Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alhatu1, alha/alhatu, alhatzen (orobat alatu; Euskaltzaindiaren Hiztegian alhatu agertzen da) 1 da ad bazkatu, larratu. ik alatu1.

Suak garbitzen duela mendia eta errexten alhatzeko belar hobearen pusa.  Herria   2001-02-15

Cartierrek ezetz sinesgogor, felagen espioia dela, goi hauetan harriak baizik ez dituztelako alhatzeko ahuntzek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 128. orr.

2 du ad alharazi.

Erleak hor alhatuz ainhiz ezti ateratzen dute eta ber denboran trefla hori fekondatzen omen dute hazi ateratzeko izanez.  Herria   2004-02-26

Larratzeak, alabaina, ez du bakarrik erran nahi konfesioak entzutea eta penitentziako sakramentua ematea, baina eskualdeen eta herrien gaineko artzainak ezartzea ere bai, eta haien alhatzeko eta salbatzeko behar diren gai guztietan eskolatzekoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.

3 irud/hed

Hitzaren belardiak alhatzen ditut hargatik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Bortizkeriaren ondorioa bortizkeria, batak bertzea sorrarazten, bortizkeria bortizkerian alhatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus