Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaixotasuna argi zegoenean, baztanga edo alborengoa esate baterako, berak antzematen zion, eta auzoko mari-berritsuek ere bai, eta edonork. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.
Alkaternatik ateratzen zen eta zura, janaria eta beste hainbat gai kontserbatzeko erabiltzen zen gaia; legenarra, alborengoa eta tuberkulosia tratatzeko ere erabiltzen zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 136. orr.
Makal zegoen, alborengoa zuen, hagatik eztula, eta hala ere erre egiten zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 94. orr.
Hori guztia kontatu zion maisu errusiarrak, alborengo batek jota hil baino egun batzuk lehentxeago. Berria - Kultura 2004-08-29
Ukabila oraindik airean, entzun nuen eztula, alborengoaren eztula erreketeen formazioaren isiltasunean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 104. orr.