Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alasa iz sukaldeko hainbat tresna zintzilikatzen diren ohol kakoduna. ik arasa.

Alasak, jantzi-armairuak, jantzitokiak, gainezka zeuden guztiak jantziz eta arropa xuriz: lisatuak, tolestuak, tontor erregularretan ordenatuak, plastikozko poltsen barruan batzuetan edo kutxa txikitan zetazko paperean bilduak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

Etxeko alasa baten barnean egon da kaiera Pakistanetik itzuli ginenetik, gauza pilo baten pean nolabait ezkutaturik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 163. orr.

Eserita jarri ohi zen gehienean, hankak beste aulkian luzatuta, burua alasa txiki baten kontra, postuaren atzealdean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Bide-ertzeko zurezko ostatutxo ugarietan aurkitu ohi diren lagun zahar guztiak kausitu zituen Txitxikovek gela hartan ere, hau da: samovar intzigarrez estalia; pinuzko horma ondo leunduak; hiru ertzeko alasa zoko batean, teontzi eta katiluz beterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus