Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amari ahaztu egiten zaio garai batean bera ere alaba eta ama batera izan zela. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 59. orr.
Zazpi seme eta hiru alaba zituen. Elizen arteko biblia Jb 1,2
Taibelek seme bat eta bi alaba eman zizkion senarrari, baina txikitan hil ziren hirurak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.
Bi alaba izan zituzten, Marina eta Ada, bi alaba, biak ala biak erotzeraino maite zituztenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.
Gure ama izan zen familia berri hartako lehena, eta ondotik etorriko ziren beste zortzi alaba; bederatzi ahizpa guztira, eta mutilik batere ez. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 61. orr.
Tolentinoko Mateok Frantziska izeneko alaba zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 446. orr.
-Alaba dudalako, horrexegatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.
Ama, malura handitan duzu alaba! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 312. orr.
Areago omen zirudien beraren alaba, emaztea baino. Txillardegi «Putzu», 1999 - 317. orr.
Antzeman nien, noski, nola begiratzen zioten neskari -alaba nuelakoan zeuden haiek, noski- burdin zurubia mailaz maila igotzen ari zen bitartean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.
-So egion mugarik gabeko lautada eder horri, alaba. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
Bikote gaztea Egutxiren etxera etortzen zenean, alaba amari laguntzera joaten zen sukaldera. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 68. orr.
Handik gutxira alaba Sergerekin ezkondu eta Manex jaio zen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 27. orr.
Egia esatera, amaren kezka ez zen alaba senarrik gabe geratzea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.
Egia da gure asmo guztiak deuseztea bururatu zaiola, alaba komentura berriz sarrarazteko xedea harturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.
Aita batek, erromatarren artean, behartu zezakeen alaba senarra zapuztera, nahiz eta ezkontza berak onetsia izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 157. orr.
Klara, familia nobleko alaba zen, Asisko gazte distiratsuenetakoa, etorkizun oparokoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.
Familia nobleko alaba izanik, kultura-maila ona izan zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1167. orr.
Hara: baditut alaba bi, oraindik gizonik ezagutu ez dutenak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.
Hiru seme izan zituen Saulek: Jonatan, Ixbi eta Malki-Xua; bai eta bi alaba ere Merab zaharrena eta Mikal gazteena. Elizen arteko biblia 1 Sm 14,49
Emadazu alaba emaztetzat; zure suhi izango naiz eta dagozkizun bezalako eskuerakutsiak egingo dizkizuet bai zuri, bai alabari. Elizen arteko biblia 1 M 10,54
Alaba haietako baten alaba da nire amona. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 44. orr.
Zorobabelen semeak: Mexulam eta Hananias eta alaba Xelomit. Elizen arteko biblia 1 Kro 3,19
Alaba Katalina haiekin zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.
Betsabe da, Eliamen alaba, Urias hitiarraren emaztea. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 53. orr.
Amari ahaztu egiten zaio garai batean bera ere alaba eta ama batera izan zela. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 59. orr.
Jaunaren aurrean, zure ardurapean uzten dut gure alaba: ez ezazu nahigabetu zeure bizitza osoan. Elizen arteko biblia Tb 10,13
Ez genuen sekula usteko gure alaba sugegorrien habia batera bidaltzen ari ginela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.
Korridorera atera zirenean Amianoren alaba besarkatu zuen, gero berari ere harrigarria gertatu zitzaion berotasunaz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.
Dudarik gabe, behar dut haren alaba seduzitu: baina ez da aski, behar dut galdu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.
-Uste horretakoa naiz, tabernariaren alaba, eskuak gari zurizkoak dituzun neska! -erantzun zuen Joanesek, irribarretsu, neskaren eskuak bere eskuetan hartuz-. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 20. orr.
Adio, adiskide agurgarria; maita nazazu zure alaba banintz bezala, har nazazu alabatzat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 333. orr.
Berrogeita bat urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Maaka zuen izena eta Absalomen alaba zen. Elizen arteko biblia Jr 52,1
Baina ez al da halakoren alaba? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.
Argi dago zorigaiztoko grina hori dela nire alaba oinazetan daukana. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 313. orr.
Bere alaba ote zegoen patriotek su emandako beltzen eskolako neska zalapartarien artean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 337. orr.
Volanges andreak bere alaba esposatzen du: sekretua da oraino; baina atzo jakinarazi zidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.
Absalomen alaba Maaka izan zuen Roboamek maiteena bere emazte eta ohaide guztien artean. Elizen arteko biblia 2 Kro 11,21
Itsasoan urrun, Ogigia uhartea dago, non bizi baita Atlanteren alaba, Kalipso txirikorda ederduna, jainkosa ikaragarria. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.
Andres konbentzituta geratu zen amak ongi zekiela nolakoak ziren egiaz Julioren eta bere alaba Niniren arteko harremanak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.
Hori iloba dut, nire senarraren anaiaren alaba. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.
Helkiasen alaba Susanarekin ezkondua zegoen. Elizen arteko biblia DnGr 3,2
Abinadaben semea, Salomonen alaba Tafat-ekin ezkondua. Elizen arteko biblia 1 Erg 4,11
Zure seme Hasanek haurdun utzi zuen nire alaba. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.
Ongi da, eginen dut zurekin hitzarmena; baina gauza bakarra eskatzen dizut: ez azaldu niregana Saulen alaba Mikal ekarri gabe. Elizen arteko biblia 2 Sm 3,13
Egiptoko errege faraoiaren senitarteko egin zen Salomon, haren alaba emaztetzat hartuz. Elizen arteko biblia 1 Erg 3,1
Alaba bakarra naiz ni; / aitak ez du beste semerik / oinordeko izango duenik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 108. orr.
Musu bat zure alaba atseginari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 284. orr.
"Ez horrenbeste erre, ama!", hots egin zuen Lizek, alaba nagusiak, leiho batean azalduz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Buhamearen alaba gehienak etxola doiaren aterpean dindilizka zebilen sua indartu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.
Mediku bati gerta dakiokeen miseriarik handiena: alaba txikia gaixotu eta erremediorik aurkitu ezina. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 156. orr.
Izan ere, bentan epaile bat azalduko da bere alaba gaztearekin. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 92. orr.
Alaba zaharra izateak ematen zion aginpideaz baliaturik, kalera ematen zuen gelaz jabetu zen; gelarik handiena eta ederrena zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 199. orr.
Gizon ausarta izaten bazara eta Jaunaren guduetan bizkor borrokatzen, Merab ene alaba zaharrena emanen dizut emazte. Elizen arteko biblia 1 Sm 18,17
Alaba etxekoia eta lasaia izatea gustatuko litzaidake, ez oraingoak bezalakoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 27. orr.
Rachelen egoitza garbitzen zuen orduetan, Janinak beti ondotik zeukan txokolate ekoizleen alaba bihurria. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.
Juana Bixentak, ordea, ondo hezitako alaba esaneko baten logika itxia erakutsi zion indianoari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Lore haiek hiru alaba ezkonduen oroitzapenak ekarri zizkioten. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 63. orr.
Alaba ezkonduarekin Glasgown bizi zen eta urtean behin egiten zuen Dublina bisita. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.
Ni nor nintzen igarri balio, markes baten alaba borta zela sinistaraziko zidan segur aski. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 131. orr.
Alaba zapuztuak aita amultsuari ordaina emateko garaia izan zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.
Zaldun ibiltari batek etxe batean ostatu hartzen bazuen, etxeko alaba ezkongabea izaten zuen zerbitzari; areago, aitoren alaba izanez gero. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 27. orr.
Zoaz, alaba bedeinkatua, eta jakizu laster kontsolazio-bide izango duzula senarra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.
Velasco hori ibilia omen da bere kalesan, alaba baltsamatua ondoan duela, Madrileko parkeetan paseatzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.
Agur, alaba bihotzekoa, zuri eta zure alabei, Jainko handiaren aintzazko tronura arte, eta egin otoitz gure alde. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.
Parisen, hiri katolikoa inon katolikorik bada, duela bortz egun, miliziakoek zati-zati eginen zuten, beren alabardekin, Kalbinoren alaba blasfemaria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Noiz arte ibili behar duzu inguru-minguru, alaba bide-galdu horrek? Elizen arteko biblia Jr 31,22
Alaba, haurdun zaude eta semea izango duzu. Izan bihotz, ene alaba, niri esker erabat sendatua baitzaude. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 446. orr.
Zer lotsa, alaba! Zer lotsa! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 48. orr.
Amaginarrebaren etxera heldu zenean, honek galdegin zion: -Zer berri, alaba? Elizen arteko biblia Rt 3,16
-Ai, ene alaba! Lur joa utzi nauzu. Elizen arteko biblia Epa 11,35
Entzun, alaba! Zaude erne eta adi! Ahaztu zeure herria eta aitaren etxea. Elizen arteko biblia Sal 45,11
-Izan adore, alaba! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 118. orr.
Hala, Santa Klarak, obedientziaren alaba egiazkoak, gurutzearen seinalea eginez bedeinkatu zituen ogi haiek debozio handiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1009. orr.
Denboraren alaba; esapide bitxia benetan, berez denbora haur-jalea izaki. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 91. orr.
Ez didazu neure alaba-bilobak besarkatzen utzi; oso ergel jokatu duzu. Elizen arteko biblia Has 31,28
Baina amari alaba-maitasuna sentitzea, horrelakorik ez zait ateratzen. Smith kapitaina etiketaren kontuaz desenkusatu zen, hura errege-alaba zela eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.
2020ko urrian Durangoko Udalak Gurutzi Arregi etnografoa adopziozko alaba izendatzeko prozedura hasi zuen, Durangoko hamar bat lagunek egindako eskariari erantzunez. ETC-entziklopedia Gurutzi Arregi Azpeitia, Wikipedia
Sasoi batean guztion ahotan ibili zen bere bizitza pribatua zela eta; izan ere, bere adopziozko alabarekin harremanak zeuzkan eta honek dibortzioa eta bestelako arazoak ekarri zizkion. ETC-entziklopedia Woody Allen, Wikipedia
%96 pozik daude beren adopziozko seme-alaben gaur eguneko izateko moduaz; %90en iritziz, umerik jaso ez balute baino zoriontsuago bizi dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Familia eta giza garapena, María José Rodrigo, Jesús Palacios, UEU, 2001
Adopziozko seme-alaben abizenen kasuan, Kode Zibilak azken eraldaketaren ondoren xedatutakoa aplikatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Erregistro Zibilaren Legea eta Erregelamendua, (Aiora Aristondo, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004
Erregistro fiskalen arabera pertsona baten ondareak behera egin badu eta sinkronikoki, beranduago, baina inola ere ez bi urte pasa ondoren, ezkontide edo bikotekide egonkorraren, ondorengoen, adopziozko seme-alaben edo horietako edozeinen ezkontideen edo bikotekide egonkorren ondareak, berriz, gora. ETC-zientzia, zuzenbidea Foru Lege Zibilak, (Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005
Auzoko aita-alaba batzuek poliziaren jipoia jaso zuten, eta, atzo bertan, salaketa jarri zuten epailearen aurrean. Berria - Euskal Herria 2004-08-22
Bien aurpegieren antzak ez zidan okerrerako biderik eman: aita-alabak nituen inondik ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Aita-alaba ez al ziren bada, eguzkiarekin batera kalesa barregarrian ibilian-ibilian hasiko? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.
Ilundu zelarik, aita alabak jende multzoaren marearen mugimenduan hartuak ziren oraindik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 139. orr.
Aita-alabaren arteko elkarrizketa baten lekuko mutua nintzen, eta ziur nengoen xehetasun batzuek ihes egin zidatela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 146. orr.
New Yorkera itzuli nintzenean, deitzen saiatu nintzen, baina telefono aurkitegian ez ziren ageri ez Boris Merkin ez Esther Merkin; beste norbaiten etxean egongo ziren aita-alabak maizter. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.
Orduan, filistearrek joan eta erre egin zituzten aita-alabak. Elizen arteko biblia Epa 15,6
Eskerrak emanda alde egin dute aita-alabatzat hartu dituzten biek. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 13. orr.
Aita-alabak akaso? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 44. orr.
Huraxe zen gure isileko lotura, azaldua izateko hitzen beharrik ez duen aita-alaba arteko kidetasuna. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.
Begitarteak "Japonia zaharreko krabelina", behialako aitonen alabaren ikurra, zekarren gogora: silueta handi haren gainean, mundua mendean hartzea zen Fubukiren patua. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 15. orr.
Haurra neska eta aitoren alaba delarik, errodela errazkiago ibil dezan burdin gorritu baten bidez ezkerreko bularra mozten diote. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 69. orr.
Horrelakoetan, ugazabandre gazte bat irudikatu ohi zuen, lerdena, azalmintz zurikoa eta bizia, merkatari-familia batekoa beharbada, baina ikasia eta aitoren alaba baten antzera hezia musika ere ulertzeko? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.
Zaldun ibiltari batek etxe batean ostatu hartzen bazuen, etxeko alaba ezkongabea izaten zuen zerbitzari; areago, aitoren alaba izanez gero. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 27. orr.
Aitoren alaba bat izan ez balitz, kristau-lurretik kanpo ehortziko zitean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 192. orr.
Orain bi liburu berri kaleratu dituzte: Ez naiz ilehoria eta zer?, eta, Alaba adoptatua naiz, eta Zer? Berria - Kultura 2004-11-13
Alter Vishkower hiriko gizon aberatsenaren alaba bakarrarekin hitz emanda nengoen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.
Langonen zen omen bizi Hipokrataren alaba bakarra, Alosia zeritzana, Diana jainkosak herensugetu izan zuena. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 59. orr.
Alaba bakarra eta besterik ez, arras baitzuen hark bihotzetik maite. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 99. orr.
Alaba bakarra nau aitak, ez du oinordeko izango litzatekeen semerik, ez du senide hurrekorik, ez ahaiderik ni emaztetzat hartzeko modukorik. Elizen arteko biblia Tb 3,15
Sarszeg hiri probintzianoko tren-geltokitik Vajkay senar-emazte zaharren alaba bakarra, Hegatxabal deitua, opor txiki batzuk pasatzera abiatzen da lehengusu batzuen etxaldera. Berria - Kultura 2004-01-07
Jakin ezazu, ordea, alaba bakarra izango zarela, emakumetxo, bakarra izango zarenez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.
Alaba bakarra zen eta gurasoek beti maitasun handia erakutsi zioten. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 123. orr.
Lege Vokoniarrak ez zuen uzten emakume bat oinordeko izendatzen, ezta alaba bakarra izanda ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.
Ixtorioa hau da: Mizel Ttunttun herriko ttunttunero ohiak, alaba bakarra ezkontzen du Auxtin dohainik gabeko margolari bati. Herria 2002-09-26
Haren abokatuek atzerrira joateko baimena eskatu dute, tratamendua Alemanian jaso dezan.>>Mendebaldeko hainbat gobernu eta erakundek alaba besoetakoa dute Timoxenko. ETC-prentsa Berria, 2013-11-22
Mendebaldearen alaba besoetakoa ere bada, eta oposizioko Batkivtxina alderdiaren eskari nagusietako bat izan da hura aske uztea. ETC-prentsa Berria, 2014-02-23
Elkanok erdi-arreba bat ere izan zuela dirudi, Maria, Domingo bere aitaren alaba ez legitimoa izan zitekeena. ETC-entziklopedia Juan Sebastian Elkano, Wikipedia
Berthe Leduc eta André Debaralleren alaba ez-legitimoa izan zen. ETC-entziklopedia Violette Leduc, Wikipedia
Era berean, norberaren semea edo alaba eta seme edo alaba ez legitimoa eta tankerako hitzak saihesteko esaten da. ETC-prentsa Berria, 2017-06-24
Nako eta haren alaba gehienek mihimenen puntarik lodienak erre zituzten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Ama, Jeanne Ibarrart, Migelen alaba gehiena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.
Bena gero beste andere batekin ezkontü beharko dü Antsok, politikaz: hura Munia da, Gaztelako (Castillako) jaunaren alaba gehiena. Herria 2003-06-12
Aldiz, joandakoen emazte, seme eta alaba gehienak etxeetatik apenas atera ziren denbora batean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 92. orr.
Bere alaba kutunarekin haserretu zenez gero, amak testamentua aldatzea erabaki zuen azken unean, eta, ondo ulertzen ez dudan arrazoiren batengatik, ni izendatu ninduen oinordeko bakarra. ETC-literatura, saiakera Dioramak, Patxi Iturregi, Elkar, 2006
Barru-barruan, ez du gogo handirik bere Maniatxoa, alaba kutunena, mundu zabalera abentura bila joan dadin. ETC-literatura, saiakera Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Juana amaordearekin ez zen inoiz ondo konpondu, eta aita hiltzailea zuela eta Sacamantecas izan zela jakin zenetik gutxiago, Juanak haren alaba kutun moduan ikusten baitzuen, hots, etsaiaren lagun moduan. ETC-literatura, saiakera Sacamantecas nuen aita, Aitor Arana, Txalaparta, 2012
Rafaelito Elviritarekin esposatu zen, alegia, hiru BMW zituen aitatxo aberats okitu baten alaba kutunarekin. ETC-literatura, saiakera Post-it bizitzak, Iolanda Zuñiga (Iñigo Roque), Pasazaite, 2014
Halako batetik ez baitzen erraz libratuko, alaba kutuna izanda ere. ETC-literatura, saiakera Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak, Iban Zaldua, Elkar, 2018
Ez baitut adorerik haren aurrean jarrita esateko dagoeneko deus ere ez dela izango lehen bezala, bere alaba kutuna Parisek akabatu duela, krudelkeria handiz akabatu ere. ETC-literatura, saiakera Pentaedroa, Txema Garcia-Viana, Elkar, 2019
Batasunaren mozioan, Olaia Kastresana herriko alaba kutun izendatzea proposatzen zen, ikurrina masta erdian jartzea, eta gorpua herriratzeak eragingo dituen gastuak Udalak bere gain hartzea. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-07-27
Maider Unda herriko alaba kutun izendatuko dute eta ekitaldi hori aprobetxatuko dute Sastiña ermita inauguratzeko. ETC-prentsa Goienkaria, 2009-12-18
Horretaz gain, Gasteizko alaba kutun ere izendatu zuten (1982an), eta Euskalerriaren Adiskideen elkarteko kide merituduna zen. ETC-prentsa Berria, 2005-10-09
Tapizen salerosketan zebilen aitaren alaba kutuna zen Bourgeois txikia. ETC-prentsa Berria, 2010-06-02
Damuaren damuz, joan zaio alaba kutunari, aspaldiko partez bisita eginez, hogei euroak ematera, logelaraino. ETC-prentsa Berria, 2010-01-06
Izan ere, denborarekin, amak alaba legitimotzat aitortu ahal izan zuen Rosalía, baita paper ofizialetan ere -nahiz eta batzuetan alaba legitimotzat agertu eta beste batzuetan ez-, eta beraren lehen abizena eman zion, de Castro. ETC-entziklopedia Rosalía de Castro, Wikipedia
Hori ez badago, seme edo alaba legitimoetatik nagusia, gizonezkoek emakumezkoen aurrean lehenespena izanik, eta, horrelakorik ere ez badago, gazteena den aurreko ahaiderik hurbilena, lehenespen bera aplikatuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Prozedura Zibilaren Legea, (Aiora Aristondo, Alberto Atxabal, Ana Otadui, Arantza Libano, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, Javier Arrieta), Deustuko Unibertsitatea, 2004
Agian ezin duk burutik kendu Nerea hire alaba nagusiak gaur eskolara joan gabe geratu beharko duela sukarragatik? Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 99. orr.
Arantxa Jose Uriosteren alaba nagusia da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 54. orr.
Alaba nagusiak amona egin nau, eta horixe da orain nire kezka bakarra. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 102. orr.
Melanie, alaba nagusia, iluna; gero Desiree, desiratua izan zena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 216. orr.
Guztia duela lau urte hasi zen, 14 urteko alaba nagusiak amarena utzi eta aita eta haren mutil-lagunaren etxera ihes egin zuenean. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Etxeko alaba nagusia. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 147. orr.
Bost seme-alabetatik neska bat bakarrik etortzen zitzaion bisitan, berak bezalako ile luze beltz ia azula zeukan alaba nagusia. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 175. orr.
"Ez horrenbeste erre, ama!", hots egin zuen Lizek, alaba nagusiak, leiho batean azalduz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Seme-alaba naturalak eta legezkoak berdin-berdinak izango al dira? Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 92. orr.
Ezkontzaren aldekotasuna, ohitura onen sustapena, gizartearen nahia, orok nahi dute seme-alaba naturalak legezkoekin pareka ez daitezen. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.
Luqueren gorputz zakarrak eta aurpegi estranbotikoak hitzik gabe gauza asko esaten dute, eta penaz betetako bizitzan alaba-pontekoak eragindako irribarreak badu hunkitzeko gaitasuna. ETC-prentsa Berria, 2008-09-19
Bere seme-alabek ezaguera izan orduko, tirabiran hasi zen agudo haiekin ere; gehienbat alaba zaharrenarekin, seguru-ustekoa eta murrikazalea baitzen, zakartasunez egiten baitzion kontra. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.
Püchl andrearen alaba zaharrena, Katharine, soka-saltoan zebilen egongelan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.
Susmoa daukat konbertsazioa baino gehiago emateko moduko neska ez ote den, eta senarrari eta bioi ez zaigu egokia iruditu gure bi alaba zaharrenak arrisku horretan edukitzea. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 59. orr.
Plan horren arabera, Olga Nikolaievnarekin, tsarraren alaba zaharrenarekin, ezkontzeko asmoa zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 246. orr.
Tia Paca atarian dago Solerekin, ezer behar baduzu, eskatu berari -agindu zion alaba zaharrenari. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 134. orr.
Trivandrum, Keralako hiriburuan gurasoak etengabe arranguratzen ziren, alaba zaharrenak ezkontzerakoan etxetik ez dakit zenbat diru eraman zuela eta. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 84. orr.
Alaba zaharrena, Kathleen, komentu on batera bidali zuen, non ikasi baitzituen frantsesa eta musika, eta gero Akademiako ikasketak ordaindu zizkion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.
Ama-alabak lurrean etzan ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.
Gure txalupatxoa bi emaztek gidatzen zuten, bata zaharra eta bestea gaztea, ama-alabak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.
Sydneyko denda handietan ibili ziren ama-alabak Europara eroango zituen opariak erosten. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 200. orr.
Ez zen jaten ausartzen, ogia mozten zuenean ama-alabak begira zituela ikusirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 270. orr.
Hura hil zen egunean, ama-alabak (zortzi urte, Rigobertak) bakarrik zeuden, finkako lanean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 255. orr.
Bazkalondoko ordu horietan, bi emakume zeuden mahai baten inguruan jarririk, ama-alabak eitez, gizonetan aritzeko itxura handirik gabeak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.
-Oraintxe bada, nire lagunaren etxeko ama-alabak hemen baleude... Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 77. orr.
Nahiko nahigabe eta zorigaitz baditen ama-alaba horiek, pentsatzen ahal dun. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.
Ama-alabak eta aitona-amonak Zornotzan bizi dira orain. Berria - Euskal Herria 2004-07-04
Izenik eman nahi izan ez duten ama-alaba bikote batek (50 eta 70 urte ingurukoak) gogor kritikatu dute komunismo garaia. Berria - Mundua 2004-04-29
Bisenbis heldu zen autoan Paueko ama-alaba batzu ziren, biak hein bat bortizki kolpatuak izan dira. Herria 2004-11-18
Bi emakumeek elkar besarkatu zuten, eta Badr-ek jakin ahal izan zuen ama-alabak zirela eta tranpan harrapatu zutela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.
Beharrezko bitartekoak berehala ditugu erabaki, eta nik hartu dut neure gain ama alaba gabe jalgi dadin deliberarazteko eginkizuna; bihar arratsaldean izanen da une erabakigarri hori. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 165. orr.
Hala ere, ez nuen ur epelaz gozatzeko aukerarik izan, ama-alabak zuloren batetik zelatatzen ari zitzaizkidalako irudipen beldurgarriak asaldaturik egon bainintzen uneoro. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 145. orr.
Han daude ama-alabak eserita oraindik, harri eta zur. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 228. orr.
Azkenean aita auzitara eramatekotan zebiltzan ama-alabak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 150. orr.
Errege-alabak dituzu inguruan, zure eskuinean erregina, urrefinez apaindurik. Elizen arteko biblia Sal 45,10
Hara, hain buru argiko gizonik izan al liteke munduan inori buruan sartuko dionik, ez zela egia izan halako Floripes errege-alabarena eta Borgoñako Guirena, eta Mantibleko zubian Fierabrasek egina, Karlomagnoren egunetan gertatua dena? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 97. orr.
Smith kapitaina etiketaren kontuaz desenkusatu zen, hura errege-alaba zela eta. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 125. orr.
Ez du herriz kanpoko errege alaba bat hartu emaztetzat printzeak, bai haatik jende xeheetarik, Letizia Ortiz anderea. Herria 2004-05-27
Heldu den igandean agorrilaren 8an aratsaldeko 4 orenetarik goiti kontzertu edo musikaldi bat izanen da Uztaritzeko elizan, Delphine Lherbier herriko alaba organo joileak eskainirik. Herria 2004-07-05
Joanden ortziralean esposatu zauku Juan Fermin Garzia izeneko luzaidar semea, laguntzat hartu du Silvia Villanueva izeneko Zubiri herriko alaba, meza Zubiri herrian izan da aratsaldeko 6 etan eta apairua Iruñe ondoko Gorraiz deitzen den herrian. Herria 2002-09-19
Karitatearen Ahizpak edo San Bizente Paulen Karitateko Alabak, Bizente Paulek sortutako kongregazioa da. ETC-entziklopedia Karitatearen Alabak, Wikipedia
Hemeretzi urterekin esan nien Karitateko Alabei Jainkoak zerbait eskatzen zidala. ETC-literatura, saiakera Kontu-jaten, Arantxa Iturbe, Alberdania, 2006
Sendagile haiek, karitateko alaba haiek nigan interesa zutela zirudien. ETC-literatura, saiakera Kondenatu baten azken eguna, Victor Hugo (Juan Mari Arrugaeta), Elkar, 2010
Alaba eta suhia ezkondu zituen apaiza -Pagoagako apaiza, besteak beste- ostegunero hurbiltzen zen karitateko alabek prestatzen zizkioten olatak jasotzera. ETC-literatura, saiakera Txipiroiak bere beltzean, Rafa Egiguren, Susa, 2019
Karitateko alabak, sendagileak, ikuskatzailea eta inudeak zituzten alboan. ETC-prentsa Berria, 2011-03-31
Karitateko Alabak dira berriz Hegoaldean etxe kopuru gehien dutenak (48 bat) eta ugarienak era bai. ETC-prentsa Argia, 2002-06-16
1880tik, gainera, Pauleko San Bizente Karitateko Alabak arduratzen dira Erruki Etxeaz. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2012-11-09
Jakoben seme-alabak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 82. orr.
Bost seme-alaba zituzten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 142. orr.
Seme-alabak Venezuelan zituen, eta neba-arrebak Donostian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.
Sarai agorra zen eta ez zuen seme-alabarik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.
Baduzu seme-alabarik? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.
Ez seme-alabarik, ez amaginarrebarik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.
Lurrak erosi zituzten han, seme-alabak sortu eta erruz ugaldu ziren. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 130. orr.
Zeruko Aitaren seme-alaba dira, haren obrak egiten baitituzte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 96. orr.
Nola hazi seme-alabak inguruan anarkia besterik ez dagoenean? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.
Seme-alaben irakasleekin hitz egitera doanean, nahiago du erdaraz hitz egin. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 153. orr.
Horri dagozkio, baita ere, inguruko beste gaiak, hala nola, gurasoen ahalgoa, dibortzioa, seme-alaben egoera zibila, egoitza, absentzia eta abarrekoak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 22. orr.
Heure seme-alabei emaien, eta seme-alaben seme-alabei. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 65. orr.
Bi minutu igaroz gero, seme-alabaren bat izango duzu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 277. orr.
Itziar emakume ona zen, beti ona izan da baina beraren bizitza hondatu egin dut, gizon hordia izatea zinez tristea da, eta gure seme-alabon bizitza ere desohorez lohitu dut. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.
· Gai honetaz dagoeneko luze idatzi dugu eta fenomeno normal eta beharrezkotzat jo daiteke, horri gurasotasun eta seme-alabatasunaren analogia aplikatu diogunean suposatzen zen bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.
Elisabetek ahal zituen eragin guztiak erabili zituen bere handinahia asetzen saiatzeko, hots, bere seme-alaba kutunak Europako tronuren batean ezartzeko. ETC-entziklopedia Elisabet Farnesio, Wikipedia
Berdin dio soldadu errepublikanoak askatasunaren eta demokraziaren defentsaritzat jotzen ditugun edo ez, seme-alaba kutuntzat jotzen ditugun edo ez, herritar talde bati modu sistematikoan ez ikusiarena egin dion demokrazia afasiko honetan. ETC-prentsa Berria, 2004-07-11
Karrera batek zenbat eta irteera gehiago izan, orduan eta egokiagotzat jotzen dugu gure seme-alaba kutunentzat. ETC-prentsa Berria, 2008-04-18
Hiritar ilustratuak izan ohi dira asko: sarritan, ospetsuak, eta, beste askotan, hiriko seme-alaba kutunak, baina ezezagunak. ETC-prentsa Berria, 2016-04-13
Baina zer arraiogatik sartu ote zuen Eladik artistaren alaba etxean, emaztearekin eta seme-alaba legitimoekin batera? ETC-literatura, saiakera Ispilu hautsia, Rodoreda, Merce (Antton Olano), Alberdania / Erein / Igela, 2013
Aplikatu beharko litzaiokeen legeria egun hartakoa da, herentzia jasotzeko bidezko eskubidea seme-alaba legitimoena bakarrik zena. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-02-20
Hirukiak seme-alaba legitimotzat har daitezke? ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzenbide Erromatarreko praktikak, Jaione Arieta-Araunabeña, Blanca Gamboa UPV/EHU, 2008
Baina hau, lagunekin adeikor, atseginetan neurriko, ezkontza bakarreko, seme-alaba legitimo hutsez, ez zen gutxiago gerlari izan. ETC-literatura, saiakera Analak eta Historiak I, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Odoleko horiek seme-alaba legitimoekin pilatzen badira jarauntsian, zatia ezin da sekula ere izan seme edo alaba legitimo bakoitzari seniparte gisa dagokionaren erdia baino handiagoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Kode Zibila, (Eba Gaminde, Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2007
Seme-alaba legitimoez gain, Alfontso XII.ak gutxienez bi seme sasiko ere izan zituen, Elena Sanz kontraltoarekin. ETC-entziklopedia Alfontso XII.a Borboikoa (Espainia) Wikipedia
Edonola ere, ez zuen seme-alaba legitimorik izan, bai, berriz, natural batzuk, Semeno leinua aurrera aterako zutenak. ETC-entziklopedia Antso VII.a Nafarroakoa, Wikipedia
Ezkontza honetan jaiotako seme-alabei, seme-alaba morganatiko deritze, eta, legeari dagokionez, seme-alaba legitimotzat hartzen dira. ETC-entziklopedia Ezkontza morganatiko, Wikipedia
aita eta alaba (12); aitak alaba (5); aitaren alaba (7); aitoren alaba (6); alaba aksa (5); alaba asko (16); alaba baino (9); alaba bakarra (45); alaba bakarra zen (5); alaba bakarraren (5); alaba bat (121); alaba bat ere (7); alaba bat eta (6); alaba bat izan (20); alaba batek (10); alaba batekin (14); alaba batekin ezkondu (6); alaba baten (14); alaba berarekin (5); alaba bere (8); alaba bezala (13); alaba bi (7); alaba biak (12); alaba bortxatzen (6); alaba da (44); alaba dela (8); alaba den (8); alaba ditu (25); alaba ditut (5); alaba edo (17); alaba eman (5); alaba emaztetzat (8); alaba ere (30); alaba eta (191); alaba eta bere (5); alaba eta bi (5); alaba eta horien (27); alaba eta seme (6); alaba etorri (6); alaba ez (26); alaba ezagutu (6); alaba galdu (8); alaba gaztea (12); alaba gazteena (21); alaba gazteenak (7); alaba gehiena (5); alaba gisa (5); alaba guztiak (19); alaba guztiei (5); alaba hazi (5); alaba hil (22); alaba hori (6); alaba horiek (10); alaba horien (6); alaba hura (5); alaba izan (76); alaba izan zen (6); alaba izan zituen (16); alaba izan zituzten (8); alaba izango (15); alaba izanik (7); alaba izatea (10); alaba izateko (8); alaba jaio (15); alaba jo (6); alaba maite (10); alaba maitea (9); alaba maria (5); alaba mikal (5); alaba nagore (5); alaba nagusia (5); alaba nagusiak (6); alaba naiz (6); alaba sortu (5); alaba ttipi (7); alaba txikiak (7); alaba ugari (8); alaba ukan (5); alaba utzi (5); alaba zaharrena (12); alaba zaharrenak (12); alaba zaharrenarekin (5); alaba zara (8); alaba zela (15); alaba zen (72); alaba zen eta (5); alaba zituen (23); alaba zuen (7); alaba zure (5); ama alaba (10); ama eta alaba (11); andrearen alaba (5); baina alaba (9); batek alaba (5); bateko alaba (14); baten alaba (74); baten alaba da (7); baten alaba zen (18); berak alaba (5); bere alaba (191); bere alaba eta (7); bere bi alaba (6); bere seme alaba (19); beren alaba (10); betuelen alaba (5); bi alaba (73); bi alaba ditu (7); bi alaba eta (9); bi alaba zituen (5); bi seme alaba (27); bi urteko alaba (5); bigarren alaba (11); bost seme alaba (25); da alaba (7); du alaba (10); du bere alaba (6); duten alaba (5); edo alaba (50); edo alaba bat (9); emaztea eta alaba (27); en alaba (10); ene alaba (29); eraman zuen alaba (5); ere alaba (6); errege alaba (6); erregearen alaba (12); eskaloteko alaba (9); eta alaba (173); eta alaba bat (19); eta bere alaba (19); eta bi alaba (19); eta haren alaba (11); eta hiru alaba (12); eta seme alaba (18); etxeko alaba (14); ez alaba (5); ez zuen alaba (10); familiako alaba (5); faraoiaren alaba (6); gobernadorearen alaba (10); gure alaba (28); haien alaba (9); haren alaba (62); haren seme alaba (6); hilabeteko alaba (6); hire alaba (7); hiru alaba (27); hiru alaba eta (6); hiru seme alaba (57); honen alaba (8); hunen alaba (5); ikarioren alaba (7); izan zuen alaba (5); jainkoaren seme alaba (28); jakoben alaba (5); jaunaren alaba (5); lau alaba (10); lau seme alaba (30); lehen alaba (5); markesaren alaba (5); medikuaren alaba (10); merkatariaren alaba (7); n alaba (5); nagusiaren alaba (9); nahiz alaba (5); neure alaba (16); nire alaba (101); nire alaba da (5); noren alaba (6); okinaren alaba (8); ren alaba (16); sanchizen alaba (6); sanchizen alaba nagore (5); saulen alaba (7); sei alaba (6); sei seme alaba (7); seme alaba (532); seme alaba asko (12); seme alaba ditu (15); seme alaba edo (7); seme alaba eta (69); seme alaba guztiak (16); seme alaba guztiei (5); seme alaba horien (5); seme alaba izan (33); seme alaba izango (8); seme alaba jaio (5); seme alaba ugari (8); seme alaba zituen (14); seme edo alaba (27); seme eta alaba (18); semea edo alaba (17); semea nahiz alaba (5); tabernariaren alaba (16); urteko alaba (40); zazpi seme alaba (12); zazpi urteko alaba (5); zen alaba (16); zenbat seme alaba (9); zeure alaba (5); zeure seme alaba (5); zitzaion alaba (6); zortzi seme alaba (6); zuen alaba (39); zuen bere alaba (6); zure alaba (38)
aita alabak (29); alabak baino (6); alabak bakarrik (5); alabak bere (9); alabak beren (5); alabak bezala (5); alabak d (5); alabak dira (21); alabak direla (5); alabak dituzten (10); alabak eduki (5); alabak ere (54); alabak ere bai (6); alabak esan (6); alabak eskolara (5); alabak eta (85); alabak eta bilobak (5); alabak eta emaztea (5); alabak etxean (5); alabak ez (46); alabak ez du (5); alabak ez ziren (5); alabak ez zuen (6); alabak gatibu (8); alabak hartu (6); alabak ikusi (5); alabak izan (46); alabak izan zituen (20); alabak izatea (5); alabak izateko (8); alabak izaten (6); alabak kendu (6); alabak nire (5); alabak taldea (9); ama alabak (47); amaren alabak (57); amaren alabak eta (7); amaren alabak taldea (9); baina alabak (12); baina seme alabak (5); baten alabak (6); bere alabak (36); bere bi alabak (5); bere seme alabak (36); beren alabak (7); beren seme alabak (33); bi alabak (26); bi seme alabak (12); dio alabak (10); ditu seme alabak (5); dituzte seme alabak (5); du alabak (5); edo alabak (7); emaztea eta alabak (8); eta alabak (57); eta amaren alabak (8); eta bere alabak (9); eta bi alabak (5); eta nire alabak (5); eta seme alabak (129); etorkinen seme alabak (7); etxeko alabak (5); euren seme alabak (11); euriaren seme alabak (6); faraoiaren alabak (8); gure alabak (7); gure seme alabak (27); haien seme alabak (17); haren alabak (13); haren seme alabak (13); hauen seme alabak (5); hiru alabak (10); hiru seme alabak (14); jainkoaren seme alabak (6); lau seme alabak (7); neure seme alabak (6); nire alabak (33); nire seme alabak (30); seme alabak (934); seme alabak d (5); seme alabak dira (17); seme alabak dituzten (10); seme alabak eduki (5); seme alabak ere (32); seme alabak eta (46); seme alabak ez (17); seme alabak gatibu (7); seme alabak ikusi (5); seme alabak izan (43); seme alabak izateko (8); semeak edo alabak (5); urteko alabak (6); zeure seme alabak (8); zion alabak (7); zituen seme alabak (8); zuen alabak (12); zuen seme alabak (16); zure alabak (19); zure seme alabak (27)
aitak alabari (6); alabarekin batera (7); alabarekin eta (6); alabarekin ezkondu (12); alabarekin ezkontzeko (7); alabarekin hitz (5); alabarekin hitz egin (5); alabaren aita (9); alabaren ama (10); alabaren artean (6); alabaren arteko (7); alabaren bat (5); alabaren berri (6); alabaren eta (8); alabaren etxean (10); alabaren izena (6); alabaren ondotik (6); alabari eta (7); alabari ez (7); alabari sexu (5); alabarik ere (5); alabarik ez (17); alabarik gabe (21); alabarik gabe hil (5); alabarik izan (10); alabatzat hartu (10); ama alabaren (6); baten alabarekin (8); bere alabarekin (20); bere alabaren (63); bere alabaren etxean (5); bere alabarentzat (6); bere alabari (48); dio alabari (7); du alabaren (5); dute seme alabarik (5); edo alabaren (7); emazteari eta alabari (6); esan zion alabari (8); eta alabarekin (17); eta alabaren (25); eta alabari (21); eta bere alabaren (6); eta haren alabaren (5); eta seme alabarik (10); ez seme alabarik (5); gure alabaren (7); haren alabaren (8); hiru seme alabaren (5); nire alabarekin (8); nire alabaren (21); nire alabari (12); seme alabaren (29); seme alabaren aita (7); seme alabaren ama (7); seme alabarik (103); seme alabarik ez (13); seme alabarik gabe (21); seme alabarik izan (10); seme alabatzat (8); urteko alabarekin (7); zen alabaren (8); zion alabaren (6); zion alabari (23); zion bere alabari (10); zioten alabari (5); zuen alabaren (5); zuen seme alabarik (7); zure alabaren (9); zure alabari (7)
aita alabek (5); aita alaben (11); alabei begira (6); alabei eta (11); alabek egin (5); alabek ere (11); alabek eta (14); alabek ez (24); alabek ez dute (6); alabek gurasoei (5); alabekin batera (15); alabekin eta (8); alaben aita (12); alaben ama (18); alaben artean (14); alaben arteko (31); alaben aurrean (7); alaben bila (7); alaben egoera (8); alaben eta (10); alaben haragia (5); alaben izenak (5); alaben zaintza (10); alaberi eta (10); alaberi eta familia (7); alabetako bat (8); alabetarik bat (5); alabetarik bat (5); ama alabek (11); ama alaben (24); ama alaben arteko (13); bere alabekin (5); bere seme alabei (16); bere seme alabek (12); bere seme alabekin (11); bere seme alaben (17); bere seme alabentzat (5); beren seme alabei (16); beren seme alabek (11); beren seme alabekin (7); beren seme alaben (16); bi alabei (5); bi alabek (12); bi alabekin (5); bi alaben (6); bi alaberi (9); eta alabei (7); eta alabek (8); eta seme alabei (15); eta seme alabek (24); eta seme alabekin (19); eta seme alaben (47); etorkinen seme alaben (6); euren seme alabek (8); gurasoek seme alabei (5); gurasoek seme alaben (5); gure seme alabei (9); gure seme alabek (16); gure seme alabekin (5); gure seme alaben (12); haien seme alabek (7); haren seme alabek (7); hiru seme alabekin (6); hiru seme alaben (5); jainkoaren seme alaben (7); nire seme alabei (7); nire seme alabek (12); nire seme alabekin (5); nire seme alaben (6); seme alabei (179); seme alabei begira (5); seme alabei eta (9); seme alabek (245); seme alabek ere (11); seme alabek eta (9); seme alabek ez (17); seme alabek gurasoei (5); seme alabekin (127); seme alabekin batera (13); seme alabekin eta (6); seme alaben (329); seme alaben aita (10); seme alaben ama (15); seme alaben artean (10); seme alaben arteko (14); seme alaben aurrean (7); seme alaben bila (5); seme alaben egoera (8); seme alaben eta (7); seme alaben haragia (5); seme alaben zaintza (10); seme alabena (12); seme alabengan (15); seme alabengana (9); seme alabengandik (5); seme alabengandik (5); seme alabengatik (18); seme alabentzako (8); seme alabentzat (53); seme alaberi (21); seme alaberi eta (5); seme alabetako (11); seme alabetan (12); seme alabetatik (9); seme alabez (18); zeuen seme alabei (5); zuen seme alabek (13); zure seme alabek (7)