Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agerpenen edozein aldakuntza (segida) aldaketa bat besterik ez da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 107. orr.
Agerpenetan bilatu beharko dugu, eta bertan hauteman daiteke edozein aldakuntza edo aldiberekotasun agerpenek atzematean beraiekin duten hartuemanari esker. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.
Puntu batetik plano batera egindako proiekzio bat balitz bezala deskriba daiteke geometrikoki aldakuntza hau: perspektiba zentrala edo perspektiba lineala deitu ohi dena bezala, alegia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.
Gogora dezagun, Sabino Aranaren aldakuntzak zirela eta, anabasa handia zegoela apostrofoa eta marratxoa erabiltzeko orduan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 170. orr.
Pantailaren luminantzian berebiziko eragina izango dute, aldiz, argi-iturriaren aldakuntzek; proiektorea lekuz aldatzeak, adibidez, zineman. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Aldakuntza nabarmena izan zen Hego Euskal Herrian aurreko arotik hona. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 41. orr.
XIX. mendearen erdialdetik aurrera aldakuntza nabarmena gertatu zen Bizkaiko euskararen bilakaeran: besteengandik bereizteko eta urruntzeko urrats zehatzak egin ziren. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 62. orr.
Erretinako irudian ehundura-gradiente bat izatea distantziaren aldakuntza jarraitu bat pertzibitzeko estimulua da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.
Euskara batua plazaratu berritan, eta eztabaidak hain gordinak eta garratzak ziren garaian, aldakuntza esanguratsua gertatu zen Euskaltzaindi barruan: Luis Villasante aukeratu zuten euskaltzainburu 1970ean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 168. orr.
Sortzen diren aldakuntza fonetikoak islatzea (baitu, baikara, bainaiz, baihaiz, bailuke, baitzuen). Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 184. orr.
Luminantziaren bat-bateko aldakuntza bortitz bat pairatu behar duenean, begia "itsu" geratzen da aldi batez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.
Erretinako proiekzioak begi-ixte zinetiko batekin lotu ohi den perspektibazko aldakuntza bat duenean pertzibitzen da mugimendu hori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.
Euskalki guztien artetik eredu jakin bat aukeratzea, eta eredu hori zehatz arautzea eskatu zuen aldakuntza giroak, eta 1968an plazaratutako euskara batua izan zen ahaleginaren ondorioa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 12. orr.
Ikuspen-eremuaren aldaketa etengabeak halako fluxu gisako bat eragiten digu erretinan, aldakuntza-gradiente jarraitu bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.
Beti ortografia bera erabiltzeko esaten zien bere lankide euskaldunei eta, gero ikusiko dugunez, berak zabaldu zituen Ipar Euskal Herriko ortografia aldakuntzak Hegoaldean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 64. orr.
Euskalkien arteko aldeak, berriz, hitzak laburtzetik eta hots aldakuntza bereziak egitetik zetozela zioen. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 51. orr.
Horren ondorioz, zenbait aldakuntza lortzen dira, errepikatuzko aldakuntzak deituko ditugunak, talde bera bi elementu berdinez osa baitaiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010
Aukeraketan elementuak ezin badira errepikatu, aldakuntza arruntak sortzen dira; aukeratutako elementuak errepikatzen ahal badira, errepikapenezko aldakuntzak edo errepikatuzko aldakuntzak izango dira. ETC-entziklopedia Aldakuntza (konbinatoria) Wikipedia
Aukerako 6 koloreko bertsioan, 4 koloreko kode baterako, 64=1296 aukera ezberdin daude kodea osatzeko, aukerako kode bakoitza errepikatuzko aldakuntza bat izanik. ETC-entziklopedia Mastermind, Wikipedia
aldakuntza bat (4); aldakuntza fonetikoak (3); aldakuntza horiek (3); aldakuntza orotan (3); aldakuntzarik ez (4); beste aldakuntza (3); diren aldakuntza (3); edozein aldakuntza (4); edozein aldakuntzaren (3); ere aldakuntza (4); eta aldakuntza (4); zen aldakuntza (4); zenbait aldakuntza (3)