Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaparo iz alorrak ureztatzeko, errota ibilarazteko edo kidekoetarako ubidea edo erretena. ik antapara.

Juanito Telleria-k, Jauregiko presaren aldaparoko petrilean eserita (asper-asper eginda, suposatzen dut), haurrekin solas-tea maite zuen; frontoira edo mojetara handik pasatzen ginen haurroi, gozokiak ematen zizkigun.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.

Mea-hobia arras ezlekuan zen, aldaparo malkor batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Urrutira, azkeneko etxeen ondoren, hiriaren luzapenaren ondoren Isonzo-ren arroa ageri zen mendiaren eta ordokiaren artean; Isonzo, bere hondoko harri xehea eta bere ur urdin leiharrezko aldaparoekin, Tagliamentorenen hain berdinak denak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus