Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet. - 0. orr.
Haurdun geratu zen berriro Lea, eta beste seme bat izan zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 82. orr.
Hara, Jaunak ez dit semeak izaten uzten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 45. orr.
Seme honek beste seme bat izan zuen, aurrekoa ez bezala etxetik atera zena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.
Baina begira: seme bat sortu eta izango duzu orain. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 31. orr.
Jaunak, bere errukian, seme asko eman dizkit, eta emango ere oraindik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.
-Nik ere ez dut semea zure alabarekin ezkonduko -sumindu zen Nur Al-Din. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 37. orr.
Jauna gutxietsi duzulako, jaio zaizun semea hil egingo da. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 57. orr.
Semea bere gisa sendatzeari ekin zion amak; zauriak lotu, ukenduz igurtzi umea, eta bere lana egiten utzi zion denborari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.
Paseo horietako batean ezagutu zituen, 1897an, Arthur eta Sylvia Llewelyn Davies senar-emazteen hiru seme, artean umeak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.
Biziki atsekabetu zen Abrahan, hitz horiek entzutean, seme baitzuen Ismael ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 56. orr.
Hantxe geratu zen Noemi, bakarrik, ez senar eta ez seme. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 93. orr.
Seme bat galdua zuen 22 urtetan ixtripuz. Herria 2003-03-13
Egun batean, Terah-ek, Abran semea, Lot biloba eta Sarai erraina berekin hartu eta Kaldearren Ur hiria utzi zuen, Kanaan lurraldera joateko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.
Telemako, semea, aitaren berrien bila irteten da. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.
Gogorra da, bai gurasoentzat eta bai seme edo alabarentzat. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 77. orr.
Don Pedrok begitan hartua zeukan seme hura; menderakaitz eta bihurritzat zeukan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.
Hori esanik, semea musukatu eta negar egin zuen ugari, ordura arte eusten aritu baitzen. dena aldeko zitzaion: salmentak goraka, osasun ona eta familia pozik, eta semeek bizimoldea aurrera atera zuten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 118. orr.
Semea sartu zitzaigun gelara! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.
Gurasoen gaiztakeria semeengan zigortzen duena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.
-Mutil, noren seme haiz? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 52. orr.
Orestes, Agamenonen semea, artean txikia zen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.
Adio, Peregrin Paladinen semea! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 117. orr.
Eneidak hiriaren jatorria Eneasi egozten dio, jainkoen seme bati, Troiako heroia bera. ene pilotu kide Mattin, Basurtoko Joan Sanzen bigarren semea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.
Gure feudoetako legeek beren arrazoiak izango zituzten agian semeetan zaharrenak, edo gizonezkoen bidetiko ahaiderik hurbilenak, dena jaso zezaten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.
Senar-emazteek idazlea semetzat hartu zuten, eta umeek anaiatzat. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.
Barka iezadak hika hitz egitea: neure semetzat haukadalako ari nauk horrela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
Hi, Nikolas, seme bakarra haiz eta oinordekoa haiz, eta enekin etorriko haiz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.
Egun batean, Esau seme nagusiari deitu zion: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.
-Esau naiz, zure seme nagusia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.
Seme zaharrenak, Silviok, bere buruaz beste egin zuen gau batez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 30. orr.
Penelope emaztea eta Telemako seme gaztea etxean utziak zituen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.
Senarra eta beste bi seme zaldun borroketan galduak ditu alargunak, eta seme txikia babestu nahi du. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 15. orr.
Iñaki Murua irakasle da ogibidez, eta ezin izan zuen saihestu seme txikiaren okerra zuzentzeko grina. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 189. orr.
Gure printzearen seme naturala nintzelako. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.
Haren edertasunaz liluraturik, errege ahaltsu batek bere emaztetzat hartu nahi izan zuen, harengandik seme ederrak sortuko zituelakoan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 521. orr.
Seme galant bat zuen, baina aspaldian ez dugu haren albisterik izan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.
Arreba horrek seme hazia omen zeukan eta Blancok kuttun-kuttuna omen zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 81. orr.
Gauza bera egin ohi du Jaunak bere seme kutunekin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Siberian, baserritarren seme baserritarrak, erbesteratuak denak, elurretan ikusi nituen hiltzen. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 40. orr.
Zertarako irakatsi bere seme urrikalgarriari halako ogibide hutsal eta alferrekorik? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.
Irlandar judua eta analfabetoa zela esaten zuten, eta haren seme idiotaren bitartez Jainkoak lukurreriaren gaitzespena agertzen zuela uste zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 236. orr.
Honetan, aita, guk, seme endekatuok, ez zaitugu zu engainatzen, geure burua engainatzen dugu geure gaiztakeriaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 324. orr.
Zaldun baten seme herrena Toscanellan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.
Nagusi zitalek ematen zioten soldata ziztrinarekin ezin izango zituela beti mantendu bi seme bizkarroi tripontzi eta errespetu gabeak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.
Seme etxekaltearen gamelua edo emazte gazteagoaren amorantea -golfeko irakaslea? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Europak gaitz sendaezin modura bizi du bertako seme ustez zibilizatu batzuen eskubideen kontua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 107. orr.
Aurpegiratu zidan anaiak eta biok goi-mailako traizioa egina geniola eta sasikotzat jo ninduen eta ez legezko semetzat. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.
Etxeko seme baten heriotzak agerian jarriko ditu belaunaldien arteko teinkak: gorpua non beilatu, nola ehortzi... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.
Nago abantaila izugarria dela seme sasikoa izatea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 32. orr.
Bistan da haren seme sasikoa zarela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.
Zein amak ez luke irakurri nahi izango bere seme poliziaren bizitzaren istorioa, zeina hogeita hamalau urterekin tirokatu baitzuten zerbitzua betetzen ari zela? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.
Haren seme Domingok hartu zuen segida aitaren ofizio nagusian nahiz gainerakoetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.
Bitartean, Daviden eta Hagit-en seme Adonias harrotzen hasi zen, errege izanen zela pentsatuz. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,5
Kretako Idomeneoren seme Ortiloko hil nian, eta orain ihesi noak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 95. orr.
Sara ohartu zen Abrahanek Agar egiptiarragandik izandako semea bere seme Isaakekin jostatzen ari zela. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 55. orr.
Honela diotso Jaunak Joiakimen seme Jekoniasi: [...]. Elizen arteko biblia Jr 22,24
Konturatu zara zure seme Mokii Kifovitxen jokaeraz? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.
Joan ziren, bada, Hamor eta haren seme Siken hiriko ateko bilgunera eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.
Urte horretan, Ameriketara joandako zuberotar baten seme Robert Laxaltek Sweet Promised Land izeneko liburu ederra argitaratu zuen Estatu Batuetan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.
Haren seme abokatu Aref Selim Aluanek, politikan ez menturatzea gomendatu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.
-Zer duzu, seme? -Sosega zaitez, seme. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.
Seme, Jauna zerbitzatu nahi baduzu, prestatu zeure burua probarako. - 0. orr.
Seme, ikas enegandik, adorea eta benazko irmotasuna; besterengandik, arrakasta. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.
Frantziskok esan zion: "Seme, lor itzazu artazi batzuk, nire azazkalak mozteko". Seme -esan zion-, ez da zilegi inoren dirua hartzea, eta besteena emateari bekatuaren zigorra dagokio, ez merezimenduaren ospea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 306. orr.
Ez dut gauza askoren beharrik, seme; ezagutzen dut Kristo pobre eta gurutziltzatua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 345. orr.
-Amak kolpe latza hartuko dik, seme. Txillardegi «Putzu», 1999 - 100. orr.
-Nestorren seme hori: gauza bat eskatuko diat. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.
Hor ikasiko duk egunen batean, seme. Herria 2004-02-12
Juan Bautista Agirre, Asteasuko seme eta erretorearen "Eracusaldiac"etik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 131. orr.
Nafarroa Behereko seme den Baigorriko auzapez ohiari. Herria 2005-06-16
Ez dio axolik, beste seme bat irabazi dut. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 205. orr.
Aitamen umea baino gehiago Elizaren seme izan naizela eta etxea ez zaidala arras arrotz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 124. orr.
Bi artistak «bere garaiko semeak» izan zirela deritzo Pierluigi de Vecchiok, Strozzi jauregiko erakusketako komisarioak. Berria - Kultura 2004-03-15
Ez naiz nire garaiko seme. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.
Odolez eta suz egin ninduen denbora baten seme naiz, eta nolabaiteko azalpen bat aurkitu nahi diot honi guztioni. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 182. orr.
Bai, XX. mendeko semea nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.
-Jainkoaren nahikaria da, zoroaren seme! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.
Seme-maitasuna da egiazki Frantziskorekin poztea, zeren hil ez, baizik eta zeruko azokara joana baita, diru-zorroa berekin eramanez, eta ilbetean itzuliko da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.
Gizagabea iruditzen zitzaidan, hegaldia hasi aurretik, eta orain, hegazkinak berak edoskiarazten didala, halako seme samurtasun bat sentitzen dut harenganako. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.
Amak nire anaiaren lepoan seme-usaina bilatzen zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.
Une bat besterik ez du egin Imanolek seme aulkian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 413. orr.
· -Zartaginean badago gehiago, azukre koskor hori -esan zion izeba Petuniak, begi lausotuak bere seme-puskarengana zuzenduta-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.
Aitak aberats-seme baten haurtzaroa izan zuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.
Paxkal dugu eleberri honetako protagonista: laborari-seme gazte bat, nabarmentzeko gogorik ez duena, "bigarren izateko beti lehena". Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.
Llanako Diego da bere izena, eta, etxe-seme eta kristau jator, nahi adinakoan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 188. orr.
Nire ustez, etxe-seme jauna, andereño gazte eder-ederraren antzeko da olerkia. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 137. orr.
Semearengana (dibinitatean) heldu nahi duenak, lehenago berak seme bihurtu beharra dauka, eta seme izan ondoren, Semea dagoen tokian dago, hau da, "Aitaren altzoan eta bihotzean". Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.
Horregatik ongi dio Semeak (=Kristok): Jainkotasunaren Semea (Logosean eta berarekin) Aitarengan, ni nagoen tokian, han egon beharko du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.
Aita Jainkoa, Seme Jainkoa eta Izpiritu Santu Jainkoa, eginak diren gauza guztien Jaun direla. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.
Era honetan, Aita Semeagan dago eta Semea Aitagan; eta Aita eta Semea bat dira Izpiritu Santuagan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.
Jaunaren, Aita, Seme eta Espiritu Santuaren izenean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.
Sinets dezaten Jainko ahalguztidun, Aita eta Seme eta Espiritu Santu, gauza guztien egileagan, eta Seme berrerosle eta salbatzaileagan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.
Bere bizitzako gai nagusia aipatzen du berriro: Jesu Kristo Seme maiteari jarraitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.
Jakoben seme-alabak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 82. orr.
Bost seme-alaba zituzten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 142. orr.
Seme-alabak Venezuelan zituen, eta neba-arrebak Donostian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.
Sarai agorra zen eta ez zuen seme-alabarik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.
Baduzu seme-alabarik? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.
Ez seme-alabarik, ez amaginarrebarik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.
Lurrak erosi zituzten han, seme-alabak sortu eta erruz ugaldu ziren. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 130. orr.
Zeruko Aitaren seme-alaba dira, haren obrak egiten baitituzte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 96. orr.
Nola hazi seme-alabak inguruan anarkia besterik ez dagoenean? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.
Seme-alaben irakasleekin hitz egitera doanean, nahiago du erdaraz hitz egin. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 153. orr.
Horri dagozkio, baita ere, inguruko beste gaiak, hala nola, gurasoen ahalgoa, dibortzioa, seme-alaben egoera zibila, egoitza, absentzia eta abarrekoak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 22. orr.
Heure seme-alabei emaien, eta seme-alaben seme-alabei. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 65. orr.
Bi minutu igaroz gero, seme-alabaren bat izango duzu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 277. orr.
· Gai honetaz dagoeneko luze idatzi dugu eta fenomeno normal eta beharrezkotzat jo daiteke, horri gurasotasun eta seme-alabatasunaren analogia aplikatu diogunean suposatzen zen bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.
Biharamunerako, ustezko seme-kalteen guraso guztiak ziren txandrioaren jakitun. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.
aita seme (14); aitonen seme (8); aitoren seme (47); amaren seme (8); apaizaren seme (8); bi seme izan (9); bi seme zituen (8); bigarren seme (15)
emazte eta seme (40); erregearen seme (13); etorkinen seme (20); etxeko seme (13); euskaldun seme (9); hamedataren seme (9); herriko seme (37); hiru seme izan (12); hirugarren seme (9)
israelgo seme (11); jainkoaren seme (77); jainkoaren seme alaba (28); jefuneren seme kaleb (9); joiadaren seme benaias (8); lehen seme (36); nebaten seme jeroboamek (9); noren seme (8), nunen seme josue (9)
postariaren seme (13)
seme alaba (532); seme alaba asko (12); seme alaba ditu (15); seme alaba guztiak (16); seme alaba izan (33); seme alaba izango (8); seme alaba ugari (8); seme alaba zituen (14); seme alabak (934); seme alabak dira (17); seme alabak dituzten (10); seme alabak izan (43); seme alabak izateko (8); seme alabaren (29); seme alabarik (103); seme alabatzat (8); seme alabei (179); seme alabek (245); seme alabekin (127); seme alabekin batera (13); seme alaben (329); seme alaben aita (10); seme alaben ama (15); seme alaben artean (10); seme alaben arteko (14); seme alaben egoera (8); seme alaben zaintza (10); seme alabena (12); seme alabengan (15); seme alabengana (9); seme alabengatik (18); seme alabentzako (8); seme alabentzat (53); seme alaberi (21); seme alabetako (11); seme alabetan (12); seme alabetatik (9); seme alabez (18); seme alabok (37)
seme bakarra (68); seme bakarraren (9); seme bat bezala (9); seme bat eman (16); seme bat izan (28); seme bat sortu (8); seme biak (12)
seme edo alaba (27); seme eta alaba (18)
seme gaztea (10); seme gazteena (15); seme gazteenak (13); seme guztiak (28)
seme hauek izan (13); seme izan zituen (21)
seme kutun (12)
seme maite (11); seme maitea (23); seme maitearen (8)
seme nagusi (11); seme nagusia (15)
seme on (8)
seme zaharrena (37); seme zaharrenak (20); seme zituen (13); senarra eta seme (8)
zenbat seme (12); zenbat seme alaba (9)
aita eta semea (18); bigarren semea (21); emaztea eta semea (15); erregearen semea (11); gizonaren semea (60); herriko semea (8); jainkoaren semea (53); lehen semea (30)
semea edo alaba (17); semea eman (18); semea eman zion (11); semea galdu (9); semea hartu (12); semea hil (37); semea hiltzen (8); semea ikusi (9); semea izan (58); semea izan zuen (31); semea izango (16); semea izango du (8); semea jaio (10)
senarra eta semea (8); soinujolearen semea (82); urteko semea (26)
aita semeak (72); ama semeak (28); bere bi semeak (12); enperadorearen guardiaren semeak (8); gizonaren semeak (17); herriko semeak (8); jainkoaren semeak (22); lehen semeak (23)
semeak berak (8); semeak hil (12)
aitaren eta semearen (20); gizonaren semearen (17); jainkoaren semearen (16)
semearen amodio (8); semearen aurrean (9); semearen izena (9)
aita semeek (19); ama semeek (9)
semeekin batera (12)
semeetako bat (16)
semetzat hartu (20)