Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abesbatza (ETCn 9.767 agerraldi; cf koru ETCn 4.103) 1 iz abestalde nagusia. ik koru.

Mendizale taldea bildu zuen, gobernadoreak debekatu zion aldizkari bat abiatu zuen, abesbatza zuzendu zuen, zinema aretoa zabaldu zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.

Hizlaria berdegunetik mintzo ohi da, eta noizbehinka, abeslariren batek, koralen batek edo abesbatzen batek zuzenean abesten du berdegunetik.  Berria - Kirola   2006-03-08

-Abesbatza bat ere sortu zuten gure aitonak-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 65. orr.

On Joakinek zuzentzen zuen herriko abesbatza horretan ezagutu genuen elkar Arantxak eta biok.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Iruñean beharbada entzunen duk katedraleko abesbatza, hori duk Nafarroako musika erakunde zaharrena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 186. orr.

Izarraren itzalpean, egun hotela den eraikin erraldoiaren aurrean, emakumezkoen abesbatza, mikrofonoa eta diskurtso ofiziala; ondoren, umeak, hamabost bat, olerki zatiak esaten, bakoitzak ahal duen moduan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 289. orr.

Musikariekin batera, hamar ahotsez osaturiko abesbatza zegoen, haietatik sei ume-ahotsak, Vienako estilorik petoenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Plaza berean, kiosko aldean, abesbatzak, txalapartariak, trikitilariak, bertsolariak eta antzerkia izanen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Zazpi abesbatzak hartuko dute parte igandean Antiguako lehiaketan.  Berria - Kultura   2004-06-10

Behin joan nintzen abesbatzak entzutera, eta beste behin frontoira ere bai, jota jaialdi bat entzutera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 70. orr.

Inaugurazio festarako, On Camillok egitarau polita prestatu zuen: abesbatzaren kantaldia, atletismo lehiaketak eta futbol partida.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

Begi urdin distiratsuko emakume itsu bat zen abesbatzaren zuzendaria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Lehen zatian, 22 emakumez osatutako abesbatzak lau pieza eskainiko ditu a capella.  Berria - Kultura   2004-08-18

Xatz Eskifaia, berriz, emakumeez osatutako abesbatza da, eta Alaitz Guridik zuzenduko du.  Berria - Kultura   2004-07-31

Igande honetan, Azaroaren 10-an, 16 orenetan, kantaldi eder bat antolatzen du Iparraldeko Abesbatzen Elkarteak, Kanboko elizan.  Herria   2002-11-07

Arabako Nazioarteko Abesbatzen Astean 211 kantari ariko dira.  Berria - Kultura   2004-07-29

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2003-04ko denboraldiari amaiera emango dio gaur eta bihar, Andra Mari Abesbatzarekin.  Berria - Kultura   2004-06-10

Eguerdiko hamabietan, 40 mosso boluntariok osaturiko talde batek, jairako jantzirik, ohore egingo dio senyera-ri, Sant Jordi abesbatzak, Kataluniako Orfeoiak eta Puig-reigeko Polifonikoak Els Segadors kantatu bitartean.  Berria - Mundua   2004-09-11

Landarbaso abesbatzak "erronka" moduan hartu du biharko ikuskizuna.  Berria - Kultura   2004-08-12

-Ortzegun aratsean, Donibane Lohizuneko elizan, Arin taldeko kantariak eta Coro Easo abesbatza.  Herria   2003-10-30

Hainbat abesbatzatako arduradunek azpimarratu dute inoiz ez zaiela horrelakorik gertatu.  Berria - Kultura   2004-10-30

2 (izenondo, izenlagun eta kidekoekin)

Cantabriako Abesbatza Lirikoa eta Pablo Sarasate Orkestra izango dira Angelo Cavallaroren agindupean.  Berria - Kultura   2004-05-06

Cor Madrigal abesbatza mistoa eskarmentu handiko taldea da eta ondo eraman zuen berari zegokion ardura handia.  Berria - Kultura   2004-12-18

Landarbaso abesbatza gaztea, Hungariako Bela Bartok lehiaketan. Abesbatza onenen elkargune.  Berria - Kultura   2006-03-03

"Onginahizko abesbatza honetan", dio berak, "ez dut emakume-ahotsik entzuten".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Bertan, Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Abesbatza zuzendariek kontuan hartu behar dituzten oinarrizko mugimenduak eta emanaldi batean jarraitu beharreko alde teknikoa irakatsi nahi dizkiete ikasleei.  Berria - Kultura   2004-07-31

Abesbatza Lehiaketa, munduko abesbatza eskola ainitzen artean, hala nola Bielorrusia, Kanada eta Argentinako batzu, orotarat hogoi bat koro, denak kalitate handikoak.  Herria   2005-11-10

Hungariako abesbatza eskolako semea izanik, Kodalyren, Bardosen eta Bela Bartoken lan bana sartu nahi izan dut programan. Bilboko Abesbatza Elkarteak lau kontzertu egingo ditu asteburuan Lisboako Festa da Musica jaialdian.  Berria - Kultura   2004-04-01

Filipek aspaldidanik saila jarraikitzen du, izan dadin dantzan, musikan edo abesbatz lanean.  Herria   2003-02-06

Abesbatza eta organo kontzertuak, bertso emanaldiak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 25. orr.

Era berean, asko abesbatza zuzendaritza ikasleak izanik, maisuaren lana sakon aztertzeko bidea ematen die eskolak.  Berria - Kultura   2004-04-01

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Idazlearen gogamenean dagoen kaosa, "ahots abesbatza", egitura ezegonkor batean ordenatu beharra du sortzaileak.  Berria - Kultura   2004-07-24

Oñatiko Ganbara Abesbatzaren hamargarren urteurrena ospatzeko, musika zikloa egingo dute bihartik aurrera.  Berria - Kultura   2004-10-15

Dissidenten taldearekin batera, Iruñeko Ganbera abesbatzak parte hartuko du kontzertu horretan Herri Abesbatza handiak, Jerry Smithek zuzenduta, kontzertu berezia eskainiko du Donostian.  Berria - Kultura   2004-07-23

Haur abesbatzen alorrean, Txinako China Lily Children Choir nagusitu zaie Errusiako Poliot (2. saria) eta Finlandiako Voxa Aurea (3. saria) taldeei. Boz-Alai ume abesbatzari emandako trofeoa.  Berria - Kultura   2004-11-02

Bordaleko Opera abesbatza entzunen da.  Herria   2003-12-04

Bilbao Opera Abesbatza.  Berria - Kultura   2004-01-22

Euskal Herriko Parropia-Abesbatzen Elkargoak deitzen ditu formakuntza huntan parte hartu duten guziak Ezpeletan iraganen den ospakizunera, otsailaren 9 an, igandez.  Herria   2003-01-28

Bilboko Abesbatza, kontserbatorioko haur abesbatza eta Euskeria gazte abesbatza.  Berria - Kultura   2006-04-05

Asuncion Abesbatzaren emanaldia, Monteverdi, Scarlatti, eta Mendelsonenen obrekin.  Herria   2001-06-14

Euskal abesbatzak Asan.  Berria - Kultura   2006-04-01

5 irud/hed

Hiria auhen abesbatza bilakatu da, Ibn Arrinque Galiziarraren tropak xaxatua ihesean datorren jende horrekin guztiarekin, Alak fundi eta infernu sakonera kondena dezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

6 abesbatza zuzendari

Bigarren mailako ikasleak abesbatza zuzendariak dira dagoeneko eta badute oinarrizko jakintza bat.  Berria - Kultura   2004-07-31

Gainera, beste hainbat orkestra eta abesbatza gidatu ditu AEBetan nahiz Europan, eta mundu osoko abesbatza zuzendari eta prestatzaile laudatuenetakoa bihurtu da.  Berria - Kultura   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abesbatza bat (4); abesbatza batek (4); abesbatza da (3); abesbatza elkartea (8); abesbatza elkarteak (8); abesbatza ere (6); abesbatza eta (27); abesbatza kantuaren (3); abesbatza kantuaren europako (3); abesbatza lehiaketa (5); abesbatza zuzendaritza (3); abesbatzak ere (3); abesbatzak eskainiko (4); abesbatzak eskainiko du (3); abesbatzak eta (23); abesbatzak hartuko (4); abesbatzak hartuko dute (3); abesbatzak lagunduko (4); abesbatzak parte (5); abesbatzako zuzendaria (3); abesbatzako zuzendariak (5); abesbatzaren egoitza (3); abesbatzaren trofeoa (3); abesbatzen elkarteak (8); abesbatzen elkarteko (3); abesbatzen federazioak (4); abesbatzen lehiaketan (3); abesbatzen zuzendaritza (4); aire abesbatzak (3); airez aire abesbatzak (3); andra mari abesbatzak (12); andra mari abesbatzarekin (3); arraga abesbatza (6); bilbao abesbatzak (3); bilboko abesbatza (20); bilboko abesbatza elkartea (8); bilboko abesbatza elkarteak (8); bilboko abesbatzak (5); bilboko operaren abesbatza (11); bilboko operaren abesbatzak (6); den abesbatza (3); du abesbatzak (3); easo abesbatza (4); easo abesbatzaren (5); easo abesbatzaren egoitza (3); elizan lapurtarrak abesbatzak (3); eta abesbatza (11); eta abesbatzak (7); eta abesbatzaren (4); eta abesbatzen (3); eta arraga abesbatza (3); eta bilboko abesbatza (4); etorburu abesbatza (13); etorburu euskal abesbatza (3); euskal abesbatza (3); euskal herriko abesbatzen (10); euskaldunok abesbatza (3); ganbera abesbatza (4); gaurko euskaldunok abesbatza (3); gazte abesbatzen (7); hainbat abesbatza (3); haur abesbatzak (5); haur abesbatzen (6); herriko abesbatza (3); herriko abesbatzen (10); herriko abesbatzen elkarteak (5); herriko parropia abesbatzen (3); hodeiertz abesbatza (3); hodeiertz abesbatzak (8); iparraldeko abesbatzen (4); iparraldeko abesbatzen elkarteak (3); kantilena abesbatzarekin (3); landarbaso abesbatza (4); landarbaso abesbatzak (6); landarbaso abesbatzak eta (3); lapurtarrak abesbatza (3); lapurtarrak abesbatzak (6); lapurtarrak abesbatzak eskainiko (3); mari abesbatzak (12); mari abesbatzarekin (3); musika bilboko abesbatza (4); nafarroako abesbatzen (4); nazioarteko abesbatzen (5); oldarra abesbatza (3); oldarra abesbatzarekin (3); opera abesbatza (4); operaren abesbatza (11); operaren abesbatzak (6); orkestra eta abesbatza (3); osaturiko abesbatza (3); parropia abesbatzen (3); tolosako abesbatza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus