Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

salatari (221 agerraldi, 73 liburu eta 36 artikulutan) 1 izond/iz salaketa egiten duena. ik salatzaile.

Delitu baten konplize salatariari inpunitatea aginduko balio, hobe izango litzatekeela hau edozein deklarazio berezi baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

Konturatu zen, antza, Tsarren inperioko txakur salatari guztien artean gizarajoena nintzela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.

Puntu honetara heldurik, eta keinu dramatiko batez, atzamar salatari bat bideratu zuen Golengana, honelaxe jarraitu aurretik-: zer adierazi nahi digu, beraz, Golek?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 58. orr.

Hain salatariak dira hortzak, izan ere, ez baita sekreturik gure bizitzan, haietan agertzen ez denik!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 45. orr.

Hark egin ez zituenak... -esaten zidan aitak, amaren ezkutuan keinu salatari bat erantsiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.

Zuzien argi salataria aldentzen hasi zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 256. orr.

Urduri nengoen, aingeru pausoekin nindoan, lapur bihurria bezala, harrapatuko ninduten beldur, ezker-eskuin terrenoa ikuskatuz, poliki nenbilen egurrezko lur salatarian. beribilen abiadura neurtzen, argazkia hartzen eta orena emaiten dituzten tresna salatariak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Masta bat zeru beltzaren salatari eta akusatzailea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Kikildurik joango dira beren bekatuen kontu ematera, beren gaiztakeriak izango baitituzte salatari.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,20

Erraz jakin zitekeen, baiki, soldadu alemanen ibileraren berri, kea baitzuten salatari, ke lodia, ke beltza, ke biribilkaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Ez zitzaidan gogoratu ilea, Akademian hain arrangura handiz laburtzen zigutena, gure salatari gerta zitekeela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.

Behin irakurri nuen Itsas Armada Britainiarrak erabiltzen dituen toldo guzti-guztiek hari gorri bat daukatela osagarri, eta horren kariaz inork ez dituela osten, hari gorria salatari bihur daitekeelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 53. orr.

Begipe ubelak zeuzkan gaueko ibileren salatari.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Erasoka ari dira! -garrasi egin zion Luthi salatari-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 171. orr.

EEBBak lehorrak dira, baina Rio Grandetik hegoaldera, ostera ere, lurra da salatari dabilena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.

-Igandeetako egunkariak irakurtzen aritu zara -bota zuen salatari Humphries jaunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.

-Ez zakiat, baina, ikusitakoak ikusita, agian susmoa bazuelako, norbaitek Martin Mihurubikoa salatu ahalko zuela,eta salatari nor-eta huraxe joan zitekeela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 327. orr.

Hatz zuzena hedatu zen, salatari, nire aitzinera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Amorratuki ari dira, beren jabeen traizioaren salatari.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 40. orr.

Gero, Jaunak Josue apaiz nagusia erakutsi zidan, Jaunaren aingeruaren aurrean zutik. Josueren eskuinaldean Satan etsaia zegoen salatari.  Elizen arteko biblia   Za 3,1

3 iz zerbait edo norbait salatzen duen pertsona.

Salatua izan den anaia errugabea dela ikusten baduzu, zentzaraz gogor salataria eta guztien aurrean nabarmen utzi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Bera izan zen nire lagunaren salataria!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 312. orr.

Ongi ordaindutako salatariak ere badituzte, erruz zoritxarrez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Dardarez zeukan ahotsa; egoki ematen zuen dardarak salatari batengan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

Bazeuden hala ere beste zaindari modu batzuk, leku guztietan sortzen direnak: salatariak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 43. orr.

Ihes egitea lortu bazuen ere salatari batek salduta egun gutxiren buruan atxilotu zuten atzera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 47. orr.

Salatari baten mihi luzearen erruz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 18. orr.

Ezerk ez omen zion gainera burutik kentzen orain emaztetzat ondoan zuena salatari bat ez zenik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 148. orr.

-Ez luke zertan jakin, gutako batzuk salatari ez balira -ihardetsi zuen Hobek, haserre.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.

Salatarien bidez jakin zuten Marko, hamabostean behin, Gorazdera joaten zela, hirian zituen adiskideei bisita egitera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 195. orr.

Aita Leloir, Aita Xurietakoa, Les grands lacs aldizkariaren zuzendariak aste bat pozoindatua pasatu zuen, segurtamena baitzuen salatari horietarik bat kofesatu zuela eta salatua izan zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 95. orr.

Jean-Martin Monduteguy, Jean Etchevers, Eustache Dhiriart, Augustin Harismendy, Maneche d'Ascain..., agente, komisario eta handikiak, euskal lurra salatari eta kriminalen infernu soil bilakarazi zuten herriko semeak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 287. orr.

-A, Joanes, salatari zantarra! -ahopeka zuzendu nintzaio.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 333. orr.

Baina badira ere salatari maltzurrak kontrako lana egiten dutenak, berri faltsuak abilki emanez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 208. orr.

Saldu gintuen salataria zen Gagni hori: salatari guztizkoa, bere haragiaren gramo bakoitzez, salataria izatez eta joeraz, sinesmen faxistaz edo interesez baino arego: salataria kalte egitearren, sadismo kirolezkoz, ehizara doanak piztia askea eraisten duen bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Odolez Krapotkin bat nintzen eta hara non salatari lanetan ari nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 110. orr.

Mundu guztiak salatari-usaina hartzen dio mundu guztiari, etsaia ikusten da alde guztietan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

5 adierazlea.

Jean Chevalierek gauza bera dio, eperraren kantu nabarra Europa zaharrean eta Txinan ere, zorigaitzaren adierazletzat jotzen zela, nahiz batzutan amodioaren salatari izan. Hortzak biziaren ataka, gure aldarte guzien salatari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Badirudi etxe eta borda inguruetako larreak itxi, labakitu eta zelaitu zirenetik, murrizten joan zela ganadu bazkatako otea lantzeko usarioa, eta horregatik gero, gureganaino iritsi diren otelanen azken aztarnak, bizimodu urriaren edo mixeriaren salatari gelditu izana.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

6 salatari-malatari ipar adkor salataria.

-Salatari-malatari...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz salataria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus