Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badakit izokinaren aldaketa errekan sortzen den belarren batek eragindakoa dela. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 144. orr.
Gauetik egunera bezalako aldaketa gertatu baitzitzaidan, aitak bere niganako jarrera aldatu zuenean, futbol-izar bat izango nintzela iragarrita gero. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 46. orr.
Erlojuen modukoak dira, desordena, aldaketa eta entropia gutxi sortzen dute, eta gizarteak berdintsu jarraitzen du belaunaldirik belaunaldi, ia historiarik gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.
Urtaro aldaketa zekarren egun horren zain egoten zen Maria, beraz: egun iluna behar zuen, goizetik gauera arte. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 44. orr.
Erabateko aldaketa izan zen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.
Joanesek ez zekien ezer, baina pentsatzen hasia zen izen aldaketak segidan beste aldaketa batzuk, garrantzitsuagoak seguru asko, ekarriko zituela sokatik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 39. orr.
Bezero guztiek zekiten beren gustukoa nintzela eta nahikoa zuten horrenbestez, inor ez zen urrunago besteren bila joango, neure itxuran bideraturiko ezein aldaketa lekuz kanpokotzat joko zuten, horra hitz egokiak nire ustez. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 20. orr.
Baina ezarian edo oharkabean sumatzen nituen gertakari edo egitate horiek (Monikak nigan auskalo zer aldaketa sumatuko zituen) ez zuten eraginik izan gure maitasunean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 128. orr.
Laster hasiko da aldaketa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 39. orr.
Orain aldiz zer aldaketa! Lehengo tiro batentzat entzuten dituzte hogei ta zenbait, eta non-nahitik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.
Munduko gizonik eskuzabal eta ahulena zen Ortiz, argala eta zurbil-zurbila, baina, hala ere, ez zioten barkatzen eta edozein tiranoren aldaketa zegoenean, preso eramaten zuten beti. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 90. orr.
Edizio eta itzulpen askotan ageri den aldaketa da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.
Aldaketa pixkanaka gertatu zen, oharkabean, funtsezko aldaketa guztiak gertatzen diren moduan alegia. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 9. orr.
Oraingoan zer argumentu erabiliko ote ditu aitak, kalesatik belaontzi batera bitarteko aldaketa zuritzeko? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.
Bidaiari bakanen bat igo zen nahiko hutsik zihoan trenera, eta aldaketa gutxi gehiago. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.
Eta lur jabegoaren aldaketa egitekoan ere, lurraren jabe zaharrak, jaurti duen oinetakoa hartu eta, jabe berriari emanen dio. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.
Inori ez zitzaion oso atsegin izan aldaketa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.
Zaldizko baten hausnarketak ekarri zuen aldaketa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 368. orr.
Eta Zumarragako geltokia, umez beteta, aldaketa horren metaforarik ederrena ari zait erakusten. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 37. orr.
Bere bizitza loaldi etengabea izanik, zein aldaketa ekarriko ote zion heriotzak? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.
-Aldaketa asko izango dun ekoiztetxean, badakin, eta Danelekin ondo portatzea komeni zaigun bioi. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.
Eguraldi jenero batetik besterako aldaketa zetorrenean, batez ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.
Bururatzen direnetik azken itxura hartzen duten bitartean, berriz, oso aldaketa sakonak gerta litezke. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 197. orr.
Arrantza-sare, izø Ingurunean aldaketa nahigabekoa eragiteko sare mota. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 35. orr.
Pasillotik komedorerako bidean, garaien aldaketa ikaragarriak aztertzen ditudan bitartean, momentuak ze gutxi aldatzen diren konturatu naiz Amuñaren argazkia poltsikoan gordetzen dudan bitartean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 83. orr.
Hura erran zidanean bere aurpegian lehengo keinu jostalari, ironiatsu hark bere hartan jarraitzen bazuen ere, haren ahotsak aldaketa ilaun bat jasan zuen, aldaketa ia antzemanezin bat, baina guztiz erreala. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 59. orr.
Hala ere, bere iradokizunak gero eta gehiagotan jartzen zituztela praktikan konturatu zen Carlos, Napumocenoren berezko asmoen itxura ematen zieten aldaketa txiki batzuekin bazen ere. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 42. orr.
Aldaketa erradikala izan zen, eta onuragarria Albertorentzat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 27. orr.
Harryren lagunen artean nork iragarriko zukeen horrelako aldaketa bat-bateko eta erabatekoa? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.
Adarra jotzen, ala? Noiztik aldaketa sakon hori? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 82. orr.
Kalean urtaro aldaketa nabaria da. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 92. orr.
Alabaina, eta langile erailaren poema hori batzuetan ezkertiartzat hartu bada ere, sakon-sakonean ez dago aldaketa handirik lur eta gizon gorriekiko jarreran. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 41. orr.
Aldaketa sozial handien garaia zen hura - 1970eko hamarkadaren hasiera -, eta ez zegoen artean argitalpen seriorik Alkimiari buruz. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 7. orr.
Eta, ustekabean, bat-bateko aldaketa sakon, latz, burtzoragarri hori gertatu zitzaion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.
Gure taldeak, sasoi hastean, aldaketa sakonak ezagutu zituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.
Ohitzen hasiak ginen, bestalde, itxuraz behintzat, aldaketa etengabe hartara: gaur Isabel, bihar Amadeo, gero. Txillardegi «Putzu», 1999 - 12. orr.
Aldaketa galanta eragin zuen Brasilek gizon harengan, beste gizon bat zen orain eta kosta egiten zitzaion egoera berrira egokitzea. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 113. orr.
Maiz azaltzen zen prentsan preso hartutakoen aldaketa ahaleginak nola zapuztu ziren faxistek jarritako trabak eta etendako negoziazioak tarteko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 25. orr.
Izan ere, dagokigun kasu honetan, zein dira aldaketa-eragile: liburua (Gogojardunak) ala gogojardunak berak; instrukzioak ala jardunak; euskarria ala mamia? Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.
Frantziskori bizitzea tokatu zitzaion mundua aldaketa prozesu sakon batean sartua zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.
Finkoetan, berriz, trukea finko mantentzen da, aldaketa banda edo maila zehatz baten inguruan (aldaketak gertatzen badira debaluazioak edo rebaluazioak izaten dira, alegia, diru-parekotasunaren aldaketak). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.
Paper-aldaketa garrantzitsu bat gertatzen da. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 59. orr.
Etxe aldaketarekin batera, ohitura aldaketa ere etorri zitzaion Barojari. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.
Ikuspegi aldaketa premiazkoa da hezkuntzan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 66. orr.
Zu zeu, etxe-aldaketa bitartean ere, ez zintudan ikusi: lan haiek guztiak zure etxezainak ikuskatzen zituen, beti laguntzeko prest zegoen zure maiordomo txiki, ileurdin eta serioak, guztia goitik behera zuzentzen baitzuen ganoraz eta ahopean. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 12. orr.
Gure izen aldaketa Franco hil baino lehenxeagoko bor-bor giroak eragin zuen, noski, baina Jontxuk ere izan zuen zerikusia, eta ez txikia gainera. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 62. orr.
Ahotsen doinu aldaketa zitaletan, aldaka altuetan, lepo hanpatuetan, izterren kulunketan, eskuak abandonatzeko moduan, zikinkeria mordo bat igartzen zuen, denak beretzat gorderik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.
Eta 7tik 8rako zori aldaketa horrek, ez al dirudi gure baladatako berbera? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.
Dena legoke halako ikuspegi-aldaketa bat sartzean, zeren posible baita arimaren ezagutza egiazko bat jadanik kontsideratu ditugunez bestelako ezein instantziatatik ez sortua. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 15. orr.
Kawabataren kasuan, gainera, askotan bide logikoa apurtzen da bat-batean, non sequitur batekin egiten dugu topo eta gai-aldaketa "bitxiak" gertatzen dira. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.
Aro aldaketa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.
-Eguraldi aldaketa edo, zeozer bada. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 151. orr.
Baina Paul D-k igarri egin zion mugimendua eta arnas aldaketa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 47. orr.
Hobe zen, hala ere, kasu emaitea, noiz nahi gerta baitzitekeen buruzagi aldaketa bat edo manu berezi bat. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 37. orr.
-Aizue, gure zer honetan berriz ere oso tonu aldaketa nabarmena ageri duk. «Kuskue tanden», 2004 - 121. orr.
Arantzazuko prozesua bete-betean harrapatu zuen aldaketa garaiak. Berria - Kultura 2006-02-07
Hala ere, horrek ez lituzke zertan arduratu, aldaketa garaia baita hau, diskurtso politiko berrien garaia, politikak behar duen tokia hartzeko garaia, txip asko aldatzeko tenorea. Berria - Harian 2006-03-25
Era berean, «aldaketa garai honetan, eskubideen defentsa argia eta irmoaren bermea» izan nahi du EAk, eta horretarako lanean aritzeko konpromisoa berretsiko du aurtengo Aberri Egunean. Berria - Euskal Herria 2004-04-09
Hori guztia aldaketa garaian dago oraindik, eta emakumeak lan bikoitza egiten dute -lanaldi bikoitza-, etxetik kanpo eta etxe barruan, alegia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 279. orr.
Zera ulertu nion jaun hari, hobekiago joango zela guztia, aldaketa garai arrunt gaiztoa bizi genuela une hartan baina berarekin ataka hartatik ateratzen lortuko genuela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.
Noiztenka ze buhameak zareten oihua altxatzen zen aitaren edo amaren zintzurraren hondoko gaitzespen, haurrak zainetan zirenean, ilargi aldaketa garaietan eter edari likitsa eraginik gabe zegoela, zizareek hertzeak korapilatzen zizkietenean adibidez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.
Hala ere, aspektu hau aldatu egiten da leku batetik bestera eta kontu honi ñabardurak egin behar litzaizkioke hainbat aldetatik, izan ere, aldaketa-garaian eta joera ezberdin askoren arteko tentsioan bizi den gizartea baita gurea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 56. orr.
Gaur egungo garapen-prozesuetan berdinberdin gertatzen da aspaldi industrializatutako herrialdeek egin zuten bidea: alfabetizaziotik iraultza demografikora, aldaketa politiko eta ekonomikoetaraino iritsi arte. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.
Gerrak miseria utzi zuen gure kontinentean eta aldaketa politiko handiak gertatu ziren ondoko urteetan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.
ETAren su-etenak aldaketa politikoaren prozesua sakondu duela baina oraindik ez dela amaitu azpimarratu du Diezek. Berria - Ekonomia 2006-04-25
Euskal Herrira autodeterminazioaren bitartez aldaketa politikoa badatorrela frogatu dute ezkertiar eta abertzaleek hauteskundeetan lortutako emaitzek. Berria - Euskal Herria 2004-06-16
-Askatasun sindikala, greba egiteko eskubidea... -baina erabateko aldaketa politiko baten bitartez izan ezik, ezinezkoak iruditzen zaizkizu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 127. orr.
Aldaketa politiko, kultural eta sozial handiak bizi izan dituzu... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 48. orr.
Gure iritziz, helburu "handi" horiek edo horien antzekoak izango liratekeenak eskuratu ahal izateko, goitik beherako aldaketa politikoa gertatu beharko litzateke eta, gainera, ados jarri beharko lirateke Euskal Herriko unibertsitate guztietako kide gehienak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.
Castroren gidaritzapean Kubak bere ideien oreka hauskorrari eusten zion Estatu Batuen blokeoaren eta aldaketa politiko bat eskatzen zutenen kritiken aurrean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 77. orr.
Babaztoak ez daki agintariaren krudelkeria imitatzen eta sendotzen baino, benetako aldaketa politikoak eragotziz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.
Erabateko aldaketa politiko baten ondoren ihes egin beharrez, Alexandrian aurkitu zuen babesa, berehala egin baitzion han abegi Ptolomeok. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.
Azken bolada honetako aldaketa teknologiko, epidemiologiko eta sozio-kulturalen ondorioz, "orain arteko eraginkortasun mailari eustea geroz eta zailagoa» dela onartu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Eguneratzen ari diren aldaketa teknologikoek berebiziko eragina omen dute ekonomian eta enpresa munduan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.
Gizartean aldaketa teknologikoak sartzea zaila izaten delako. Berria - Harian 2006-02-18
Baina azken urte hauetan aldaketa teknologiko handiak gertatzen ari dira, batez ere komunikazioari dagokionez, eta unibertsitateek ere berehala erabili dituzte aldaketa teknologiko hauek. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 172. orr.
Kanpoko eragileak -Hegoaldearen konkurrentzia- eta barneko eragileak -aldaketa teknologikoak- elkarri kontrajartzea, izan ere, artifiziala da hein handi batean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.
Presentzia eta lekua lortu duten emakume sortzaile gutxiengoek egoera aldaketarako eragile izan behar dute, kulturako emakumeen sareak osatu behar ditugu. Berria - Kultura 2004-05-25
Arras prest baitzegoen beti egoera-aldaketak definitzeko; eta berehala jartzen zien senarraren abizena ezkontzen ziren emakumeei. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 165. orr.
Denek preziatu ahal zuten halarik ere, egoera aldaketa nabari bat guardek, haien nagusia buru, erretore etxea okupatu zutelarik, eta han finkatu zutelarik beren egongia nagusia. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.
Orain arte pisua oparotasunaren adierazle zen Hegoafrikan, baina, komunikabideek eta gizarte aldaketek estetika eredua aldatzea ekarri dute. Berria - Gaiak 2004-04-17
Era berean, "Euskal Herriaren eraikuntzaren eta gizarte aldaketaren aldeko» ezker abertzalearen konpromisoa berretsi zuten manifestazioan. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
Magala barruan garatu nahi dituzten ekimenak egiten dituzte bertan, eta Familia ereduak eta gizarte aldaketak. Berria - Harian 2006-01-29
Gizarte aldaketa agintzen zuenak ezkerraren esperantza sortu zuen, baina orain hura joatea nahi dute aurkariek. Berria - Mundua 2004-02-15
Lehena, Mendebaldeko gizakiak gizatiarra ez den naturaren gain lorturiko nagusitasuna hedatzea; bigarrena, nagusitasun horrek zekarren gizarte-aldaketaren lastertasun azeleratua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 368. orr.
Garapen ekonomikoa, labur esanda, gizarte aldaketaren prozesua da, bai gizarte, politika edo ekonomia arloan, oro har, ongizatea areagotuz gertatzen dena, eta gizartean aukera berdintasunerako joera gailentzen duena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 289. orr.
Gizarte-aldaketaren eragile izan behar zutenak -klase herritarrak, alegia- dira, paradoxikoki, hedabide narkotizatzaile horien kontsumitzailerik handienak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.
Antikontzeptiboen hedapenak eta gizarte aldaketek ekarri dute hori. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 286. orr.
Izan ere, XX. mendeko lehen urte haietan, kinka larrian zegoen nobela, mende haren hasieran bizi ziren gertaera historiko lazgarriak eta gizarte aldaketa handiak zirela medio, alde batetik, eta errealitatea aurkezten berebiziko azkartasuna erakusten ari zen bitarteko berri baten -alegia, zinemaren -erronkari aurre egin behar ziolako, bestetik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 161. orr.
Luxemburg hizlari apartaren ustez, iraultzaileak gizarte aldaketak eta herriaren nahia aintzat hartu behar ditu, bestela, egitez, ez da etsaiaren kolaboratzaile baino. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.
Determinismo teknologikoaren ikuspegiaren arabera, garapen teknologikoa gizartearekiko autonomo da, nahiz eta garapen horrek era berean gizarte-aldaketak eragiten dituen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.
740.000 urtean izan diren klima aldaketak aztertu ditu zientzialari talde batek Antartidan, besteak beste, 3.100 metroko sakoneratik ateratako izotz bloke bat baliatuta. Berria - Gaiak 2004-06-11
Lurraren berotzea eta horren ondoriozko klima aldaketaren aurka borrokatzeko helburua du itunak. Berria - Gaiak 2004-11-19
Patagoniako glaziarrak urtzen ari dira, klima aldaketa dela eta. Berria - Gaiak 2004-02-12
Txernobil dela edo Prestige dela, HIESa edo beste zeinahi izurrite edo klima-aldaketaren aurrean, zer babes eskain diezaguke Estatuak? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 49. orr.
Klima Aldaketari buruzko Hitzarmenean soilik izan dira lorpen partzial batzuk. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 36. orr.
Aipagarri dira berotze globala eta ustezko klima-aldaketa (eta "ustezkoa" diot zientifikoen arteko akordioa ez baita erabatekoa), ozono-geruzaren arazoa, uraren eta lur geruzaren kutsadura, biodibertsitatea galtzea edota hondakinen kudeaketa, besteak beste. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.
Gumperz-ek Norvegiako iparraldeko 1.300 biztanleko hiri bateko kode-aldaketaren gizarte-adiera aztertzeko (1972). ETC-literatura, saiakera Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009
David Crystalek, euskaraz irakur daitekeen Hizkuntzaren iraultzan dioenez, "kode-aldaketa deitzen zaio pertsonek komunikatzeko bi hizkuntza edo gehiago aldi berean erabiltzeari" eta "Gaur egun kode-aldaketa erabiltzen dutenen kopurua erabiltzen ez dutenena baino handiagoa da". ETC-literatura, saiakera Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz, Elkar, 2019
Gero eta murritzagoa den espazio faltak kode aldaketa ekarri du bidaiarion artera; deklaratu gabeko gatazka batzuk piztu dira hor-hemenka. ETC-literatura, saiakera Mundutik mundua, Edu Zabaleta, Pamiela, 2019
Kode aldaketarekin nahaste handia sor ez dadin, Nafarroako Gobernuak publizitate kanpaina bat abiaraziko du irratietan, egunkarietan eta autobus geltokietako aterpeetan. ETC-prentsa Berria, 2003-08-17
Nobelak bere estiloa du, oso zehatza, eta neure ikuspuntura ekartzean kode aldaketa batzuk daude. ETC-prentsa Berria, 2010-07-01
Aitzitik, Gallardon Ministroaren kode-aldaketa gauzatzen bada, hau dena aldatzera doa. ETC-prentsa Berria, 2012-12-16
Kode aldaketari oraindik bide parlamentario luzea gelditzen zaio, eta Europatik ere abisutxo bat eman diete. ETC-prentsa Berria, 2013-12-06
Horiez gain, ohikoa da kode aldaketak egitea eta hizkuntzak nahastea. ETC-prentsa Berria, 2019-11-20
Kode aldaketa horri norberak jarri behar izaten dio muga, eta komunikazio helbururen bat ba ote duen aztertu behar izaten da. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-09-06
Kode-aldaketak egiten dituzten zirkuitu konbinazional logikoen artean, bi zirkuitu mota ikusi ditugu: kodetzaileak eta deskodetzaileak. ETC-zientzia, zuzenbidea Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010
Nik ere igandean, leku-aldaketaren ondotik, ikaragarriko ukaldia bildua nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.
Leku-aldaketan bere liburu eta jabetza guztiak kentzen dizkiote, eta "har bat baino biluziago" uzten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.
Orain, hiriburuen kokapen eta leku-aldaketa arautzen dituzten arauen adibideak eskainiko ditugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.
Leku-aldaketa egin baino sei ordu lehenago eman behar omen zuten parte komisarian, eta beldurrak nengoen gelan poliziak edukiko ote nituen zain, galdeketa egiteko. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 87. orr.
Jo dezagun Kalabriako biztanleak Frantziako mugan ezarri direla; leku aldaketa hau dela eta, desagertua geratuko litzateke italieraren eta frantsesaren artean ikusi dugun transizio eten nabarmenik gabe hori. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 249. orr.
Honelako aditzek argiro frogatzen dute pasiboa subjektu eta objektuaren leku-aldaketan oinarritu behar dela. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 113. orr.
Bidaia fisikoak barne mugimendua dakar, leku aldaketak denbora astinduko balu bezala barrendik: memoria astintzea alfonbrak astintzea bezala da azken finean... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 256. orr.
Leku-aldaketa legez egin daitekek, auzitegiek agindutakoa betez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 350. orr.
Izan ere, bere espiritua, zeruko distiratan finkatua, ez zen konturatu ez leku-aldaketaz, ez denbora ezberdinaz, ez eta jendetzaren presentziaz ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 803. orr.
Nahiz eta merkataritza aldaketa handietara lotua egon, gerta daiteke zenbait kausa fisikok, lurraren edo klimaren zer-nolakoek, betiko finkatzea haren izaera. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 27. orr.
-Ba zorionak, ederki burutu duzu ontzi aldaketa. ETC-literatura, saiakera Habitat, Katixa Agirre, Elkar, 2009
Okerrik ezean, ontzi-aldaketa azaro alderako burutuko zen, Ozeano Atlantikoan, Kanariar uharteen parean. ETC-literatura, saiakera Ur biren artean, Patxi Iturregi, Elkar, 2019
"Elez ele: ironiaren ontzi-aldaketa linguistikoa" izan zuen izenburu Markuletaren hitzaldiak. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-11
Garrantzitsua iruditu zitzaidan hitzaldian ontzi aldaketen aldarrikapena egitea, garraio sarea eraginkortzen duelako. ETC-prentsa Berria, 2015-10-03
Gaur da abiatzekoa Pozzalloko portura, Erromak Catanian ontzi aldaketa bat egiteko biderik eman ezean. ETC-prentsa Berria, 2019-11-26
Han, ontzi-aldaketa egiteko baimena eskatu zuten, baina Italiako Gobernuak ukatu izana ez da arazo handia izan azkenerako. ETC-prentsa Berria, 2019-11-27
Beste ontzi-aldaketarik egin gabe eta botilaratu arte, bertan gelditzen da likidoa. ETC-prentsa Argia, 2000-05-21
Hurrengo pausoa ontzi-aldaketa da: ardoa eta sedimentua bereizi egiten dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Presio positiboak, gainera, ez ditu likido esterilen ontzi-aldaketan eta apar-eraketan hutsak dituen desabantailak. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Horrez gain, bakoitzak nori bozkatu zion jakingo bagenu, agintaldi ezberdinetako hautagaien arteko boto ontzi-aldaketaren eragina neurtzeko moduan izango ginateke. ETC-zientzia, zuzenbidea Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876, Gotzon Iparragirre, UEU, 2008
Horregatik esaten da ikerketa genetikoak medikuntzaren paradigma aldaketa ekarriko duela: sintometan oinarritutako medikuntzatik geneetan oinarritutako medikuntzara eramango gaituelako. Berria - Gaiak 2004-09-16
Paradigma-aldaketaz mintzatu behar ote dugu, berriro, nahiz eta orain euskararen eremuko paradigma-aldaketa izan? Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 21. orr.
Prozesu horrek atarramentu ona izan dezan, paradigma aldaketa bat behar da, Garapen Iraunkor kontzeptuaren eskutik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.
Arlo politikoan, berriz, "etorkizunerako egoerak ikertzeko mintegia» izeneko esperientzia jarri nahi du abian, eta han "paradigma aldaketa» egin gura du Elkarri-k. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Paradigmaren aldaketa (batzuetan ere zientzia iraultza deitua) teoria zientifiko nagusien barruan oinarrizko ideiak aldatu direla adierazten duen esapidea da, lehendabizikoz 1962an Thomas Kuhn-ek "The Structure of Scientific Revolutions" (Zientzia iraultzen egitura) liburu ospetsuan erabilia. ETC-entziklopedia Paradigmaren aldaketa, Wikipedia
Uraren paradigmaren aldaketa bat proposatzen duzue horretarako. ETC-prentsa Berria, 2003-12-24
Postmodernitate likidoaren filosofoa Modernitate likidoa kontzeptuaz eta azken hamarkadetan mendebaldeko gizarteek izan duten kultura paradigmaren aldaketaz mintzatuko da. ETC-prentsa Berria, 2012-06-22
Paradigmaren aldaketa gertatu da kulturan: sorkuntza produktu bat da, eta "erregimena legitimatzeko tresna". ETC-prentsa Berria, 2014-04-06
Erakunde ugariren estimazioek aurreratzen dute beroketaren eragin globala oso larria izango dela mende honetan zehar, ekonomia dinamikaren eta paradigmaren aldaketarik ezean. ETC-prentsa Argia, 2015-12-06
Zientziagintzaren fase horretan aurrerapena berriagoa eta apurtzaileagoa da, paradigmaren aldaketari edo iraultzari baitagokio. ETC-literatura, saiakera Dogmak zientzian? Feyerabend, Kuhn, Popper, Juan Bautista Bengoetxea, Xabier Eizagirre, Jakin irakurgaiak, 2003
Eta beharbada garrantzitsuena, krisialdiak lurralde-ereduaren paradigmaren aldaketa sortuko du? ETC-zientzia, zuzenbidea Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak, Joseba K. Arbaiza, Peio Lozano (arg.), UEU, 2010
Baina ez du hori egiten legezko betebehar bat delako, baizik eta hirigintzaren eta lurralde-okupazioaren paradigmaren aldaketa dakarrelako, urtetako lurralde-okupazio hedakor eta espekulatiboaren ondoren. ETC-zientzia, zuzenbidea Hirigintza-antolamendua, Juli Esteban Noguera, EHU/UPV, 2016
sexu aldaketa. Berria - Gaiak 2004-04-15
Transexual guztiek ez dute generoaren nortasuna aldatzeko sexu aldaketarik egiten, eta Cristina Garaizabalen arabera, oso kritikoa izan behar da horrekin. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
aldaketa asko (81); aldaketa asko egin (16); aldaketa asko egon (6); aldaketa asko izan (10); aldaketa baino (7); aldaketa bakarra (51); aldaketa bakarra egingo (10); aldaketa bat (187); aldaketa bat behar (6); aldaketa bat egin (19); aldaketa bat egingo (8); aldaketa bat gertatu (9); aldaketa bat gertatzen (7); aldaketa bat izan (10); aldaketa batean (6); aldaketa batek (19); aldaketa baten (27); aldaketa bati (6); aldaketa batzu (16); aldaketa batzuen (7); aldaketa batzuk (70); aldaketa batzuk egin (13); aldaketa behar (14); aldaketa beharrezkoa (9); aldaketa bertan (6); aldaketa bertan behera (6); aldaketa da (20); aldaketa dela (19); aldaketa dela eta (6); aldaketa demokratikorako (6); aldaketa edo (12); aldaketa egin (113); aldaketa egin behar (14); aldaketa egin nahi (7); aldaketa egin zituen (11); aldaketa egingo (84); aldaketa egingo ditu (72); aldaketa egitea (14); aldaketa egiteko (24); aldaketa egiten (17); aldaketa egiten ari (6); aldaketa egitera (6); aldaketa egon (22); aldaketa egon da (8); aldaketa ekarri (16); aldaketa ekarriko (22); aldaketa ekarriko du (7); aldaketa ekarriko duela (6); aldaketa ekonomiko (6); aldaketa eragin (18); aldaketa eragin zuen (7); aldaketa eragingo (6); aldaketa eragiten (12); aldaketa ere (21); aldaketa esanguratsua (9); aldaketa eskatu (14); aldaketa eta (61); aldaketa ez (30); aldaketa ez da (15); aldaketa fonetiko (14); aldaketa fonetikoa (7); aldaketa fonetikoak (13); aldaketa fonetikoen (8); aldaketa garai (6); aldaketa garaia (11); aldaketa garaian (7); aldaketa garrantzitsua (6); aldaketa garrantzitsuak (15); aldaketa gauzatzeko (13); aldaketa gehiago (16); aldaketa gehiegi (7); aldaketa genetiko (6); aldaketa gertatu (19); aldaketa gertatu zen (6); aldaketa gertatzen (9); aldaketa gertatzen ari (6); aldaketa gisa (12); aldaketa gutxi (42); aldaketa guztiak (29); aldaketa guztien (10); aldaketa handi (17); aldaketa handia (59); aldaketa handia izan (12); aldaketa handiak (70); aldaketa handiak ekarri (6); aldaketa handiak izan (10); aldaketa handirik (71); aldaketa handirik espero (6); aldaketa handirik ez (13); aldaketa hau (31); aldaketa hauek (19); aldaketa hauen (6); aldaketa honek (9); aldaketa honen (13); aldaketa hori (153); aldaketa hori ez (7); aldaketa horiek (105); aldaketa horiek guztiak (8); aldaketa horiekin (11); aldaketa horien (30); aldaketa horrek (41); aldaketa horrekin (11); aldaketa horren (46); aldaketa horretan (15); aldaketa horri (13); aldaketa hura (16); aldaketa iragarri (10); aldaketa izan (53); aldaketa izan da (6); aldaketa izan zen (9); aldaketa izango (18); aldaketa izango da (7); aldaketa jasan (7); aldaketa nabaria (8); aldaketa nabaritu (6); aldaketa nabarmen (12); aldaketa nabarmena (25); aldaketa nabarmena izan (6); aldaketa nabarmenak (15); aldaketa nabarmenik (27); aldaketa nagusia (17); aldaketa nagusiak (7); aldaketa nahi (14); aldaketa onartu (6); aldaketa oro (6); aldaketa oso (14); aldaketa politiko (37); aldaketa politiko eta (15); aldaketa politikoa (64); aldaketa politikoa gauzatzeko (11); aldaketa politikoak (15); aldaketa politikoaren (23); aldaketa politikoen (8); aldaketa politikorako (13); aldaketa proposatu (10); aldaketa prozesu (9); aldaketa sakon (19); aldaketa sakon bat (6); aldaketa sakona (32); aldaketa sakonak (33); aldaketa sakonak egin (6); aldaketa sakonik (6); aldaketa sozial (8); aldaketa txiki (35); aldaketa txiki bat (8); aldaketa txiki batzuk (15); aldaketa txikiak (22); aldaketa ugari (43); aldaketa ugari egin (8); aldaketa ugari izan (11); aldaketa zela (7)
araudi aldaketa (11); aurten aldaketa (7); azken orduko aldaketa (14); baina aldaketa (51); baita aldaketa (7); bat aldaketa (7); bat bateko aldaketa (13); bateko aldaketa (14); batetik besterako aldaketa (6); beharreko aldaketa (7); belaunaldi aldaketa (17); benetako aldaketa (12); beste aldaketa (36); beste aldaketa bat (11); beste aldaketa batzuk (6); besterako aldaketa (6); bi aldaketa (45); bi aldaketa egin (8); bi aldaketa egingo (12); bigarren aldaketa (12); bost aldaketa (15); bost aldaketa egingo (15); botere aldaketa (11); da aldaketa (83); da aldaketa handirik (7); dago aldaketa (19); dela aldaketa (8); den aldaketa (41); dio aldaketa (6); dira aldaketa (17); diren aldaketa (35); ditu aldaketa (9); dituen aldaketa (14); du aldaketa (48); du aldaketa handirik (8); duen aldaketa (33); dugu aldaketa (6); dut aldaketa (12); dute aldaketa (28); duten aldaketa (11); duzu aldaketa (7); edo aldaketa (9); edozein aldaketa (14); egin beharreko aldaketa (6); egindako aldaketa (16); egitura aldaketa (8); eguraldi aldaketa (9); eguraldiaren aldaketa (6); entrenatzaile aldaketa (10); entrenatzaileak aldaketa (7); erabateko aldaketa (28); ere aldaketa (37); erregimen aldaketa (10); erritmo aldaketa (26); espainiako gobernu aldaketa (6); espainiako gobernuan aldaketa (6); espetxe aldaketa (8); estatus aldaketa (6); estatutu aldaketa (13); estatutuen aldaketa (6); estrategia aldaketa (7); eta aldaketa (159); eta aldaketa hori (12); eta aldaketa horiek (13); eta klima aldaketa (7); eta zenbait aldaketa (6); etxe aldaketa (10); euskal herrian aldaketa (7); ez da aldaketa (19); ez dago aldaketa (6); ez du aldaketa (18); ez dute aldaketa (9); ez zuen aldaketa (8); foru hobekuntzaren aldaketa (6); funtsezko aldaketa (10); gertatu den aldaketa (6); gertatu diren aldaketa (7); gertaturiko aldaketa (6); gertatutako aldaketa (8); gizartean aldaketa (8); gobernu aldaketa (45); gobernuan aldaketa (9); hainbat aldaketa (72); hainbat aldaketa egin (20); hainbeste aldaketa (9); halako aldaketa (8); hamaikakoan aldaketa (8); herrian aldaketa (7); hiru aldaketa (29); hiru aldaketa egingo (18); hobekuntzaren aldaketa (6); horrek aldaketa (13); horretan aldaketa (7); ikuspegi aldaketa (6); iritzi aldaketa (15); izan da aldaketa (10); izan zen aldaketa (12); izan zuen aldaketa (7); izandako aldaketa (12); izen aldaketa (17); jarrera aldaketa (77); jarrera aldaketa bat (7); joera aldaketa (7); klima aldaketa (81); klimaren aldaketa (6); kodearen aldaketa (7); konstituzioaren aldaketa (7); lau aldaketa (7); lege aldaketa (26); legearen aldaketa (16); leku aldaketa (22); nafarroan aldaketa (11); norabide aldaketa (37); ordu aldaketa (10); orduko aldaketa (14); oso aldaketa (12); paradigma aldaketa (8); plano aldaketa (8); politika aldaketa (11); politikan aldaketa (6); politikoaren aldaketa (11); rako aldaketa (11); sakoneko aldaketa (8); sei aldaketa (8); sei aldaketa egingo (6); sistema aldaketa (7); sistemaren aldaketa (8); talde aldaketa (13); tenperatura aldaketa (9); txanda aldaketa (6); ur aldaketa (7); zazpi aldaketa (8); zen aldaketa (31); zenbait aldaketa (51); zenbait aldaketa egin (17); zer aldaketa (18); zigor kodearen aldaketa (7); ziren aldaketa (6); zituen aldaketa (6); zuen aldaketa (46); zuten aldaketa (9)
aldaketak aztertu (7); aldaketak behar (12); aldaketak beharrezkoak (8); aldaketak beti (7); aldaketak dira (6); aldaketak direla (8); aldaketak egin (92); aldaketak egin behar (16); aldaketak egin beharko (17); aldaketak egingo (38); aldaketak egingo ditu (18); aldaketak egitea (26); aldaketak egiteko (76); aldaketak egiteko aukera (8); aldaketak egiten (19); aldaketak egitera (8); aldaketak egon (25); aldaketak ekarri (11); aldaketak ekarriko (14); aldaketak ekarriko ditu (8); aldaketak eragin (14); aldaketak ere (26); aldaketak eta (46); aldaketak ez (58); aldaketak ez dira (15); aldaketak ez du (10); aldaketak gertatu (9); aldaketak gertatzen (13); aldaketak iragarri (7); aldaketak izan (42); aldaketak izan dira (10); aldaketak izan ziren (7); aldaketak izango (13); aldaketak nahi (7); aldaketak zer (6); aldaketarekin batera (8); aldaketaren alde (23); aldaketaren aldeko (6); aldaketaren aurka (20); aldaketaren bat (52); aldaketaren beharra (6); aldaketaren berri (9); aldaketaren inguruan (11); aldaketaren inguruko (18); aldaketaren kontra (9); aldaketaren ondorioak (6); aldaketaren ondorioz (10); aldaketaren seinale (6); aldaketari aurre (8); aldaketari aurre egiteko (7); aldaketari buruz (10); aldaketari buruzko (6); aldaketarik aurreikusten (7); aldaketarik egin (26); aldaketarik egingo (18); aldaketarik egiteko (6); aldaketarik egon (17); aldaketarik egongo (10); aldaketarik ekarri (10); aldaketarik eragingo (10); aldaketarik espero (12); aldaketarik ez (87); aldaketarik ez badago (6); aldaketarik ez dela (9); aldaketarik ez duela (6); aldaketarik ezean (10); aldaketarik gabe (43); aldaketarik handiena (8); aldaketarik ikusten (10); aldaketarik izan (59); aldaketarik izango (36); ari diren aldaketak (6); azken orduko aldaketarik (7); baina aldaketak (14); beharreko aldaketak (12); da aldaketarik (63); da aldaketarik izan (14); da aldaketarik izango (13); dago aldaketarik (22); daitezkeen aldaketak (8); dela aldaketarik (10); den aldaketak (6); dira aldaketak (24); diren aldaketak (36); ditu aldaketak (9); dituen aldaketak (38); dituzte aldaketak (10); dituzten aldaketak (7); du aldaketarik (31); du aldaketarik egingo (6); duela aldaketarik (10); dute aldaketarik (12); egin beharreko aldaketak (10); egindako aldaketak (20); egiturazko aldaketak (6); entrenatzaile aldaketak (12); ere aldaketak (28); ere aldaketak izan (6); erritmo aldaketak (8); espainiako gobernu aldaketak (7); estatutu aldaketaren (9); eta aldaketak (51); eta aldaketaren (9); eta aldaketarik (6); ez da aldaketarik (56); ez dago aldaketarik (22); ez dela aldaketarik (10); ez du aldaketarik (27); ez duela aldaketarik (10); ez dute aldaketarik (8); ez zen aldaketarik (19); ez zuen aldaketarik (7); funtsezko aldaketarik (12); gertaturiko aldaketak (8); gertatutako aldaketak (6); gizarte aldaketaren (11); gobernu aldaketak (24); gobernu aldaketak ez (8); gobernu aldaketarekin (7); gobernu aldaketaren (7); hamaikakoan aldaketak (7); horrek aldaketak (7); ia aldaketarik (7); inolako aldaketarik (29); izandako aldaketak (8); izen aldaketak (6); jarrera aldaketak (14); jarrera aldaketarik (11); klima aldaketak (23); klima aldaketaren (91); klima aldaketaren aurka (9); klima aldaketaren inguruko (13); klima aldaketari (12); klima aldaketari aurre (7); lege aldaketak (25); lege aldaketaren (7); leku aldaketak (9); leku aldaketaren (6); moduko aldaketarik (6); nolako aldaketak (9); norabide aldaketarik (7); orduko aldaketarik (7); politikoaren aldaketaren (6); presio aldaketak (6); proposatutako aldaketak (8); sakoneko aldaketak (7); zen aldaketarik (21); zen aldaketarik izan (13); zer aldaketak (7); ziren aldaketak (12); zituen aldaketak (6); zuen aldaketarik (8)
aldaketei aurre (8); aldaketei buruz (10); aldaketek ez (16); aldaketen arabera (6); aldaketen artean (14); aldaketen aurrean (9); aldaketen berri (11); aldaketen inguruan (7); aldaketen ondorioz (6); diren aldaketei (6); diren aldaketek (10); diren aldaketen (11); dituen aldaketen (8); egindako aldaketen (6); izandako aldaketen (6); ziren aldaketen (6)