Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koru (orobat koro) 1 iz abesbatza.

Nire artekootan ari nintzela, koru bat La Marseillaise kantatzen hasi zen irratian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

Nahi baduk, ekarri Winter Garden koru osoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 270. orr.

Orkestra, koroa eta dantza-taldea prest omen daude.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.

Ederki egiten du berorrek koruarena, jauna.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.

Semenario handian kantu gregorianoak gidatzen nituela, koruaren erdian nengoela xutik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

Koru eta bakarlarientzako kantata bat .  Berria - Kultura   2004-07-09

Koru batean abesten ariko balitz bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

Koruan kantatuko zuten neska-mutilei.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Greziako tragedietan koruak egia esaten du, bizitzaren egia sakona ateratzen du argitara, gogorra bezain kontsolagarria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

Kaleko oihuen nahaste-borrasteak koru baten abestia dirudi.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.

Maite dut zurien eta marroien eta beltzen arteko hango nahaspila aldakor hori, atzerriko azentuen koru geruza askotako hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

· Bidaiariek antsia eta auhenezko koru bat osatzen zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

2 (izenondoekin)

Dantzari talde bat osatu zen, berebat koru txiki bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

EOS, Daxa ganbera taldea eta Lausardi koru sinfonikoa ariko dira.  Berria - Kultura   2004-02-13

Gorka Aierberen zuzendaritzapean ariko da Eskifaia koru mistoa.  Berria - Kultura   2004-07-31

Izan ere, koru greziar bat osatzen dute aktore guztiek.  Berria - Kultura   2004-06-10

3 koro batek abesteko musika lana.

Va pensiero koruaren amaieran altxatu egin zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 25. orr.

Piraten koru gorrotagarri hura abestuz, prozesio bitxiak basoa zeharkatu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 164. orr.

Edonola ere, ez du ahaztu Edipo-ren azken koruaren leloa: ez esan inor zoriontsua dela hiltzen den arte.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kapitaina koru-zuzendari eta irakasle izandakoa da, Salisburyn.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 122. orr.

Oporton, jaioterrian, eliz karguren bat izan zuen, koru-zuzendaria hain zuzen, eta jakitun ospea lortu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Nire aita, José Sánchez, esan dizut, jauna, koru maisua zen Tuterako katedralean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.

Barojako zalditegiak koru kantuarentzat.  Herria   2004-11-04

Koru abeslariek Heltayk berak aukeratutako programa zabala landuko dute sei egunean Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean. herria¬

Kantuari lotu teknikak ikasteko (bertsularitza, antzerkia ezenatokian ibiltzea, koru zuzendaritza, kantuen idaztea, musika konposaketa).  Herria   2001-11-15

Bereziki garrantzitsua da bere koru musika.  Berria - Kultura   2004-02-15

Antiguako Koru Lehiaketako lehen saria.  Berria - Kultura   2004-06-15

· Koru eta orkestra zuzendaritza ikasketak eskaintzen ditu ikastegiak.  Berria - Harian   2005-07-05

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hamar laguneko gospel koru batekin.  Berria - Kultura   2004-05-09

Ahots-koru batek erregutu zion has zedila afaltzen, eta Lily ondoratu zitzaion hiru patatarekin, harentzat gorderik baitzeuzkan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 295. orr.

"Gora zu, Asto santua!" aingeru koruen kanta.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.

Ustekabean, oso goitik, tronpeta-koru handia goratu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 74. orr.

Bilboko Koru Elkarteko Kontserbatorioko Abesbatzak.  Berria - Kultura   2004-03-23

Bera izan da Arabako Nazioarteko Koru Astearen eta Folklore Jaialdiaren gatza eta piperra.  Berria - Kultura   2004-12-01

6 elizaren gunea non elizgizonak eliz otoitza abestera biltzen baitira. ik korualde.

Hau otoitzean ari zen aldare aurrean, koruaren barne-aldetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Ohi denez, aldarearen parean eta goian korua zegoen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 157. orr.

Talde bat ere bazen koruan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Lehenbizikoan, zolan, gizon doludunak, bigarrenean, koroan, harmoniuma lodiaren ondoan, komunione haundia egina zuten mutikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

Harrizko irudi bat ikusi zuen, hautsak hartuta, koru azpiko zoko hondakinez bete batean. nesken ahotsak iristen zitzaizkien, Mariaren loreak koruan kantari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 147. orr.

Katedralean lanpostua aurkitu zuen, koru liburuen zaindari, eta ongi bete zituen bere lanak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

7 korua egin

Itsas olatuek eta haizeak korua egiten dutela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 255. orr.

Agustinek, Dolmancék eta zaldunak korua egiten diote.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 181. orr.

Sarritan herriko jendeak, txiki eta handi, etxeetatik atera eta herrixka aurreko bidean zutik, korua egiten zien fraideei, ozenki oihu eginez: "Goretsia Jainko Jauna".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 583. orr.

· Algarak baretu ahala txaloak eta koruak eginez lagundu diote denek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 110. orr.

Infernutik eginen dizkidak koruak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 376. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koru astea (3)

korua egiten (3)

koruko andre (4)

korutik kanpora (3)

gizon koroa (8); haur koroa (3)

gizon koroak (3)

kantari koroen festibala (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus