Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpin-gasezko argi bat paratu dute zirkuluaren erdian, eta beste bat aldamen batean goian, zuhaitz-adar batetik zintzilik. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.
Bai, beterik zeuden jatetxearen aurre-aurrean aparkatzeko zeuden leku guztiak, eta horrek esan nahi zuen gure autoa aldamen batean utzi genuela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Ostikada on bat ematen dio mutilari, gogor, eta aldamen batera itzulikarazten du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 266. orr.
Beste bik Gernikara zeramaten: batean, Ocho de Enero kalea eta San Juan elizaren aldamena; bestean, Union ibilbideko tiloak Adolfo de Urioste birrinduaren ondoan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 43. orr.
Ubanbe ikusten nuen Virginiaren gainean, eta Pantxo nire aldamenean lerdea zeriola. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.
Bakartia nintzen eta ez nuen norbait ohean ene aldamenean jasaten ahal larru joaldiak eskatzen zuen epearen luzeran baino. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.
-Hemen da -entzun nuen aldamenean, neure gogoetak etenez. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 30. orr.
Aurretik igarotzen ari den auto hori berea da, bera da gidari, eta emaztea du aldamenean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.
Gaur, autobusean ginela, plataforman, mukizu bat nuen aldamenean, maiz aurkitzen ez diren horietakoa. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 49. orr.
Zein kutxa polita daukazun, jauna -esan zion, aldamenean eseririk-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.
Kantoiko dendatxoan, edo, zehatzago esanik, dendatxoko leihoan, sbiten-saltzailea jarri ohi zen, kobre gorrizko samovarra aldamenean zeukala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.
Bere aldemeneko gizonak botinak eta eskularru horiak zituen. "Denda bateko sail-arduradunen bat, seguru asko". Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.
Inork ez dit era txarrean esan, baina, umea marruka ari zenean, asko akordatzen nintzen goian, behean eta aldamenetan bizi ziren guztiekin. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 43. orr.
Alazne bankuaren erdian eseri zen, eta Mirari eta Irene haren aldamenetan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 38. orr.
Ticesko Ama Birjinaren iruditxo bat zuen, txerpolari bati Ohanesko festetan erosi ziona eta etxeko egongelan jarri zuena, kandelatxo pare bat aldamenetan, etxea behar bezala zain zezan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 91. orr.
Zapore gaziek mihi puntaren aldamenetako dastamen-papilak aktibatzen dituzte, eta zapore garratzak, berriz, mihiaren alde banatan dastatzen dira, gazia dastatzen den guneen atzean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.
Argitxo bat besterik ez eta nazia aldamenera etorri zitzaidan, izterrean zaplada bat eman eta galdetu zidan: ikusi duk, Txofanni? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.
Ohearen aldamenera hupatu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 55. orr.
Dolorez plegaturiko Nakoren aldemenera punpan hurbildu zen Graxik izeba zela uste zuen emazte bat. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.
Beldurrik gabe, zozo bat tabernariaren feltrozko zapata handien aldameneraino inguratu zen xaltoka. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.
Joxemarik, Axpek ere aldamenetik, koadroari halako arretaz begiratu eta, lehenak: [...]. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 27. orr.
Etxearen aldamenetik ahotsak zetozen, Buglar, Howard eta nexka katakumearenak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.
Pope batek kapelua erantzi zuen haren aldamenetik igarotzean, eta alkandora zikinez jantziriko mutiko batzuek eskua luzatu zioten, esaka: "Jauna, limosnatxo bat umezurtz honentzat!". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.
Ezin, baina, aldamenetik uxatu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 281. orr.
Bururik gabeko gorpua prozesio batean bezala eraman zuten San Pietro in Montoriora, non Estigma Sakratuen fraideek abside aldameneko kapera batean hobiratu zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.
Burua itzuli ere egin zuen nire aldera behin, bere ohe-aldamenean zutik nengoela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 198. orr.
-Lo egin ezinik al hago? -galdetu zion gau batean Albertok, aldameneko literan etzaten zen adiskideak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 109. orr.
Aldameneko laborategiko lankide batek aipatu zizkion ozpineko euliaren abantailak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.
Irudi bat ikusi nuen, malkoek erdi lurrundurik: aldameneko bankuan, emakume bat, haur-kotxetxo bati eragiten. Eginak nituen itzuli batzuk, eta aldameneko zurubian entzun zen urrats arin batek hartu zuen halako batean nire arreta. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.
Lokalarekin batera aspaldi erosi behar izan zuten aldameneko etxean jar zitezkeen bizitzen, bi gela, sukaldea, sotoa. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.
Niko tirafondoa sartzeko makurtu, istant hartan ama-alabak atera ziren aldameneko etxetik. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 113. orr.
Haurra negarrez ari zen aldameneko gelan, nik goragalea nuen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.
Beti egoten da aldameneko gelara ematen duen ate bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.
-Iskanbila ederra izan dugu aldameneko logelan -kontatu zion-. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 153. orr.
Nolabait, esan liteke azenturik gabeko SILABAK, beregaintasun prosodikorik ezean, aldameneko silaba azentudunari itsasten zaizkiola. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.
Harritu egin nau, edonola, herrialde honetan ere sumatu dudan epeltasunak aldameneko gatazkari dagokionez. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.
Operako palko batean gizonezko lagun batekin eserita nengoen, eta zu aldamenekoan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.
· Zuhurtziaren izenean, utzi egin zion esnea aldameneko nekazariari erosteari, nekazariaren behiek autobide bazterrean egiten baitzuten orain hausnarrean, eta han belarrak, edonork dakien bezala, berun ugari izaten baitu. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 49. orr.
Aldameneko bizilaguna, gizon elbarri bat, mutiko ondo hezi eta goibel hura beti oso maitea izan baitzuen, poz-pozik jarri zen hura berriro ikustean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 25. orr.
Aldameneko Joxepa da: [...]. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 138. orr.
Jangelara itzuli nintzenean, aldameneko bi gizonak hizketan ari ziren bizi-bizi, arreta mahai gainean zabalduta zeukaten eraikin-plano batean jarrita. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 154. orr.
· Düsseldorfekoa omen zen, nire aldameneko hori, eta ez hain gaztea ere: hogeita hamarretik gorakoa bai behintzat, ni baino gazteagoa dena den. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.
aldamenean beste (7); aldamenean bizi (6); aldamenean dago (4); aldamenean dagoen (8); aldamenean eduki (5); aldamenean eseri (19); aldamenean eseri zen (4); aldamenean eseri zitzaion (5); aldamenean eserita (10); aldamenean eta (9); aldamenean izan (6); aldamenean jarri (15); aldamenean neukan (5); aldamenean zegoen (11); aldamenean zeukan (11); aldamenean zuela (10); aldamenean zuen (6); aldameneko gelako (8); aldameneko gelan (23); aldameneko gelara (16); aldameneko gelatik (10); aldameneko gizon (4); aldameneko gizonak (4); aldameneko gizonari (4); aldameneko ohean (4); aldamenetik igaro (4); aldamenetik igarotzean (6); aldamenetik igarotzen (4); baina aldameneko (5); bat aldamenean (8); bata bestearen aldamenean (4); baten aldamenean (24); beraren aldamenean (7); bere aldamenean (18); bere aldameneko (7); bestearen aldamenean (4); da aldameneko (5); dio aldameneko (4); du aldamenean (4); elkarren aldamenean (15); eta aldamenean (30); eta aldameneko (23); eta aldamenetik (5); eta bere aldamenean (4); eta haren aldamenean (7); gure aldamenean (5); haien aldamenean (7); haren aldamenean (28); haren aldamenetik (5); honen aldamenean (5); horien aldamenean (5); nire aldamenean (18); nire aldameneko (10); nuen aldamenean (5); zen aldameneko (8); zeukan aldamenean (5); zuen aldamenean (7); zuen aldameneko (5); zure aldamenean (4) aldameneko etxean (4)