Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kilikatu, kiluka(tu), kilikatzen 1 da/du ad gorputzaren edo gogoaren zernahi ahalmenen susperraldi bat eragin; eragin horren ondoriozko egoeran gertatu. (norbait)

Marcia kilikatuta zegoan planak egiten, eta etxe bat lortuko zuela esan ziguan.  Berria - Kultura   2006-02-16

Batere maleziarik gabe [...] bakarrik ikusteko hain segur zer ihardespen emanen ginion, irakurle batek pullikiño kitzikatu gaitu, edo bederen kilikatu, joanden asteko HERRIA-ren gainetik.  Herria   2001-01-11

Haren harridurarako, albisteek ez zuten Hermione ez kilikatuta, ez jakin-minez utzi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Gizaki zuhurra arretaz ibiltzen da beti, bekatuak kilikatzen duenean ihes egiten du hutsegitetik.  Elizen arteko biblia   Si 18,27

Eta beste amets asko ere etortzen zitzaizkion burura, sarritan gizakia kilikatu, zirikatu, inarrosi eta unean uneko errealitate aspergarritik ateratzen duten horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 399. orr.

Klarinetearen hots eztia altxatu zen errauts zutoin baten pare, hamabi soketako gitarrarenak izpiritu nahasiak kilikatu zituen, [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.

Ezin izango zuen esan une hartan zerk kilikatzen zuen gehien: gizonak berak edota menturak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.

Bitxia da eskandaluaren lurrinak nola kilikatzen dituen emakumeak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 194. orr.

2 (zerbait)

Garçon, ardoa edateko asmatu zen, eztarritik pasa ondoren lurrunak garuna kilika dezan, eta ez poesia egiteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 196. orr.

Ogi egin berriaren urrinak sudur mazelak kilikatu zizkion eta gosea nabaritu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Goseak urdaila kilikatu zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.

Gainera, hotz handietan bereziki, zerbait bero zintzurretik behera jautsarazteak on egiten zion, barnea berotzen eta kilikatzen zion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 127. orr.

Aspaldi gure sudurra kilikatu zuen usain edo lurrin batek.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 9. orr.

Iragan igandeko partida zoragarriaren zati bizkorrenek izpiritua kilikatu zidaten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.

Mendeku txiki baten antzekoak dira, irudimena kilikatu eta une bateko olgeta eskaintzen dutenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

Egia da ezinegonak eta jakin-minak kilikatzen zidala arima, eta amorratzen nengoela beste behin ere etxe hartatik ihes egiteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 118. orr.

Adarrak kilikatzen badizkiozu, barakurkuilua bere kuskuan sartzen da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

3 (sexuari buruzkoa; norbait)

-Charles, geldi, kilikatu egiten nauzu, maitea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

Postura hura biziki lizuna iruditzen zitzaidan eta, horregatik, gero eta gehiago kilikatzen ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.

Bete nazazu zeure esneaz! -agindu nion kilikaturik, larrujotze haren uhinik gorenean nengoela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 124. orr.

Eta are gehiago kilikatu ninduen, gelan sartu bezain sarri Mignonek ezpainetan eman zidàn musu luze hark.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

4 (sexuari buruzkoa; zerbait)

Zakila arrosaren puntta minbera kilikatu zuen, begiak apal eta auhenka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Beltzaranaren titiak kilikatzen zituen, kukurusta gorria zimikatzen zion eta belarria ausikitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.

5 kilimatu, kili-kili egin.

Baina, handik gutxira, nire gainean hankalatraba jarri, eta ume bat balitz bezala kilikatzen hasi zitzaidan barre eginarazi nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 355. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziki kilikatzen (3); gehiago kilikatzen (6); gehiago kilikatzen ninduen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus