batez negar-herri hau aberri dohatsuaz trukatu zuenean, gertakari paregabe honen aldarrikapen harrigarria gizon-emakumeen belarrietara iritsi zen eta jendea pilaka bildu zen Jaunaren izenari aintzaka eta goraka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 427. orr.
Etorkizuneko medikuntza, beraz, eta aipatu aldarrikapen utopiko hori gorabehera, jada esku pribatuetan dagoela esan dezakegu. Berria - Gaiak 2006-01-17
Zenbait aldarrikapen defendagarriak diren arren, ikusi behar da praktikara eramatea posible den ala ez. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Iraken auzo hurbilenak diren sei herrialdeetako ordezkariak atzo bildu ostean, munduko diplomazia buruak aldarrikapen agiri bateratua hitzartzen saiatuko dira. Berria - Mundua 2004-11-23
Aldarrikapen fasea bukatu da. Berria - Harian 2005-01-15
Basauriko udal eraikinetako garbitzaileek Ajuria Enean amaitu zuten atzo aldarrikapen ibilaldia. Berria - Ekonomia 2004-10-09
Sarraskiaren urtemuga aldarrikapen egun bihurtzea nahi du LABek. Berria - Ekonomia 2006-02-25
Euskal Herrian gizarte eskubideen egoera larria salatzeko bihartik aurrera aldarrikapen astea deitu du Elkartzen-ek. Berria - Euskal Herria 2006-03-19
Aldarrikapen kutsu handia zuten garai bateko emakumeen nobelek, ez nituen batere solte ikusten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 209. orr.
Gustatzen zaiola aldarrikapen-tonu hori, "itxaropen horrexek gartzen gaitu" eta abar, baina arraroa egiten zaiola. «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.
Aldez bakarrik geratua nintzen gogoaserik neure irakurle alemanen gutunekin: ez ninduten betetzen damu- eta elkartasun-aldarrikapen prestu eta orokor haiek, sekula ikusi gabeko jendeak eginak, ez bainuen ezagutzen haien beste aurpegia, eta ez baitziren ziur aski sentimentalki baino inplikaturik egongo. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 283. orr.
Gogoan dut, klase batean, Jon Baltzak eta biok protestazko manifestu-aldarrikapen bat idatzi genuela, Gabriel Aresti zenaren baimenez. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 121. orr.
Belaunaldi aldarrikapen bat. Berria - Kultura 2004-04-11
Euskal Errepublika Euskal Herriak historian zehar izandako izenetako bat da, batez ere XIX. eta XX. mendeetan zehar, estatu gisako aldarrikapen burujabeak izan dituenean. Era berean Euskal independentismoaren helburu politiko nagusia da. ETC-entziklopedia Euskal Errepublika, Wikipedia
Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapena (AIA) menpeko lurralde batek, estatu berri bat eratzeko asmoz, estatu jabearen oniritzik gabe egiten duen independentzia aldarrikapena da. Terminoa 1965ean erabili zen aurreneko aldiz, Rhodesiak Erresuma Batuarekiko independentzia aldarrikatu zuenean. ETC-entziklopedia Aldebakarreko independentzia aldarrikapen, Wikipedia
Kosovok aldebakarreko independentzia aldarrikapena egin eta egun gutxira eskatu zuten euren independentzia nahiak ere aintzat hartu zitzaten. ETC-prentsa Berria, 2008-08-12
Errusiak ere ez du onartu Kosovok egindako aldebakarreko independentzia aldarrikapena. ETC-prentsa Berria, 2008-08-19
Baina besterik ez denean, esanda dauka Hagak: Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapenak ez daude debekatuta nazioarteko legedian. ETC-prentsa Berria, 2012-11-25
Erakunde propio bat sortu behar dugu, aldebakarreko independentzia aldarrikapena egingo duena. ETC-prentsa Berria, 2012-01-19
Ez da nahi luketen bidea, baina behar bada hori baino ez zaie geldituko: Espainiako erasoaren aurrean, UDIa, aldebakarreko independentzia aldarrikapena. ETC-prentsa Berria, 2013-07-21
Juan Jose Ibarretxek ere aipatu du: "Erabakitzeko eskubidea onartu ezean, aldebakarreko independentzia aldarrikapenak izango dira Euskal Herrian eta Katalunian". ETC-prentsa Berria, 2015-06-05
Halere, XX. eta XXI. mendeko historian ohikoena aldebakarreko independentzia aldarrikapena izan da (parlamentu ez demokratikoek ere bai). ETC-prentsa Argia, 2014-04-20
Uneren batean Kataluniako Legebiltzarrean aldebakarreko independentzia aldarrikapena botatzen bada, litekeena da oraingo 72 diputatuen gehiengoa baino zabalago batek ematea sostengua. ETC-prentsa Argia, 2015-10-25
Horrek bultzatu zuen 155. artikuluaren ezarpena bizkortzera: baita urriaren 27ko aldebakarreko independentzia aldarrikapenak ere. ETC-prentsa Berria, 2019-02-28
abertzaleen aldarrikapenak (4); aldarrikapen astea (8); aldarrikapen bat (19); aldarrikapen bat baino (4); aldarrikapen baten (4); aldarrikapen batzu (8); aldarrikapen egin (6); aldarrikapen eguna (8); aldarrikapen eta (14); aldarrikapen guztiak (4); aldarrikapen hau (6); aldarrikapen historikoa (4); aldarrikapen hori (27); aldarrikapen horiek (14); aldarrikapen horien (8); aldarrikapen horrek (6); aldarrikapen horrekin (5); aldarrikapen horren (8); aldarrikapen horri (4); aldarrikapen nagusi (6); aldarrikapen nagusia (7); aldarrikapen nagusiak (14); aldarrikapen politiko (4); aldarrikapen sozial (4); aldarrikapena da (12); aldarrikapena dela (4); aldarrikapena egin (18); aldarrikapena egin zuen (6); aldarrikapena egingo (8); aldarrikapena egiteko (5); aldarrikapena egiten (6); aldarrikapena ere (4); aldarrikapena eta (10); aldarrikapena ez (8); aldarrikapena ez da (5); aldarrikapena zen (4); aldarrikapenak aintzat (5); aldarrikapenak bat (4); aldarrikapenak egin (5); aldarrikapenak egiteko (4); aldarrikapenak egiten (4); aldarrikapenak entzun (8); aldarrikapenak ere (6); aldarrikapenak eta (15); aldarrikapenak ez (6); aldarrikapenak izan (4); aldarrikapenekin bat (8); aldarrikapenekin bat egin (5); aldarrikapenen artean (7); aldarrikapenen inguruan (6); aldeko aldarrikapen (5); aldeko aldarrikapena (26); aldeko aldarrikapenak (11); aspaldiko aldarrikapena (4); aurkako aldarrikapena (5); baina aldarrikapen (4); batera ren aldarrikapenak (7); bere aldarrikapen (7); bere aldarrikapenak (7); beren aldarrikapenak (16); bi aldarrikapen (5); dituen aldarrikapen (4); dut aldarrikapen (4); edo aldarrikapen (5); emakumeen aldarrikapenak (4); eta aldarrikapen (31); eta aldarrikapenak (20); eta aldarrikapenen (9); euren aldarrikapenak (9); gure aldarrikapenak (6); hainbat aldarrikapen (5); kontrako aldarrikapen (5); langileen aldarrikapenak (8); lau aldarrikapen (13); lau aldarrikapen nagusiak (6); lau aldarrikapenak (4); lau aldarrikapenei (4); lau aldarrikapenen (4); ren aldarrikapenak (8); ren lau aldarrikapenak (4); zenbait aldarrikapen (4); zuten aldarrikapen (4)