Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birikeri iz biriketako eritasuna. ik pneumonia.

Gajo hori astebete baino gehiago edukiko zuten errukirik gabe uretan beratzen, birikeria har zezakeelako kezkarik gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Hamabost egun eman zituen gizajoak ohean birikeriak jota, esan zutenez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.

Estreptokokoek eragindako birikeriak joa hil zen; gaur egun penizilinarekin sendatzen da.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 68. orr.

Birikeriak jotakoen zurbiltasuna zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Hezurretaraino sartu zitzaidan hotza eta beldur izaten hasi nintzen, ez ote nuen birikeri gaiztoren bat harrapatuko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.

Gavard izeneko gizon prestu batek zuzentzen zuena, zeinaren emaztea birikeriaz hil baitzen, hegaztien usain gantzatsuen erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus