Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
akuatiko izond urekoa, urari dagokiona. ik ur 4.
Gune akuatikoak mehatxatuagoak dira. Berria - Harian 2005-01-28
Nire lehenengo edo hasierako geografia berdea zen eta akuatikoa, erreka handiaren ertzean bizi bainintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 127. orr.
Karioxeago diren zonbait aktibitaterentzat, parte hartze gehigarri bat galdegina izanen da (VTT, parko akuatikoa, raftinga, zaldia, zuhaitzetako ibilaldia, animalien parkorat ateraldia, bowlinga). Herria 2004-06-17
'Ez da euskaldunen gauza gerra hau!' errepikatzen zuen, bere betaurrekoen kristal akuatikoak paineluaz garbitzean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 54. orr.