Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behinola errota izana, bere antepara eta guzti, hantxe neukan neure aurrean, Egaren ertzean bertan; Onzinedako malkortxora so, eskuinaldean harri bizi eta zuriskaz oratua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 183. orr.
Harresien luzeran eta lodieran, bastioien kokaeran eta kopuruan, antepara eta lubakien antolamenduan eta sakoneran, denetan, hitz batez, maila batzuk gorago zen Nabarrenkoxeko ziudadela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 207. orr.
Berehala antepara bat iritsi dute, eta honen gainetik joaten saiatu badira ere, laster etsi behar izan dute, goroldio bustiaz estaliak baitaude ertzak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 100. orr.
Gizonak eta emakumeak bultzaka sartzen ziren egurrezko tunel kirastuan, elkar estutuz eta zanpatuz, anteparatik dolarera erortzen diren sagarrak bailiran. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Asteak joan asteak etorri, ordea, ez ubiderik ez antapararik eraiki zigun gure gizonak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 44. orr.
Urria, nolanahi ere, neguaren antapara gertatu ohi da: zubi edo atari, ataurreko eta ezkaratze. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.