Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure erorketaz poztu eta hondamenaz alaitu baitzen, atsekabetu egingo da bera hondatua gertatzean. Elizen arteko biblia Ba 4,33
Harryri bihotza alaitu zitzaion; Hagridekin egon behar baldin bazuten, ez zen hain txarra izango. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 225. orr.
Hagrid berehala agertu zen, oso erretxinduta, baina nor ziren ikustean berehala alaitu zitzaion aurpegia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 99. orr.
Jauna nire alde, nire sendogarri: etsaien porrotaz alaituko naiz. Elizen arteko biblia Sal 118,7
Ai baletor Siondik Israelen salbazioa! Jainkoak bere herriaren zoria aldatzean, poztuko da Jakob, alaituko Israel. Elizen arteko biblia Sal 53,7
Alaitu zerbitzari honen bihotza: zuregana jasoa dut gogoa, Jauna. Elizen arteko biblia Sal 86,4
Zuek, beraz, haien aitzindari zaretenok, poz zaitezte eta alaitu, eta ez uko egin santu haiei helaraziko diezuen eginkizuna betetzeari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 327. orr.
Saget andereñoak, eszena hark arras alaiturik, Rambuteau kalea zeharkatu zuen bizi-bizi, bere kapela beltzaren azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.
Lisboako Setioaren Historiak, beste historiak, alegia, esaten du gurutzatuak hagitz alaitu zirela Portugaleko erregea bere proposamenak jakinaraztera bazetorrelako berria zabaldu zenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 165. orr.
Edozein hiritan sartzen zelarik, poztu egiten ziren elizgizonak, kanpaiak jotzen zituzten, gizonezkoak biziki alaitzen ziren eta emakumeak ere bai haiekin batera, haurrek txalo egiten zuten, eta maiz zuhaitz adarrak eskuetan eta salmoak kantatzen irteten zitzaizkion bidera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.
Alaitzen eta bozkariatzen da eta pozez dantza egiten du, ikusten baitu bere egunetan Jainkoaren Eliza misterio berriz eta antzinako mirariz berritzen ari dela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.
Baina lagun alaitu berriek alferrik botako diote soka bat ur-bazterretik, eta alferrik geratu dira han zain, sorbalda edo borrokak akituriko besoak une batez berriro azalduko ote diren: azken agerpena izan da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.
Poz bedi zerua, alaitu lurra. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,31
Larrialdi guztietatik libratu nau Jaunak, eta etsaien porrotaz alaitzen naiz. Elizen arteko biblia Sal 54,9
Une batez begia alaitu egin baitzitzaion, nola marinelei bila dabiltzan kostaldea ikustean alaitzen zaien. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 282. orr.
Hala balitz ere, isildu hadi eta hator; ibarrak alaitzen hasiak dituk-eta atzo entzundako soinu-tresnak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.
Griotek kantatu egiten dute, musika jo, dantzatu, jaiak alaitzen dituzte, berezko alaitasuna dute. Berria - Kultura 2004-11-30
Oso umoretsua zen, aldagela alaitzen zuen; taldekide bikaina zen. Berria - Kirola 2004-11-26
Txinatar jainkoen itxura koloretsuek itsas hegia alaitzen zuten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 138. orr.
-Zerk alaitzen zaitu horrenbeste? -galdetu zuen berak, harenganantz jiraturik eta hotz begiratuz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 139. orr.
Hemen geldituko zara, nire etxean, jaten eta edaten, eta nire alaba alaitzen, asko sufritu baitu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 120. orr.
Denek zekiten Jexux trebea zela soinuarekin, musikaz jendea alaitzeko dohaina zuela, eta hori oso ondo hartzen zuten nagusiek. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 98. orr.
Irrikarkaila batek aurpegia bat-batean alaitzen diola, erraiten dit bere bizia Frantsesen beztitzen eraman duela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 196. orr.
Haren usainak sudurra alaitzen zidan eta eskuak dardarka jartzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 108. orr.
Iruditu zitzaidan hura alaitzearren ari zela bera hain bizi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Hango kuskus usainak gosea piztu dio, hango doinuen oihartzunak alaitu, hango argitasun epelak bozkarioa sentiarazi. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.
Txitxikov, bere aldetik, barre egiten eta txantxetan aritzen ahalegintzen zen, baina, ahaleginak ahalegin, lagunen ziriek ez zuten batere alaitu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.
Monika bi trago egin orduko hasi zen barrez eta alaitu egin zuen bikote bakartiz osatutako jangela hura. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.
Ez zegoen Madrilen bandera haiek alaituko zituen haize izpirik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.
Kakotxipiri, zenbait aldiz joan baitzen gonbidatuta arizmenditarrengana bazkaltzera, harrigarria gertatzen zitzaion aita-amen eta ahizpen tristura, eta pixka bat alaitu nahi izan zituen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.
Eman diezaiogun geure arreba txitxarrari alde egiteko baimena, bere gorespen-kantuekin aski alaitu gaitu-eta orain arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 387. orr.
Kontrako norabidean izu-laborrian ihesi zihoan jende piloa ikusteak ere ez zituen batere alaitu. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 132. orr.
Beste zerbait ere sartu dizut hemen, datorren ikasturtea Hogwartsen pixka bat alaituko dizuna. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 349. orr.
J. Rekexok bidalita jaso zuen azken gutunak arras alaitu zion eguna. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 236. orr.
Xanpainaren ondotik Hungariako ardoa edan zuten, eta horrek indarberritu eta are gehiago alaitu zituen guztiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.
Printzesa ikusteak bihotza alaitu bazion ere, printzesa gal zezakeela pentsatzeak eztarria estutu eta begiak zauritzen baitzizkion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 104. orr.
Guk alaitu egin dugu heriotza, lorez jantzi dugu, usain gozoz bildu, errazago bihurtu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 378. orr.
Haren hainbat obren artean, Martxa hungariarraren pianorako egokipena jotzen zuen sarri eta kemen osoz, piezaren erritmo eta festa-giroaz hoteletik irten ere ezin zen jendearen aldarte aspertuak alaiturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.
Gogoeta horiek alaiturik, irriño bat pizten zait ezpainetan. Elgar Oinka-ko dantzari gazteak ere hor ziren bazterren alaitzeko. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.
Berrogeita bost urte eta ez lagunik, ez dirurik, hire egunak alaitzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.
Zazpigarren egunean, ardoak alaiturik, Basti erreginaren bila bidali zituen Asuerok bere zerbitzuko zazpi morroi irenak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 130. orr.
Ahuleziaren eraginez ohetik altxatu ezinik, bizitzaren itzulerak nahi gabe alaiturik, ahaztu egin zitzaion ate horren atzean beste ate batzuk zeudela, itxita. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 206. orr.
Hariaren bestaldean Iñake ageri zaigu, ahots zakar horrek alaiturik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 178. orr.
Bihurrikeria bat egiteko bat-bateko gogoa sentituz, loaren aukera hurbilak alaiturik, haur baten antzera burua okertu, ezpainak aurrerantz bildu eta zabal-zabal jarri zituen begiak, keinu horrekin harriduraren mailarik gorena adieraziz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 119. orr.
-A -esan zuen Woodek, aurpegia alaituz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.
-Salan sartutakoan jotzen ari zineten doinua mister Haydnena zela iruditu zait -esan du Etxeberryk ardoak bihotza alaiturik, mihia askaturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.
Donostiara 1853an inkognito etorri zen bidaiari ingeles hark [...], kontatzen du nola Konstituzio Plazan noiznahi sortzen ziren dantzaldiak, besterik gabe, banda militarrak jotzen zuen polka batek alaituak. Askoren artean «Rataplan» - 11. orr.
Emazte ederrak senarraren aurpegia alaitzen du eta ez dago gizonarentzat ezer desiragarriagorik. Elizen arteko biblia Si 36,27
Barruan alaitasuna zeukalako, baita unerik txarrenetan ere, erromeriak alaitzen zituen; eta inoiz ez zuen huts egiten, proletario zintzoa zelako, esanekoa. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 31. orr.
Begirada argiak bihotzondoa alaitzen, albiste pozgarriek indarra berritzen. Elizen arteko biblia EsZ 15,30
Gozatzeko da ogia, bizia alaitzeko ardoa, eta denetan laguntzeko dirua. Elizen arteko biblia Koh 10,19
Zu babesten zaituen, zu alaitzeko mundu bat asmatzen duen aingerua. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 34. orr.
Afalosteko ekitaldiak irauten duen denbora guztian, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak ariko dira musikaz giroa alaitzen. Berria - Kultura 2004-01-23
Begi-bistakoa zen, bestalde, bertan biltzen zen jendea maila handiko jendea zela, dirudunen aisialdia alaitzeko elkarte pribatua baitzen hura, toki dotore eta diskretua, oso garestia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.
Mirari txikiak gertatu egiten dira batzuetan; eguna alaitzen diguten zera horiek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 143. orr.
Hiru haiei so, alaitu ederra hartzen zuten begiek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.
alaitu da (3); alaitu dituzte (3); alaitu dute (5); alaitu egin (14); alaitu egin dugu (3); alaitu egin zen (3); alaitu egiten (12); alaitu eta (7); alaitu zen (4); alaitu zion (3); alaitu ziren (4); alaitu zituen (4); alaitu zitzaion (3); alaitu zuen (4); alaitu zuten (7); alaitua izanen (4); alaitua izanen da (4); alaituko ditu (7); alaituko dituzte (5); alaituko du (10); alaituko duen (3); alaituko dute (13); alaituko naiz (3); alaiturik eta (7); alaitzeko eta (3); alaitzeko hor (3); alaitzeko moduko (3); alaitzen du (4); alaitzen du eta (3); alaitzen duen (4); alaitzen dute (3); alaitzen zituen (4); alaitzen zuela (3); alaitzen zuen (3); alaitzen zutela (3); alaitzen zuten (3); anaiek alaiturik (4); aperitifa alaitua (3); ardoak alaiturik (3); asko alaitu (3); aurpegia alaitu (3); bandak alaiturik (7); barhenne anaiek alaiturik (3); bat alaitu (3); bat alaitzeko (3); batek alaituko (3); batek alaituko du (3); batzuek alaiturik (3); bazterrak alaitu (3); bazterrak alaituko (6); bazterren alaitzea (3); bazterren alaitzeko (18); bihotza alaitu (4); bihotza alaitzen (8); bordatxok alaiturik (4); eko soinulariek alaiturik (3); ere alaitu (3); eta alaitu (20); eta alaitu egiten (3); eta alaitzen (5); gaiteroek alaiturik (3); gaitezen eta alaitu (3); giroa alaitzen (4); haurrek alaiturik (3); herria alaitzen (3); hiruak taldeak alaiturik (4); k alaiturik (10); kantariek alaiturik (6); kantuz taldeak alaiturik (3); kiki bordatxok alaiturik (4); kriolinak taldeak alaiturik (4); musika taldeak alaiturik (3); musikariek alaiturik (9); poteo alaitua (3); poztu eta alaitu (3); soinulariek alaiturik (9); sorginak bandak alaiturik (4); taldeak alaitu (4); taldeak alaituko (10); taldeak alaituko du (5); taldeak alaituko duen (3); taldeak alaiturik (55); taldeak alaiturik eta (3); trikitilariek alaiturik (5); txarangak alaiturik (3)