Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamaiketakoa egin genuen bidean, oroitzen naiz txakurkumeak jaten ari zirela gure aldamenekoak sagardotegian, hala esan zuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.
Aldamenekoek antzeko aparatu bat zuten, eta gaueko hamaikak aldera pizten zuten, gurasoak oheratzen zirenean hain zuzen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 15. orr.
Behin mahai-inguru batera joan nintzen eta aldamenekoek, gizonezkoek, ez zuten uste ezer funtsezkorik esan nezakeenik haurdun nengoelako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 211. orr.
Aldamenekoren batekin. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.
Bat-batean, aldamenekoari kargu hartu zion; bere ustez, nahita zapaltzen baitzizkion oinak, bidaiariak igo edo jaisten zirenean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 51. orr.