Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alaiturik, zaldiak akuilatzeko agindu zuen Txitxikovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.
Bazuen beste egitekorik: zaldiak zaindu eta beharrean, akuilatu! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.
Ezten zorrotzak akuilatzen dik, akuilatzen duenez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 84. orr.
Dohakabe haiek, zartailu kolpez akuilaturik edo lantzen makilaz bultzaturik, arin bai arin altxatu eta kanpamentuko bueltan paratu ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.
Ezpata eskuan, eliza barnera akuilatzen dituzte ezpatariek beren zaldiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.
Zaldia hain basaki akuilatu zuen non, hara heltzean abere gaixoak bere burua lurrera bota baitzuen, hats bahiturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.
Louis Owen edo Leslie Marmon Silkoren orrialdeen alhatzera akuilatu nuen gogoa, neraman irakin aroaren antzeko zerbaiten oihartzunaren bila. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 116. orr.
Jaun onak, akuila ezazue oraino ere printzea, eta bidera haren gogoa atsegin jostagarriotara. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 109. orr.
Jacquesek akuilaturik, lankideak hire kontra altxatuak dituk. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.
Giroak akuilaturik, bere kabuz hasi zen hizketan Greg -gauza harrigarria berarengan- eta 60ei buruzko oroitzapenak gogora ekartzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.
Isasiren ganbaratik irtenda, Basurtokoarenera jo nuen, estura batean, marinelen ahotsek akuilaturik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 240. orr.
Hitz urri baina zehatzak erabiliz jakinarazi zion aspalditik zebilela Errusian barrena, beharrak eta jakin-nahiak akuilaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.
Lehen erdieste horrek akuilaturik, saiatu nintzen neure begitarteko keinu anitzak era berean moldatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 251. orr.
Idazketarik ezak, [...] irakurlearen jakinmina akuilatzen du eta zehatz adierazita ez dauden gertaerak eta irtenbideak iradokitzen dizkio. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.
Baina hark, ez zion deus erran, ez zuen deus egin bere desiraren akuilatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 252. orr.
Giza ekimena akuilatzeko egoera latzek duten nagusitasuna argitzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.
Horrek are garrantzitsuago baino ez zuen bilakatu senarra, emaztearen irudiko, eta platerik kutunenak gertatzera akuilatu zuen, Liutprando bere onetik aterarazi zuenean, enperadoreak teutonieraz mintzo ziren Mendebaldeko lagunekiko elkartasuna aldarrikatzera akuilatu zuen latindar apopiloa, "erromatar" guztien aurkako ezinikusi komunean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.
Berri ezazu zeure bulkoa, sortu zeugan ekaitza, maita, desira, eska eta akuila maitasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.
Hainbat urtez akuilatu zuen Girolamok Tartaglia, bere formulak berari esan ziezazkion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 291. orr.
Akuilatu ezean, soraiotasun moduko bat nagusitu ohi zitzaion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.
Jendeak esan ohi zizkion gauzek ere akuilatu egiten zuten haiei bizkor erantzutera eta kontakizun are dibertigarriagoak egitera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 140. orr.
Itxaropena zuen osaba akuilatuko zuela Florent salbatzera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.
Jendeak esan ohi zizkion gauzek ere akuilatu egiten zuten haiei bizkor erantzutera eta kontakizun are dibertigarriagoak egitera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 140. orr.
akuilatu egin (3); akuilatu egiten (3); akuilatu zuen (11); akuilatzen du (3); akuilatzen zuen (3); beharrak akuilatuta (3); eta akuilatu (3)