Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akusatzaile (ETCn 813 agerraldi; cf salatari ETCn 1.147 agerraldi) 1 izond akusatzen duena. ik salatari.

Ohore handiz gaztigatzen dizut ezen gaur goizean, auzitegian, jaun akusatzaileak Valmonteko jaun bizkondearekin azken egun hauetan izan duzun aferaz mintzatu direla, eta beldur izatekoa dela berebat agintariek ez ote zaituzten auzitara eramanen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 511. orr.

Fiskalak eta abokatu akusatzaileen andanak ere elkarri egin zioten murmurio belarrira nire hitzak entzun bezain azkar.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 15. orr.

Gabetasun horrek gaizkia alegorikoki irudikatzen duten hiru karatula ditu: Satan, zeruko fiskal akusatzailea, heriotzaren aingerua; gaitz fisikoa, sufrimendua eta heriotza irudikatzen dituena, eta, azkenez, txarrerako sena, geure barruan xaxaka ari zaigun tentazioa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Gaztea izatea bezalako pasarte biologiko saihestezin bat egotzi zidan ertzainaren hatz akusatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Alaba ez zuen komentuan hetsarazi familia desohoratu zuelako, baizik eta beren begiek elkar topatzen zuten aldiko botatzen zion so akusatzailea ezin jasanez gehiago.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.

Hala, kontzientzia ezin hertsiago baten jabe egiten nintzela, edo, hobeki, kontzientzia hertsi hura nitaz jabetzen zela eta haren boz akusatzaileak eta kondenatzaileak behin eta berriro akusatzen eta kondenatzen ninduela, penatua eta pertsegitua bezala sentitzen nintzen gau eta egun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 347. orr.

Masta bat zeru beltzaren salatari eta akusatzailea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Justizia penalaren izaera publikoa, auzi akusatzailea eta ez inkisitiboa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

2 (izen gisa)

Ez da kulpadunik kondenatzen egin duen gaizkia hari erran gabe, akusatzaileak hari izendatu gabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 119. orr.

Zuzenago da esatea paradisuan Aurelianok jakin zuela dibinitate igartezinarentzat berak eta Juan de Panoniak (ortodoxoak eta hereseak, gorrotatzaileak eta gorrotatuak, akusatzaileak eta biktimak) pertsona bakar bat osatzen zutela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Orduan ez liokete akusatzaileek emakume horri auzi galde hori ukatzen ahalko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 511. orr.

Artolaren hitzez oroitzen zara, kolonialismoaren akusatzaile etengabe haren madarikazioez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 41. orr.

Agrafiaren akusazioak alde on bat du: akusatzailearen koordenatu ideologikoak nabarmentzen dituela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bai epaile nagusiak, bai herri-akusatzaileak, ongi aztertzen dituzte banan-banan eta segurtatu heriotza zigorraren alde daudela, kontra izanez gero ezin baitute halako epaiketa batean juradu gisa parterik hartu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akusatzaileen arabera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus