Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bederatzi ilabetez, Nafarroako Erriberako lurralde hortan alatuko dira artaldeak. Herria 2002-09-26
Ez nuen uste hainbeste txori motaren izenak nekizkienik, azaldu ahala izendatu ditut han behean kaiolatuon elkartasunetik alatu diren hegaztitxoak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.
Nork erranen zuen Arlantto-ren ardiak alatzen diren pentzera jinen zirela hainbertze kantari eta musikari, zenbaitzu ospe handikoak. Herria 2003-07-03
Malkarrean alatzen diren ahuntzen zintzarriak iristen dira enegana. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.
Ardiak alatzen diren zelai gorrixka baten gainean trenkatzen dira mendiko gailurreriaren itzal zabalak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 158. orr.
Milaka ardi, behi, zaldi (eta zerri!) alatzen da hemen. Herria 2003-07-10
Kabalek ere baliatuko dute errekaz bertzaldeko mendialde horietarat alatzerat joaiteko. Herria 2005-12-22
Larratzeak, alabaina, ez du bakarrik erran nahi konfesioak entzutea eta penitentziako sakramentua ematea, baina eskualdeen eta herrien gaineko artzainak ezartzea ere bai, eta haien alhatzeko eta salbatzeko behar diren gai guztietan eskolatzekoa. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.
Suak garbitzen duela mendia eta errexten alhatzeko belar hobearen pusa. Herria 2001-02-15
Hitzaren belardiak alhatzen ditut hargatik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Bortizkeriaren ondorioa bortizkeria, batak bertzea sorrarazten, bortizkeria bortizkerian alhatzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.